Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
PRESENTACIÓN CUENTO GENIAL
Alize Armaolea
Created on November 10, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Vaporwave presentation
View
Animated Sketch Presentation
View
Memories Presentation
View
Pechakucha Presentation
View
Decades Presentation
View
Color and Shapes Presentation
View
Historical Presentation
Transcript
Ipuinak: egitura eta adibidea
AURKIBIDEA
0.1 ZATIA
Ipuin baten egitura
0.2 ZATIA
0.3 ZATIA
Amalurrari Zigorra
0.4 ZATIA
0.5 ZATIA
PERTSONAIAK
ESKERRAK
IPUIN BATEN EGITURA
Hasiera
Garapena
Ipuin baten hasieran gauza honako hauek azaldu behar ditugu: pertsonaiak eta beraien testuingurua.Ipuin bati hasiera emateko formulak ere beharrezkoak ditugu, adibidez: bazen behin edo orain dela asko...
Protagonistak definitu behar dira eta istorioan esanguratsuak izango diren ekintzak eta gatazkak garatu behar dira, eta hori guztiari koherentzia emateko formulak huaek: jarraian, gero...
IPUIN BATEN EGITURA
Korapiloa
Amaiera
Korapiloa da arreta gehien eskaini behar zaion atala.Korapiloa garatzeko, garapenean sortu dugun gatazkak eztanda egin behar du. Garapenean erabili ditugun formula berak erabiliko dira.
Amaieran korapiloan sortu dugun gatazka ebazten dugu. Ondo edo gaizki amaitu ahal da, hori idazlearen erabakia da.Ipuina bukatzeko formula bat edo bat: Geroztiako berririk ez dakit nik...
Amalurrari Zigorra
Ipuin berri bat hasiko da... Baina ez da espero duzuen printsesa lirainen historioa...
Lehen Mailako Pertsonaiak
Nile
Neska jatorra eta azkarra da. Baina oso da abenturazalea. Arrixku handiak biziko ditu.
Amalurra
Guztiok dakigu nor den amalurra, ezta? Amalurra jainkosa garrantzitsua da Lurra sortu baitzuen.
Amarima
Amarima hildakoen jainkosa da. Hildakoen kargu hartzen du, eta negua eta iluntasunaren arima da bera.
Bitti eta Arna
Bitti eta Arna Nileren betiko lagunak dira. Bitti txoritxo bat eta Arna azeri bat. Biak ere oso bihurriak, hala ere, Nilek asko maite ditu.
HASIERA: Nile
Bazen behin, naturaren paradisuan bizi zen neskato bat. Nile zuen izena eta berak esan ohi zuen bezala, animalia baten fisikorik izan ez arren, bihotzean animala guztiak aldabatera zen. Bere bi lagun minekin bizi zen, Pitti eta Arna, txoria eta azeria. Egun batean, Nile goiz esnatu zen, eta, janari bila joatea pentsatu zuen. Pitti eta Arna lo utzita abiatu zen. Ordu erdi bat pasa eta gero, 18 intxaur eta 15 zeta batu ondoren, Pitti eta Arnarena bueltatzeko asmoz bira eman zuen, baina zerbait mugitzen ikusi zuen. Gizaki itxura zuen eta Nile beldurtuta zegoen, baina interesa piztu eta pixkanaka hurbiltzen hasi zen...
HASIERA: Amalur
Izaki bizidun guztien jainkosa, lurrak iraun zezan, urtaroak aldatzen segi zezaten eta izaki bizidunak beraien zikloa manten zezaten lan egiten zuen. Lurrean zegoen guztia maila berean maite zuen. Mikroorganismoetatik Kanadako onddo erraldoira arte. Egun batean, bere kobazulo ederretik atera zen, beti bezala, naturak osasuntsu jarraitzen zuela egiaztatzera, gizaki itxurako zerbait mugitzen ikusi zuenean. Berarengana zetorrela iruditzen zitzaion...
GARAPENA: Lagunak
-Nor zara?- Galdetu zion Nilek Amalurrari.-Ni? Ni Amalurra naiz maitea. Nor zara zu? Ez nekien gizakiak ibiltzen zirenik hemendik.- Erantzun zion Amalurrak. Harrituta zegoen berarengana hurbildu zenean neskatxak erakutsitako ausardiarekin . - Ni Nile naiz, eta mendi honetan bizi naiz animaliekin, baina zu Amalurra zara? Benetan? Ezin dut sinetsi! Oso jainkosa famatua zara mendi honetan! Kontatuko ahal didazu nolakoa den zure bizitza? Nolakoa da hilezkorra izatea? -Galdera asko dituzu! Nahi baduzu etorri zaitezke nire kobazulora eta galdera horiek erantuzten saiatuko naiz. Neskak buruarekin baietz egin zuen. Arratsalde horretan Nile poz-pozik itzuli zen Pitti eta Arnarengana. Lagun berri bat egin zuen eta lagun berri hori Amalur zen! Hala ere, Pitti eta Arna ez zeuden oso pozik. -Nile!!! Non egon zara?!-Esan zuten biek batera.-Oso arduratuta egon gara. Ez zintugun inondik ere aurkitzen!- Nilek guztia azaldu zien. Pittik eta Arnak ez zuten ezer sinisten, hori dela eta, Nilek hurrengo goizean Amalurraren kobazulora eramango zituela erabaki zuen. Hurrengo goizean, Amalur ikustean, Pitti eta Arna aho bete hortz geratu ziren. Egun hori asko disfrutatu zuten guztiek. Amalur eta Nile oso lagun onak egin ziren eta hortik aurrera egun guztiak pasatzen zituzten elkarrekin. Aste batzuk pasa ondoren, Nilek eta Amalur-ek ama-alabak izan balira bezala maite zuten elkar. Egun batean, Nile Amalur-en kobazulora iritsi zenean, Amalur-ekin topo egin beharrean emakume zurbil, ileurdin, begibeltz bat ikusi zuen eta Amalur non zegoen galdetzean jasotako erantzunak Nileren bihotza irauli egin zuen.
04
Nilek ezin zuen sinetsi gertatzen ari zena, bere aurrean zegoen emakumea Amarima zen, hildakoen jainkosa. Amalur 1.000 urteko zigorra jasaten ari zen: urte horietan zehar Amalur izango zen hildakoen jainkosa eta Amarima Lurreko jainkosa. Amalur-ek ez zuen bere lana bete Nile ezagutu zuenetik! Nilek bazekien zerbait gertatzen ari zela, azken hilabeteetan Amalurra ez baitzuen naturaren osasuna zaintzen ikusi. Hala ere, ez zen inondik inora justua zigorra jarri izana Amalur-i, nahiko zigor bazuen Amalur-ek bizidun guztiak betidanik eta betirako berdin maitatu behar izatearekin. Nile oso triste zegoen. Amalur-ek bera beste ezer baino gehiago maite izan zuelako zigortu zuten. "Hiltzen zarenean ikusiko duzu" esaten zion Amarimak, baina Nilek bizitzako edertasuna bizi nahi zuen Amalur-ekin. Zerbait egin behar zuen. Amarimari hildakoen mundura eramateko eskatu zion, kostata baina lortu zuen. Hildakoen munduan Amalur aurkitzean korrika joan zen berarengana.-Nile!? Zer egiten duzu hemen!? Amarima, zuk lurra zaindu behar duzu!-Ohiu egin zuen Amalur-ek. -Lasai, Amalur, konponbide bat dago zu zigortuta egon ez zaitezen.-esan zuen Nilek.
KORAPILOA: Lagundu!!!
AMAIERA: berriro elkarrekin!
Amalur, Nile eta Amarima beste Jainko guztiekin antolatu zuten bilerako gelara sartzen ari zirela Jainko guztiak Nileri begira zeuden. Janariaren jainkosak zera esan zuen:- Ea ba, zertarako antolatu duzue bilera hau? -Nik esango dizuet.-erantzun zuen Nilek -Amalurr-en zigorraren kontrako argumentu bat ezartzera gatoz.- Ixiltasuna nabaritzen zen gelan -Ez zait batere ondo iruditzen Amalur-i zigorra jartzea. Badakit bere lana egiteari utzi diola, hala eta guztiz ere, nahiko zigor jasaten du jada bizidun guztiak berdin maitatu behar baititu. Ezin du gorrotorik sentitu, ezta maitasun gehiegirik ere. Orain dela gutxi ni ezagutu ninduen eta beste ezer baino gehiago maite ninduelako bere lana egiteari utzi zion. Hori guztia kontutan izanik, hau da nire proposamena: nik lagunduko diot bere lana egiteaz gogoratzen eta lagaiozue bizidun ezberdineganako sentimendu ezberdinak izaten eta askatasun horrekin bere lana egitera bueltatuko da nire laguntzarik gabe. Eta proposatutakoak funtzionatzen ez badu, zuek nahi duzuen zigorra jarri diezakiozue.- Jainkoek iskin batean adostu eta gero, guztiak batera euren epaia eman zuten: -Oso ona iruditzen zaigu ideia hori!!! Geroztiako berririk ez dakit nik. Lurraren osasunari begiratu beharko diogu.
ESKERRIK ASKO!!!