Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
8. gaia. TALAIA- Filosofia I
Rakel Arraiza Lasa
Created on November 27, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Animated Chalkboard Presentation
View
Genial Storytale Presentation
View
Blackboard Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Chalkboard Presentation
View
Witchcraft Presentation
View
Sketchbook Presentation
Transcript
Filosofia Batxi 1
2023/2024
Esto es un párrafo listo para contener creatividad, experiencias e historias geniales.
8. Gizakiari buruzko hausnarketa filosofikoa
1 Gizakia, hausnarketa filosofikoaren ardatz nagusi.
2 Gizakia Errenazimentuan.
3 Gizakia filosofia modernoan.
4 Gizakia XIX. mendeko filosofian.
8.1 Gizakia, hausnarketa filosofikoaren ardatz nagusi.
- Gizatasuna definitzeko greziar filosofiaren interesa ("Ezagutu zeure burua") berpiztu egin zen Errenazimentuan.
- Ilustraziotik aurrera izan zuen goieneko aldia, garai historiko luze horretako gai nagusia izan baitzen.
- Errenazimentuko berezko optimismo antropologikoa aldaketarik gabe iritsi zen Ilustraziora, baina Ilustraziotik aurrera gizakia auzi bilakatu zen.
8.2 Gizakia Errenazimentuan..
- Errenazimentua aldaketa multzo baten adierazpen kulturala izan zen: ekonomian, politikan, gizartean, zientzian teknikan eta pentsamenduan besteak beste.
- Gizakia grinak dituen gorputza (Hobbes-en arabera) edo arima arrazional hutsa (Descartesen iritziz) dela aldarrikatu bazuten ere, bi ikuskerek oinarri bera dute: gizakiari balio handiagoa ematen zioten. Jarrera hori humanistek sortu zuten.
Indibidualismoaren sorrera?
- Aldaketa sakon horiek gizakiaren eta unibertsoaren ikuspegi zabalago bat ekarri zuten.
- Gizakia txundituta gelditu zen bere buruarekin, eta, autokontzientzia-prozesu horretan, abiapuntu eta ardatz bilakatu zen (antropozentrismoa).
- Gizabanakoaren askatasun osoago eta autonomoago batean pentsatzen hasi ziren, Erdi Aroko betebeharrak eta loturak alde batera utzita.
- Modu berri horren seinale argia izan zen Lutherren Erreforma, Biblia norberak interpretatzeko printzipioa defendatzen zuena.
8.3 Gizakia filosofia modernoan
- Errenazimentuaren garaian, zeharo aldatu zen arlo intelektuala, eta, horren eraginez, filosofia modernoa sortu zen XVII. mendean. Erdi Aroko eta Errenazimentuko ikuspegien arteko gatazka izan zen hurrengo mendeetako kezka nagusiaren oinarri. Kezka hori bi galdera hauekin laburbil daiteke:
- Nola egon gaitezke ziur gure sinismenez/sentsazioez?
- Nola lor dezakegu guztiz egiazkoa edo benetakoa den ezagutza?
- Hauxe izan zen garai filosofiko hartako aztergaia: gizakiaren auzia, ezagutzaren auzia dela-eta.
- Descartes, Hume eta Kant.
8.3 - A: Descartesen autokontzientzia eta mekanizismoa.
- 1637. urtean Metodoari buruzko diskurtsoa argitaratu zuen Descartesek. Autobiografia intelektual bat da, eta gure ideiek, sinesmenek eta iritziek zer balio duten erabakitzeko metodo bat ezartzea du helburu.
- Zalantza-prozesu sakon bat muturreraino eraman ondoren, egia batera iristea lortu zuen, zalantzarik sortzen ez duen egia batera: "pentsatzen dut". Intuizio hori modu argian eta bereizian izan zuen, eta horretatik ondorioztatu zuen existentzia bera: "pentsatzen dut, beraz, banaiz" (cogito ergo sum).
- Gizakia pentsatzen duen substantzia bat da.
- Gizakia makinaren eta autokontzientziaren arteko hibrido bat izango litzateke.
- Descartesen mekanizismo horrek eragin nabarmena izan zuen Frantziako ilustratuen gizakia ulertzeko moduan.
8.3 - B: Gizakia, abiapuntua eta muga. Hume.
- Descartesen Metodoa argitaratu eta mende batera, Gizatasunari buruzko tratatua idatzi zuen Humek, eta horrekin, gorenera iritis zen ezagutzaren mugei eta balioari buruzko filosofia modernoaren ildoa.
- Ikuspegi guztiz antropozentrikoa finkatu zen.
- "Arrazoiketa-metodo esperimentala gai moraletan aplikatzen" saiatu zen.
- Humek naturaren baitan kokatu zuen gizakia, gainerako izaki guztiak bezalaxe. Horrela, behin eta betiko hautsi zuen ikuspegi dualistarekin.
- Arrazoimena "grinen morroia da eta horixe baino ez du izan behar."
8.3 - C: Gizakia betebehar moralaren erreinuan. Kant.
- Gizakia azaltzeko Kantek arrazionaltasunari heldu zion berriz, gizakiak arrazoimena berezkoa duela uste baitzuen Kantek.
- Kantek uste zuen gizatasunak berezkoa duen arrazionaltasunak, naturako bulkaden arabera ez ezik, betebehar moralaren aginduen arabera jokatzera behartzen gaituela. Gainera, alderdi horrek berekin dakar gizaki guztiek duintasun bera dutela onartzea, Errenazimentuan egin zuten bezalxe.
8.4 Gizakia XIX. mendeko filosofian
- XIX. mendean, Darwin, Marx eta Nietzsche filosofoek beste iraultza bat eragin zuten gizakiaren ikuskeraren alorrean. Izan ere, haiei zor diegu XX. mendean gizakia aztertzeko baliatutako ikuspegi hirukoitza: biologikoa, soziologikoa eta psikologikoa.
8.4 - A: Gizakia ikuspegi biologikotik. Darwin.
- Badakizue!!
8.4 - B: Gizakia ikuspegi soziologikotik. Marx.
- Marxek gizakiaren berezko babesgabetasuna hartu zuen abiapuntutzat.
- Lana da gizartea eta gizatasuna eratzen dituen faktorea. Hori dela eta, lan-moduak eta lan-harremanak antolatzeko erak baldintzatzen du gizartea antolatzeko era.
- Gure identitate pertsonala sinesmen sozialen araberakoa da, eta sinesmenak gure harreman ekonomikoen baldintza jakinetatik sortzen dira.
8.4 - C: Gizakia ikuspegi psikologikotik: Nietzscheren supergizakia eta Freud-en psikoanalisia.
- Nietzschek proposatutako abiapuntuak berekin zekarren errealitate objektiborik ez dagoela onartzea; hau da, "ez dago egiataterik, interpretazioak baizik". Gizakia bitarteko izakia da.
- Sigmund Freuden proposatutako inkontzientearen ikuskera iraultzailera izan zen.
- Gogoa hirutan banatu zuen:
- inkontzientea
- prekontzientea
- kontzientea
- Psikoanalisiaren teknika terapeutikoen bidez bakarrik irits gaitezke jakitera zein diren gure jokaeraren eta nortasunaren gako nagusiak.