Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

UNAI-PORTFOLIOA

Unai Aznar

Created on November 10, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Interactive Bingo

Interactive Hangman

Secret Code

Branching Scenario: Academic Ethics and AI Use

The Fortune Ball

Repeat the Sequence Game

Pixel Challenge

Transcript

ORERETA IKASTOLA

NIRE PORTFOLIO DIGITALA

UNAI AZNAR RUEDA

HASI

#DigiUrratsak @Digigunea
Kaixo, guztioi! Ni Unai naiz eta Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz. 5. mailako kotutore izateaz gain, musika irakaslea ere banaiz. Ikastaro honekin ikastetxean teknologia berriekin dudan harremanari buruzko hausnarketa bat egiteaz gain, etorkizunera begira nola hobetu eta etekin gehiago nola atera ikasi nahi dut.

AURKIBIDEA

1. Irakaslearen konpetentzia digitala
2. Irakaskuntza Diseinu Unibertsala
3. Zibersegurtasuna eta Ziberbizikidetza
4. Ebaluazioa
5. Metodologia aktiboak
6. IKASLEen konpetentzia digitala
7. Ikus-entzunezko baliabideak
Aurkibidea

1. Irakaslearen konpetentzia digitala

1. ATAZA: Jarraian, nire konpetentzia digitalaren autoebaluazioa jaso dut, DigCompEdu markoan oinarritua. Horretarako, SELFIE for Teachers (S4T) tresna erabili dut eta bertan jasotako emaitzak aztertu ondoren, nire indargunean eta ahuleziak identifikatu eta nire gaitasun digitala hobetzeko proposamenak jaso ditut. Horrez gain, honen guztiaren inguruan hausnartzeko tartea hartu eta, hobekuntza pertsonalerako plan bat diseinatu dut; informazioa guztia jarraian duzuen txostenean ageri da.

Nire selfie digitala: B1

Beheko linkean klik egin ezkero, nire dokumentua irakurtzeko aukeran izango duzu.

SELFIE TXOSTENA

Aurkibidea
Aurkibidea

2. Irakaskuntza Diseinu Unibertsala

BIDEOA AUDIOAIRAKURKETA ERRAZA

2.1. ATAZA: IDU tresnen oinarrizko pack-eko lehen hiru atalak aztertu ondoren, aste honetan nire ikasleekin landu dudan jarduera bat hartu eta informazioa audio formatoan eman dut, ikus entzunezko laguntza ezarriz, oztopo sentsorial edo ulermenekoak gainditzeko. Gainera, irakurketa errezak proposatzen dituen irizpideen arabera moldatu dut testua ere.

2.2 ATAZA: Fororako iruzkina

Aurkibidea
Aurkibidea

3. Zibersegurtasuna eta Ziberbizikidetza

NETIKETAK

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Noizbehinka zibergatazkak izaten dira gelan. Horregatik, hauek ekiditu eta arautzeko netiketak lantzea eta adostea erabaki da 6.mailan. Horretarako, hainbat pausu jarraitu beharko dira:

Netiketak sarean aritzeko dauden arau multzo adostuak dira, guztion ongizatea bermatzeko sortuak. Arau hauei esker, ziberjokabideak erregulatzen dira. Hauen helburua, arduraz zein egokitasunez jokatzen ikastea da.

1. Zer dira "Netiketak"?

Jarraian duzun bideoa ikusi.

2. Talde bakoitzak Netiketa bat sortuko du.

Talde bakoitzak online jarduteko 2 Netiketa sortu beharko ditu. Horretarako, ikasleek egunerokotasunean erabiltzen dituzten sare sozialetan oinarrituko dira, jarraian aurkezten direnak. Talde bakoitzak sare sozial bat izango du eta hori erabiltzeko 2 netiketa sortuko ditu. Behin hori egin ondoren, talde handian partekatu eta dekalogo bat sortuko dugu Netiketa guztiekin.

SARE SOZIALAK

TIKTOK

INSTAGRAM

WHATSAPP

SNAPCHAT

YOUTUBE

NETIKETAK

DEKALOGOA

1. Zure erabiltzailea eta pasahitza pribatuak dira. Ez partekatu inorekin. 2. Zure ideiak eta baliabideak partekatzeko libre sentitu.
INSTAGRAM
3. Argazkia igo aurretik ondo pentsatu, edonork ikusi dezaket eta. 4. Norbaitek ez badizu erantzun ez haserretu, errespetatu bere denbora.
SNAPCHAT
5. Besteak eta besteen intimitatea errespetatu. Ez igo besteen informazioa. 6. Baimenik gabe, ez berbidali dizuten informazio probatua.
TIKTOK
7. Errespetatu irudi eskubideak (Creative Commons). 8. Ez iraindu inor iruzkinetan. Beti ere errespetuz jokatu.
YOUTUBE
9. Aurpegira esango ez zunkeena ez idatzi. Bidali baino lehen ondo pentsatu. 10. Kontuz bidatzen duzunarekin, mundu guztian zabaldu daiteke eta.
WHATSAPP
4. Ebaluazioa
Aurkibidea

ONURAK

  • Jokuaren bidez ikasleek memorizatu beharreko kontzeptuak ulertu ote dituzten frogatu daiteke.
  • Momentuan bertan lortzen duzu egindako jardueraren feedbacka.
  • Irakasleen arteko kooperazioa sustatzen du.
  • Ikasgai anitzetarako erabilgarria izan daiteke.
  • Ebaluazio mota desberdinak egiteko erabilgarria da: aurre ebaluazioa, garapenean zehar zein amaieran.
  • Nahiko adin txikiko ikasleekin erabiltzeko aukera ematen du.

Kahoot doako tresna oso erabilgarria da irakasle eta ikasleentzat, eta ikasteko eta errepasatzeko aukera ematen du. Kontzeptuak modu entretenigarrian lantzen ditu, lehiaketa bat balitz bezala funtzionatzen baitu. Kahootek aukera ematen du ikasteko jokoak sortzeko, edo sortutakoen artean aukeratzeko, gai bat lantzen hasteko, edukiak berrikusteko eta indartzeko eta ebaluazioak egiteko. Gure ikasleen motibazioa areagotu egiten da tresna honen erabilerarekin.

DESABANTAILAK

  • Hauek sortzeak irakasleari aparteko denbora eskatzen dio.
  • Interneterako konexioa behar da.
4. ATAZA

4. ATAZA

Ebaluazioa aurrera eramateko irakasle zein ikasleek aski ezaguna duten aplikazioa hautatu dut: Kahoot. Egindako Kahoot-a landu dugun materia gaiari buruzkoa izan da. Proiektua egin aurretik beraien jakintza maila non dagoen identifikatzeko erabili dut. Kahoot-ak egiterakoan jasotako emaitzak erregistratuak geratzen dira, horregatik diapositibaren eskuinaldean, materiari buruzko Kahoot-a txertatzeaz gain, bertan jasotako emaitzen informea ere ikusgai duzue.

INFORMEA

5. Metodologia aktiboak
Aurkibidea
Ataza hau aurrera eramateko, nire ikastolan (Orereta ikastolan) lantzen dugun ikas egoera bat aukeratu dut:
  • IZENA: Bidaiari ausartak
  • MAILA: LH 4.maila
#DigCompEdu ikastaroan proposatu diguten errubrika erabiliz, ikas-egoerari puntuazio bat eman diot. Podcast hau grabatzeko BanLab baliabidea erabili dut. Aplikazio hau proiektuaren puntuazio orokorraz hausnartzeko eta nire hobekuntzak proposatzeko baliatu dut.

PODCAST-A

Azkenik, ateratako ondorio guztiekin, hausnarketa bat idatzi dut foroan, nire lankideek ikusi eta baloratzeko.

FOROA

Aurkibidea
6. IKASLEen konpetentzia digitala

6.1 ATAZA - TAULA

6.2 ATAZA - KAHOOT

Aurkibidea
7. Ikus-entzunezko baliabideak

7.1 ATAZA burutzeko, Digiprest-Laguntza ikastaroan dauden Creative Commons-ei buruzko dokumentuetatik informazioa jaso eta infografia bat osatu dut. Creative Commons-en sei lizentzia desberdin aurki ditzakegu, eta guzti hauek, oinarrizko lau irudi erabiliz sortzen dira, hauen arteko konbinaketa desberdinak eginez.

INFOGRAFIA

7.2 ATAZA
Aurkibidea
7. Ikus-entzunezko baliabideak

7.2 ATAZA: Ikastaro honetan nire ibilbidea jasotzen duen bideoa duzue.

ESKERRIK ASKO!

Iruzkin hau idazteko material osagarrian dagoen NAIZeko albiste bat irakurri dut, 2021eko abuztuaren 25ekoa dena: Diseinu Unibertsala edo Denontzako Diseinua (Txelo Ruiz eta Montse Maritxalar). Albistearen hasieran, DUaren jatorriaz eta honek izan beharko lukeen definizioaren inguruan mintzatzen dira bi emakume hauek eta bertan argi adierazten dute zertarako sortu zen DUa: edozer diseinatzen denean, erabili nahi edo behar duten pertsona guztien beharrak asetzeko eta ez populazioaren gutxiengo baten mesederako. Hori dela eta, azken urte hauetan, Hezkuntza mundura iritsi da (IDU) eta ikasleen arteko ezberdintasunak kontuan hartuz, ikasteko modu egokiak eskaini behar dizkiegula iruditzen zait. Gaurko mundua nahiko konplexua den arren, guk eraiki dugu, jendarteko eragile desberdinek sortu dugu, eta, beraz, irakaskuntzan egiten ditugun diseinuak eta egokitzapenak, inklusio-printzipioetan oinarritzeko aukera eta erantzukizuna dugula iruditzen zait. Pertsonen aniztasunerako, jendarte inklusiorako eta berdintasunerako diseinatu eta sortu behar dugu.

Kaixo! Nik hautatutako ikas-egoerak bidaiari ausartak izena du. Talde txikietan, esploratzaile famatu bateri buruzko ahozko azalpena egin beharko du. Bertan, bidaiaria nondik nora ibili zen, lurralde desberdinetan zehar bidaiatzeko erabilitako garraiobideen eta munduari egindako ekarpenen inguruan aritu beharko dute, besteak beste. Ikas-egoera aproposa dela iruditzen zait. Izan ere, egunerokotasunarekin lotuta ez dagoen arren, errealitatearekin lotuta dagoelako eta aintzikako egoera eta baliabideen inguruan aztertzea ere garrantzitsua dela ikusten dugulako. Konplexutasuna maila bikainean kokatzen dut, eskuratu beharreko eduki guztiaz proiektuan aplikatu behar dituztelako. Zeregin eta kontsignei dagokionez, oinarrizko maila batean kokatzen dut, denboralizazio aldetik ikasleentzat konplexua izan daitekeelako. Eta IKTen erabilerari dagokionez maila egoki batean kokatuko nuke, eskuratu beharreko informazioa teknologia berrien bidez eskuratu ditzaketelako. Beharbada mapekin lan egitea zaila izan daiteke eta horiek modu digital batean aurkezteak asko lagunduko lieke ikasleei. Zein ahulgune ikusten dizkiozue proiektuari? Zer aldaketa egingo zenukete ikas-egoera hobetzeko? Eskerrik asko!

IRAKURKETA ERRAZA Gaurko lanak LAU pauso ditu. 1. Autoerregulazioa: KOPIATU, ZUEN KARPETAN SARTU ETA IRAKURRI. 2. Emaila IDATZI, ondorengo INFORMAZIOA TXERTATUZ. a. NORI: etxeko bati. b. NOIZ: abenduaren 15ean. c. ORDUA: 15:30ean. d. NON: Añabitarteko areto nagusian. e. IRAUPENA: 2 ordu (kirola + merienda) 3. Hartzailearen helbidea JARRI, irakaslea Ccn. 4. Autoerregulazioa BETE eta PARTEKATU.