Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
pauloren gutunak
NAIA TEJADA TORRALBA
Created on October 23, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Education Timeline
View
Images Timeline Mobile
View
Sport Vibrant Timeline
View
Decades Infographic
View
Comparative Timeline
View
Square Timeline Diagram
View
Timeline Diagram
Transcript
TESANOLIKARREI II GUTUNA
FILIPOARREI GUTUNA
TESANOLIKARREI I GUTUNA
51.URTEETAN
56. URTEAN
51-52.URTEETAN
K.O 56.URTEAN KORINTONARREEI I GUTUNA
ERROMATARREIGUTUNA
KORINTONARREI II GUTUNA
. GALAZIARREI GUTUNA
PAULOREN GUTUNEEN DENBORAREN LERROA
57-58.URTEETAN
56.URTEAN
56-57.URTEETAN
EFESOARREI GUTUNA
FILEMONI GUTUNA
KOLOSARREI GUTUNA
60-62.URTEETAN
58-60.URTEETAN
62-63.URTEETAN
HEBREARREIGUTUNA
TIMOTEORI II GUTUNA
TIMOTEORI I GUTUNA
TITORI GUTUNA
63.URTEAN
64.URTEAN
65.URTEAN
65.URTEAN
NOIZ IDATZIA: K.O 63 NORI IDATZITA: Italiatik idatzi egiten die, kristau hebrearrei. Kristau hebrearrei idazten die, Kristoren fedetik aldentzen direla ohartarazteko eta Jainkoaren epai beldurgarria haiengan eroriko dela ohartarazteko. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Bi hari nagusi bereiz genitzake idazlanean elkarrekin nahasturik: bata, doktrina-alderdia lantzen duena, estua, aholku- edo erregu-gisakoa. Bost zati handitan dago banatua Lehenengoa: Kristoren, Jainkoaren Semearen, duintasuna azpimarratzen Da Bigarrena: Kristoren apaizgoaren bikaintasuna aldarrikatzen du egileak Hirugarrena: zatirik zabalen eta nagusienak, Kristoren apaizgoaren alde bereziak aztertzen ditu Laugarrena: kristau-bizitzaren oinarrizko bi alderdiz dihardu: fedeaz eta iraupenaz. Bostgarrena: kristau-jokabideak dituen bi alderdiak gogoratzen dizkigu: bai Jainkoaren aurrean, bai senideen aurrean izan behar dugun jokabidea ESKEMA: –Sarrera (1,1-4). –Kristo aingeruen gainetik (1,5–2,18). –Kristo apaiz nagusi fidagarri eta errukitsu (3,1–5,10). –Jesu Kristo, Itun Berriko apaiz nagusia (5,11–10,39). –Fedea eta iraupena (11,1–12,13). –Kristoren opariaren fruituak kristau-bizitzan (12,14–13,19). –Azken gurariak eta agurrak (13,20-25)
FILIPOARREI GUTUNA SARRERA NOIZ IDATZIA: K.o. 56 NORI IDATZITA: Paulok Filipon ez zuen denbora luzea egon baina hor harreman oso onak izan zituen horko jendearekin. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Gutun honetan Paulok filipotarrekin zuen maitasuna adierazten da. Ebanjelioarekiko duen zintzotasuna adierazten du. Egin zuen gutun hau filipotarrek sendo egoteko bere borrokan eta horrela bere animoak eman zituen filipotarrei. ESKEMA: –Agurra (1,1-2). –Paulo eta Filipoko eliz elkartea (1,3-26). –Kristau-elkartearen jokabidea (1,27–3,1a). –Legearen aldeko predikatzaileen kontra (3,1b–4,1). –Azken aholkuak, esker ona eta agurra (4,2-23)
EFESOARREI GUTUNAREN SARRERA: NOIZ IDATZIA: 62- 63. Urtean bidali egin zen. NORI IDATZITA: Erromatik idatzi egiten die (Pauloren ikasleren batek), Asia guztiko elizei. Gutun honen egileak, idazleak, Kristoren misterioa argi ikusten eta leial bizitzen lagundu nahi izan zien eta egiazko fedean iraun zezaten. Gutun hau ere idatzi zuen, Erroman preso zegoela ukatzeko. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Kristoren gorputza den Elizaren batasunaz idazleak egiten duen gogoeta da gutunaren irakaspenik nagusienetakoa. Agur labur baten ondoren (1,1-2), Jainkoaren betidaniko salbamen-asmoari eskainitako gorazarrea dator (1,3-14). Salbamen-asmo hori Kristorengan bete da; horregatik da Kristo zeru-lurretako indarren nagusi eta Elizaren buru. Eta Kristoren bitartez, denoi eskaintzen digu Jainkoak salbamena, oinordekotza. ESKEMA:–Agurra (1,1-2). –Kristoren eta Elizaren misterioa (1,3–3,21). –Kristauen jokabide berria (4,1–6,20). –Azken agurra (6,21-24).
1 TESANOLIKARREI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: 51.urtean seguruenik. NORI IDATZITA: Paulok idatzi zien Tesalonikarrei, bere poza adierazi eta adore emateko, alde batetik; eta, bestetik, elkartean bizi- beterik zeuden zenbait arazo eta kezkari buruz argibideak emateko ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Bi atal ditu: - 1.Pauloren eta Tesalonikako kristau-elkartearen arteko harremanak dira mintzagai, berri guztiok esker oneko giro pozgarriz inguraturik ematen zaizkigularik. 2. piztuerari buruzko irakaspena ematen zaigu. ESKEMA: –Agurra (1,1). –Jainkoari esker ona (1,2–3,13). –Aholkuak Jaunaren etorrerari begira (4,1–5,11). –Amaiera (5,12-28).
KORINTONARREI GUTUNA:NOIZ IDATZI ZEN GUTUNA : 56.urteko udaberrian idatzita dago. NORI IDATZITA ZEGOEN: Paulok lortu nahi duena da gehiegikeriak eta okerrenak zuzentzea da. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: elkartekideen artean sortutako zatiketari buruz hitz egiten du eta Korintiarrek egindako galderak erantzutea izan zen eta kristau elkartean ageri den luzenkeria ESKEMA: –Agurra eta sarrera (1,1-9). –Korintoko eliz elkarteen zatiketak (1,10–4,21). –Jokabide okerrak elkartean (5,1–6,20). –Ezkontzaz eta gizarte-bizitzaz kristau-ikuspegia (7,1-40).
FILEMONI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: 60-62.urtean bidali egin zen. NORI IDATZITA: Pauloren lankidea izateagatik bidali zion gutun hau. Zahartua eta preso zegoelarik idatzi zion gutun hau Paulok. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Onesimo esklaboak ihes egina zion Filemoni, beronekin gorabeheraren bat izan ondoren. Nola ez dakigula, Onesimok Paulorekin topo egiten du eta honek kristau bihurtzen du. Paulok berekin eduki nahi zuen, baina ez du erabakirik hartu nahi nagusiaren baimenik gabe; horregatik, Filemoni bidaltzen dio Onesimo, gutuntxo honekin batera, esklabotzatik libratzeko eta Pauloren ikasle bihurtzeko. ESKEMA: –Agurra (1,1-3). –Filemonen maitasuna eta sinesmena (1,4-7). –Paulo, Onesimo esklaboaren alde mesede eske (1,8-22). –Azken agurra (1,23-25).
ERROMATARREI GUTUNA: NOIZ IDATZIA: 57 eta 58. Urteen artean. NORI IDATZITA: Tertzio izeneko pertzona bati bidali zion eta horrek erromako elizari. Bere eliza elkarte baten oso ondo sentitu zelako ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Pauloren pentsamenduen bilduma agertzen da eta jartzen du berri ona zabaldu behar dela. Moisesek ezin duela salbamena eman, bakarrik jainkoak eman ahal du salbamena. Jainkoak bekatariei salbamena eman die. Gizonaren eta emakumearen arteko maitasuna ere ateratzen da. Jesusen jokaeragatik jainkoaren onespena eta salbamena nagusitu dira. ESKEMA: –Agurra eta gai nagusiari sarrera (1,1-17). –Gizadi osoa salbamenaren beharrean (1,18–3,20). –Salbamenerako bidea (3,21–4,25). –Kristau-biziera berria (5,1–8,39). –Israeldarren salbamena (9,1–11,36). –Kristau-jokaera (12,1–15,13). –Azken agurrak (15,14–16,27).
KOLOLSARREI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: K.O 58-60 NORI IDATZITA: Gutun hau kristau elkartean izan zituen lankide batzuei bidalita dago. Irakaspen arazoen kezka bat agertzen da gutun honetan ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Hasierako agurraren ondoren, eskerrak ematen dizkio Paulok Jainko Aitari kolosarren sinesmen, itxaropen eta maitasunagatik (1,3-6) eta otoitz egiten. Ondoren datorren Kristori buruzko gorazarreagatik da bereziki ezaguna eta aipatua Kolosarrei gutuna (1,15-20). Kreazioaren eta Elizaren buru ezarri du Jainkoak Kristo, beronen bidez sortu baititu gauza guztiak eta beronen bidez adiskidetu du berekin mundua. Idazleak bere burua Kristoren zerbitzari bezala aurkezten du; horretan eman ditu bere ahalegin, borroka eta nekeak ESKEMA: –Agurra eta sarrera (1,1-14). –Kristoren misterioa (1,15–2,5). –Kristorekin piztu direnen jokabide berria (2,6–4,1). –Azkena (4,2-18).
2. TESALONIKARRERI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: K.O 52 NORI IDATZITA: Jaunaren etorrera luzatu egingo dela eta aurrez zenbait seinalek gertatu behar direla esaten du. Tesalonikako kristauak, Jaunaren etorrera zela uzte zuten. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Jainkoaren epaia eta Kristo Jaunaren etorrera dira gutunaren gai nagusiak. Tesalonikako fededunek, Jaunaren etorrera dela eta, ez dute zertan larritu, berehalako batean gertatuko delakoan. Izan ere, Jauna etorri aurretik, zenbait seinalek gertatu behar du, etorrera horren adierazle: gizarteak baztertu egingo du sinesmena eta, Satanasen eraginez ESKEMA: –Agurra eta esker ona (1,1-4). –Jainkoaren epaia Kristoren etorrerakoan (1,5-12). –Jaunaren etorrera (2,1-17). –Otoitz eta lan egiteko deia (3,1-15). –Agurra (3,16-18).
GALAZIARREEI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZITA K.O 56-57. NORI IDATZITA: Galaziarren dauden eliza batzuetara dago bidalita gutun hau bere bizilagunak izan zirelako. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Hiru gai nabari ahal dira gutun honetan: -(1-2.kap) bere apostolu-izatea defendatzen du Paulok, gizakiengandik ez, baizik eta Jesu Kristoongandik eta Jainko Aitarengandik hartu duela esanez (1,1-10 Ondoren (3–4 kap.ak), bere irakaspen nagusia eskaintzen du: egiazko salbamena Jainkoarengandik datorkigu Kristoren bidez, eta Kristo sinesmenez onartzeak sartzen gaitu gu Jainkoaren salbamen-bidean. Azkenik(5-6.kap.) Kristok askaturiko gizakiak nolako jarrera behar duen adierazten du, Espirituaren arabera askatasunean bizitzeko eta ez giza grina txarren menpe ESKEMA: –Agurra eta sarrera (1,1-10). – Paulo bere apostolutzaren alde (1,11–2,14). –Salbamena Kristorengan sinestetik (2,15–4,20). –Kristau-askatasuna (4,21–6,10). –Amaiera (6,11-18).
NOIZ IDATZIA: K.O 64 NORI IDATZITA: Gutuna Paulok bere ikasle Timoteori idatzia bezala azaltzen zaigu. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Gutuna Paulok bere ikasle Timoteori idatzia bezala azaltzen zaigu. Paulok, Mazedoniara alde egitean, Efeson utzi zuen Timoteo bertako elizaren arduradun. Gutunean aholkuak ematen dizkio bere karguan nola jokatu behar duen adieraziz. Lehen aholkuetatik (1,3) azkenekoetara (6,20-21) behin eta berriro fedearen garbitasuna, fedeari eustea eta bera defendatzea aipatzen ditu. Jainkoak eman dion dohainaz baliatzen jakin behar du Timoteok (4,14). Jainkoaren gizon (6,11) eta Kristoren zerbitzari bezala (4,6), fedearen aldeko borroka jatorrean irauteko adore ematen dio idazleak ESKEMA: –Agurra (1,1-2). –Sasimaisuekin kontuz ibili eta berri ona iragarri (1,3-20). –Otoitza eta kultuaren antolaketa (2,1-15). –Elkarte-arduradunak eta diakonoak (3,1-16). –Timoteoren artzain-eginkizunak (4,1–6,19). –Azken agurra (6,20-21).
2. TIMOTEORI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: 65 urtean idatzi zuen NORI IDATZITA: Timoteori egindako lehen gutuneko egoera eta giroa ez dira berdinak; oraingo honetan, idazlea kartzelan dago Erroman eta hurbil sumatzen du heriotza. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Hizkera askoz ere pertsonalagoa da; luzeago ematen du idazlearen egoeraren berri: Paulo kartzelatua dago, denek utzi dutela, baina nahigabe guztien artean Jaunak bizkortzen du; hurbil sumatzen du jadanik bere azken askapena. Esker onez aipatzen du Timoteo, beren arteko adiskidetasun mina eta apostolutzan nahiz erasoaldietan beti bat eginik egon zaion bere seme eta ikaslearen elkartasuna gogora ekartzen dituelarik. Lehenik, Paulorengandik hartu duen gordailua Espirituaren laguntzaz zaintzeko eskatzen dio Timoteori. Bigarren eta azkenik, bere burua berri onaren zerbitzura emateko eskatzen dio. ESKEMA: –Agurra, esker ona eta leialtasunerako deia (1,1-18). –Jesu Kristoren soldadu on bezala jokatu (2,1-13). –Artzain arduratsu eta frogatua (2,14–4,5). –Pauloren egoeraz berriak eta Timoteori aginduak (4,6-18). –Azken agurrak (4,19-22).
TITORI GUTUNAREN SARRERA NOIZ IDATZIA: 65 urtean idatzi zuen NORI IDATZITA: Nekropolsetik idazten dio, Titori, jatorriz jentila zen, baina Paulok konbertitu egin zuen, eta misio bat eman zion laguna edo ikasle bati. Idatzi egiten dionean Tito Kretan aurkitzen da. Paulo berriz hil baino lehentxoagotik idazten dio. ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Timoteori I gutunaren antzekoa da. Lehenik, arduradun hauek zer-nolako dohainak eta jokaera behar dituzten erakusten dio. Egoera nahiko gaitzaren aurrean gertatuko da: sasimaisuak eta alderdikari sortzaileak isildu eta zentzarazi behar ditu. Kristau bezala dituzten erantzukizunez jakinaren gainean jarri behar ditu Titok eliz elkarteko guztiak eta eliz elkarteko guztiak ikasi behar dute, Tito bera hitzez eta jokabidez eredutzat izaten. ESKEMA: –Agurra (1,1-4). –Eliz elkarteko arduradunak eta sasimaisuak (1,5-16). –Sinestedunen betebeharrak (2,1–3,7). –Titori burubideak eta azken agurra (3,8-15).
NOIZ IDATZI ZEN GUTUNA? 56. Urteko pazko egunean idatzita dago. • NORI IDATZITA DAGOEN:Efesorara itzuli zen eta Korintoarrei idatzi zien negarrez. • ZERI BURUZ DOA GUTUNA: Paulok, 65.urteko udan, idatzitako gutun baten zatia dauka. Paulok bere apostolu izatea eta egizkizuna defendatzen ditu. 57.urtearen hasieran, negarrez idatzitako gutunaren zatia dauka Berriz, Jerusalemgo elkarte behartsuari laguntzeko diru-eskea eginez idatzitako beste bi gutunen zatiak egon daitezke bilduak. 2 Ko gutun honetan, zenbait gutun-zatiren bilduma izan daitekeen arren, gai bat dago azpimarratua: Paulok bere apostolu-izateaz eta eginkizunaz egiten duen defentsa. Hurrengo atalean, Jerusalemgo elkartearentzat egin beharrekoa den diru-bilketaz mintzoa. Jesu Kristoren eskuzabaltasuna jartzen die ikasbidetzat, eta Mazedoniako elkartearena ere aipatzen die. Gutunaren azken zatia (10,1–13,10) bere apostolu-izatea defendatzen ematen du Paulok. ESKEMA: Agurra eta sarrera (1,1-11). –Pauloren jokaera korintoarren artean (1,12–7,16). –Diru-bilketa Jerusalemgo kristauen alde (8,1–9,15). –Paulo bere apostolutzaren alde (10,1–12,21). –Amaiera (13,1-13).