Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
MUGAGABEA
Esther Landa
Created on October 16, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Vaporwave presentation
View
Animated Sketch Presentation
View
Memories Presentation
View
Pechakucha Presentation
View
Decades Presentation
View
Color and Shapes Presentation
View
Historical Presentation
Transcript
DEKLINABIDEA
Mugagabea
Euskal deklinabideko mugagabea zer da eta noiz erabiltzen da?
Euskal deklinabideak baditu 3 forma ezberdin:
MUGATUA: hiztunak zertaz ari den dakienean, zehaztua denean.
a) singularra: UmeARENGANA joan da gure txakurra.
b) plurala: UmeENGANA joan da gure txakurra.
MUGAGABEA: hiztunak ezagutzen edo zehazten ez duenean.
Adibidez:
- Gaur etxeko hiru umeEKIN joan naiz kalera. (badakit nortzuk diren)
- Gaur hiru umeREKIN atera omen da irakaslea gelatik eta besteak bertan geratu dira zain. (ez dakigu nortzuk diren)
Noiz erabiltzen da mugagabea?
Ondorengo kasu hauetan:
ikusi
ikusi
ikusi
ikusi
ikusi
ikusi
Noiz erabiltzen da mugagabea?
Ondorengo kasu hauetan ere bai:
ikusi
ikusi
ikusi
elandatorr@educacion.navarra.es
Aditz lokuzioetan (lan egin/ dei egin / hotz izan / beldur izan / min hartu …). Hainbat aditz izen + IZAN, EGIN, HARTU, EMAN aditzekin sortzen dira. Kasu horietan, izena mugagabea izaten da.
- Gaur HOTZ handia IZAN naiz elurra egin duelako.
- Ume horrek ezin ditu pelikula horiek ikusi, gero BELDUR IZATEN da eta.
ZEREZ, ZERTAZ, NORTZAT eta ZERIK kasuetan. Kontuz! Nahiz eta lehenengo biak askotan mugagabeak izan, testuinguruaren arabera mugatuak ere izan daitezke
- Artelan hori eskuZ (mgg) egina dago. / Artelan hori bere eskuEZ (pl.) egin du.
- PolitikaZ hitz egitea asko gustatzen zaigu guri.
- TontoTZAT hartu nauzu, ala?
- Ez dut diruRIK ekarri, utzi beharko didazu.
Zenbatzaile zehaztugabeekin (asko, gutxi, makina bat, pilo, hainbat…)
- Ikasle askoK egiten ditu etxerako ariketak garaiz.
- HAINBAT pertsonaREKIN ezin da politikaz hitz egin.
Zenbatzaileekin. Kasu honetan bi aukera aurki ditzakegu:
a) Plurala (singularra, bat zenbakiaren kasuan) : aipatzen dugun hori ezaguna denean, zehaztua denean. b) Mugagabea: zehazten edo ezagutzen ez dugunean.
- Gure HIRU seme-alabEKIN joango gara museora erakusketa ikustera.
- Herri horretako HIRU biztanleK irabazi zuten bolo-txapelketa.
IZENORDAINEKIN eta erakusleekin
- NiK egingo dut gero harrikoa.
- Herri HORRETAN ikusteko gauza asko dago.
Toki edo pertsona izenekin (izen bereziak).
- AneRI erori zaizkio liburuak.
- AratzEKIN joango gara gauzak erostera
Galdetzaileetatik datozen zehaztugabeekin (edozer, nonbait, inor, ezer…)
- Amak EDOZEIN lekuTAN uzten ditu betaurrekoak.
- Ez dut uste hori INORK egin dezakeenik.
Toki edota denbora adierazten duten izapideak (elurretan, eguzkitara, dirutan, perretxikotara, belarretara, uretan…).
- Arrautzak egosteko urETAN jarri behar dira.
- Kolore pixka bat hartu nahi baduzu, eguzkiTARA joan beharko zara.
- Neguan elurrETARA joatea gustatzen zaigu.
ZER, ZEIN eta ZENBAT galdetzaileekin.
- ZENBAT dendaTAN ikusi duzu hori salgai?
- ZER orduTAN etorriko zarete?
- ZEIN irakasleK esan dizu hori egiteko?