Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NOLA HOBETU AHAL DUT NIRE EUSKARA?

barakaldokojardunbik

Created on October 17, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Akihabara Connectors Infographic

Essential Infographic

Practical Infographic

Akihabara Infographic

The Power of Roadmap

Artificial Intelligence in Corporate Environments

Interactive QR Code Generator

Transcript

Nola hobetu ahal dut nire euskara?

Ikusi eta entzun

Idatzi

Irakurri

Bizi

Hitz egin

BIZI

Uste dugun baino jende gehiagok hitz egiten du euskara gure herrian: dendariek, tabernariek, auzokideek,... Edo ez dakite, baina kapaz dira esaten dieguna ulertzeko. Euskara ez da bakarrik euskaltegian erabiltzeko hizkuntza.

  • Egin euskaraz dakitenei, hasieran zaila izango da baina, behin hasita, dena errazagoa izango da.
  • Asko ez badakizu, behintzat, saia zaitez esaten dizutena ulertzen.
  • Beti izango duzu euskara dakien bat ondoan.

Irakurri

Gaur egun denetatik dugu irakurtzeko: aldizkariak, egunkariak, liburuak,.. Eta, gainera, sare sozialei esker iruzkinak, memeak,...Irakurtzen dugunean hitzak, egiturak, esamoldeak, esaerak,... ikasi ahal ditugu.

  • Irakurri zure gustuko testuak.
  • Ez da guztia ulertu behar, hitzez hitz.
  • Erreparatu irakurtzen duzunari.

IKUSI ETA ENTZUN

Asko aldatu da entretenitzeko modua. Garai batean EITB baino ez genuen zerbait euskaraz ikusi edo entzuteko. Orain, berriz, tokiko hedabideez gain, Internetek eskatzen dizkigun aukerengatik ikusi eta entzuteko moduak bestelakoak dira.

  • Ikusi edo entzun gustatzen zaizuna.
  • Youtube, plataformak, TikTok,... entzuteko eta ikusteko modu berriak ditugu eskura.
  • Entzun euskal musika, abestien letretan asko ikasiko baituzu.

HITZ EGIN

Ez da zaila norekin hitz egin aurkitzea, jende asko prest baitago zurekin hitz egiteko. Gainera, Berbalagun bezalako egitasmoak ere badaude norekin hitz egin ez daukatenei laguntzeko.

  • Ausartu hitz egiten, ez izan lotsarik.
  • Dakizunarekin komunikatzeko kapaz zara, ez pentsatu ez duzula mailarik.
  • Praktikak jarioa eta zuzentasuna emango dizkizu.

IDATZI

Idatziz ikasten da idazten. Ez duzu idazlan luzerik egin behar, horiek klaserako dira.

  • Idatzi gauza txikiak: oharrak, iruzkinak foroetan,...
  • Animatu eta idatzi eguneroko bat, adibidez, klasean egiten duzuena kontatuz.
  • Ez izutu hanka sarzen baduzu.