Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EUSKAL MITOLOGIA

Rosa C.P.

Created on November 21, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

EUSKAL MITOLOGIA

gOAZEN!

AMALUR

Lurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra.

AKERBELTZ

Aker baten forma du, izenak adierazten duen moduan. Akerbeltz arduratzen da bere kontura dauden animaliak babesteaz.Sorginek adoratu egiten dute, horrexegatik deabruarekin lotzen da.

BASAJAUN

Basoko gizaki basatia da. Altua eta indartsua da, eta ulea belaunetaraino ailegatzen zaio. Artaldeak eta artzainak zaintzen ditu eta ekaitzak daudenean artzainei esaten die. Basoko animaliak otsoengandik babesten ditu.

EATE

‘Errete’ (sutea) hitzetik dator, posible da suaren jeinua izatea jatorriz.

Ekaitzaren, suaren, uhaldeen eta haizete bortitzen jeinua da.

EGUZKI

Amalurren alaba da. Eguzkik argia eta beroa emoten digu. Bere esku daude uzta onak eta txarrak.

ERROLAN

Jeinu idartsua, harri izugarri handiak botatzen zituen mendi batetik bestera.

ETSAI

Deabrua eta jeinu gaiztoa da. Pertsonei kalte edo min egitea gustatzen zaio. Posible da maltzurkeria apur batekin beregandik libratzea.

GALTZAGORRI

Iratxoak dira. Tamaina txikiko gizon eta emakumeak dira. Nagusiek agintzen dieten guztia egiten dute. Oso aktiboak dira eta galtzagorriak janzten dituzte.

GAUEKO

Gaua eta iluntasunaren jainkoa da. Ez dio gizakiari gauez lan egiten uzten, eta gauez urteten diren gazteak eramaten ditu berarekin.

GIZOTSO

Gizon otsoa, erdia gizona eta erdia otsoa; basoetan bizi da, eta batzuetan, gauez agertu ohi da, katez beterik.

HERENSUGE

Dragoi gaizto bat, eta suge handi baten forma du. Haitzuloetan bizi da, baina bakarrik irteten da gose bada. Animaliak eta pertsonak jaten ditu.

HERIO

Pertsona bat hil egiteko zorian dagoenean, jeinu hau agertzen zaio.Pertsona bati biraoa egiten edo begizkoa botatzen zaionean, Herio bere bila dator. Txakur baten ulu jarraituek Herioren iritsiera iragartzen dute.

Ekaitzak sortzen ditu. Jeinu honek trumoi eta tximistak bidaltzen ditu. Uztak galarazten ditu eta inguruko herritarrak izutu egiten (ikaratu) ditu.Zenbait elezaharretan Mariren seme gaiztoa da.

HODEI

ILARGI

Amalurren alaba da. Jainkoaren aurpegia da Ilargi. Hilen izpirituak argitzen ditu, eta hortik datorkio izena: "hilen argia". Ostirala egun berezi izaten zen Euskal Astean, ilargiari egun hau eskaintzen ziotelako.

IRATXO

Antzinako elezaharretan Irtaxo jeinu bihurri bat da, gauez agertzen dena. Ez da gaiztoa, baina bat-batean agertzen denez, izugarrizko beldurra emoten du.

JENTIL

Euskal Herriko lehenengo biztanleak. Indar handia zuten, larruez janzten dira eta mendian bizi dira. Harri handiak botatzen dizkiete etsaiei. Esaten da menhirrak eta harrespilak jentilek eraiki zituztela.

Beste kulturetako sirena edo ninfa da. Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egoten dira. Gorputzaren erdia gizakiarena eta beheko adarrak ahate oinak dira. Urrezko orrazi batez orrazten du ulea.

LAMIA

Gaueko jeinu bat da. Etxeko tximiniatik sartzen da, gauez, bertakoek utzi dizkioten opariak jasotzeko. Gizaki itxura du eta laminen laguna da. Trikuharriak eraikitzeko gaitasuna du.

MAIDE

MAIRI

Nafarroa beherean, Mairi esaten diote emakumezko jeinu bati. Mairi izan zen Euskal Herrian bizi izan zen gizaki zaharrena. Mendiko harkaitz izugarriak eramaten zituen eskuan, trikuharriak, gazteluak egiteko.

MAIRU

Gizon erraldoiak dira. Mendibaldeko jentilen antz handia zutela esaten da. Gizon basatiak, handiak, bizkorrak eta aberatsak ziren. Harri handiak eramaten zituzten buruan batetik bestera.

ANBOTOKO MARI

Kobazulo batean bizi da, baina 20 bizileku desberdin ditu. Gizaki itxura duenean, emakume eder bat da, ile luzekoa eta tunika gorri bat janzten duena. Sugaarrekin ezkonduta dago, eta seme bi ditu: Mikelatz eta Atarrabi.

ATARRABI gaiztoa da

MIKELATS Zintzoa da

MARU

Giza itxura du, baina bekokian bi adar ditu. Maumendi mendian bizi da, lurpean edo kobazuloetan. Inguruko herritarrek beldur handia zioten pertsonak bahitzen zituelako eta animaliak lapurtzen zituelako.

ORTZI

Zerua edo hodeien gainetik ikusten duguna. Bertan daude eguzkia, ilargia eta izarrak. Zerua jainko txikia da, arra, eta Amalurren, emearen, zerbitzura dago.

SUGAR

Mari jainkosaren senarra da. Suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoiei. Gurasoen aginduak betetzen ez dituezten haurrak zigortzen ditu.

SORGINAK

Sorgin hitza emagin esan nahi du. Euren ardura jendea osatzea zen basa belarrak eta fruituak erabiliz. Sorginek bilerak, akelarreak, gauez egiten zituzten. Askotan, katu, asto edo piztia forma hartzen dute, eta gorputzaren atalen bat falta dute.

XV. eta XVII. mendeetan sorginen kontrako epaiketa asko egon ziren. Ondorioz emakume asko erre egin ziren. Ordutik aurrera, sorgina hitza emagin esanahia izateari utzi egin zion.

TARTALO

Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Kobazuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu.

TRAGANARRU

Erauntsien (itsasoko ekaitzak) jeinua da.