Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Genially sin título

enekolopetz

Created on September 26, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Correct Concepts

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Puzzle Game

Scratch and Win

Microlearning: How to Study Better

Branching Scenarios Challenge Mobile

Branching Scenario Mission: Innovating for the Future

Transcript

Erdi Aroa

K.O. V. MENDEA

K.O. XI. MENDEA

K.O. XV. MENDEA

Goi Erdi Aroa

Behe Erdi Aroa

Erdi Aroko hiri hazkundea

Europako "Barbaroak"

Bizantziar Inperioa

Inperio Karolinjiarra

Feudalismoa

Munduko herrialdeak eta biztanleria

1.Lurraldea eta estatua

2. Munduko biztanleria

ERDI AROAREN HASIERA

Erdi Aroa, K.O. V. Mendetik K.O. XV. Mendera bitarteko garai historikoa izan zen.

Bi etapa nagusi ezberdindu daitezke:

Goi Erdi Aroa (V-XI) eta Behe Erdi Aroa (XI-XV)

Gertakizun historiko hauek zehaztu zuten Erdi Aroaren hasiera eta amaiera:

Hasiera: 476.Urtean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpena.Amaiera: 1453. Urtean, Konstantinopla (Bizantzio ere deitua), Turkiarrek konkistatu zutenean.

Goiko solairuan, Teodoriko erregearen hilobia

Teodorikoren mausoleoa, kanpoko ikuspegia

Jaiotza-tasak

1. Jaiotza-tasak: Tasa honek, lurralde batean, urte batean egondako jaiotza kopuruak adierazten ditu. Tasa hau kalkulatzeko, urtebetean izandako jaiotza kopuruak, biztanleria totalarekin zatitzen dira eta emaitza mila bider biderkatu. Tasa, milakotan (‰) adierazten da. Formula: Jaiotza kopurua/Biztanleria osoa X 1.000

Jaiotza tasetan eragiten duten faktoreak: Herrialde bakoitzaren arabera, jaiotza tasak, altuak (+25‰), ertainak (10-25 ‰) edo baxuak(10‰tik behera) izan daitezke. Faktore hauek eragiten dute: A) Faktore ekonomikoak: Krisialdietan, jaiotzek behera egiten dute (familia mantentzeko zailtasunak, gurasoen etxebizitza uzteko arazoak....) eta oparoaldietan gora. B) Faktore kulturalak: Erlijioaren arabera, antisorgailuak debekatuta egon ohi dira eta herrialde horietan, emakumeek seme-alaba gehiago izan ohi dituzte. D) Faktore Sozialak: Emakumeak lan munduan kopuru altuetan sartzen diren herrialdeetan jaiotza tasa baxuagoak egon ohi dira.

Terrorismoa

Terrorismoa, talde armatuek eragiten duten gatazka mota bat da. Gatazka horretan, indarkeria erabiltzen da herritarren eta estatuko erakundeen aurka. Talde terroristen helburu naguisetako bat, estatuak mehatsatu eta erasotzea da eta horretarako bide ohikoena, biztanlegoaren aurkako erasoak egitea da. Kasu batzutan, talde terroristen asmoa, estatuak duen agintea hartzea da, herrialdea eta biztanleria kontrolatzeko. Giza eskubideen aurkako jarrerak dituzte talde hauek, bizikidetza oztopatuz eta gobernuen egonkortasuna arriskuan jarriz. Terrorismotik defendatzeko, estatuek lankidetza akordioak izan ohi dituzte, inteligentzia eta zibernetika zerbitzuen bitartez.

Arkitektura Erromanikoa

XI. eta XIII. Mendeetan Europan arte estilo berri bat garatu zen: Arte Erromanikoa. Adierazpen artistiko gehienak gai nagusi bezala erlijo kristaua zuten. Arkitekturaren barne, elizak, katedralak eta monastegiak nagusitu ziren.

Eliza Erromanikoak: Material nagusia harria zen. Material iraunkorra izategataik gaur egun arte mantendu dira asko. Hauek dira Eliza erromaniko baten atal nagusiak: 1. Oinplanoa: Elizarek beso bakar bat izan ohi zuten hasieran, nabe nagusi bat edo hiru izanez. Denborarekin beso laburrago bat gehitu zen, transeptua, gurutze latindarreko forma emanez elizari. Elizaren burualdea, absidea da, zirkulu erdiko forma duena. Kasu batzuetan, nabeek absidea erabat inguratzen dute girola osatuz.

2.Kanoi-ganga: Eraikina sendotzeko elementua da. Ertz-ganga estiloa ere erabiltzen zen. Erdi puntuko arkuek lotzen zituzten gangak. Ganga hauek pisu asko zutenez, hormak oso zabalak izan behar ziren eta kanpoaldean kontra-horma erantsi eraikuntza sostengatzeko.

Hormetan hutsune gutxi gelditzen zirenez, leihoak estuak ziren. Honen ondorioz, elizaren barnealdea iluna izan ohi da. Elizaren kanpoaldean, aurrekaldean, dorreak eraikitzen ziren eta atari nagusi bat (ate nagusia).

Zer da Estatu bat?

Estatua, gizarte baten (pertsona talde) bizikidetza arautzen eta bermatzen duen erakunde eta arauen multzoa da. 4 elementu nagusi ditu: 1. Herritarrak: Lurralde batean bizi diren pertsonak, estatuak ezarritako legeen arabera, eskubide eta betebehar batzuk aitortzen zaizkie. 2.Lurraldea/herrialdea: Estatu batek kontrolatzen duen eremua. Mugek ezartzen dute, estatu horren eragin eremuaren amaiera. 3. Lege multzoa: Herritarren bizikidetza arautzen dute. Estatu demokratiko batean, herritarrek beren bizikidetza antolatzen duten printzipio batzuk adosten dituzte. Oinarrizko printzipio multzo hori konstituzio batean jasotzen da eta ondoren, printzipio horiek legeen bitartez garatu. 4. Estatuaren botereak: 3 botere nagusi daude estatu batean; Legegilea, Judiziala eta Betearazlea. Legegileak, legeak egiten ditu, judizialak, legeak betetzen diren ala ez epaitu eta betearazleak, legeak ezarriz gobernatzen du. Botere hauek aurrera eman eta ezartzeko sortzen dira esatuaren erakundeak.

Erdi Aroko Gizartea

Erdi Aroan, pertsonak (biztanleria) estamentuetan banatzen zen. Estamentuak, mailak ziren eta 3 nagusitzen ziren. Piramidearen goikaldean, Erregea zegoen, agintari nagusia izanez.

Pertsona talde bakoitzak funtzio jakin batzuk betetzen zituzten:

1. Noblezia: Zaldunak eta lurjabeak ziren. Funtzio nagusia, biztanleriaren babesa zen.

2. Kleroa: Elizgizonak ziren, monjeak eta apaizak. Pertsonen babes izpiritualaz arduratzen ziren. Kristautasuna zen Europako erlijio nagusia.

3. Langileak: Biztanleriaren gehiengoa ziren kopuruan. Nekazaritzan jarduten zuten langile gehienek. Honez gain, eskulangileak eta merkatariak ere zeuden.

Erdi Aroko hiria

XII. Mendetik aurrera Europako hiriak asko hazi ziren. Hiri zahar asko, merkataritzarako guneak bihurtu ziren biztanleria hazi zelako. Bidegurutze, zubi eta portuen inguruan sortu ziren hiri berriak ere.

Kausa hauek bultzatu zuten hirien hazkundea: 1. Nekazaritza berrikuntzei esker, nekazari (langile) gutxiago behar ziren, nekazari hauek hirietara emigratuz aukera berrien bila. 2. Jopuak ziren nekazariak euren jaunetik ihes eginez hirietan finkatu ziren. Urte bete igaro ostean (hirian), jopu izateari uzten zioten. 3. Merkatariak hirietan finkatu ziren babesgune seguruak zirelako.

Harresiez inguratzen ziren hiriak, eta kaleen antolamendua nahiko kaotikoa izaten zen (desordenatua). Erdigunean plaza bat egon ohi zen eraikin garrantzitsuenez inguraturik: Udaletxea, katedrala, merkatua... Kaleak estuak ziren, zikinak, espaloi gabeak eta hiri gehienetan ez zegoen estolda sistemarik. Honek, kaleak oso zikinak izatea eragiten zuen, arkakuso, arratoi... asko egonaz eta honek gaixotasun infekziosoen hedapena errazten zuen: Kolera, tifusa, izurria... Suteak ere oso ohikoak ziren, zuraren (egurra) erabileragatik eraikinetan.

Estatu Motak

2. Estatuko buruzagitzaren arabera, monarkiak edo errepublikak ezberdindu daitezke. Estatuburua erregea bada, estatu mota hori monarkia bezala definitzen da. Monarkia demokratikoak (Espainia) edota monarkia diktatorialak (Saudi Arabia) ezberdindu daitezke.

Estatuburua aldiz, lehendakaria bada, errepublika deitzen zaio. Errepublika diktatorialak (Txina) edota demokratikoak daude ere (Frantzia).

3. Lurralde antolamenduaren arabera, estatu zentralizatuak eta deszentralizatuak ezberdindu daitezke. Zentralizatuetan, gobernu zentralak agintzen du lurralde osoan, eta legeak estatuko lurralde guztietan aplikatzen dira. Deszentralizatuetan, lurralde osoarentzat balio duten legeak dauden arren, eskualde bakoitzak bere erakunde propioak ditu eta ez daude gobernu zentralaren menpe.

Biztanleriaren dinamika

Demografia, lurralde baten biztanleria ikertzen duen zientzia da. Geografiaren barne, estatistikaren laguntzaz mota hauetako datuak ikertu ditzazke: Zenbat biztanle dauden, zein den biztanleriaren bilakaera, zein lekualdaketa gertatzen diren eta biztanlegoaren egitura adina, sexua edota lan jardueraren arabera.

Biztanleria dinamika aztertzeko, jaiotzak, heriotzak eta migrazio mugimenduak aztertu behar dira.

Jopuak, Basailuak eta Jaunak

Europako herri barbaroen inbasioen aurrean, Europako errege-erreginak, erreinuak defendatzeko ahul zeudenez, nekazariek nobleen babesa bilatu zuten. Nobleek, armada pribatuak eta Gazteluak zituzten babesteko.

Babes honen truke, nekazariak nobleentzat lan egin behar zuten euren agindupean. Horrela, nekazariak Jopu bihurtu ziren, nobleekiko menpeko ziren pertsonak.

Nobleek, basailutza-itun bat egiten zuten erregearekin. Omenaldia izeneko zeremonian, monarkaren basailu bihurtzen ziren. Leialtasuna, laguntza militarra ta gobernatzeko aholkua ematera zin egiten zuen pertsonak bilakatuz.

Trukean, erregeak, Feudo izeneko lursail bat ematen zien. Nobleek, gobernatzen zuten feudoa eta nekazarien bitartez lantzen ziren lurrak.

Hirietako biztanleria

Hirietako biztanleriari "burges" deitzen zitzaion. Hitza "burgo" kontzeptutik dator, merkataritza eta eskulagintza auzoetako biztanleriari erreferentzia egiteko erabiltzen zen.

Pribilegiorik gabeko gizarte eredu bat sortu zen, feudalismotik ezberdinduz. Jaun feudalen menpekotasuna amaitu zen hiri munduan.

Burgesiaren aberastasunak dirua zuen oinarri. Lanaren truke eta salgaiak saltzearen truke kobratzen zen dirua. Aberastasunaren arabera goi eta behe burgesia ezberdindu daitezke. Goi burgesiak, bankariak eta merkatari zein eskulangile garrantzitsuak barneratzen zituen. Honez gain, hirietako nobleak eta elizgizonak ere talde honetan sartzen ziren.

Biztanleriaren gehiengoa behe burgesian kokatzen zen, eskulangile eta dendari apalak. Ikasleak, aberatsen etxeetako langileak....

Hauen azpitik, behartsuak eta baztertuak zeuden. Eskaleak, gaizkileak... Honez gain, erlijio baldintzengatik ere baztertuak zeuden pertsona taldeak ditugu:Judutarrak esaterako, Judutegi izeneko auzoetan kokatzen ziren euren negozio eta ogibideetan arituz. Musulmanak, Aljama izeneko auzoetan kokatzen ziren.

Egitura piramidala

Jaiotzaz pertsonak estamentu batekoak ala bestekoak ziren. Noblezia eta kleroko pertsonak, pribilegiatuak ziren.

Pribilegiatu izateak, hainbat abantaila zituen: Ez zituzten zergak ordaintzen, edota ez zuten eskulanik egiten (lan fisikoa). Erreinuetako kargu garrantzitsuenak betetzen zituzten.

Gainerako biztanleek ez zituzten pribilegiorik.

Germaniar eta Erromatarren Harremanak

Germaniarrek eta Erromatarrek bi motatako harremanak izan zituzten: 1. Gatazka militarra 2. Diplomazia (hitzarmenen bitartez) Denboraren poderioz, germaniarren eta erromatarren ohiturak nahasten joan ziren

Horrela hainbat egoera berri sortu ziren: 1. Hizkuntza berrien agerpena. Latinean oinarritutako hizkuntza berriak agertu ziren: Gaztelania, Frantsesa, Italiera, Kataluniarra, galegoa...

2. Erromatarren eragina hain sakona izan ez zen tokietan, germaniarren eragina gailendu zen. Ingelera eta Alemaniera eremu hauetan garatuz.

3.Lege sistema berriak sortu ziren biztanlegoarentzat. Erromatar zuzenbidean oinarrituta. Liburu bildumetan idatzi ziren lege sistema hauek.

4. Erlijioa: Germaniarrak denboraren poderioz katolizismora bihurtu ziren. Erromatarren kultura eta ohituren eragin eta hedapenak bultzatuta.

Eskulangintza tailer baten mailaketa

Hiru maila nagusi zeuden eskulangintza tailer batean. Behetik gora hasita honakoa zen:

Azpian, ikastuna. Pertsona gazte batek lanbide bat ikasi nahi zuenean kontratu bat sinatzen zuen eskulangile batekin. Hainbat urtez aritzen zen lanean, soldatarik gabe. Normalean, maisuaren etxean bizi ohi zen.

Prestakuntza jaso eta gero ikastuna ofizial bihurtzen zen. Soldata baten truke lana eginez.

Ofizial bat norberarentzat lanean hasten zenean maisu bihurtzen zen. Hau lortzeko, kalitatezko piezak ekoiztea beharrezkoa zen. Maisuak hartzen zituen tailerreko jardueraren etekin zein galerak.

Estatu Motak

Munduko estatuak irizpide ezberdinen arabera sailkatu daitezke; Boterearen erabileraren arabera, Estatuko buruzagitzaren arabera edota lurralde antolamenduaren arabera

1. Botere erabileraren arabera, Demokraziak eta Diktadurak ezebrdindu daitezke: Demokraziak honako ezaugarri hauek ditu: Alde batetik, herritarrek aurkeratzen dituzte beren gobernatzaileak, hauteskundeen bitartez. Ordezkari hauek, alderdi politikoen hautagaiak dira. Bestetik, legeek, eskubide eta askatasunak betetzen direla bermatu behar dute. Herritar guztiak legearen aurrean berdinak dira. Legeak, konstituzioan jasotzen dira. Azkenik, 3 botere nagusiak bereizten dira: legegilea, judiziala eta betearazlea. Botere hauen helburuetako bat, herritarren eskubideak ez direla urratzen ziurtatzea da.

Diktadura batean aldiz, estatuaren botere guztiak pertsona bakar batek hartzen ditu. Alderdi politikoak debekaturik daude. Onartzen diren alderdiak, gobernuaren aldekoak soilik dira. Legeek ez dituzte giza eskubideak errespetatzen. Errepresioa erabiltzen du gobernuak, edozein protesta mota zapalduz. Politikariak espetxeratu, manifestazioak debekatu.... errepresio mota asko daude. Azkenik, ez da hauteskunderik egiten edota manipulaturik egon ohi dira.

Migrazio-mugimenduak eta Hazkunde Erreala

Migrazio mugimenduak bizilekuz aldatzea adierazten dute. Aldaketa hauek ez dira aisialdiak eragindakoak. Bi era nagusi daude: Emigrazioa, lurralde batetik joaten badira beste batean bizitzeko eta Immigrazioa, lurralde berri batera iristea, bertan bizitzeko. Herrialde baten migrazio mugimenduak kalkulatzeko, migrazio saldoa kalkulatu behar da: Immigranteak-Emigranteak. Honez gain, migrazio tasa kalkulatzeko formula hau da: Migrazio saldoa/Biztanleria osoa X 1.000

Hainbat kausa mota egon daitezke migrazioa eragiten dutenak: 1. Kausa sozioekonomikoak: Lan baldintza hobeagoen bila edota langabezia egoeran aurkitzen diren pertsonak emigratzea erabaki ohi dute. Bestalde, bizi baldintza hobeak bilatzen dira ere (osasungintza arloan, hezkuntza edota zerbitzu hobeagoen bila; etxebizitza hobea lortu...) 2. Kausa naturalak: Natura hondamendiek eragiten dituzte. Lehorte luzeak, uhoaldeak, lurrikarak.... 3. Kausa politikoak: Gobernu diktatorial baten menpe errepresiotik ihes egitean sortzen dira. Gerrak ere eragiten dute pertsonak bizileku berri bat bilatu nahi izatea.

Hazkunde erreala, lurralde batean emandako benetako hazkundea adierazten du. Tasa kalkulatzeko, formula hau erabili behar da: Berezko hazkundea+ Migrazio saldoa/Biztanleria osoa X 1.000

Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ostean, "Herri Barbaroek", Germaniar Erresumak sortu zituzten.

Europa Iparraldean, Ekialdean eta Asia urrunean jatorria zuten giza-taldeak ziren. Tribuetan antolatzen ziren, Buruzagi baten menpe.

Giza talde ibiltariak ziren, Nekazaritza zein abeltzaintza jardueren bitartez ateratzen zuten bizimodua.

Europa Iparraldeko klima hotzaren ondorioz, K.O. III.Mendetik, hegoalderantz emigratzera ausartu ziren, Mendebaldeko Erromatar Inperioa mehatsupean jarriz.

Berezko hazkundea

3. Berezko hazkundea: Berezko hazkundeak, biztanlegoa zenbat hazten den adierazten du, kausa biologikoak kontutan izanik; Jaiotza eta heriotzak. Datu hauek kalkulatzeko erabiltzen den tasa berezko hazkundearen indizea da eta kalkulua sinplea da: Jaiotzak-Heriotzak. Honez gain, berezko hazkundearen tasa kalkulatzeko formula hau da: Berezko hazkundea/Biztanleria osoa X 1.000

Herrialde garatuetan, berezko hazkundea txikia da %2koa. Negatiboa izan ohi da ere, eta honek biztanleria beherantz doala adierazten du. Kasu honen ondorio zuzen bat, biztanlegoaren zahartzea da, biztanleria gaztearen kopuruak behera egiten duelako. Ekonomiari dagokionez, osasun arloan zein jubilazio pentsioetako gastua asko igotzen da eta gastu horiek ordainduko dituzten biztanleria aktiboa gutxitu.

Garapen bidean dauden herrialdeetan berezko hazkundea handiagoa da %2tik gora. Hala ere, bizi itxaropen txikiagoa izan ohi dute eta jende gutxi iritsi ohi da 65 urteetara. Honen ondorioz, biztanleria gaztearen kopurua oso ugaria da.

Heriotza-tasak

2.Heriotza-tasa: Urte betean lurralde batean egondako hildako kopurua adierazten du. Kopurua altua den ala ez jakiteko, tasa honela kalkulatzen da: Heriotza kopurua/biztanleria osoa X 1.000. Heriotza tasaekin lotura zuzena duen eragile bat, bizi itxaropena da. Bataz beste pertsona bat bizi daiteken urte kopurua hain zuzen ere. Honez gain, herrialde baten heriotza datuak biltzeko, haurren heriotza tasa ere hartzen da kontutan. Tasa kalkulatzeko formula hau erabili ohi da: Urte bete egin baino lehenago hil diren haur kopurua/urte horretako jaiotza kopurua X 1.000

Kontraste izugarriak daude herrialde garatu eta azpigaratuen artean tasa honi dagokionez. Garatuetan, (5‰tik beherako kopuruak daude) eta azpigaratuetan (70-80‰). Heriotzetan eragiten duten faktoreen artean, elikadura eta higiene zein osasun zerbitzuak ditugu. Ongi elikatutako pertsonak osasun hobea dute, gaixotasunak murriztuz. Hala ere, gainelikadurak, kolesterola areagotzen badu, heriotzetan eragin dezake. Bestalde, edateko ur potableak gaixotasun kopurua murrizten du, medikuntza aurrerapenek edota osasun zerbitzu eraginkorrek eragiten duten bezala.

Erreinu Frankotik-Inperio karolinjiarrera

Errege Frankoen boterea asko ahuldu zen VIII.Mende erdian. Azken errege frankoek boterea, funtzionario nagusien esku utzi zuten:Jauregietako maiordomoei.

Maiordomo garrantzitsuena: Karlos Martel (688-741)izan zen, 732.Urtean Poitiers-eko gudan, musulmanak garaitzea lortu zuen.

Bere semeak, Pipino laburrak (714-768) azken errege frankoa tronutik kendu eta bere burua errege izendatu zuen, 751.Urtean; dinastia karolinjiarrari hasiera emanez.

Dinastia Karolinjiarraren errege nagusia, Karlomagno (747-814) izan zen, Pipino laburraren semea. Saxoiak menderatu zituen, Italiako lombardiar erregea eta Hispaniako lurralde batzuetaz jabetu zen. Kristautasuna inposatu zuen lurralde haietan eta horrela, 800. Urtean, Leon III. Aita santuak, Mendebaldeko enperadore izendatu zuen.

Estatuaren funtzioak; adibideak

Justinianoren agintaldia eta konkistak

Bizantziar Inperioak bere garairik oparoena Justiniano I. Enperadorearen agintaldia izan zen (527-565). Bere armada eta general boteretsuek hainbat konkista gauzatu zituzten, Mendebaldeko erromatar inperioa berreskuratzeko asmotan:

Afrika iparraldean, bandaloen aurka.Italiako penintsulan, Ostrogodoen aurka. Hispaniako hegoaldean, Bisigodoen aurka.

Hala eta guztiz ere, Justinianoren konkistek ez zuten denbora askoz iraun. VI.Mendean amaieran, Lombardiarrek, Italiako penintsulatik kanporatu zituzten bizantziarrak. VII.Menderako, Bisigodoek Hispaniatik kanporatu zituzten. VII-VIII.Mendeen artean, Musulmanek, Afrikako iparraldetik, Siria eta Palestinatik kanporatu zituzten.

Merkataritzaren eta bankuen garapena

Biztanleria hazkundeak, produktuen beharra handitu zuen, eta honekin artisau kopurua ere handitu zen. Ehungintza bezalako jarduerak gorakada izan zuten.

Merkataritza jarduera handitu zen ere, bi itsas bide nagusituz Europan: 1. Mediterraneoko bidea: Espainiako eta Italiako hiriak jarduera honetan gorakada izan zuten. Europarrek, luxuzko produktuak (zeta,portzelana, espeziak...) inportatzen zituzten eta ehunak eta armak esportatu.

2. Atlantikoko bidea: Portugal eta kantauri itsasoko portuak, Flandeseko (Brujas, Amberes) zein Alemaniako (Hanburgo eta Lubeck) portuekin lotu ziren. Bidea, Hansa izeneko merkatari elkarte baten menpe zegoen.

Merkatariak, azoketan biltzen ziren, toki guztietako produktuak izaten zituzten. Jarduera hauen ondorioz, kredituak (diru prestamoak) eta kanbio letrak ( lapurretak ekiditeko esku dirua eramatea behartzen ez zuen dokumentua) sortu eta orokortu ziren.

Zein ondorio izan zituen nekazal hazkundeak?

Nekazaritza ekoizpenarekin batera, elikagai gehiago lortzen ziren. Honekin, goseteak murriztu eta osasuna hobetzea eragin zen. Horrela, heriotza-tasak murriztu ziren Europan, eta jaiotza-tasak handitu.

Horrela, Europako biztanleriak gora egin zuen. 1000. Urtean (XI.Mendea) 42 milioi biztanle zeuden gutxi gora behera. 1300. Urterako (XIV.Mendea) 73 milioi biztanle. 300 urteko epean ia, biztanleria bikoiztu zen.

Feudoa

Nobleek, Europako erregeek bezala izan zitzaketen beste noble batzuk basailu gisa. Basailu hauek, feudo txikiagoetan agintzen zuten, leialtasunaren truke. Horrela, lotura pertsonaleko kate bat sortzen zen, errege eta nobleena artean.

Sistema honen arazoak: Nobleek erregearen agintaritza onartzea uzten zuten eta haiekin borrokatu. Beste kasu batzuetan erregeak, noblearen lurraldeak eskuratzen ahalegintzen ziren indarrez.

Feudoaren barne bi motatako lursailak zeuden: 1. Jaunaren erreserba: Jaunak kudeatzen zuen lursaila zen. Gaztelua, jaunaren bizilekua, laborantzako lurrak (bertatik lortzen ziren elikagaiak jaunarenak ziren) belardi eta basoek osatzen zuten.

2. Mantsoak: Jaunak nekazariei utzitako lurrak ziren. Nekazariak elikagaiak lortzen zituzten handik, errenta bat ordainduz (dirua/elikagaiak/zerbitzu pertsonalen bitartez). Zerbitzu hauek jaunaren lurretan doainik lan egitea bezalakoak ziren.

Jaunak, justizia eskubideak zituen ere bere feudoan. Justizia egin, zergak kobratu etabar. Nekazariek errota erabiltzeko, merkatariek zubiak gurutzatzeko, labea erabiltzeko... zergak ordaindu behar zituzten.

XIV. Mendeko krisialdia

Erdi Aroan zehar, Europako monarkiek lurralde gehiago eskuratzen ahalegindu ziren. Oinordetza-liskarrak sortu ziren gatazka asko eraginez. Erreinu bateko erregea, oinordekorik gabe hiltzen bazen, tronua lortzeko liskarrak sortzen ziren.

Ingalaterrako erregeak, Frantziako tronua oinordetzan zegokiola aldarrikatu zuen. Ehun urteetako guda (1337-1453) piztuz, Ingalaterra eta Frantziaren artean. Joana Arc-ekoa konfliktu honen ikurretako bat izan zen, Frantziako koroaren alde borrokatu zuen nekazari frantziarra.

XIV.Mendean zehar hainbat arlotan eman zen krisialdia Europan: Nekazaritza arloan, guda internazionaletan eta izurriteekin lotuta.

1.Nekazaritza arazoak: XIV.Mende hasieran, euriteak ugaritu ziren uzta asko galduz. Biztanleria gorakadaren aurrean, nekazal lurrak gehiegi ustiatu ziren, lurrak agortzea eraginez. Honen ondorioz, janaria urritu zen eta prezioak igo. Gosetea eta desnutrizioa zabaldu ziren.

Estatuaren funtzioak

Alderdi hauen bitartez betetzen ditu estatuak bere funtzio nagusiak: 1. Nazioarteko harremanak: Harreman eta hitzarmen (Akordio) ezberdinak egiten dituzte gainontzeko estatuekin. Amankomuneko hitzarmenak egiteko, ala estatuaren herriatarren interesak defendatzeko. Nazio Batuen Erankudea (NBE) izango litzake nazioarteko harremanetarako organismo nagusia. 2.Herritarren segurtasuna: Legeak betetzen direla ziurtatu behar du estatuak, herritarrak edozein motatako erasoengandik babesteko. 3. Ekonomia-ongizatea: Hazkunde ekonomikoa bultzatzeko estrategia eta legeak sortzen ditu estatuak. Azpiegiturak eraikitzeaz arduratzen da, garapen ekonomikoarekin lotura zuzena dute. 4. Gizarte-zerbitzuak: Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu, osasuna eta hezkuntza bezala. Herritarrei ongizate maila minimo bat ziurtatzen dio estatuak, baliabiderik gabe, edota langabezian gelditu ezkero, hondamendiren baten aurrean...Hortik sortzen da ongizate-estatu kontzeptua.

Erregeen ondorengotza

Errege frankoen ohiturei jarraituz, errege karolinjiarrek eredu berdinari eutsi zioten errege baten ondorengoa "aukeratzeko" orduan: semeen bitartez jarraipena ematen zitzaion dinastiari.

Karlomagnoren heritozaren ostean bere semeak eman zion jarraipena: Luis errukitsuak (778-840). Luis Errukitsuaren heriotzaren ostean, inperioa bere 3 semeen artean banatu zen, eta istiluak ekiditeko Verdungo ituna sinatu zen 843.Urtean.

Itun honen bitartez inperio osoa 3 zatitan banatu zen, seme bakoitzari zati bat aitortuz: Mendebaldeko zatia Karlos Burusoilak (823-877)hartu zuen, Erdialdeo zatia Lotariok (795-855) (enperadore titulua ere) eta ekialdeko zatia Luis Germaniarrak (806-876).

Lotarioren heriotza ostean 870. Urtean, lurraldea bi erresumatan banatu zen: Frantziako erresuma eta Germaniako Erromatar inperio santua.

Inperioaren antolamendua

Karlomagnok, inperioaren hiriburu Akisgran izendatu zuen. Inperioa konderri eta marken bitartez antolatuz.

Konderri bat, hiri baten lurraldearekin bat zetorren eta bertako agintari nagusia Kondea zen.

Markak, inperioaren mugako lurraldeak ziren, eta bertan armadak finkatzen ziren. Armadak, Markesen agindupean jarduten zuten.

Enperadoreak izendatzen zituen konde eta markesak, eta hauek enperadoreari leial mantendu behar ziren.

Inperioaren kudeaketa eraginkorragoa izateko, Karlomagnok, Missi dominici deituriko ikuskaria zuen. Ikuskari hauek, konde eta markesen leialtasuna mantentzen zela bermatzen zuten.

1. Nola aztertu lurraldea

Lurralde edo herrialde bat, elkarrekin bizi diren pertsona talde batekin bat dator. Pertsona talde hauek, beraien erakundeak (gobernu, parlamentu, epaitegi, banketxe, ospitaleak....) eta arauak dituzte, beste pertsona taldeekin ezberdinduz.

Herrialdeak ezberdintzeko mugak ezartzen dira eta bi motatakoak dira nagusiki: 1. Muga naturalak: Elementu natural aipagarriek ezartzen dituzte muga naturalak, mendi tontor edota ibai batek adibidez. 2. Muga artifizialak: Koordenatu geografikoetan oinarrituta ezartzen dira. Herrialde baten barne, beste motako mugak egon daitezke. Eskualdeak, autonomia-erkidegoak, probintziak, departamenduak.... Banaketa hauek, lurraldea hobeto kudeatu ahal izateko ezartzen dira.

Bizantziar Inperioaren Bilakaera

Germaniar inbasioei aurre egitea lortu zuen ekialdeko erromatar inperioak. Bizantziar inperio bezala ere ezagutua, Konstantinopla zen hiriburua.

Inperioaren goreneko aldia, Justiniano I. enperadorearen agintaldia izan zen. Justiniano 527.Urtetik 565.Urtera izan zen enperadore.

Mendebaldeko erromatar inperioa berrezartzen ahalegindu zen. Justinianorekin konkistak: Afrika iparraldean, Bandaloak garaitu zituen. Italian, Ostrogodoak garaitu zituen. Hispaniako hegoaldean, Bisigodoak garaitu zituen.

Zergaitik hazi ziren hiriak Behe Erdi Aroan?

Atal honetan, Erdi Aroko hiriak zergaitik hazi ziren aztertuko dugu. Hau da, hirien hazkundearen kausak. 2 kausa nagusi izan ziren: Nekazaritza hedapena eta Merkataritza eta bankuen garapena.

1.Nekazaritza Hedapena: XII. Mendetik aurrera (1100), Europan nekazaritza ekoizpenaren gorakada eman zen. Arrazoi nagusia, nekazal lurren kopuruak gora egin zuela izan zen. Honez gain, hiru urteko labore-txandaketa ezarri zen, lursailen heren bat (1/3), lugorrian utziz.

Lugorria, lursailen zati bat landatu gabe uztea da. Honekin, lursail honen errentagarritasuna hobetzea da helburua.

Nekazaritza jarduera hobetu zuten beste teknika berriak ere garatu ziren: 1. Golde belarriduna orokortu zen. Golde honek, lursaila sakonago lantzen zuen eta lurra jaso eta bota aldi berean egiten zuen pieza bati esker. 2. Mundu islamikoaren eragina hedatu zenez Europan, ureztatze teknikak hedatu ziren, lehorteen aurrean uzta txarrak saihestuz. 3. Errotak hedatu ziren, haize zein ur errotak. Erroten indarraren eraginez, pertsonen lan fisikoa mugatu zen. Honekin, langile asko libre gelditzen ziren nekazal lanetarako.

Bizantziar ekonomia

Ekonomiari dagokionez, oso inperio aberatsa izan zen ondorengo arrazoiak direla eta: nahiz eta bizantziar ekonomiaren oinarria nekazaritza izan, merkataritzak funtsezko garrantzia izan zuen.

Honen zergatia inperioaren kokapen estrategikoa zen, Europa, Asia eta Afrika artean. Horrela Bizantziar Inperioak Mediterraneo itsasoko merkataritza menderatzera heldu zen

Itsaso mediterraneoan izandako arrakastak inperio oso aberats bat bilakatzea eragin zuen.

Konstantinopla

Inperio bizantziarraren aberastasunaren adibide, bere hiriburua izan zen: Konstantinopla.

Inperioaren aberastasunaren adierazle ere, Konstantinoplan eraiki ziren basilika, monumentu eta eraikinak izan ziren. Eraikinik deigarriena, Santa Sofia Basilika da.

Click here!

XIV. Mendeko krisialdia

2. Gudak eta matxinadak: Europako monarkien boterea indartu ahala, guda asko piztu ziren Europan zehar. Armadak sendotze aldera, nekazariak sartu zituzten armadetan eta kasu askotan, uzta jasotzeko garaiak, guda garaiekin bat egiten zuten. Honela, jende asko hil zen eta uzta asko galdu ziren.

Gudak zeuzkaten diru kostuak eta uzta galerak, zergak igotzea bultzatzen zituen Europako errege-erreginei, elikagaiak garestituz, eta biztanlegoaren erosmen ahalmena kaltetuz. Honen aurrean, nekazal eta herri matxinadak piztu ziren. Matxinada hauek lan baldintza hobeak eta soldata igoerak exigitzen zituzten.

3.Izurriteak: 1348. Urtean, Europara, Asiako jatorria zuen Izurrite beltza iritsi zen. Goseak eta higiene egoera eskasek, epidemiaren hedapena errazten zuten. Hainbat arrazoi zeuden izurritearen hedapena erraztu zutenak: Mediterranear itsasoko merkatariek Asiako merkatariekin zuten harremana, Constantinopla hiriaren setioa Asiar jatorriko giza taldeengatik...

Hiriak izan ziren eremu kaltetuenak, biztanleria pilatua duten eremuak izateagatik eta higiene baldintza eskasengatik. Izurriak, sukarra, hotzikara eta buboiak eragiten zituen, ondorio nagusiena heriotza izanez. Europako biztanlegoaren 1/4 hil zela kalkulatzen da.

Eskulangileak eta gremioak

XII.Mendetik aurrera eskulangintza asko garatu zen. Hiriak handituz joan ziren einean, produktuen behar handiagoa zegoen. Lanbide bereko eskulangileak elkartu eta gremioak eratu zituzten. Pertsona batek ezin zuen lanbide konkretu bateko tailer bat osatu ez bazen gremioaren kide.

Gremioen helburuak: Lanbide bereko eskulangileei laguntzea eta gaitasuna ez zuten langileen lehia sahiestea.

Gremio bakoitzak araudi bat zuen (estatutua) eta kide guztiek bertan idatzitako arau eta baldintzak bete behar zituzten. Lanbidearen arauak, eskulangileen eskubideak eta betebeharrak idazten ziren.

Gremioek ekoizpena kontrolatzen zuten ere. Salgaiak egiteko beharrezkoa zen lehengaia banatzen zuten eskulangileen artean. Langileen kopurua eta produktuen kalitatea kontrolatzen zuten. Honez gain, azken produktuaren prezioa finkatzen zuten ere.

Era askotako eskulangileak zeuden: Ehuleak, zapatariak, bitxigileak, arotzak, okinak, tindatzaileak, zilargileak, errementariak... Lantegia txikia izan ohi zen eta bertan saltzen zitzaion jendeari azken produktua. Lanbide bera zuten tailerrak kale berdinean finkatzen ziren. Kale askok, eskulangintza mota horren izena hartu izan ohi zuen.