Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

2324 IRAKURZALETASUNA JUUL KANPAINA

Danel Uribesalgo Aba

Created on October 17, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Randomizer

Timer

Find the pair

Hangman Game

Dice

Scratch and Win Game

Create a Word Search

Transcript

JUUL KANPAINA

LIBURU AUKERAKETA

LIBURUAK

TXIROLO

AZKEN DENBORA

J. SMITHEN ALTXORRA

LEIZE ZULOKO MISTERIOA

URTEGI MISTERIOTSUA

SIMON IPUINEN MUNDUAN

NERBIOIKO PIRATAK

KLARISA LUPABITX BILDUMA

PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRA

NIRE AITA IKUSEZINA DA

ANNA KOPEK ETA MATRIOXKAREN KONDAIRA

KARLISTEN ALTXORRA

MIREN NUNCA MAIS

Ikasturtea amaitzerako 4 liburu irakurri behar ditugu bakoitzak

Lehen liburua GABON bueltarako irakurrita

URRATSAK

3 Urratsa

1 Urratsa

2 Urratsa

Taldean liburuak trukatzen joango zarete. Taldean adostu beharko duzue nork utzi irakurri duen liburua nori.

Liburu bakoitza bukatzean, DRIVEra "Booktuber" bat igo behar duzue.

4 ko taldeak egingo ditugu.4ko talde bakoitzak 4 liburu aukeratuko ditu. Zerrendako BELTZ bat derrigorrez. (Abenduak 11rako) liburu aukeraketa eginda.

Aste honetan taldeak egin eta liburuak aukeratu.

Gabon bueltarako lehen liburua irakurrita eta "Booktuberra" DRIVERA igota.

Abenduak 11rako GELAN LIBURUAK eskura izan beharko ditugu

01

TXIROLO

MARIBEL AIERTZA

TXIROLO

Urko ez da etxe normal batean bizi; belaontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko! Ezizen itsusi bat ere jarri zion: Txirolo. Eta horrek bai ematen ziola min. Urkok skatearen gainean grindatzen eta jauzika ahazten zituen penak eta minak. Probintziako skater onena zen eta Aitzol eta haren lagunen jazarpenen gainetik nazioarteko lehiaketa irabaztea lortu zuen. Sariaren poza mikaztu zioten, halere. Eta zer egin zuen Urkok?Berak ere ezagutzen zuen Aitzolen familia sekretu bat; irainka eta mundu guztiari esaten hasiko zen? .

02

J. SMITHEN ALTXORRA

OIHANE FERNANDEZ

J.SMITHEN ALTXORRA

Udako oporrak!!!Agur eskolari, matematikako azterketei eta iratzargailuaren soinu jasanezinari. Martxel, Sare, Peio eta Olaia hurrengo ikasturtean institutura joango dira, baina lasaitasunez betetako bi hilabete luze dituzte aurretik. Hala ere, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak eta altxor preziatu baten promesak dena hankaz gora jarriko dute. Pirata misteriotsua nor zen jakitea lortuko ote dute? Altxorra aurkituko ote dute?

03

URTEGI MISTERIOTSUA

AITOR ARANA

URTEGI MISTERIOTSUA

Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da. Zorionez, gizon bat azalduko da mutikoaren bizitzan, sinetsi egingo diona: Paxkual, Mikelen etxera bizitzera etorri zen aitona berria. Sinesteaz gain, urtegiko misterioa argitzen lagunduko dio aitona honek mutikoari.

04

NERBIOIKO PIRATAK

GAIZKA AROSTEGI

NERBIOIKO PIRATAK

Jonek pirata izatea erabakitzen du, telebistan ikusitako film batek txundituta. Birritan pentsatu gabe, kuadrillako lagunei proposatuko die, eta baita konbentzitu ere. Usadioak eskatu bezala, odolaren zina egin ostean, Nerbioiko itsasadarrean, lokatzean harrapatuta dagoen ontzi bat bereganatuko dute. Izena ere emango diote ontziari: Beti Lagun, ez baitago izenik gabeko pirata-ontzi preziaturik, ezta ontzia gobernatuko duen kapitainik gabeko tripulaziorik ere.Marea jaitsi eta korrontearen uberari jarraituz, itsasadarraren bi ertzetan ikuskatzen diren paisaietan barneratuko dira pirata gazteak. Halako batean, ordea, itsasora iritsi baino zertxobait lehenago, itsasadarrak azken bihurgunea egiten duen lekuan, enbata ikaragarri baten erdian, haur-kotxe bat ikusiko dute uretan kulunka, eta lehorretik datozen garrasi batzuk, laguntza eske.

05

PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRA

KATIXA AGIRRE

PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRA

Denok dakigu zenbat hatz dauzkagun eskuan, ezta? Bat, bi, hiru, lau eta bost. Paulak ere bai, eskuineko eskuan. Baina ezkerrekoan bost ez baizik sei atzamar ditu, behatz txikiaren ondoan beste txikiago bat baitauka. Eta ez hori bakarrik: seigarren hatz txiki horrek botere bereziak ematen dizkio Paulari, seigarren zentzumen antzeko bat, jendeak zer pentsatzen duen jakiteko ahalmena dakarkiona. Horri esker, bere inguruko jendearen buruan zer dagoen "irakurriko" du, antena magiko bat balu bezala, eta hala, hainbat abentura gertatuko zaizkio Paulari.

06

KARLISTEN ALTXORRA

GAIZKA AROSTEGI

KARLISTEN ALTXORRA

Alex mutiko kaletarra Baztango baserri galdu batera iristen da uda pasatzera. Zigorturik doala pentsatzen du eta ez ditu gauzak erraztu nahi. Baina aspaldiko karlisten altxorraren berri ematen duen gutun zahar bat aurkitzen du eta, dagoen baserriko alaba den Iratirekin batera, buru belarri jartzen da altxor izugarri horren bila, gaizto maltzur batzuk atzetik dabilzala jakin gabe.

07

MIREN NUNCA MAIS

PACO ARISTI

MIREN NUNCA MAIS

Miren Santiagora doa gurasoekin, baina galdu egingo da eta eguna bakarrik pasatzeko moldatu beharko du, ea gurasorik gabe nola aurrera atera, hori izango da bere erronka. Neska bat galdurik Santiagon Ume bat oporretara doa gurasoekin, eta Santiagoko hirian galdu egiten da. Eguna bakarrik pasako du, eta bakarrik irauten ikasi beharko du. Abenturak izango ditu, noski, heldutasunerako atea irekiko diotenak.

08

AZKEN DENBORA

NEREA LOIOLA

AZKEN DENBORA

LIBURU HAU DESBERDINA DA: Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu ESKAPU bildumako 2. liburu honetan ere; arrisku arriskutsuagoak, dilema korapilatsuagoak eta abentura zirraragarriak

09

LEIZE ZULOKO MISTERIOA

IÑAKI ZUBELDIA

LEIZE ZULOKO MISTERIOA

Bost neska Arrikruzko leize-zuloan izan dira eta leizeetako lehoi amak ametsetan gomendio bat egin die: leize-zuloaren barrendik haren umearen hezurrak atera behar dituzte amaren babesera ekartzeko. Zailtasun eta oztopo handiak eginkizuna betetzeko.

10

SIMON IPUINEN MUNDUAN

ARRATE EGAÑA

SIMON IPUINEN MUNDUAN

Simon mutikoak, une latz bat igarotzen ari denean, ipuinen mundura doan pasabide bat aurkituko du. Unibertso birtual horretan sartuta, ipuinez ipuin salto egingo du lagun batzuekin batera, izugarrizko abentura biziz. Era berean, prozesu horretan konturatuko da ume askok bere baino arazo handiagoak dituztela eta solidaritatea ikasiko du. Bere neska lagun batek, protagonismo handia duena, etortzen lagunduko dio, munduko ipuinak ongi ezagutzen baititu. Abenturarekin batera, baloreak ere agertzen dira liburuan. Liburua luze samarra izan arren, erraz irakurtzen da.

11

KLARISA LUPABITX BILDUMA

ARRATE EGAÑA

KLARISA LUPABITX BILDUMA

Klarisa Lupabitx detektibeak, K taldearekin batera (lau gazteren talde bat), misterio batuei aurre egin beharko die. Prozesu horretan, beraien arteko harremanak ere landuko dira, betiere irizpide errealista eta berdintzaileetatik. Umorea, drama, maitasuna, adiskidetasuna, beldurra… Egoera ugari agertzen dira, erraz eta interesez irakurtzen diren abentura hauetan. Nahi izanez gero, modu independentean irakur daitezke.

12

NIRE AITA IKUSEZINA DA

JULEN GABIRIA

NIRE AITA IKUSEZINA DA

Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri ... baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neskamutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen ... Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.

13

ANNA KOPEK ETA MATRIOXKAREN KONDAIRA

HARITZ LARRAGETA

ANNA KOPEK ETA MATRIOXKAREN KONDAIRA

Abentura liburua da. Ikerketa istorioen egitura dauka. Aringarri askoko testua da, esaldi laburrez eta elkarrizketa bidez kontatuta baitago. Pertsonaiak estereotipatuak izatea, eta ekintzak aurrikusgarriak, arintasunerako motibo dira ere. Uxue eta Jokin anai-arrebek Moskura bidaiatzen dute amarekin, lanera joatea egokitu baitzaio. Amaren zain daudela emakume batek zorro beltz bat ematen die. Zorroan matrioxka bitxi bat dago, eta amari ezer esan gabe ikerketa abiatzen dute. Kondaira zahar batean aipatzen den matrioxka da, eta horren lapurreta saiakeran nahastu dituztela ohartzen dira. Eskerrak Svet taldeko bi emakume ausart lagun izango dituzten ataka arriskutsu horretatik irteten laguntzeko.

Bidai on!