Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Digestio aparatua- Irati Lasalde eta Maiane Moran

MAIANE MORAN ROJO

Created on November 29, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Akihabara Connectors Infographic

Essential Infographic

Practical Infographic

Akihabara Infographic

The Power of Roadmap

Artificial Intelligence in Corporate Environments

Interactive QR Code Generator

Transcript

DIGESTIO APARATUA

AHOA

FARINGEA

HESTEGORRIA

URDAILA

HESTE MEHARRA

HESTE LODIA

UZKIA

URDAILA

Urdaila hestegorriaren eta heste mehearen artean dagoen digestio-aparatuaren zatirik zabalena da. Ganbera bat da, non jandako elikagaiak nahastu eta biltegiratzen dira.
- Funtzio mekanikoa: Elikagaien digestioaren zati bat hemen egiten da. Urdaileko giharren astinduak janaria fisikoki suntsitzen du, eta boloa kimo bihurtzen da.
-Funtzio kimikoa: Urdailak azidoak eta entzimak askatzen ditu elikagaien deskonposaketa kimikorako. Pepsina entzima proteinen hausturaren arduraduna da. Urin gastrikoak: Urin gastrikoa zelula parietalek urdailean sortzen duten likidoa da. Gorputzarentzat energia bihurtu ezin den zatia kentzeko balio du. Hainbat elementuz osatuta dago: azido klorhidrikoa, potasio kloruroa, sodio kloruroa, ura eta digestio prozesuan laguntzen duten hainbat entzima.

HESTEGORRIA

Ahoa urdailarekin lotzen duen hodi barnehuts gihartsua da, elikadura boloa pasatzeko.
- Funtzio mekanikoa: peristalsia gertatzen da. Elikadura boloa urdailera bultzatzen duen muskuluen uzkurdura eta erlaxazioa txandakatuz.

AHOA

Egitura ezberdinek osatzen dute, hala nola ezpainak, hortzak, mihia, listu-guruinak eta ahosabaia. Elikagaia ahora iristen denean, mastekatu eta listu-guruinekin nahasten da, hortzek janaria txikitzen dute eta elikadura-boloa sortzen da. Mihiari esker, elikadura-boloa faringean sartzen da. Elikagaiak trakean ez sartzeko, epiglotis izeneko tolestura bat itxi egiten da. ·Funtzio mekanikoa: Hortzak irensten diren elikagaiak apurtzen direnean hasten da. Masailezurren mugimenduari esker, hortzek janaria mastikatzen dute zati txikitan bihurtzeko. ·Funtzio kimikoa: Listu-guruinek janaria hezetzen dute, eta horiek mastikatzen, irensten eta digeritzen laguntzen dute. Listuak ahoa garbi eta osasuntsu mantentzen du, germenak hiltzen dituzten antigorputzak dituelako. Listuak amilasa darama, eta almidoi-kate luzeak molekula txikiagotan hausten ditu. Hiru listu-guruin mota daude: guruin parotida, sublinguala eta azpimandibularra.

UZKIA

Uzkia animalia baten digestio-traktuaren irekidura da, heste lodiaren amaieran dagoena. Ahoaren aurkako muturra da eta kanpoarekin kontaktuan dago.
Bere funtzioa digestioan, mantenugai guztiak atera ondoren, behar ez diren ondakinak, hauek dira, gorotzak kanporatzen direla kontrolatzea da.

FARINGEA

Lepoaren barnean dagoen muskulu-hodi hutsa da, sudur atzean hasten dena eta laringearekin eta hestegorriarekin komunikatzen dena. Bertan epiglotisa dago eta digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren zati da.
-Funtzio mekanikoa: epiglotisak egiten dituen ez borondatezko mugimenduen bidez, janariak eta edariak hestegorrira bideratzen ditu eta airea laringera eta biriketara.

HESTE LODIA

Heste lodia hestearen azkenengo zatia da, ilealean hasi eta uzkian bukatzen dena. Gizaki helduengan 1,5 m luze da gutxi gora behera, eta 5 cmko diametroa du.Heste lodiaren atalak itsua, goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona, sigmoidea eta ondestea dira.
Funtzioa: Heste lodiak ura xurgatzen du eta hondakinak likidoetatik gorotzetara aldatzen ditu. Peristalsiak gorotzak ondesterantz mugitzen laguntzen du. Heste lodiaren beheko muturrak, ondesteak, gorotzak biltegiratzen ditu, uzkitik kanpora bultzatzen dituen arte. Gainera, heste lodian bakterio batzuk daude, bakterio sinbionteak. Hauek substantziak deskonposatzen dituzte eta gorotzei usai txarra ematen diete.

DIGESTIO APARATUA

Digestio-aparatua elikagaiak eta likidoak digeritzeko garrantzitsuak diren organoz osatuta dago. Horien artean ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia, ondestea eta uzkia daude. Digestio-aparatuak listu-guruinak, gibela, behazun-maskuria eta pankrea ere barne hartzen ditu, digestioan laguntzen duten entzimak eta urin gastrikoak sortzen dituztenak.

HESTE MEHARRA

Heste mehea hodi luze eta bihurgunetsua da, 6-6,5 m bitarteko luzeerakoa. Piloro esfinterretik ileo-koloneko loturaraino luzatzen da. Hain luzea izanik, bere atal guztiek ez dute egitura berdina izango eta 3 zatitan banatuko da, duodenoan, jejunoan eta ileoan, hain zuzen ere. Duodenoan urdailetik datozen elikagaiek digestio prozesuarekin jarraitzen dute. Jejunoan eta ileoan substantziak xurgatzen dira. Tolestura asko dituzte eta hor xurgapena gertatzen da. Mantenugaiak duodenoko paretak zeharkatu eta odol-hodietara pasa, hauek zelula guztietara mantenugaiak eraman. Azala: Zelulek hesi bat sortzen dute, substantziak digeritzeaz gain, gorputza ingurumeneko kanpoko etsaiarengandik (irensten ditugun substantziengandik eta hesteetako mikroorganismoengandik) defendatzea du.
- Funtzio mekanikoa: Heste meharreko muskuluek elikagaiak pankreako, gibeleko eta hesteetako digestio-urinekin nahasten dituzte eta nahasketa aurrera bultzatzen dute digestio-prozesuarekin jarraitzeko.
- Funtzio kimikoa: Heste meharrak digestio-urina sortzen du, eta behazunarekin eta pankreako urinarekin nahasten da, proteinen, karbohidratoen eta gantzen deskonposaketa kimikoa osatzeko.Kimoa kilo bihurtzen da eta substantzia erabilgarriak xurgatzen dira, horrela sortzen dira mantenugaiak eta odolera digeritzen dira.