Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
TESTU IRUZKINAK EGITEKO GIDA 23-24
Xabier Arrate
Created on October 1, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Jarduera >Testu iruzkina
HASI
ADIBIDEA> Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)ESPAINIAKO ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA
Jarduera >Testu iruzkina
HASI
ADIBIDEA> Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)ESPAINIAKO ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
“Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)” izeneko testuaren iruzkina erabiliko dugu eredu moduan. Jarduera hau egiteko, ondorengo baliabideak dituzu:
Nola egin iruzkina?
- Testua irakurri, osorik.
- Osorik irakurri ostean, berriro irakurri, eta informazio garrantzitsuena azpimarratu.
- Gero, testu iruzkinak egiteko gida aztertuko duzu, iruzkinak nola egiten diren jakiteko.
- Gida ondo ulertu duzula ziurtatu ostean, iruzkina egiten hasi. (Beharrezkoa bazaizu, lehenik eskema bat egin dezakezu zuzenean testua idazten hasi baino lehen).
- Testua idatzi ostean, idatzitakoa berriz irakurriko duzu. Ziurtatu ondo ulertzen dela, ortografia eta gramatika arauak zuzen daudela eta atal guztiak ondo bete dituzula.
IRAKURRI TESTUA
TXANTILOIA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
Testuak horrela agertuko dira USEko frogan. <
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
"Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)"
1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin sortzen da Bilboko hirian aisiarako zentro bat, helburu duena (...) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra goiburuan jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun- eta adiskidetasun-loturak sortzea. 2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai-Batzar deituko dena eta Arana eta Goiri ́tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija haren mende geratuko da (...). 3. artikulua: Jaungoikua. Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Bere lege tradizionaletan, foruetan, jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du. Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Euskal arrazako familiez osatuko da gehienbat, erabat ez bada. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat. 5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia. 6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren, eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta nabarmenaren gainean ezarriko da Bizkaia.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jartzea. Politikoa erlijiosoarekiko eta Estatua Elizarekiko erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean ezarriko da Bizkaia. 8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak kontuan hartuta Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren senide izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskelerria (Euskeria) izeneko osotasuna eratzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe (...). Bizkaitarra (Bilbo), 1894-05-24
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Testu historikoen iruzkina egiteko gida
Testu historiko bat aztertzera goazenean, ondorengo lau pausoak jarraituko ditugu ditugu:
Analisia
Testuingurua
Ondorioa
Kokapena
Azaltzen den prozesua bere inguruko gertaerekin lotuko dugu
Testuaren edukia azalduko dugu
Testuaren garrantzia eta balioa aitortuko ditugu
Testua kokatuko dugu denboran eta espazioan
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Testu mota zein den azalduko dugu lehenik, eta zergatik: Juridikoa / Narratiboa / Kazetaritzakoa / Historiografikoa / Dokumentala / Lekukotasunezkoa...
Egilearen identifikazioa: Indibiduala edo kolektiboa den esango dugu eta azalpen labur bat eman. Dokumentuak ez badu adierazten, ondorioztatzen saiatu behar dugu. Gainera, egilearen subjektibotasuna edo alderdikeria nabarmena denean, egilearen ezaugarri biografikoekin lagundu beharko dugu.
KOKAPENA
Hartzailearen identifikazioa: Indibiduala edo kolektiboa den adierazi beharko dugu eta zehazten saiatuko gara testua norentzako idatzia den.
Kokapena denboran eta espazioan: Azkenik, kokatu testua dagokion Aro Garaikideko etapan. Batzuetan data zehatzak ez du garrantzirik, baina testua zein garai historikotan kokatzen den adierazi behar da beti.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
EBALUAZIOA
Adibidez:
Aurrez aurre daukagun testu honetan “Euzkeldun batzokija”ren fundazio-estatutuen zortzi artikulu agertzen zaizkigu. 1894an idatzitako testua da, eduki politikoduna eta Sabino Aranak berak (euskal abertzaletasunaren sortzailea) zehaztu zituen artikuluak. Sortu berri zen proiektu abertzalearen bilgune izateko asmoa zuen gunearen hartzaileentzako idatzitako testua da, hau da, euskaldun eta abertzale gisa proiektu horren parte izan zitezkeen euskal herritarrentzako. Era berean, “BIzkaitarra” astekarian eman zen estatutu hauen berri. Arautegi bat den heinean, testu juridikoa da eta lehen mailako iturria litzateke, momentuan bertan, garaikidea den prozesu bat erregistratzen duelako. Eduki aldetik politikoa litzateke, euskal abertzaletasunaren oinarriak azaltzen dituen heinean.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Azaldu testuaren edukia, kontuan harturik zer dioen: pertsonak, erakundeak, gertaerak, datak, lekuak... Nabarmendu testuaren oinarrizko ideiak, aintzat harturik hurrenkera literala (paragrafoen arabera edo, testu juridikoen kasuan, artikuluen arabera) edo logikoa, elkarri lotutako ideiak taldekatuz. Helburua da edukia azaltzea edo interpretatzea, eta testuan agertzen dena beste hitz batzuekin azaltzea eta ez errepikatzea.
ANALISIA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Adibidez:
Testuaren edukiaren analisia egiten hasita, testuan, batzokiaren estatutuetako zortzi artikulurik esanguratsuenak nabarmentzen dira. Lehenengo artikuluak, elkarte berriaren, izaera, leloa, asmoak eta hartzaileak zehazten ditu: Bilbon ezarritako zentru bat izango dela, aisialdirako gune moduan sortua eta JEL (Jaungoikoa eta lagi zarra) leloari jarraituz funtzionatuko duena. Bigarren artikuluan, ostera, elkartearen egitura eta arauak azaltzen dira: Batzokia Bizkai Batzarraren menpe egongo dela eta estatu hauek jarrraituko dituela esaten du. Hirugarren artikulutik aurrera, batzokiaren oinarri ideologikoak zerrendatzen dira: “Jaungoikoa” aipatuz, Bizkaiak erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra jarraituko duela bere adierazpen eta harreman guztietan. Hirugarrenak elkarte berri honek Bizkaia nola ulertzen duen argitzen du: Foruetan oinarrituko litzatekeela, arbasoen ohitura eta usadio zaharretan, euskal arrazan oinarituko dela eta euskara izango duelarik hizkuntza ofiziala. Elkarteak erlijioa eta politika eskutik joango direla azaltzen du Bizkaia antolatzerako orduan. Seigarren artikuluan bostgarrena argitzen du: erlijioaren zereginak eta politikarenak bereiziz. Hurrengoak, aurreko bi artukuluak definitzeko balio du: erlijioa politikaren gainetik jartzen du, estatua, elizaren azpitik. Zortzigarren artikuluan Euskal Herria deskribatzen du. Arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohitura komunak dituen konfederazioa litzateke eta “Euskelerria” izena eramaten duena.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Atal garrantzitsuena da. Helburua da testua prozesu historikoan kokatzea, bere testuinguru historikoan, haren garrantzia ulertzeko, denbora horri buruzko ezagutzak aplikatuz testuari lotuta. Horrek ez du aitzakia izan behar gai bat garatzeko testutik deskonektatuta. Testuinguruan koka daiteke bereiziz aurrekariak, gertaeren garapena eta haien ondorioak, edo bereiziz faktore koiunturalak (berehalakoak) eta egiturazkoak (sakonak). Testuaren arabera, atal hau oinarritu daiteke denbora labur edo koiuntura batean (Independentzia Gerra, II. Errepublika, Trantsizioa) edo zenbait hamarralditako denbora ertain batean (Estatu liberala, Errestaurazioa, Diktadura frankista).
TESTUINGURUA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Adibidez:
XIX. mende bukaeran Euskal Herriak izan zuen berrikuntza politikoaren osagai funtsezkoetako bat euskal nazionalismoaren sorrera izan zen. Honetn agerpenean eragin zuzena izan zuten foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaira ekarri zituzten aldaketek (migrazioak, talka kulturalak…). Izan ere, Izan ere, XIX. mendearen azken laurdenean Bilboko itsasadarraren ezkerraldean gertatu zen industrializazio prozesuak laster sortu baitzuen Bizkaian industri proletargoa, neurri handi batean kanpotik etorritako jendearekin osatuta. Testuinguru honetan, ideologia nazionalistaren sortzailea Sabino Arana izan bazen ere, aurretiko beste mugimendu batzuetan oinarritu zen. Aipagarriak dira, Larramendismoak egindako foruen defentsa XVIII. mendean, Karlismoarekin batera egin zen foruen eta euskal ordenamendu propioaren defentsa edo baita foruzaletasuna bera ere. Azken hau, gainera, 1876an foruak galtzetik aurrera erradikalizatuta agertu zen, Bizkaian sortutako “Euskalerri” elkartearen bidez edo Nafarroan sortutako “Euskara” elkartearen bidez. Biak ere, gerora, EAJ-PNV alderdi beriaren barruan kokatuko ziren korronteak.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Karlismoa eta foruzaletasunean oinarrituta Sabino Aranak bere planteamendu ideologikoak harago eramanez independentziaren ideiara heldu zen, hau izan zelarik bere ekarpenik garrantzitsuena: Bizkaia nazio bat zela esanez eta, beraz, independente izateko eskubidea zuela. Geroago Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaldu zuen aldarri hau. 1892an Sabino Aranak bere lehen obra nazionalista idatzi zuen. “Bizcaya por su independencia” tituluarekin berak idatzitako hainbat artikulu argitaratu zituen, hauetan independentzia eskatuz Bizkaiarentzat. Bere nazioaren kontzeptua teoria alemanean oinarritu zen. Honek nazioa elementu objektibo komunek definitzen zutela zioen eta elementu horiek honako hauek ziren: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, ohiturak eta historia. Elementu hauetan guztietan sakonduz, betiere erlijio katolikoa ardatza moduan hartuz, egituratu zuen bere pentsamendua: Sabino Aranaren proiektu politikoaren bilakaerari dagokionez, fase debserdinak bana daitezke. 1893an Larrazabal baserrian aurkeztu zituen bere tesi nagusiak. Honetan Bizkaian une horretan zeuden alderdi politikoak aztertu zituen, alderdi horietako batek ere ez zuela bizkaitarren nahiak betetzen adieraziz, eta, azkenik, Jaungoikoa eta Lagi-Zarra leloaren bidez laburtu zuen berak eskainitako irtenbidea. Horrez gain, elkarte nazionalista sortzeko beharrizana erakutsi zuen.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Horregatik, 1894an Euskeldun Batzokija deitutako elkarte politikoa sortu zen, J.E.L. leloaren jarraitzaileak biltzen zituena. Batzoki honen estatutuetan jaso zuen proiektu politiko berriaren gorputz ideologikoa eta bilgune berriaren zeregina zein izango ziren. Ideia nazionalisten lehenengo jarraitzaileak Bizkaiko erdi mailako klasekoak izan ziren, hiritarrak nagusiki, jarduera ekonomiko tradizionaletan aritzen zirenak eta industrializazioak ekarritako aldaketen kontrakoak. Etapa honetako berezitasuna planteamendu independentisten erradikalismoa, eta Espainiarekin batzeari erabat uko egitea izan zen. Gerora, modelatzen joan ziren tesi guzti hauek eta gorabehera desberdinak izan zituen euskal nazionalismoaren bilakaerak. Nabarmentzekoa da, baita ere testuinguru honetan sortutako langile mugimenduak, nazionalismoaren gorpuztean eragin zuzena izan zutenak. Hasiera batean, Euskal Herriko langileak sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzenbaina XX. mendearen hasieratik beste joera sindikal batzuk ere agertu ziren, horietatik garrantzitsuena sindikalismo katolikoa eta abertzalea izan zen, EAJ alderdi nazionalista sortu berriari lotuta. Izan ere abertzaletasunarentzat ozialismoa “ateo eta maketoen ideologia” baitzen, beraz langile euskaldunak sozialismotik urrundu behar zirenez, sindikalismo katolikoa sortu zen ELA izango zen sindikatuak ordezkatua. Sindikalismo hau abertzalea eta katolikoa zen, eliza katolikoaren doktrina soziala hartzen baitzuen abiapuntutzat.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Nabarmendu testuak bere garai historikoa ulertzeko duen garrantzia edo interesa. Testuaren balorazio kritiko bat egin daiteke: haren objektibitatea, betetze maila... ADI: Ez gabiltza prozesu konkretu honen ondorioz datozen ekintzak azaltzen, baizik eta ikuspegi historiko batetik zergatik den testu garrantzitsua aztertzen.
ONDORIOA
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
Adibidez:
Testu honetan euskal politika modernoaren mugarrietako bat azaltzen zaigu; euskal abertzaletasunaren jaiotza eta proiektu politiko horren gauzatzea erakusten duen batzokiaren sorrera. Aureko hamarkadetako aldarrikapen proto-nazionalistak agortu ostean eta Europatik datozen korronte nazionalistekiko ezagun,, momentuko egoera sozioploitikora egokitzen den mugimendua agertzen da, Sabino Aranak formulatuta. Honek garaiko politikaren norabidea erabat baldintzatuko zuen eta gerora agertuko diren abertzaletasuna ulertzeko modu berrien oinarrian ere egon zen (ANV-EAEren sorreran adibidez). Batzokien sorrera berebiziko gertaera da euskal abertzaletasuna egituratzeko eta hurrengo urteetan proiektu honen bidez etorriko diren aldarrikapen berriak bultzatzeko, adibidez, errepublikan zehar burutuko den euskal estatutuaren aldeko borroka.
IRUZKINAK EGITEKO GIDA
EBALUAZIOA
ebaluazioa Albokoak USEn erabiltzen diren irizpideak dira. Foga desberdinetan beti jarraituko da ebaluazio eredu hori. Puntuak ezkerreko banaketaren arabera emango dira. Txekeatzeko erabili :
Testuaren kokapena: testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea: Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea Testuaren garrantzia: Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea.