Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

Transcript

Hezkidetzaren 8 zutabeak

HH

LH

DBH

This work © 2023 by Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila is licensed under CC BY-NC 4.0

This work © 2023 by Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila is licensed under CC BY-NC 4.0

This work © 2023 by Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila is licensed under CC BY-NC 4.0

Laburpen-taula

II. Hezkidetza Plana

Hezkidetzaren 8 zutabeak

Haur Hezkuntza

Hezkidetzaren 8 zutabeak

LehenHezkuntza

Hezkidetzaren 8 zutabeak

BigarrenHezkuntza

Hiru jarduera motari buruz ari gara: 1. Ikasleak sentsibilizatzeko helburu dutenak.2. Ikastetxeak espazioetan errepikatzen ari diren matxismo eta indarkeria egoerak hautematea helburu dutenak.3. Ikastetxean indarkeria kasuak hauteman ondoren zuzeneko esku-hartzea burutzea helburu dutenak.

8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa

🕛1: 03: 44 -1:06:10

Hezkidetza-ekintzek eta ikastetxetako berdintasun-planek aintzat hartu beharko dute zutabeen azterketa eta analisia, baita horiek praktikan jartzea ere.

BigarrenHezkuntza

Hezkidetzaren 1.zutabea, zeharkatzen ditu gainerakoak. Berdintasuna lantzeko oinarria da. Pentsamendu kritikoa duten irakasleak behar ditugu; Irakasleen prestakuntza hezkidetzailea ezinbestekoa da.

1. Pentsamendu Kritikoa

🕛 14´04´´ - 14´30´´

Berdintasuna, Hezkuntza kontua da; edonolako egoera matxistaren aurrean izpiritu kritikoa eraikitzen laguntzen digu. Hezkidetza da indarkeria matxista saihesteko oinarria. Honek ikastetxeko ekintza guztiak eusten eta zeharkatzen dituzten zutabeak jorratzen ditu hezkuntzaren estamentu guztietan. Adin eta maila bakoitzak ibilbide zehatza izango du.

8 zutabeak

🕛 8´55´´ - 13´50´´ arte

Ikastetxeetako espazioak, jolas-orduetakoak bereziki, mutilek hartu ohi izan dituzte. Beharrezkoa da hezkidetzako espazioak errazteko estrategiak ezartzen jarraitzea. Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak mutil eta neskek modu berdinzalean partekatzeko proposatu behar dira.

6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak

🕛 59´07´´ - 59´32´´arte

1. Txokoak genero-bereizketarik gabe erabiltzea. 2. Zaintzaren txoko batean panpinak —mutilak zein neskak— sartzea; mutilek zein neskek zainduko dituzte panpinak. 3. Emozioak ezagutzea eta izendatzea. 4. Ezetz esaten eta beste pertsonen ezetza errespetatzen ikastea. 5. Gustatzen zaizkigun eta gustatzen ez zaizkigun pertsonen jarrerak bistaratzea. 6. Egunero jasotako zaintzak aitortzea.

4. Gatazken eraldaketa baketsua

Erabilera ez-sexista orokortzea:1. Sakontzea.“Jauzi semantikoaren” kontzeptua txertatzea. 2. Hizkuntzaren bilakaera aztertzea, ahozko eta idatzizko hizkuntzaren arteko aldeak, idatzizko normalizazioa, RAEk hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren aurka duen jarrera eta beste aditu batzuek erabilera ez-sexistaren alde duten jarrera.

2. Hizkuntzaren erabilera Ez-Sexista

1. Feminitate ahaldunduak 2. Berdintasunezko maskulinitateak 3. Sare sozialen erabilera 4. Zibermatxismoa 5. Maitasun erromantikoa (mitoak) 6. Mikromatxismoak 7. Genero-indarkeriaren mitoak 8. Ziberindarkeria: sexting, sextortsioa, grooming, porno-mendekua, ciberstalking.9. Genero-indarkeria eskolaren ingurunean 10. Harreman osasuntsuak versus harreman toxikoak 11. Emakumeen genitalen mutilazioa 12. Sexu-indarkeria bikote-harremanetan 13. Genero-indarkeria gaueko aisialdiko espazioetan 14. Posible dira bestelako harreman afektiboak eta sexualak

8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa

Adibide praktika 🕛1:30:45-1:34:00

1. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren eredu izatea, eta erabilera hori zaintzea. 2. Neskak eta emakumeak aipatzea, femeninoa eta maskulinoa erabiltzea, berdintasunezko adjektibazioa erabiltzea, esamolde diskriminatzaileak saihestea, eta abar.

2. Hizkuntzaren erabilera Ez-Sexista

Gure kulturaren gabezia handienetako bat, eta gure ikasgeletako materialetan zehazki, emakumeek gizakiaren historian zehar alor guztietan egindako ekarpenen ikusezintasuna da. Androzentrismoak gure kultura menperatu du eta hutsune handi bat eragin emakumeen jardunaren ezaguerari eta aintzatespenari dagokienez.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa

🕛 54´53´´ - 57´35´´arte

Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere. Eraginkorragoa da familiekin koordinatuta jorratzen denean, hau da, etxean eta ikastetxean ahaleginak batu eta berdintasunean, osasunean, gozamenean eta pertsona guztiekiko eta gizatasunak berezkoa duen aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntza sexuala eskaintzen denean.

7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala

🕛59´31´´ - 59´45´´arte

ETXEKO ESPARRUAN:1. Emakumeak eta gizonak egiten duen ekarpena aztertzea, eta astean ematen dituzten orduak kalkulatzea. 2. Etxeko zereginak ikastea eta egitea. 3. Sexuen araberako lanaren banaketaren kausak ikertzea eta aztertzea. 4. Erantzukidetasun-gabeziarekin lotzen diren gatazkak aztertzea. LANBIDE-ESPARRUA: 5. Sexuaren araberako lanaren banaketari buruz eta ikasketen eta lanen aukeraketari buruz ikastea. 6. Desparekotasunaren historia aztertzea, lanbide arloan estereotipoak apurtu dituzten emakumeen eta gizonen erreferenteak, lanean berdintasuna aldarrikatzen aitzindariak izan diren emakumeak, mugimendu feminista...

5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa

1. Irakasgai eta material guztiak generoaren ikuspegitik aztertzea. 2. Haien jarrerak autoebaluatzea, berdintasunezko nortasuna eraikitzearren.

1. Pentsamendu Kritikoa

1. Materialak eta liburuak aztertzea, estereotipoei erreparatuta. 2. Ikasleei generoaren ikuspegitik aztertzen irakastea. 3. Berdintasun handiagoko mundu baten alde egin duten pertsonak bistaratzea.

1. Pentsamendu Kritikoa

Behar-beharrezkoa izango da jolastoki hezkidetzaileak sortzea.

6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak

1. Gorputzen desberdintasunak, gorputzaren zaintza eta aurre-pubertaroko aldaketa fisiologikoak erakustea. 2. Sexu-orientazio desberdinak errespetatzea eta ezagutzea. 3. Afektuen adierazpena orokortzea, genero-estereotiporik gabe. 4. Harreman afektiboen eta sexualen mugak erakustea (adin txikikoen aurkako sexu-abusuen prebentzioa). 5. Nesken eta mutilen sexu-heziketan genero-estereotipoak modu kritikoan aztertzea. 6. Harreman afektiboetan eta sexualetan tratu onen eta berdintasunaren etika transmititzea, harreman afektibo-sexualetan indarkeria kritikatzea.

7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala

ETXEKO ESPARRUAN: 1. Zereginak aztertzea. 2. Oinarrizkoak egiten ikastea. 3. Familietan nork zer egiten duen aztertzea, baita zenbat denbora eskaintzen dioten ere. 4. Desparekotasunak, halakorik badago, bistaratzea. 5. Enpatia lantzea, pertsonen zaintzarako oinarri gisa.6. Ikasgelan praktikan jartzea inolako zeregin ez dela neskena edo mutilena. LANBIDE ESPARRUA:7. Materialak lanaren sexu-banaketaren ikuspegitik aztertzea, eta osatzea.8. Lanbideetan emakumeen eta gizonen presentzia aztertzea, eta estereotipoak apurtu dituzten emakumeak eta gizonak ezagutzea. 9. Lanbidearen arloan eta arlo akademikoan estereotipoak apurtzeko zailtasun historikoak aztertzea. 10. Arlo bakoitzeko emakumezko aitzindariak ezagutzea eta ikertzea, berdintasunezko erreferente profesionalak aurkeztea.

5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa

Adibide praktikoa 🕛1:25:50 - 1:29:00 arte

Hezkidetzak etxeko espazioan ere jartzen du arreta hiru norabidetan: 1.Pertsona guztiek behar dute autonomia. 2.Pertsona guztiei aitortu behar zaie (gehienak emakumeak) besteen zaintzetan ardatz izan direla, eta egun direla; 3.Etxeko eremuaren errealitatea aztertzea, etxeko lanen eta gizon eta emakumeen zaintzaren banaketa desorekatuan ematen diren desparekotasunak aztertzea. Horren ondorioa da lanaren banaketa sexuala eta desparekotasuna eta diskriminazioa. Aurrekoarekin oso lotuta, independentzia ekonomikoa landu behar da. Kristalezko sabaia, soldata-arrakala, hainbat lanposturen eta ibilbide akademikoen feminizazioa eta maskulinizazioa, etab.Hezkidetzak oreka lortu nahi du, etxeko eremuan eta eremu publiko eta okupazionalean.

5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa

🕛58´08´´ - 58´20´´arte

Zutabeek jarduera guztietan landu behar dira ikasgelaren mailan, irakasleen prestakuntzaren mailan eta antolamenduaren mailan.

LehenHezkuntza

1.“Enpatiaren” kontzeptua ikastea, praktikan jartzea. 2. Gatazka eragiten diguna aztertzea. 3. Irtenbide baketsuak bilatzea, eztabaidatzea, talde gisa eta gizabanako gisa zaintzea, gure emozioak eta emozio horiekiko gure erreakzioak ezagutzea. 4. Gainerako pertsonen espazioa eta gauzak errespetatzen ikastea. 5. Taldeko materiala errespetatzea, guztiena baita. 6. Ikasgela atsegina eta zaintza-espazioak eraikitzea.

4. Gatazken eraldaketa baketsua

Sexismoa soziala dela abiapuntutzat hartuta, indarkeria matxistaren prebentzioa egiteko txiki-txikitatik lan egin beharko da modu hezkidetzailean.

Haur Hezkuntza

1. Hizkuntzaren erabilera ez-baztertzailearen eredu izatea. 2. Hizkuntzako sexismoa aztertzen hastea, desparekotasunen jakitun izateko. Hizkuntzaren erabilera ez-baztertzailearen beharrari buruzko kontzientzia hastea, baita hizkuntzako sexismoaren aurrean hautabideak bilatzen hastea ere. 3. Hizkuntzaren erabilera sexista duten testuak aztertzea, hautabideak .

2. Hizkuntzaren erabilera Ez-Sexista

Elkarbizitza positiboaren oinarria hezkidetza-plangintza behar du izan, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutakoa. Hezkidetzak harremanetan indarkeria prebenitzeko baliabideak, estrategiak eta ezaguera eskaintzen ditu. Harremanak aztertzean, estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako nortasun-eraikuntzekin zuzenean lotutako jarrerak, rolak, pentsamenduak, emozioak edota balioak daudela ikus daiteke.

4. Gatazken eraldaketa baketsua

🕛 57´35´´ - 58´07´´arte

Kantxaren erabilera orokorra proposatzea, neskek zein mutilek jolas-garaian jarduerak egin ahal izan ditzaten; solaserako zonak planifikatzea; Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak planifikatu beharko dira, neskek zein mutilek jarduerak partekatu ahal izan ditzaten.

6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak

Hizkuntzaren erabilera ez da neutrala, hizkuntza komunikatzeko, mundua ulertzeko erabiltzen dugu, baita aldatzeko ere; gure pentsamendu osoa hizkuntzatik pasatzen da. Emakumeak bistaratu egin behar dira hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren bitartez. Irudiek komunikatzeko indar handia dute, hori dela eta, imajinario kolektiboa eraikitzen laguntzen dute. Hala, beharrezkoa da horiek genero-ikuspegitik aztertzea.

2. Hizkuntzaren erabilera Ez-Sexista

🕛 45´58´´ - 54´35´´arte

1. Gure emozioak, erreakzioak eta gatazken aurrean ditugun estrategiak ezagutzea. 2. Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea; entzuten ikastea. 3. Bereziki zaurgarriak diren pertsonekiko enpatia praktikan jartzea. 4. Eskola-jazarpenari buruz gogoeta egitea. 5. Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea. 6. Inguruneko kultura-produktuetan maskulinitateen eta feminitateen eraikuntza aztertzea.

4. Gatazken eraldaketa baketsua

1. Nork bere gorputza ezagutzea, gorputzaren atalak naturaltasunez izendatzea, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun fisikoak ezagutzea. 2. Ezetz esaten jakitea, eta zer gustatzen zaien eta zer gustatzen ez zaien aitortzea, haien eta gainerakoen gorputzetara iristeko mugak finkatzea 3. Estereotipoen eta horien onarpenaren aurka lan egitea. 4. Gorputzen aniztasuna eta errespetua zaintzea. Adin horietarako sexualitatea jorratzen duten ipuinak partekatzea. 5. Hezkuntzara zuzendutako sexu-heziketako programak ezagutzea.

7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala

1. Emakumeen bistaratze-gabeziaren kausak aztertzea. 2. Gaietako bakoitzean izen handiko emakume nagusiak ezagutzea. 3. Emakumeek gizateriari egindako ekarpenei buruzko ikerketa txikiak egitea. Mugimendu feminista eta honek lorpenak ikasten hastea. 4. Kristalezko sabaia, soldata-arrakala eta lanaren sexu-banaketa gisako kontzeptuak ikastea.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa

1. Testu-liburuetan eta kulturan emakumeen presentzia gizonezkoena baino askoz ere txikiagoa dela jakitun izatea. 2. Ikasleentzat motibatzaileak diren esparruetan dauden emakume ospetsuak eta garrantzitsuak ezagutzea. 3. Interneten bilatutako informazioa ikertzeko eta ebaluatzeko lanaren lehen urratsekin hastea, emakumeen ekarpenak ikertuz.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa

1. Neska ahaldunduen eraikitzea.2. Berdintasunezko maskulinitateak eraikitzea.3. Heziketa emozionala, generoaren ikuspegitik jorratzea.4. Maitasun-adierazpen desiratuak lantzea.

8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa

1. Pertsonaia femeninoen eta maskulinoen jardunen analisia. 2. Material, ipuin eta abesti ez-estereotipatuen bilaketa. 3. Narrazioetan genero-rolen aldaketa.

1. Pentsamendu Kritikoa

Adibide praktikoa 🕛1:10:00-1:25:20 arte

1. Feminitate ahaldunduak 2. Berdintasunezko maskulinitateak 3. Gure gorputzak 4. Autoezagutza 5. Baietz esaten dudanean Bai da: berdintasunean jolastea 6. Nesken eta mutilen arteko harremanak 7. Autozaintza 8. Broma sexisten analisia 9. Ondo tratatzea versus Gaizki tratatzea 10. Enpatia 11. Abestien analisia 12. Sexismorik gabeko bideo-joko

8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa

Neskek zein mutilek jolas-garaian eta eskolaz kanpoko jarduerak egin ahal izan ditzaten solaserako zonak planifikatzea.

6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak

1. Nerabezaroko aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak ikastea. 2. Norberaren gorputza komunikazio- eta plazer-iturri gisa onartzea. 3. Erakarmen erotikoan gustuen aniztasuna errespetatzea. 4. Edertasunaren eredu estetikoak aztertzea. 5. Fisiologia femeninoa eta maskulinoa ezagutzea. 6. Harreman pertsonaletan eta sexualetan etika transmititzea. 7. Maitasuna: Mito erromantikoen dekonstrukzioa. 8. Nesken eta mutilen sexualitatean dauden aldeak onartzea. 9. Sexu- eta erreprodukzio-osasunaren baliabideak hurbiltzea. 10. Sare sozialen erabilera etikoari buruz eztabaidatzea. 11. Pornografia emakumeen kontrako indarkeriatzat jotzea.

7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala

1. Gizonen eta emakumeen presentzia orekatua —kopuruan zein egitekoetan— erakusten duten edukiak aukeratzea. 2. Bilduma irudidunen bidez emakume handiak ezagutzen hastea. 3. Hezkidetza aintzat hartzen duten argitaletxeak ezagutzea.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa

ETXEKO ESPARRUAN: 1. Zaintzen ikastea. 2. Neskek eta mutilek txoko guztiak partekatzea. 3. Emakumeek gainerako pertsonen zaintzan egiten duten lana bistaratzea. 4. Gizonezko zaintzaileak aurkeztea eta ezagutzea. 5. Inguruneko pertsonak zaintzearen gogobetetasuna bizitzea. 6. Adineko autonomia lantzea. ENPLEGUAREN ESPARRUA: 7. Materialetan gizonak eta emakumeak agertzen diren lanbideak aztertzea. 8. Lanbideak estereotipatuta ez dauden materialak proposatzea. 9. Lan-bizitzan estereotipoak apurtu dituzten emakumeak eta gizonak ezagutzea. 10. Lanbide guztietan emakumeak eta gizonak dauden ipuinak eta abestiak ekartzea. 11. Lanbideetan berdintasunezko erreferenteak eskaintza.

5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa