Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Naturan Hezi IKASTARO LABURRA ESKOLAK (2h)

Baso-eskola Ekogunea

Created on September 25, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Naturan Hezi: Baso-eskola eredua 2016-2023

Itxi begiak eta...

1. Irudikatu estresa sorrarazten dizun egoera bat. Ondoren, egin berdina lasaitasuna eragiten dizun momentu bat irudikatzen.

2. Irudikatu haur zinela jolasean zenbiltzan egoera bat ahalik eta xehetasun gehienarekin (ingurua nolakoa zen, norbaitekin edo bakarrik ote zinen...)

IKASGELATIK KANPOKO HEZKUNTZA

Definizioa eta onurak

Espazio eta inguruneak

Metodologia

Ikasgelaz kanpoko hezkuntzak dakartzan ONURAK

Osasun fisiko zein emozionala hobetzea, ziklo naturaletik gertuago sentituz.

Motibazioa eta interesa handitzea (eta ondorioz, errendimendu akademikoa).

Irudimena eta jakin mina bultzatu nahiz saioak gehiago gozatzea (plazerraren alderditik).

Ikasleen arteko zein helduekiko harreman eta gaitasun sozialak hobetzea

Irakasle jardunean eragin positiboa (%79), osasuna eta ongizatea (%72), garapen profesionala (%69), lanaren asebetetzea (%69) eta irakasteko moduan hobekuntzak (%51).

Inteligentzia naturalista nahiz naturarekiko atxikimendua areagotu eta hartara hura zaindu eta errespetatzeko ohiturak bereganatzea.

Espazio eta inguruneen garrantzia

Eskolaren kokapen geografikoaren eta tokian tokiko inguruak eskaintzen dituen aukeren araberakoak.

Eskolatik gertu dauden espazio eta baliabideak izan daitezke hastapena.

Oro har, ez dira erabilera espezifikoetara bideratutako espazioak eta ikasgelak bezain egituratuak. Aukerak ematen dituzte askotariko jarduerak egin ahal izateko.

Espazio hori aztertu, ezagutu, eta ikasleentzat ahalik eta onuragarriena izan dadin praktika eta jarduera ezberdinak proposatzea lortu behar da

Komunitate eta eskolaren arteko zubiak eratu.

Hainbat oinarri metodologiko

Ingurunea bera ez da ikasgelatik kanpoko hezkuntza karakterizatzen duen elementu bakarra; ikasteko moduak ere definitzen du metodologia hau.

Alternatibak: AOI, PBI, talde kooperatiboen presentzia edo kasu ezberdinak aztertu eta analizatzea.

Jarraikortasun eta erregulartasunaren garrantzia.

Helburuak: testuinguru errealetako ezagutzaren eraketa, hausnarketarako eta kritikotasunerako gaitasunen garapena, konpetentzia zientifikoaren barneraketa eta ezagutzen arteko koherentzia lerro bat mantentzea.

"Irakasle Cicerone" kontzeptutik urrundu beharra dago, azalpen teoriko hutsetatik alegia.

Baso - Eskola eredua. Zer ikusiko dugu?

SARRERA
AHOLKU PEDAGOGIKOAK
CURRICULUMA NATURAN
  • Aurrekariak
  • Baso-eskola egun bat eta antolaketa
  • Curriculuma naturan: diseinatzen hasteko aukerak
  • Interesguneen eta naturaren
gonbidapenen garrantzia. Irakaslearen rola.
  • Naturan hezi: Baso-eskola eredua
  • Plangintzarako adibide eta aukerak
  • Naturarekin kontaktua eta onurak haurtzarotik
  • Sormen dinamika

Aurrekariak

ESKOLA BERRIAREN ERAGINA....

Naturan Hezi: Baso-eskola eredua

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da.

Helburu bikoitza du.

Natura bihurtzen da hezteko gunea.

Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago, batik bat.

Hezkuntza edukiak curriculum ofizialean oinarrituak egoten dira eta natura bera izaten da baliabide didaktiko garrantzitsuena.

Ohikoa da jolas librea ikasketa metodologia nagusia izatea, haurren ikasteko metodo naturaltzat jotzen delako.

Inguruneari dagokionez, eskolatik gertu dagoen naturagune bat erabiltzea da proposatzen dena.

Mens sana in corpore sano (Pedersen & Febbraio, 2005; Pedersen et al., 2012) Arazo fisiko (alergiak, ikusmen arazoak, obesitatea, motrizitatearen atzerapenak, …), psikiko (estresa, depresioa, …), zein kognitiboak (hiperaktibitatea, arreta baxuko sindromea, ...)

NATURAREKIN KONTAKTUA ETA ONURAK HAURTZAROTIK

Naturak ematen dizkigun espazioak eta baliabideak merkeak eta “agortezinak” dira.

Abstraktua ikusgarri bihurtzen da.

Natura (ia) nonahi dago!

NATURAREKIN KONTAKTUA ETA ONURAK HAURTZAROTIK

Elkarrizketa maila guztietan sustatzen da (Fiskum & Jakobsen, 2012, 2013) eta ondorioz haurren harreman sozialak (Bentsen et al., 2009; Mygind, 2009) eta ongizatea hobetzen dira (Bentsen et al., 2009; Kamitsis & Francis, 2013; Zelenski & Nisbet, 2014)

Berdintasuna (Ceciliani & Bortolotti, 2013; Waller et al., 2010)

Ikasleen jarrera, motibazio maila eta komunikazio gaitasunak hobetzen dira (EHU-Ekoguneak egindako ikerketa)

Sormena (Zamani, 2016)

NATURAREKIN KONTAKTUA ETA ONURAK HAURTZAROTIK

Alfabetizazio berdea (Genovart et al., 2013; Ballouard et al., 2011, 2012; Bögeholz, 2006; Lindemann-Matthies, 2002, 2005, 2006, 2008)

Etorkizun jasangarriagoa (Cameron-Faulkner et al., 2017)

10

BASO ESKOLA EGUN BAT

JARDUERA PROPOSAMENAK

Oinarri pedagogikoak

Praktika erregular baten onurak

Haurtzaroa naturarekin konektatu

Ikaskuntza esanguratsua eta aktiboa

Ikaskuntza fluidoa

Diziplinarteko ikaskuntza

Jolas librea

Baso-eskola antolaketa:

AHOLKU PEDAGOGIKOAK

05

04

03

01

02

TITLE HERE

Jolas-librea

Arropa eta kit-a

Arauak

Gure burua prestatzen

Bilgunea

SUBTITLE HE

Haurren ikasteko metodo naturaltzat jotzen da. Aukera eman barne-izaerarekin konektatzeko, autobideratutako garapen- eta ikaskuntza-prozesuak abiarazteko.

Arauak, seguru sentitzeko behar ditugun euskarriak dira; arriskuak saihesteko beharrezkoak dira, baita elkarbizitza bermatzeko ere.

Beharrezko arropa eta baliabideak eskaini behar dira aire zabalean eroso egon ahal izateko.

Egunarekin kokatzeko laguntzen du.

Garrantzitsua da partaide guztiek baso-eskola prestaketaren prozesu osoan parte hartzeko aukera izatea.

IRAKASLEEN ROLA

Behatzaile eta bidelaguna dena

Hornitzaile bat da

SORTZAILEA

Aukeretara irekia dagoena

Bitartekaria da

Konplize bat da

Beharrezkoa denean soilik esku hartzen duena

Begi zorrotzak ditugu?

Naturaren gonbidapenak

I. Alderdi kulturala
II. Gonbidapenak
III. Balio pedagogikoa
  • Normalean natura definitzeko erabili ohi ditugun hitzak bezain askotarikoa da natura bera.
  • Naturagune bat hezteko eremua bilakatu nahi dugunean, kontuan izan behar dugu naturak bere fluxuak dituela eta momentu oro eraldatzen dela, fenomeno metereologikoak, klimatikoak, izaki bizidunak, urtaroak,...
  • Ikasleen begietara hau guztia inspirazio iturri bihurtzen da.
  • Zergatik ez dugu hau guztia aintzat hartuko eta honen potentzialtasuna balioan jartzen? NATURAREN GONBIDAPENAK
  • Askotariko eguraldiek, izaki bizidunek eta urtaroek eskaintzen dizkiguten egoerak baliabide moduan erabili ahal izatea dugu hizpide.
  • Naturaren gonbidapenen garrantzia eta potentzialtasuna aztertuko dugu, aukera berriak arakatuz.
  • Naturarekiko dugun ikuspuntua gure kulturak baldintzaturikoa da.
  • Aire zabalean egoteari garrantzia ematen badiogu, egoera eta testuinguru anitzekin topatuko garela barneratu behar dugu.

ADIBIDEA

  • Abiapuntua: galdera hau ikasle, irakasle, hezitzaile eta gurasoen artean egin.
  • Guraso eta irakaslei haurtzaroko oroitzapenak partekatzeko eskatu. Ikasleen egungo egoerarekin konektatu dezaten.
ONUREN ULERMEN PARTEKATUA ERAIKI.
Zergatik jolastu egun euritsuetan?
  • Abiapuntua: galdera hau ikasleei euripean jolasten hasi baino lehen bilgune garaian galdetu diezaiokegu.
  • Esperimentu ezberdinak bideratu: hodeiak nola sortzen dira?, landareak ur gehiegi edo gutxirekin zer?, ...
  • Euripean egoteko aholkuak landu: zer jantzi, nola joan, nola mugitu, ...
  • Eztabaida saioak bideratu: euriaz eta nola laguntzen digun, nola sentitzen garen, ...
Zer da euria eta zergatik da garrantzitsua?

PProposamen

Naturaren gonbidapenen adibideak

“Si se hacen cosas reales también son reales sus consecuencias.” Loris Malaguzzi.

Interesguneen garrantzia

Ikasleak/haurrak prozesuaren erdigunean kokatzen ditugu.

Interesguneen identifikazioaren ondoren, proposamenak diseinatzeko aukera izango genuke eta honekin batera txertaketa kurrikularra egingo genuke.

Testuinguratutako ikaskuntza, esanguratsua, garrantzitsua eta integratzailea bultzatzeko aukera dugu.

Jakintza errealitatearekin konektatzeaz gain, jakintzak euren artean harremanetan jartzeko aukera dugu.

Interesguneen mapeoa egin dezakegu, hau da, jolasean, elkarrizketetan, inguruan behatutakoa,… kontuan hartuta.

Zentzua da heziketa prozesuaren gakoetako bat, ulermenari lotuta baina baita motibazioari lotuta ere.

SAIOAK JASOTZEKO AUKERAK

Egunerokoa edo ikasleen marrazkien bidez

Argazkiak, bideoak edo audio grabaketak

Behaketa taulak

Mapa kontzeptualak

Liburu bidaiaria

Gaur egungo hezkuntzaren eskakizunak:

Arloak eta jakintzagaiak

Sarrera

Helburuak eta funtsezko konpetentziak

atalak

Naturan hezi

Euskal curriculuma 2022

Ikas egoerak

Printzipio pedagogikoak

Printzipio metodologikoak

Naturan Hezi / Baso - Eskola eredua

Gaur eguneko hezkuntza eskakizunen hainbat gako

KONSTRUKTIBISMOA HEZKIDETZA ESKOLATIK ATERATZEAREN ALDEKO JARRERAK GIZARTE ERAGILEEKIN ERANTZUKIZUN PARTEKATUA IKASLEA IKASKUNTZA PROZESUAREN ERDIGUNEAN XXI. MENDEKO KONPETENTZIEN GARAPENA (Pentsamendu kritikoa, alderdi emozionala, problemen ebazpena...) ZEHARKAKOTASUNA EZAGUTZA APLIKATUA HELBURUEN BAITAKO IKUSPEGIA METODOLOGIA AKTIBOAK

1. Informazioa bilatzea eta hautatzea bitarteko eta baliabide digital eta analogikoen bidez, bai banaka bai taldean, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz, teknologia digitalak modu seguruan eta iraunkorrean erabiltzeko ohiturak hartuz, informazio hori ezagutza bihurtzeko eta modu antolatuan eta sortzailean komunikatzeko. 2. Galdera zientifiko errazak planteatzea eta erantzutea, pentsamendu zientifikoaren berezko teknikak eta tresnak erabilita, eta jakintza desberdinak elkarrekin konektatuz, ingurune naturalean, sozialean eta kulturalean gertatzen diren gertaerak eta fenomenoak interpretatzeko eta azaltzeko. 3. Arazo-egoerak diziplina arteko proiektuen bidez ebaztea, diseinu-pentsamendua eta pentsamendu konputazionala erabiliz, premia zehatzei erantzungo dien produktu sortzaile eta berritzaile bat lankidetzan sortzeko. 4. Norberaren gorputza, norberaren eta besteen emozio eta sentimenduak ezagutzea eta horien kontzientzia hartzea, eta ezagutza zientifikoan oinarritutako ohitura osasungarriak garatzea, ongizate fisikoa, emozionala eta soziala lortzeko. 5. Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea, eta horien antolamendua eta propietateak deskribatzea, eta haien arteko harremanak ezartzea, kultura- eta natura-ondarearen balioa ezagutzeko eta hura kontserbatzeko eta hobetzeko ekintzei ekiteko, erabilera arduratsu eta iraunkor baten bidez. 6. Gizakiak ingurunean egiten duen esku-hartzearen kausak eta ondorioak kritikoki aztertzea, maila soziala, ekonomikoa, kulturala, teknologikoa eta ekologikoa integratuz eta pertsonen eta planetaren errespetuarekin, zaintzarekin eta babesarekin kontsekuenteak diren ohitura iraunkorrak praktikan jarriz, arazoei aurre egiteko, konponbideak bilatzeko eta konponbidean banaka eta elkarlanean jarduteko gaitasuna garatzeko. 7. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen jarraitutasunak eta aldaketak behatzea, ulertzea eta interpretatzea, kausalitate-, aldiberekotasun- eta ondorengotza-erlazioak aztertuta, elementuen eta gertaeren arteko harremanak azaltzeko eta baloratzeko, eta iraunkortasun-irizpideen arabera jokatzeko. 8. Aniztasuna eta genero-berdintasuna onartzea eta baloratzea, pertsona guztiekiko enpatia eta errespetua erakutsita, gai etikoei buruz modu kritikoan hausnartuta, etengabe eraldatzen ari den gizarte baten ongizate indibidual eta kolektiboan laguntzeko eta Europan bizikidetza baketsua eta errespetuzkoa lortzeko. 9. Gizarte-ingurunean eraginkortasunez eta modu eraikitzailean parte hartzea, Adierazpen Unibertsalek eta Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legeriak bultzatutako printzipio demokratikoek ezartzen dituzten balioak errespetatuz, erakunde demokratikoek bakea eta segurtasuna mantentzeko duten funtzioa baloratuz, errespetuzko harremanak sortzeko eta gatazken kudeaketa baketsua eta elkarrizketa bidezkoa sustatzeko.

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezagutza
Heziketa fisikoa

Proposamenak bideratzeko urratsak

Erreferentzia - puntua
Non zaude momentu honetan?
Ikuspegia
Behatu
Non egon nahiko zenuke?
Hausnartu, ondorioak atera eta ospatu
Planifikazioa Kudeaketa eta Ebaluazioa
Planifikazioa
Aldaketa garaia
Ekintzak aurrera eraman
Nola iritsiko zara bertara?

Proposamen gidatuen ezaugarriak

Aktiboak
Esanguratsuak
Irekiak
Testuinguratuak
Zeharkakoak

Diseinatzen hasteko aukerak

Plangintzarako aukerak

Planifikatutako ikasturte barnean

Ikas egoera / proiektu bidez

Bestelako jarduera aukeren adibideak

"Jarduera bateria" bat izatea interesgarria izan daiteke, modu erregular batean horietara jo ahal izateko. Helburu bati loturiko zeharkako gaitasunak lantzeko izan daitezke baliagarri.

. . .

. . .

JOLASA / DINAMIKA
HAUSNARKETA
IPUINA
ABESTIAK

“Si se hacen cosas reales también son reales sus consecuencias.” Loris Malaguzzi.

PROPOSAMEN GIDATUEN ADIBIDEAK

Sormen dinamika

ONDORIOAK

Naturarekiko dugun ikuspuntua gure kulturak baldintzaturikoa da. Honen inguruko hausnarketa egin beharko genuke.

01

Aire zabalean hezteko aukera eskaini nahi badugu, egoera eta testuinguru anitzekin topatuko garela barneratu behar dugu, naturak berezko fluxuak dituelako.

02

03

Talde gisa, marko orokor bat eraikitzea premiazkoa da, modu eraginkor eta esanguratsuan jarduteko. Azken finean, gure praktikaren ipar orratza izan beharko litzateke.

04

Naturaren gonbidapenak eta ikasleen interesguneak abiapuntu direnean, ikaskuntza prozesuaren norabidea aukeretara irekitzen ari gara.

Ikasleen interesgunetatik zein inguruan gertatzen den horretatik abiatzean, ikasleak prozesuaren erdigunean kokatzen ditugu eta ikaskuntza testuingurukoa eta esanguratsua bultzatzeko aukera dugu.

05

06

Familiekin eta irakasleekin sentsibilizazio saioak egitea premiazkoa da, onuren ulermen partekatua eraikitzeko.

Basoaren eta naturaren ezagutza eta esplorazioan murgiltzeko zer-nolako loturak egin ditzakegun pentsatu eta hauek diseinatu beharko lirateke.

07

"Haurrek natura ezagutu gabe eta preziatu gabe hezten badira, natura ez dute ulertuko. Eta ez badute ulertzen, ez dute babestuko. Eta beraiek ez badute babesten, nork egingo du?" David Attenborough

Mila esker!

  • Kanpoan egoteaz gozatu.

Arropa sendoa, oinetakoak zein osagarri aproposak.

  • Urtaro, eguraldi eta jolas motaren aldatu.

Erosoa: nola sentitu? (materiala). Erraza: jantzi eta erantsi. Kolorea.

  • Baso-eskolako kit-a

Ikas material gisa antolatu, onuragarria eta mesedegarria da.

  • Baso-eskolako jantziekin jolastu edo erosketa kudeatu.

Baso jantziekin kutxa bat sortu edota panpin bat basoko arroparekin jantzi.

Plangintzarako aukerak

Planifikatutako ikasturte barnean

  • Ohiko ikasturte batean landu ohi diren proiektuetan Baso - eskolako eredua txertatzean datza.
  • Zein lotura egin ditzakegu basoaren / naturaren ezagutza eta esplorazioan murgiltzeko?

ARAUAK

• Seguru sentitzeko behar ditugun euskarriak.• Seguru eta aske bizitzeko aukera bermatu.• Ikasleekin oinarrizko arauak erabaki behar dira.• Segurtasun marko bat finkatu.

Plangintzarako aukerak

Ikas egoera bidez

  • Ikas - egoera batek abiapuntu zehatz batetik (problema, erronka, desafio edo galdera) azken produktu bat egitera eramango duen ibilbide didaktiko bat ezartzen du, testuinguru espezifiko jakin batean.
    • Ikasleek planteatutako gai interesgarri bat, fenomeno baten behaketa, problematika bat, eragile batek planteatutako eskaera...
  • Arlo edo ikasgai bati baino gehiagori dagozkien jakintzak txertatu eta konbinatzetik egindako garapena da, planteatzen den egoera interpretatzea ahalbidetuko duena.
    • Ikaskuntza mota honek berarekin dakar kultura - produktu bat edo komunitaterako zerbitzu bat egitea.
  • Zereginak eta jarduerak zenbait fasetan antolatuko dira: Hasierako fasea, garapen fasea eta amaierako fasea

aurtengo adibidea

Jolasa

Jolas-librea

• Bizirauteko gaitasuna da. • Aktibitate mental handia da, fluxuan sartu. • Jolastean hanka sartu daiteke, huts egin daiteke. • Haurren eskubidea da; beraien askatasunezko espazioa.

Jolasak zer ekarpen egiten dio ikasleari?

• Beldurrak gainditzeko aukera. • Pentsamendurako sarbidea. • Munduari zentzua eman. • Sozializazioa. • Hizkuntzak, komunikazioa eta autorregulazioa. • Elkarlana-Gatazken ebazpena. • Sormena. • Gorputza eta mugimenduaren garapena.

Naturan jolastean

Ikaslearen ikaskuntza-prozesua, garapen-prozesua, ikaslea eta jolasa aberasten dira. Eta dimentsio ezberdinak (motorra, kognitiboa, soziala eta emozionala) ere aberastuko dira .

BILGUNEA

• EGUNAREKIN KOKATZEKO LAGUNDU. Egunaren arduraduna saioaren gidaria da. • Bilgunea zertarako? Ikasleen ahalduntzea, komunikazioa eta enpatia lantzeko, emozioetaz aritzeko, elkarbizitza sustatzeko, gatazken ebazpena, adostasunera heltzeko, frustrazioa kudeatzeko, arauak finkatu eta garrantziaz hausnarketak egiteko, konfort egoerari uko egiten prestatzeko eta naturarekiko errespetua eta ezagutza bermatzeko. • ROLEN BANAKETA Komunikazio eraginkorra eta kohesioa beharrezkoa da: Koirakaskuntza. • GIDARIA: orientazioa emateko, talde baten barne daudela sentiarazteko, parte hartzea sustatzeko, ongizatea bermatzeko eta jarduerak gidatzeko, denbora kudeatzeko eta eremua aztertu. • BABESLEA: kontentzioa landu, isiltasuna beharrezkoa denean, entzute aktiboa, haurren behar fisikoak asetu, kontentzioa behar duten ikasleak lagundu eta ikasleen beharrak asetu eroso egon daitezen.

Ikasleak prestatzen
Irakasleak prestatzen

Ikasleen ongizatea sustatzea eta ikasketa esanguratsua izan dezaten gure helburua bada; ikasleak ikasketa prozesuaren bihotzean egon behar dira.

Urte osoan zehar egin behar da: jakin-mina piztu, kontzientzia garatu, tokiarekiko erlazioa sortu, ditugun gaitasunak garatu eta edukien transmisio eraginkorra egin.

  • GELA ABERASTU: eremuaren argazki bilduma, baliabideak bildu, soinuak grabatu, baso -eskola gunea sortu eta liburuak txertatu (TIK-ak erabili ahal dira).
  • MUNDU TXIKIAK edo MAKETAK: euskarri txikiak erabilita, egoerak eta eremuen errepresentazioa sinbolikoki egiteko. Trantsizio malgua.
  • BASO JANTZIEKIN JOLASTU: Jolas sinbolikoaren gunea aberastu. Autonomia eta konfiantza garatu. Urtaroka antolatu. Gure motxila elkarrekin prestatu, guztion inplikazioa! BASO JANTZIEN EROSKETA.
  • BASOAN ESPERO DENA: aurretik denon artean egoera berria aztertu eta erabakiak hartu: arauak, biltzeko deia...
  • MURGILKETA LANA: eremua ezagutu, esploratzen hasi, erlazioa sortu eta interesa + jakin-mina piztu.
  • KANPO ESPAZIOA ARAKATU: behatzen dena erregistratu, galderak egin, hipotesiak, informazioa bilatu eta kontzientzia landu.
  • MATERIAL EZBERDINAK ERABILI: lupak, landa koadernoak, gidak,...
  • TOKIAREN INFORMAZIO ABERATSA EMANGO DIGU: eremua irakurtzen ikasi.
Familiak prestatzen

Sentsibilizazio saioak egitea premiazkoa da, onuren ulermen partekatua eraikitzeko.