Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
4.1 QUIZ TRIVIAL
EducaDerechos UNICEF
Created on November 15, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
TRIVIAL
Erantzun iezaiezue gatazkak konpontzearekin eta indarkeriarik ezaren kulturarekin erlazionatutako galderei.
HASI
1. GALDERA: IKUSKIZUNAK
Zer filmetan geratzen dira protagonistak beren gizartean finkatuta dauden aurreiritzi eta indarkeriatik at?
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Gerrako zaldia
Bizitza ederra da
KREDITUAK
Azalpena
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (Mark Herman, 2008), John Boyneren izen bereko liburuan oinarritua, bi haurren arteko laguntasun garbi eta aurreiritzirik gabean oinarritzen da: ofizial nazi baten semea eta kontzentrazio-esparruan giltzapetuta dagoen judutar bat, Bigarren Mundu Gerran zehar.
KREDITUAK
2. GALDERA: GEOGRAFIA
Non dago Lesboseko uhartea, eta zergatik da ezagun gaur egun?
Grezian dago eta, garai batean, han giza eskubideekin lotutako aldarrikapenak sortu ziren, Europako GKE erakundeek gidatuta.
Gezian dago eta, gaur egun, hari buruz hitz egin da berriro, giza eskubideen defentsaren aldeko idazle batzuek nazioarteko kongresuak egin dituztelako bertan.
Grezian dago, eta errefuxiatuen esparruak daudelako da ezagun, milaka pertsona hartu dituztenak.
Turkian dago eta, gaur egun, Afrikako eta Ekialde Hurbileko kostaldeetatik migratzaile asko iristen direlako hitz egiten da hari buruz.
KREDITUAK
Azalpena
Lesboseko uharte greziarrean, Egeo itsasoan, Europako errefuxiatuen esparru handiena lekutzen zen, eta 20.000 pertsona baino gehiago hartzera iritsi zen, oso baldintza kaskarretan bizitzen. Esparrua suntsituta geratu zen 2020an sute baten ondorioz. Gaur egun, Lesbosen errefuxiatuen beste esparru batzuk lekutzen dira, Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik datozenak.
KREDITUAK
3. galdera: historia
Gerra hauetako bat Ukrainiako gerrarekin batera lehiatzen ari da. Haatik, ia ez da hari buruz hitz egiten...
Amerikakosezesio-gerra
Yemengogerra zibila
Angolakogerra zibila
Krimeakogerra
KREDITUAK
Azalpena
Yemengo gerra zibila (Yemen, Arabiako penintsula) 2015ean lehertu zen Al-Hadi presidentearen aurkako Estatu kolpe baten ondorioz, eta oraindik gerra aktiboa da (2023). Kalkulatzen denez, 4,5 milioi pertsonaren barneko desplazamendua eragin du gerrak, eta 233.000 pertsona baino gehiagoren heriotza.
KREDITUAK
4. GALDERA: ZIENTZIAK
Ura bakea mantentzeko funtsezko ondarea da. Ura bezain baliabide beharrezkoen eskasiak gizarte-desberdintasunak, larrialdi-egoerak eta, are, gatazka armatuak sorrarazten ditu.
EGIA
GEZURRA
KREDITUAK
Azalpena
Ur edangarria eskuratzea funtsezkoa da giza komunitateen hazkunderako eta garapen jasangarrirako. Beharrezkoa de pertsonen elikadura, osasun fisikoa eta osasun emozionala bermatzeko, eta baita berdintasuna ziurtatzeko ere. Gainera, ura bezain baliabide baliotsua menderatzeak komunitateen arteko liskarrak eragin ditzake.
KREDITUAK
5. Galdera: kirolak
Zer da ekecheiria izeneko tradizio greziarra?
Grezia zaharrean, gerrak eten egiten ziren denboraldi batez gerlariek Joko Olinpikoetan parte har zezaten.
Zenbait atletek egiten zuten kirola, borroka librearen printzipioetan oinarritua. Olinpiadetan erakustaldi handiak egiten ziren, jardun horrek gerla kutsua aldatu eta kirol arlora hurbilarazteko ahaleginean.
Grezia zaharreko legea, Joko Olinpikoetako atleta onenak gerretan parte hartzera behartzen zituena, batez ere, lasterkari bikainak edo pisua jaurtitzen aparteko trebetasuna zuten pertsonak behar ziren ekintzetarako.
KREDITUAK
Azalpena
Grezia zaharrean gerra-gatazka guztiak eteteko deia egiten zen Joko Olinpikoak ospa zitezen. Tradizio horri ekecheiria esaten zitzaion. 1992an Nazioarteko Batzorde Olinpikoak tradizio hori berreskuratu eta Olinpiadetan parte hartzen zuten herrialdeei “sueten olinpikoa” errespetatzeko deia egitea proposatu zuen, gerra-gatazka guztiak etenez.
KREDITUAK
GALDERA 6: artEA ETA LITERATURA
Zer koadro margotu zen gerra-gatazken ondorioen salaketa modura?
Heriotzaren garaipena, Pieter Brueghel Zaharra.
Guernica,Pablo Picasso.
Oihua, Edvard Munch.
KREDITUAK
Azalpena
Pablo Picassok 1937an margotu zuen Guernica koadroa, Espainiako gerra zibilaren izugarrikeria eta koadroari izena ematen dion Euskadiko herri horren gaineko bonbardaketa islatu nahirik. Edvard Munchen Oihua koadroa 1893koa da, eta artistaren herstura existentziala islatzen du. Brueghelen Heriotzaren garaipena 1562-63 bitartean margotu zen, eta heriotza lurreko gauza ororen aurrean gailentzen dela adierazten du, gerra bera baino gehiago.
KREDITUAK
QUIZA AMAITU DA!
KREDITUAK
Haurren eskubideei, garapen iraunkorrari eta herritartasun globalari buruzko hezkuntza-materialak, baliabideak eta jarduerak UNICEF Espainiako Batzordearen Haurren Eskubideetako Hezkuntzaren lanaren parte dira.
www.unicef.es/educa
Kontzeptualizazioa eta ekoizpena: Eduxarxa, sccl 2023ko abendua MDSA2030/NextGenUE/PRTR egitasmotik finantzatua – DSA/1110/2022 Agindua, azaroaren 17koa – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa – 77/22 Espedientea FINANTZATZAILEA:
TÍTULO