Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Pauloren Gutunak
MADDI ANDRAKA ESCONDRILLAS
Created on October 23, 2023
Pauloren Gutunen ezaugarriak azaltzen dituen Genially bat da.
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Practical Timeline
View
Timeline video mobile
View
Timeline Lines Mobile
View
Major Religions Timeline
View
Timeline Flipcard
View
Timeline video
View
History Timeline
Transcript
Tesalonikarrei II. Gutuna
Galaziarrei
Filipoarrei Gutuna
Tesalonikarrei
Korintoarrei I. Gutuna
Efesoarrei Gutuna
Korintoarrei II. Gutuna
Pauloren Gutunak
Kolosarrei Gutuna
Filemoni Gutuna
Erromatarrei Gutuna
Titori Gutuna
Hebrearrei Gutuna
Timoteori I. Gutuna
Timoteori II. Gutuna
Erromatarrei Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 57 eta 58 urteen artean, neguan Nori idatzita dagoen, kontestua? Erromako eliz elkarteari idatzita dago. Ekialdeko herrialdeetan, Asia txikian eta Grezian ibili ondoren Paulok itzultzea erabakitzen du, Espainiaraino, Erroman barna, bidenabar Erromako elkartea ikusi eta ezagutu. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Gai nagusienetariko bat da: Jesus Kristoren berri ona Jainkoaren indarra da sinestedun guztiak zabaltzeko, bai juduak eta bai juduak ez direnak ere ez. Garai hartako gizon-emakumeen egoera erlijiosoa aipatzen hazten da Paulok gaiaren adierazpena. Azken kapitulua geroztik erantsia izan daitekeela dio zenbaitek. Azken agurrak eta goraintziak bidaltzen ditu Paulok, alderdikeriak sortzen dituztenekin erne ibiltzeko ere eskatzeaz batera. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra eta gain nagusiaren sarrera - Gizadi osoa salbamenaren beharrean - Salbamenerako bidea - Kristau-biziera berria - Israeldarren salbamena - Kristau-jokaera - Azken agurrak
Timoteori II. Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 65. Urtean Nori idatzita dagoen, kontestua? Timoteori idatzita dago gutun hau ere, Timoteori lehen gutunaren gai nagusiak dira berriz. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Berdintasun bat hizketa askoz pertsonalagoa dela, luzeago ematen du eta idazlearen egoera berri ematen du, Paulo kartzelatuta dagoelako. Paulok gogoratzen dio Timoteori zein den Jainkoak emandako dohaina, dohain honetan berri ona zabaltzea, Jainkoaren onginahia zabaltzea eta apostolu misterioa aipatzen ditu. Aipagarria da atal berezi bezala 2,11-13 zatiko gorazarrea. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra, esker ona eta leialtasuneko deia - Jesu Kristoren soldatu on bezala jokatu - Artzain arduratsu eta frogatua - Pauloren egoeraz berriak eta Timoteori aginduak - Azken agurrak
Galaziarrei gutuna
Noiz idatzi zen?
45 eta 48 urteen artean idatzi zen
Nori idatzita dagoen, kontestua
Galaziarrei idatzita, berri ona zabaltzeari buruz doa gutuna.
Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak?
3 zail nabari: Lehenik, bere apostolu izateak defendatzen du Paulok, gizakiengandik ez, baizik eta Jesus Kristo eta Jainko Aitarengandik hartu duela esanez. Ondoren, bere irakaspen nagusia eskaintzen du, egiazko salbamena Jainkoarengandik datorkigu Kristoren bidez, eta Kristo sinesmenez onartzea sartzen gaitu gu Jainkoaren-salbamen bidean. Azkenik, Kristok askaturiko gizakiak nolako jarrera behar duen adierazten du, Espirituaren arabera askatasunean bizitzeko eta ez giza grina txarren menpe: kristaua Kristoren irudira sorturiko izaki berria da.
Gutunaren eskema edo estruktura:
- Agurra eta sarrera - Paulo bere apostoluen alde - Salbamena Kristorengan sinestetik - Kristau-askatasuna - Amaiera
Filipoarrei Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 50 eta 51 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Filipo, Grezia iparraldeko, Mazedoniako, hirira idatzi egiten die. Filipoko kristau-elkartea Paulok Europan sortu zuen lehenengo Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Paulok Filipotarrei zenbat maite dien esaten die lehenengoz, gero Jainkoari eskerrak ematen dizkio, agurra egin ondoren esker ona azaltzen ditu, kristau sinesmenaren alde borroka elkarrekin irauteko eskatzen dio. Kristoren apaltasuna eta bihotz sendoa eredutzat jartzen du ere. Poz daitezen otoika amaitzen du gutuna, aldi berean, egiazko, zuzen eta on diren gauza guztiak onar ditzatela eskatzen die. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra - Paulo eta Filipoko eliz elkartea - Kristau-elkartearen jokabidea - Azken aholkuak, esker ona eta aholkuak
Filemoni Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 60 eta 62 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Filemon kolosar aberats bat zen, Paulok kristau egina. Paulok berari idatzi zion preso zegoenean. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Onesimo esklaboak hies egin zion Filemoni, Oresimo Paulorekin topatuta, Paulok kristau egiten du eta Paulok Filemoni idatzi egiten dio barkatzeko. Pauloren gutunaren asmoa ez da esklabotzari buruzko irakaspena bere zabalean ematea, kasu berezi bat konpontzea baizik. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra - Filemoni maitasuna eta sinesmena - Paulo, Onesimo esklaboaren mesede eske - Azken agurra
Timoteori I. Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 64 eta 65 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Timoteori idatzita dago, Titori eta Timoteori egindako gutunak zail berezia osatzen dute Pauloren gutunetan, <<Artzain-gutunak>> bezala ezagutzen dituztelako. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Timoteo Pauloren ikaslea da, Paulo Mazedoniara joatean Timoteo Efeston utzi zuen Eliza arduradun bezala. Aholku asko agertzen dira gutunean: Lehenengo aholkuetatik azkenengoetara fedearen garbitasuna agertzen da, fedeari eustea eta defendatzea jartzen du, beste gauza guztien artean. Paulo esaten dio Jainkoak emandako doainaz baliatzea jakin behar duela esaten dio ere. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra - Sasimaisuekin kontuz ibili eta berri ona iragarri - Otoitza eta kultuaren antolaketa - Elkarte-arduradunak eta diakonoak - Timoteoren artzain-eginkizunak - Azken agurra
Tesalonikarrei I. Gutuna
50. Urtean
Noiz idatzi zen gutuna?
Nori idatzita dagoen, kontestua?
Tesalonikan jende asko bizi zen, eta hor juduek euren sinagoga zuten, Pauloren bigarren bidaian hortik pasatu zen, eta emaitza oso onak izan zituen, kristau-elkarte asko sortu zituen eta abar…
Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak?
Ondo bereizen diren bi atal nagusi ditu gutunak: Lehenengoa, Pauloren eta Tesalonikaren kristau-elkartearen harremanak azaltzen ditu. Bigarrena, piztuerari buruzko iragarpenak ematen dizkie. Agurraren ondoren Paulok eskerrak ematen dizkio Jaungoikoari. Ondoren eurak ikusteko zenbat gogo dituen azaltzen ditu eta azkenik agurraren aurretik aholku gehiago ematen dizkie Paulok.
Gutunaren eskema edo estruktura:
- Agurra - Jainkoari esker ona - Aholkuak jaunaren etorrerari begira - Amaiera
Korintoarrei II. Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 56 eta 57 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Korintoarrei idazten die berriro ere. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Paulo bere Korintora joateko asmoak aldatu egiten ditu, gero zergatik ez doan asaldu egiten du ere. Iraindu zuenarentzat barkamena eskatu egiten du. Gero Troadetik Mazedoniara joango dela esaten du, eta esker-ona eskertzen du. Kristauak Jainko biziaren etxe direla esaten du, eta Korintoarrak damutu egiten direla esaten du, bera pozik. Eskuzabala izateko deiak dituela esaten du, eta diru bilketaz hitz egiten du berriro, eta gero azken oharrak esaten ditu. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra eta sarrera - Pauloren jokaerak korintoarren artean - Diru bilketa Jerusalemgo kristauen alde - Paulo bere apostolutzaren alde - Amaiera
Efesoarrei Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 50 eta 52 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Efesoarrei idatzita dago, bere bigarren apostolu bidaian egonaldi bat egin zuen Efeson, eta hirugarren ibilaldian ia hiru urtez geratu zen hor. Efesoarrei kristoren misterio argi ikusten eta leial bizitzen lagundu nahi izan zuen. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Kristoren gorputza eta Elizaren batasunaz idazleak egiten duen gogoeta da gutunaren irakaspenik nagusienetariko bat. Agur labur baten ondoren, Jainkoari betik eskainitako gorazarrera dator. Salbamen asmo hori Kriston bete da horregatik da Kristo zeru-lurretako indarraren nagusi. Jainkoaren hitza, sinesmena, zintzotasuna, egia eta salbamena armatzat harturik, gizakiaren indarren aurka borrokatzeko dei egin ondoren, agur egiten die idazleek. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra - Kristoren eta Elizaren misterioa - Kristauen jokabide berria - Azken agurra
Korintoarrei I. Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 56. Urtean Nori idatzita dagoen, kontestua? Korintoarrei idatzia, bera Korintotik alde egin zuelako da kontestua. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Elkartea agurtu eta Jainkoari esker-otoitzak eman ondoren, korintoarrei gehiegikeriak eta okerrak zuzendu egiten ditu, eta egin dizkioten galderei erantzuten saiatu egiten da. Kristau piztuerari galdetzeari buruz da erantzuten duen azkenengo galdera. Azkenean arau batzuk jartzen ditu Jerusalemgo elkarteari diru bilketan lagundu nahian. Zenbait ibilaldi egiteko asmoak ere aipatzen ditu eta zenbait eskabide egiten, agurra egiten amaitzen du. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra eta sarrera - Korintoko eliz elkarteen zatiketak - Jokabide okerrak elkartean - Ezkontzaz eta gizarte-bizitzaz kristau-ikuspegia - Sasijainkoei eskainiriko haragia - Eliz batzarrak - Kristauen piztuera - Konklusioa
Tesalonikarrei II. Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 50 eta 51 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Tesalonikarrei idatzita dago, gutunaren egoera oso desberdina da. Tesalonikako kristauak jaunaren etorrera zela ez zuten ondo ulertu, horregatik da bigarren gutun hau. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Jainkoaren epai eta kristoren etorrerak dira gai nagusiak, Tesalonikako fededunak Jainkoaren etorrera dela eta ez dute zertan larritu horregatik berehalako gutun hau bidaltzen die Paulok. Horregatik Paulo esaten die sinesmenean sendo jarraitu behar dutela, eta bitartean beharrezkoa dela bakean lan egitea. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra eta esker ona - Jainkoaren epaia kristoren etorrerakoan - Jainkoaren etorrera - Otoitz eta lan egiteko deia - Agurra
Kolosarrei Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 62. Urtean Nori idatzita dagoen, kontestua? Asia txikiko herri bat da, Pauloren lankide bat, Epafras, sortu zuen lehenengo kristau-elkartea, eurei idatzita dago. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Paulok agurraren ostean eskerrak ematen dizkio Jainkoari Kolosarren sinesmen eta Jainkoarenganako maitasunarengandik. Ondoren Kristori buruzko gorazarreagatik da ezaguna eta aipatuta gutun hau, Kolosarrei gutuna. Gero Kolosarrek euren izaera zaharra aldatu behar dutela esaten du, horrela maitasunaren eskakizunak betez. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurra eta sarrera - Kristoren misterioa - Kristorekin sortu diren jokabide berriak - Azkena
Titori Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 65. Urtean Nori idatzita dagoen, kontestua? Titori idatzita dago gutuna, jatorriz Tito jentila zen, eta Paulok uste zuen ona egin ahal zuela. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Titori gutuna Timoteori egindako lehenengo gutunaren antzekoa da. Paulok Kretan utzi du Tito eliza antolatzen, hiri bakoitzean arduradun bat izendatu duelako. Gutunaren barruan jainkoaren onginahizko salbamenari buruzko bi azalpen egiten ditu. Pasarte hauen alboan agertzen da ere agurra. Gutunaren eskema edo estruktura: - Agurrak - Eliz elkarteko arduradunak eta sasimaisuak - Sinestedunen betebeharrak - Titori burubideak eta azken agurra
Hebrearrei Gutuna
Noiz idatzi zen gutuna? 80 eta 90 urteen artean Nori idatzita dagoen, kontestua? Hebrearrei idatzita dago, gutun edo idazlan hau egoera oso zailak bizi izan zituen kristau-elkarte bati idatzita dago. Bigarren belaunaldiko kristauak egoera oso zailak bizi izan zituztelako. Zeri buruz doa gutuna, zer kontatzen du, jorratzen dituen gaiak? Bi ari nagusi bereizi ahal ditugu, doktrina-alderdia lantzen duena era bestea aholku- edo erregu-gisakoa. Lehenengoan Kristo Jainkoaren seme Jesusen duintasuna aipatzen da eta bigarrenean Kristoren apaizgoaren aldarrikazuna aipatzen ditu. Kultu -giroko eskema honetan I.Z. eta I.B. ren salbamen bideak jartzen ditu Jesusen apaizgoaren eta kultu berriaren nagusitasuna eta baliotasuna azpimarratzen. Baina errealitate guzti hauek Jesu Kristori aplikatuz gero, esanahi guztiz desberdinak hartzen ditu. Gutunaren eskema edo estruktura: - Sarrera - Kristo aingeruen gainetik - Kristo apaiz nagusi fidagarri eta errukitsu - Jesu Kristo, Itun Berriko apaiz nagusia - Fedea eta iraupena - Kristoren opariaren fruituak kristau-bizitzan - Azken gurariak eta agurrak