Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Adrián Rodríguez A2 titulua

Adrián Rodríguez

Created on November 14, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Report

Akihabara Report

Creative whitepaper

Social Media Plan

Notes Report

Genial Whitepaper

Genial reporting

Transcript

NIRE PORTFOLIOA!

Adrián Rodríguez GarcíaA2 Ziurtagiri Digitala: DIGIPrest

2023/24

Kaixo denoi! Nire izena Adrián Rodríguez da eta Assa Ikastolako langilea naiz. Aurten Lapuebla-ko zentroan aurki nazakezue Gizarte Zientziak irakasten 2.DBHtik 1.go Batxilergora-arte! Ikastaro honen bitartez IKTak nire irakasteko metodoekin uztartzea gustatuko litzaidake, edukien eta saioen kalitatea hobetzeko asmoarekin!

Selfie 4 Teachers

AURKIBIDEA

IDU

Netiketak

Ebaluazioa

Metodologia aktiboak

Ikasleen Konpetentzia digitala

Portfolioaren aurkezpena

Selfie For Teachers-en lortutako selfie digitala

Hausnarketa

Selfie digitala

MOLDAKETARAKO ARIKETA

Moldaketarako aukeratu dudan ariketa EKI proiektuak proposatzen digun ariketa bat da, zehazki: 2.DBHko Gizarte Zientziak ikasgaian gauzatzekoa, 1.go Unitateko liburuan topatu dezakeguna. Bertan, ikasleek Berant Erdi Aroko monarkiaren ezaugarriak irakurri, laburtu eta eskema bidez kopiatu behar dituzte.

Moldaketak

Bideoa
Irakur erraza
Audioa

2. moduluko forora ekarpena

2. moduluko forora ekarpena

NETIKETAK

Zer dira?

Netiketak Interneten zein sareko beste guneetan nolako jarrera adierazi behar dugun arauak/jarraibideak izango lirateke, non enpatia, errespetua eta bestelako etiketak sar ditzakegun.

Funtsezko netiketak

Nire ustez, edozein e-gunek hurrengo netiketak jarraitu beharko lituzke horren funtzionamendua eta giroa ahalik eta osasuntsuen izan daitezen erabiltzaile guztientzat:

  • Errespetua
  • Enpatia
  • Pribatasuna
  • Tonua
  • Erregistroa

Spam mezuak ekiditu: soilik funtsezko informazioa eman.

Errespetua: Besteak tratatu bakoitzak jaso nahiko zukeen tratua ematen.

Zehatza eta laburra: modu labur eta finean idatzi, gehiegi luzatu gabe..

Pribatutasuna: Besteen pribatutasuna errespetatu.

Enpatia eta tolerantzia: Beste guztiak errespetatu.

Pentsatu idatzi aurretik: ondo aukeratu hitzak.

Ortografia eta gramatika: zaindu idazteko moduak.

Arauak jarraitu: e-guneko arauak errespetatu.

Tonua mantendu: Formak mantendu.

Kasu didaktikoa

Behin ikasleek ikusi dutela zeintzuk izan daitezkeen netiketen adibideak, ezinbestekoa izango da haiek praktikan jartzea ikasitakoa. Horretarako, klasea talde ezberdinetan banatuko dugu, bakoitzak 5 netiketa sor ditzan (gure horma-irudiaren ezberdinak). Talde bakoitzetik, bi onenak hartuko ditugu ikastetxean hormairudi berri bat sortzeko.

Zer da?

Onurak:

  • Edozeinek erabil dezakeen tresna da.
  • Ikasleek atzeraelikadura zuzenean jasotzen dute.
  • Iruzkinak jar daitezke galdera bakoitzean; azal daiteke zergatik aukeratutako erantzuna zuzena/okerra den.
  • Gamifikazio-aukera bat dauka Space Race deiturikoa.
  • Plataforma guztietan eskuragarri dago.
  • Guztiz doakoa da ikasleentzat.
Desabantailak:
  • Funtsezkoa da gailu elektroniko bat izatea.
  • Pro bertsio bat dauka, ordaindu behar dena.

Socrative on-line formatuan eta doainik galdetegiak sortzeko aukera ematen duen tresna oso interesgarria da.Ikasleei galdetegiak modu dinamiko eta erraz batean aurkezteko gaitasuna ematen digu, feedback zuzena ematen duelarik.

Ataza hau osatzeko erabili dudan tresna Socrative izan da. Orain klasean Lehenengo Mundu Gerra ematen ari garela, paregabea iruditu zait tresna hau, ikasleek feedback zuzen bat jaso dezaten gaiarekin lotutako galderetan. Horrela, klasean ez egonda ere, non egin duten akats edo zergatik egin duten jakin ahal izango dute, ikasteko edo birpasorako erabil dezaketelarik.

Galdetegia

Ikas-egoeraren moldaketa

Nire kasuan, aukeratu izan dudan Ikas-egoera EKIGuneak bere 3. DBHko mailarako 2. unitatean proposatzen diguna izan da. Horretan, gure ikasleek egungo sistema politikoaren nondik norakoak ezagutu eta sakondu behar izango dituzte, gerora azken ataza osatzeko: eztabaida demokratiko bat klasean egitea, Eusko Jaurlaritzako Parlamentuan egongo balira bezala.

Podcast-a

Ikas-egoera

5. moduluko forora ekarpena

IKASLEen konpetentzia digitalak

Jarraian, 6.1. ariketan osatu beharreko taula aurki dezakezue:

Ikas-egoera

6.2. atazan gauzatu beharreko ariketa egiteko, erabiki dut ikasleentzat Kahoot! bat sortzea, netiketen inguruan gamifikaturik dagoen galdetegi bat osa dezaten:

Ikus-entzunezko baliabideak

Creative Commons ez da LIZENTZIA bat, lizentzia-MULTZO bat baizik. Horiek ezaugarri ezberdinak dituzten lizentziak batzen lortzen da. Egilearen arabera, lan bakoitzak lizentzia-mota bat izango du. Hurrengo orrian CC horien ikurrak eta horien azalpena topa daiteke.

Creative Commons Lizentziak

Hurrengo estekaren bitartez Creative Commons lizentzien inguruko informazioa biltzen dut, non existitzen diren mota ezberdinak jaso eta azaltzen ditudan.

Portfolioaren aurkezpena!

Nire portfolioaren aurkezpena egiteko aukeratu dudan tresna Loom.com izan da, zeinek aukera ematen digun pantailan ikusten duguna, hitz egiten dugun bitartean, grabatzeko.

Aurkezpena

Osagarriak

Hurrengo estekaren bitartez, nire azken hausnarketa izango duzue ikusgai!

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat, duis aute irure dolor in reprehenderit.