Irteera Profila DBH
Funtseko Konpetentziak
HKK
KE
STEM
KD
KPSII
HK
EK
KAKK
HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA
KONPETENTZIA ELEANIZTUNA
MATEMATIKARAKO ETA ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA INGENIERITZARAKOKONPETENTZIA
KONPETENTZIA DIGITALA
KONPETENTZIA PERTSONALA, SOZIALA ETA IKASTEN IKASTEKOA
HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA
EKINTZAILETZA- KONPETENTZIA
KONTZIENTZIA ETA ADIERAZPIDE KULTURALERAKO KONPETENTZIA
+ info
+ info
+ info
+ info
+ info
+ info
+ info
+ info
Irteera-profilean jasotzen diren funtsezko konpetentziak honako hauek dira: Europar Batasuneko Kontseiluaren Gomendioan, martxoaren 1eko 157/2022 Errege Dekretuan eta martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretuan (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena) ezarritako funtsezko konpetentziak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemara egokitzea
HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA (HKK)
Euskaraz eta gaztelaniaz ahoz, idatziz eta era multimodalean edo siglez bidez hitz egiten du, koherentziaz, zuzentasunez eta gizarte-testuinguruekiko egokitasunez, eta elkarrekintza komunikatiboetan parte hartzen du, lankidetzan eta errespetuz, informazioa trukatzeko eta ezagutza sortzeko, bai eta lotura pertsonalak eraikitzeko ere.
HKK1
Pertsona-, gizarte-, hezkuntza- eta lanbide- arloetako ahozko, idatzizko eta multimodalezko edozeinuzko testuak euskaraz zein gaztelaniaz, ulertzen, interpretatzen eta baloratzen ditu jarrera kritikoz, hainbat testuingurutan modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko eta ezagutza eraikitzeko.
HKK2
Hainbat iturritatik datorren informazioa, euskaraz eta gaztelaniaz, gero eta modu autonomoagoan aurkitu,hautatu eta kontrastatzen du, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz, irakurketa-helburuen arabera, eta manipulatzeko eta desinformatzeko arriskuak saihestuz; informazioa integratu eta ezagutza bihurtzen du,komunikatzeko, ikuspegi sortzaile, kritiko eta pertsonala hartuz, jabetza intelektuala errespetatzearekin batera.
HKK3
Autonomiaz irakurtzen ditu bere adinerako egokiak diren hainbat lan euskaraz eta gaztelaniaz, bere gustu etainteresetara hobekien egokitzen direnak hautatuz; ondare literarioa esperientzia indibidual eta kolektiboaren bide pribilegiatutzat hartzen du; eta bere esperientzia biografikoa eta ezagutza literario eta kulturalak mugiarazten ditu, obren interpretazioa eraikitzeko eta partekatzeko eta gero eta konplexuagoak diren asmo literarioko testuak sortzeko
HKK4
Bere komunikazio-praktikak elkarbizitza demokratikoaren, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzearen eta pertsona guztien eskubide- berdintasunaren zerbitzura jartzen ditu, hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak baztertuz, bai eta hizkuntzaren bidezko botere-gehiegikeriak ere, hizkuntzaren erabilera eraginkorra eta etikoa ere bultzatzeko eta euskararen ohiko erabilerarekiko jarrera asertiboa izateko.
HKK5
KONPETENTZIA ELEANIZTUNA (KE)
Hizkuntza bat edo gehiago modu eraginkorrean erabiltzen ditu, familiako hizkuntzaz edo hizkuntzez gain, bere komunikazio-premiei behar bezala eta egoki erantzuteko, bai bere garapen eta interesei dagokienez, bai eremu pertsonaleko, sozialeko, hezkuntzako eta profesionaleko egoera eta testuinguruei dagokienez
KE1
Bere esperientzietatik abiatuta, bere ikaskuntza-prozesuei buruz hausnartzen du, eta beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan eskuratutako ezagutzak eta komunikazioa transferitzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta konfiantzazko jarrera erakusten du komunikatzeko gaitasuna hobetzeko ikasteko duen konpetentzian
KE2
Ikastetxearen eta ingurunearen hizkuntza-aniztasuna onartzen du, aniztasun horrekiko errespetuzko eta enpatiazko jarrera erakusten du, eta hizkuntzak komunikabide eraginkortzat, kultura-ondaretzat eta gizarte-kohesioa sustatzeko tresnatzat hartzen ditu
KE3