Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Eskizofrenia

Ana Catalán

Created on September 20, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Epidemiologia

Diagnostikoa

Eskizofrenia Zer da?

Diagnostiko diferentziala

Eboluzioa eta pronostikoa

Ezaugarri klinikoak

Tratamendua

Etiologia

Eldarnioak
Haluzinazioak
Haluzinazioak
Bizitza normala izateko gaitasunaren narriadura
Aparatuak ezarri
Haluzinazioak
Eguneroko gauzen beste esanahi batzuk
Haluzinazioak
Haluzinazioak
Psikosia. 2. Zatia
Psikosia. 1. Zatia

Zer da eskizofrenia?

Ikertzaileak

Hurrengo hauek eskizofrenia ikertu zuten. Klikatu izenetan beren teoriak edota ideak ezagutzeko:

Kraepelin

Bleuler

Kahlbaum

Tim Crow

Emil Kraepelin

Gaixotasuna honela deskribatu zuen: dementia precox izeneko alterazio edo akats kognitiboa, gazteetan eztularen gainean gertatzen zena.

Eugen Bleuler

Eskizofrenia terminoa erabili zuen afektatutako pazienteen pentsamenduaren, emozioen eta portaeraren banaketa azaltzeko.

Karl L. Kahlbaum

Katatonia deskribatu zuen. Besteak beste, katatonia jarrerari eragiten dion asaldura konplexua da.

Bi gaixotasun mota deskribatu zituen:

Tim Crow

I mota Sintoma positiboak nagusi zirela

II mota Sintoma negatiboak nagusi zirela

ESKIZOFRENIA

epidemiologia

ETIOLOGIA

Diatesi-estres modeloa
Neurobiologia
Faktore psikosozialak
Genetika

NEUROBIOLOGIA

Garuneko guneak

Neurotrasmisoreak

Neurotrasmisoreak

Dopaminaren hipotesia

Beste neurotrasmisore batzuk

Genetika

Eskizofrenia gaixotasun genetikoa da. Hau da, pertsona batek eskizofrenia izatea posible da bere familiakoren batek gaixotasuna pairatzen badu, batez ere familiar hori hurbila baldin bada. Biki monozigotikoek izango dute konkordantziarik handiena kasu honetan.

Faktore psikosozialak

Kontuan hartu behar ditugu eskizofrenian eragiten duten faktore psikosozialak. Nahasmendua lehenago hasiko da eta larriagoa izango da. Faktore hauek ez dira kausalak, baina influentzia dute tratamenduan. Industrializazio eta urbanismoak eragina dute gaixotasunaren agerpen adinean eta gaixotasunaren larritasunean, baina ez dago argi faktore kausalak diren.

Teoria soziala

Teoria familiarrak

Teoria psicoanalitikoak

.:. EZAUGARRI KLINIKOAK .:.

Pazientearen deskribapen orokorra

Gaixotasunaren eboluzioa

Egoera mentalaren azterketa

.:. GAIXOTASUNAREN EBOLUZIOA.:.

Sintoma etazeinu prodromikoak

Sintoma espezifikoak

Sintoma premorbidoak

.:. PAZIENTEAREN DESKRIBAPEN OROKORRA .:.

.:. EGOERA MENTALAREN AZTERKETA .:.

Biolentzia, oldarkortasuna suizidioa

Sintoma positiboak

Afektibitatea

Sintoma negatiboak

Pazientearen deskribapen orokorra

Orientazioa eta memoria

Alterazio fisiko txikiak

Alterazio neurologikoak

Egoera mentalaren azterketa

Sintoma positiboak

Pertzepzio alterazioak

Pentsamenduaren alterazioak

Sintoma positiboak

Pentsamenduaren alterazioak

Sintoma positiboak

Pertzepzio alterazioak

Haluzinazioak

Sintoma negatiboak

AFEKTIBITATEA

Alterazio neurologikoak

Agertzekotan pronostiko larriagoa iradokitzen dute. Tik-ak, tono muskular anormala…

OLDARKORTAZUNA, BIOLENTZIA, SUIZIDIOA ETA HOMIZIDIOA

Diagnostikoa

DIAGNOSTIKOA

DSM - 5 - TR

A Kriterioak
B Kriterioak
Espezifikatzaileak

DIAGNOSTIKOA

DSM - IV - TR

DIAGNOSTIKOA

Froga osagarriak

Estrukturala

EMN

TAC

Diagnostiko diferentziala

EBOLUZIOA ETA PRONOSTIKOA

TRATAMENDUA

MOTAK

ANTIPSIKOTIKOAK

ATIPIKOAK

TIPIKOAK

TRATAMENTU LAGUNTZAILEAK/KOADIUGANTEAK

Pentsamenduaren edukia:

Ideiak, siniskerak eta estimuluen interpretazioak barne.

1. Ideia deliranteak edo lirurak edo eldarniozko ideiak: persekutoriak, handikotasuna, erlijiosoak edo somatikoak, nihilista izan daitezke. Sinesmen edo pentsamendu faltsuak, errealitatean oinarririk gabekoak. Adibidea: auzoko bat dago esquizofrenia duen pertsonaren pentsamenduak kontrolatzen. Okerreko usteak, pertzepzioak edo esperientziak txarto interpretatzearen ondorioz, eskuarki. – Pertsonak uste du bera pertsegitzen, gogaitarazten, engainatzen, espiatzen edo irrigarri uzten ari direla. – Zenbait keinu, zenbait iruzkin edo liburu, egunkari, abesti edo telebistako zenbait pasarte edo inguruko beste zenbait elementu, bereziki berari zuzenduta daudela uste du. – Bere pentsamenduak kanpoko indar batek atzitu dituela uste du (pentsamendu lapurreta). – Bere gorputza edo ekintzak kanpoko indar batek kontrolatzen dituela uste du. – Bakantasun sentipena du; baliteke beste norbait dela sinetsita egotea. – Gai espiritual edo erlijiosoez gehiegizko kezka erakusten du.

2. Automatismo fenomenoak: pentsamendu eta konduktaren asmakizuna, lapurketa, eko eta kontrola.

3. “Pérdida de los límites del yo”: gaixo hauek ez dakite non hasi eta amaitzen den euren pertsona, horregatik askotan ingurukoek euretaz ari direla uste dute (erreferentziazko ideiak); edota beste objetu batekin bat egin dutela uste dute (identitate kosmikoa). Batzuek ez dakite zein dan euren sexua edo euren orientazio sexuala.

Eskizofrenia paranoidea

- Sintoma bereizgarria: ideia delirante bat edo batzuekiko kezka edota entzumen aluzinazio ugariak. (pertsekuzio edo handikeri ideiak izan ohi dira) - Gaixotasunaren lehenengo episodioa beste motetan baino beranduago agertzen da - Pronostikoa hobea da inteligentzia mantentzen baitute - Normalean pertsona urduriak, fidagaitzak, harretatsuak (“cautelosos”) eta erasokorrak dira; baina zenbaitetan, jende aurrean normal portatzen dira.

- Sintomak nerabezaroan hasten dira.- Sintoma larrien agerpena, gizarte edota inguruneko aldaketa batengatik gerta daiteke (unibertsitatean hastea, drogak hartzea, senide baten heriotza etab.). - Eskizofreniak sintomen arintze eta larriagotze faseak ditu.

- Lehenengo episodio psikotikoaren ostean, pazientea gradualki errekuperatzen da eta denboraldi luze batean zehar “normal” egon daiteke. Hau da, lehenengo episodioaren ostean normaltasunera hel daiteke. Izan ere, orokorrean, berrerortzen dira. Horregatik, lehengo episodio psikotiko osteko (diagnostikoa egitean) lehenengo 5 urteak garrantzitsuak izango dira, gaixotasunaren kurtsoa nolakoa izango den susmatzeko.

- Berragerpenek funtzio basalaren deteriorora eramaten dute. - Depresio postpsikotikoa ager daiteke. - Estresarekiko bulnerabilitatea bizitza osoan zehar daukate. - Denborarekin sintoma positiboak arintzen dira baina negatiboak larriagotzen dira

EBOLUZIOA

Katatonikoa

- Gaur egun arraroa da Europa eta Ipar Amerikan ikustea, duela hamarkada batzuk ohikoagoa. - Funtzio motorren alterazioa dago:

- Zurruntasuna.- Argizari-flexibilitate (“flexibilidad de cera”): artikulazioa mugi dezake argizaria balitzan.- Gorputz jarrera arraro edo deserosoen adopzioa.- Muturreko negatibismoa (“negativismo extremo”):- Mututasuna: Pertsona hauek hitz egin dezaketen arren ez dira gai hitzekin espresatzeko.- Ekolalia: lengoaiaren asaldura da, zeinetan gaixoak beste pertsona batek esandako hitza edota esaldia errepikatzean duen nahi gabe, eko bat zango balitz bezala.- Ekopraxia: beste pertsona batek egiten dituen keinuak errepikatzea.- Katalepsia gisa agertzen den mugiezintasun motorra edo estuporra (erreakzio motorrak adierazteko urritasuna). Ezaugarriak:

- Jarduera eza (inactividad) - Estimuluekiko erantzuna gutxituta- Aldaezina den gorputz jarrera mantentzeko joera dute (gaixoa postura batean ipintzen duzu eta horrela geratzen da; adibidez, almohada bat ipini, gero kendu eta gaixoak burua altxatuta mantentzen du: “signo de la almohada”).

Eskizofreniaren oinarria hiperaktibitate dopaminergikoan dagoela azaltzen du honek. Horretarako, batetik, D2 errezeptore dopaminergikoen antagonistak diren farmakoek duten efikazia eta bestetik, aktibitate dopaminergikoa handitzen duten farmakoak psikotomimetikoak izatea hartu dira aintzat.

Sustantzien gehiegikeriak pronostikoa txartzen dute. Gaixo hauen gehiengoak (Hiru laurdenak) erretzen du. Tabakoak neuroleptikoen metabolismoa aldatzen du, eta beraz, tratamenduarekin badago eta erretzeari uzten badio, bat-bateko neuroleptiko igoera emango da kaltea eraginez. Bestalde, tabakoa erretzeak neuroleptikoek eragindako sintoma parkinsonianoak murrizten ditu, nikotinaren menpeko neurona dopaminergikoen aktibazioa eragiten duelako. Gainera, nikotinak eskizofreniaren sintoma positiboak murriztu ditzake (aluzinazioak…), kanpoko estimuluen pertzepzioa murriztuz garuneko errezeptore nikotinigoengan duen eraginagatik. Tabakoaz gain, substantzia gehiegikeria ohikoa da eskizofrenian, hona datuak. - %30-50 alkoholaren dependentzia dauka. - %15-25 cannabisarekiko dependentzia dauka. - %5-10 kokaina kontsumitzen du.

Lau dopaminergiko bide izaten dira. Bide horiek neuroleptikoen ondorio terapeutikoak eta sekundarioak azal ditzakete. Lau dira:

1) Nigroestriala. Substantzia beltzetik gongoil bobaletara doa. Kontrolatzen ditu mugimenduak. 2) Mesolinbikoa. Mesentzefaloaren sabel-segmentutik accubens nukleora doa. Abusuzko drogen eldarnioetan, haluzinazioetan eta euforian inplikatuta dago.

3) Mesokortikala. Eremu tegmentaletik azal linbikora doa. Zeregin bat betetzen du eskizofreniaren sintoma kognitibo eta negatiboetan.

4) tuberoinfundibularra: Hipotalamotik aurreko guruin pituitariora doan bide dopaminergiko infundibularra.Prolaktinaren jariaketa kontrolatzen du.

Afektibitatea

Erantzun emozional gutxitua Emozio exageratuak (gehiegizko haserrea, zoriontasuna, antsietatea)

Afektu laua (apatiko, astun, emozionalki hotz...) Deprimituta: gertakari postsikotikoa Beldurra Perplejitatea Anbibalentzia: bi emozio alde berean agertzea Isolamendu soziala Negatibismoa: munduaren errealitateari ezetza

Suizidiorako joera: %50 bere buruaz beste egiteko saiakeraren bat egiten du eta %10-15ak lortzen du.

Suizidiorako arrisku faktoreak: txarto diagnostikatutako depresioa, gaixo kontzientzia, gizonezkoa, hezkuntza maila altua, gaztetasuna, aurrekari familiarrak (suizidiorako), errekaida baten ondoren hobeto izatea, bakarrik bizitzea, toxikoak, itxaronbide eta espektatiba altuak izatea…

Teoria psikoanalitikoak
Margaret Mahler
SIgmund Freud

Autoerotismora erregresioa.

Fase sinbiotikoan alterazioa

Melanie Klein

Fase eskizoparanoidean fijazioa.

Haluzinazioek gainerako zentzumenei ere berdin eragin diezaiekete, hain sarri gertatzen ez bada ere, esate baterako:

• Auditiboak (ohikoenak): mehatxuak, akusatorioak, “obscenas“; 2 ahots elkarren artean berbetan; ahots bat pazientearen jokaeraz berbetan...• Ikusmenekoak ere ohikoak. • Ukimen, usaimen eta dastamenezkoak ez dira ohikoak • Aluzinazio zenestesikoak: gorputzeko organoen aldaketen sentzazio da esaterako garunean erretze sentzazioa, odol basoetan presioa eta ebaketa sentzazioa hezur muinean. • Aluzinazio zinestesikoak: mugimendu sentsazioak dira.

TAC

Bentrikuluaren eta alboko bentrikuluen tamaina handitua eta bolumen kortikala zertxobait txikitua ikusten da. Hau da, eskizofrenia pairatzen duten gaixoetan ehun zerebral kopuru txikiagoa ikusi da.

Aurkikuntza hauek ordea ez dira eskizofrenian soilik agertzen: dementzian, alkoholismoan, transtorno afektiboetan… ere ikus daitezke. Gaixo eta osasuntsuen artean ez da bentrikuluen tamainan alde handiegirik ikusten, hori dela eta, OTA-ren erabilgarritasuna eskizofreniaren diagnostikoan nahiko mugatua da.

Katatonia

Beste nahasmen batzuen barruan ager daiteke (TAB, SQZ, depresioa, gaixotasun ez psk-folato defizia, nahasmen autoimunitarioak…). Sindrome katatonikoa: funtzio motorearen alterazioa da.

Motak:• Nahasmen mental batekin lotutakoa • Beste nahasmen mediko batekin lotutakoa • Ez espezifikatua.Sindrome katatonikoa: * Zurruntasuna, * Katalepsia: - Jarduerarik eza (inactividad) - Estimuluekiko erantzuna gutxituta - Aldaezina den gorputz jarrera mantentzeko joera dute: “signo de la almohada” eta argizariaren malgutasuna (“flexibilidad cerea”) * Gorputz jarrera arraro edo deseroso hartzea * Muturreko ezkortasuna (“negativismo extremo”) * Ekosintomak: ekolalia eta ekopraxia.

Diatesi-estres modeloa

Eskizofrenia pairatzeko berezko joera duen pertsonarengan estres biologiko zein ingurumen estresa eragiteak eritasunaren sintomak agertzea eragin dezake. Zaurgarritasun edo berezko joera hori faktore epigenetikoen ondorioz, gehiegizko substantzia hartze, estres psikosozial edota trauma esaterako, gaixotasun pairatzeko aukera gehiago gida daitezke.

Ospitalizazioa noiz?

- Diagnostikoa jartzeko.- Pazientearen segurtasuna bermatzeko (ideia suizidioetan adibidez). - Beharrizan basikoen ezgaitasunean (jan, jantzi, garbitu). Paziente gehienek ondo erantzuten diete antipsikotikoei. Tratamenduaren 2.aste amaierarako hobekuntzak ez badira ikusten, tratamenduaren hutsegitearen arrazoietan pentsatzen hasi beharko da: pazienteak tratamendua ez jarraitzea, lesio organiko bat egotea… Gaixoaren aldiaren arabekoa: Aldi kronikoan erabili dosirik txikiena; Aldi akutuan: Berehala kontrolatu: ahoz edo muskulubarneko injekzioaz erabili. Estabilizazio aldia lortzeko 4-8 aste behar da. Lehenengo gertakariaren ondoren, gutxienez 1-2 urtez erabili antipsikotikoa, bigarrenaren ondoren 5 urtez, eta hirugarrenaren ondoren betiko. Eskizofrenia erresistentea: 2 farmako erabili arren mantentzen den esquizofrenia.

Pentsamenduaren forma:

Pazienteetan hitz egiteko eta idazteko eran ikusten da: - Asoziazio galera: esaten duten esaldi batek ez du hurrengoarekin zerikusirik gordetzen. - Zirkunstantzialitatea: (a donde vas manzanas traigo): zeozeri buruz galdetzekotan beste zeozer kontatzen dizute. - Tangentzialitatea: zeozer kontatzen hasten dira eta beste gai batera pasatzen dira aurrekoa amaitu gabe.

- Inkoherentzia - Neologismoak: hitz berriak asmatzen dituzte. - Ekolalia: hitzak errepikatzen dituzte. - “la ensalada de palabras” - Mutismoa.

Pentsamenduaren prozesua

Ideiak formulatzeko era eta lenguaia. - Blokeoa: zerbait kontatzen bat-batean kontatzeari usten diote, askotan aluzinazioen agerpenengatik izaten da. - Ideien fuga. - Arreta gutxipena. - Edukiaren pobretasuna. - Abstrakziorako gaitasun eskasa. - Pentsamenduaren kontrola: kanpoko indarrek kontrolatzen dute pazientearen ideiak. - Pentsamenduaren trasmizioa: ingurukoek euren pentsamenduak irakurrri ahal dute.

Errealak ez diren gauzak ikusi, entzun edo sentitu. Eskizofrenia duten pertsonek beren portaerari buruz hitz egiten ari diren edo aginduak ematen ari zaizkien ahotzak entzun ditzakete.

Maizen entzumenezkoak gertatzen dira: hotsak edo ahotsak entzutea, pertsonari zuzentzen zaizkionak, egiten duena iruzkintzen dutenak edo euren artean hitz egiten dutenak.

Ahotsek gauza atseginak edo zakarrak esatea litekeena da, iraindu edo mehatxatzea, edo aginduak ematea gerta liteke, eta pertsona esanekoa egitera behartuta sentitzea, eta horrek larritasun handia sortzen dio. Ahots horiek benetakotzat ditu pertsonak eta batzuetan erantzun egiten die.

Suizidioa maiz ematen da eskizofrenikoen artean: %50 gutxienez behin suizidatzen saiatu da eta %10-15 artean beren buruaz beste egiten dute. Eskizofrenia duten emakumeen eta gizonen suizidatzeko probabilitatea berdina da. Suizidioa errazten duten arrisku faktoreak:- Gaztea izatea. - Sintoma depresiboak izatea. - Funtzionamendu premorbido, hau da, gaixotun aurreko funtzionamendu ona eduki izana.

Gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, beste sintoma batzuk agertzen hasten dira. Pertsona modu arraroan portatzen eta zentzurik gabeko gauzak esaten hasten da. Eskizofrenia duten pertsonek aluzinazioak izan ditzakete, hau da, errealitatean ez dauden gauzak ikusi, sentitu, usaindu edo entzuten dituzte. Sintomen zorroztasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera, eta sintomen garapena ere aldakorra izan daiteke.

Gogoratu eskizofrenian ez dagoela sintoma eta zeinu patognomonikorik, izan ere gaixotasun honetan agertzen diren sintomak beste gaixotasun psikiatriko batzuetan ager daitezke. Beraz, pazientearen aurrekariak ezinbestekoak izango dira diagnostikorako. Horrez gain, azterketa bakar baten emaitzekin ezin da diagnostikoa eman. Gainera, pazientearen sintomak denborarekin alda daitezke.

Antipsikotikoen bidezko tratamendurako printzipio terapeutikoak

1. Tratatu nahi diren sintomak ondo definitu behar dira.2. Farmakoaren lehenengo erabileran erantzun ona egon bada, berdina erabili. Senideren batean erantzun ona izan badu, farmako berdina erabili. 3. Gutxienez 4-6 aste egon behar da farmakoarekin bere eragina baloratzeko. 4. Beharrezkoa ez bada, ez erabili farmako bat baino gehiago. 5. Gutxieneko dosi eraginkorra erabili.

Orokorrean, farmako antipsikotikoak seguruak dira. Baina normalean, tratamendua hasi baino lehen eskatu behar dira: hemograma, funtzio hepatikoaren probak eta EKG (batez ere 40urte baino gehiagoko emakumeetan eta 30urte baino gehiagoko gizonezkoetan).

A KRITERIOAK

Hurrengo sintometatik 2 edo gehiago agertu behar dira hilabete batean zehar (edo denbora tarte laburragoan tratamendua egokia bada):

a. Ideia deliranteak b. Haluzinazioak c. Lengoaiaren desorganizazioa (ohikoa da inkoherentzia edo haria galtzea) d. Portaera katatonikoa edo guztiz desorganizatua e. Sintoma negatiboak: esaterako, afektu laua (gaixoek berdin esaten dute euren ama hil dela edota parranda batera doazela), abulia edo alogia (borondatez jokatzeko edo erabakiak hartzeko ahalmenaren galera edo gutxipena)… Orokorrean hauek zailago ikusten dira.

Serotonina

Clozapina bezalako serotonina-dopamina antagonistek garrantzi handia dutela ikusi da. 5-HT2 errezeptore serotoninergikoen antagonismoak sintoma psikotikoak gutxitzen ditu eta D2 errezeptore dopaminergikoen antagonismoaren ondorioz agertzen diren mugimendu alterazioak arindu. Jarrera suizida eta inpultsiboekin erlazionatu da.

Eskizofrenia zergati asko direla-eta sortzen den asaldu mental zorrotza da. Asaldu hori, jasatzen duen pertsonarentzat, zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. Horregatik, gizarte- egoeretan arraro porta daiteke, memorian eta elkarrizketan arazoak azaltzen baititu.

Eskizofrenia duten pertsonetan modu askotako sintomak agertzen dira. Batzuetan, sintoma horiek bat-batean agertzen dira; baina gehienetan gaixotasuna astiro garatzen da, hileetako eta are gehiago urteetako prozesuan zehar.

Hasieran sintomak ez dira nabaritzen, edo beste arazoren batek sortutako sintomatzat har daitezke. Sarritan, pertsona horiek islaturik sentitzen dira, eta uzkurtu egiten dira, errealitatearen kontrola desagertzen doanean. Arazo horiek direla-eta, lagunak egiteko ezgauza ikusten dute beren burua eta, ondorioz, beren higieneaz eta itxuraz arduragabetu egiten dira. Eskolara joateari edo lan egiteari uztea dira gaixotasunaren beste sintoma goiztiar batzuk.

Mortalitatea poblazio orokorrarena baino altuagoa da (bai akzidentala bai naturala). Kontuan hartu behar da gaixo hauei gaixotasun mediko-kirurgikoak diagnostikatzea eta tratatzea poblazio orokorrari baino zailagoa dela. Gutxiago kexkatzen direlako, sintoma fisikoak txarrago deskribatzen dituztelako.

Garuna

Etiologia ezezaguna den arren, garuneko zenbait gunek eskizofreniaren fisiopatologian zuzenean parte hartzen dutela uste da:

- Sistema linbikoa : lehenengo prozesu patologikoaren kokaleku posiblea.

- Garun azal frontala,

- Oinaldeko gongoilak.

Garun eremu hauek elkarren artean erlazionaturik daude, horrela bada, baten disfuntzioak besteetan prozesu patologikoak gertatzea eragin dezake.

Hurrengo sintometatik bi edo gehiago agertu behar dira:
- Ideia deliranteak.- Aluzinazioak.- Hizkera desantolatua.- Portaera oso desantolatua edo katatonikoa.- Sintoma negatiboak.

Eskizofrenia kultura eta talde sozioekonomiko guztietan ematen den gaixotasuna da. Nazio industrializatuetan, batez ere txiroen artean, gehiago ikusten da. Etorkin berrien artean ere oso ohikoa da, izan ere, etorkina izateak estres bat suposatzen duelako. Txiroetan agertzeko arrazoia azaltzeko bi teoria daude:

• Hipótesis de la deriva descendente: (Beheranzko deribaren hipotesia)

• Hipótesis de la causalidad social: (Kausalitate sozialaren hipotesia)

Afektibitatea

Afektu kamutsa (edo interesik gabekoa): Beste pertsonekiko erreakzio afektiborik eduki ezina. Eskizofrenia duen pertsonak ez du sentimendurik edo hunkipenik erakusten. Ez du nahi begiradarekin kontakturik izan, eta keinu edo mugimendu gutxi egiten du.

Abulia: Berezkotasunik edo iniziatibarik eza. Anhedonia: Inoiz atsegingarriak izan ziren jardueretan atseginik edo interesik ez izatea. Atentzioaren falta: Kontzentrazio mentalarekin arazoak izatea.

Sexu bietan prebalentzia bera azaltzen badu ere, gaixotasunaren hasiera-unea eta eboluzioa ezberdinak izango dira.- Gizonezkoetan eskizofreniaren agerpena goiztiarragoa da, eritasunaren hasiera pikoa 10-25 urte artean kokatzen da.- Emakumeen kasuan, bi hasiera pikoa bereizten dira: 25-35 urte artean bata, eta bestea, emakumeen %3-10 biltzen duena, 40 urtetik aurrera.45 urtetik aurrera azaltzen denean hasiera berantiarreko eskizofreniaz hitz egiten da.

Sintoma primarioak identifikatu zituen: asoziazio gaitasunaren alterazioak, afektibitatearen alterazioak, autismoa eta anbibalentzia (def. kontrako sentimenduen, ideien, aktitudeen edota inpultsoen aldibereko existentzia pertsona batean). Sintoma hauek lau A-k moduan ezagutzen dira: Asoziazioak, Afektibitateea, Autismoa eta Anbibalentzia.

Eugen Bleuer

Bleuler-ek ere, sintoma sekundarioak deskribatu zituen; hala nola: delirioak eta aluzinazioak.

Eskizofrenia duten pertsonak ez dira arriskutsuak. Gure gizartean –zenbaitetan komunikabideen informazio partzialek eta ikusleek elikatuta– oso zabal dabil arriskua eta buru gaixotasuna lotzen dituen aurreiritzia, eta horrek gaixotasunaren kontzeptu negatiboa sorrarazten du eta gizarteak errefusatzea eragiten.

Aurreiritzi horren aurka, eskizofrenia duten pertsonarik gehienak uzkurrak dira, geldoak, pertsonen arteko harremanari ihes egiten diotenak. Inguruabar jakin batzuetan baino ez dira erasokor bihurtzen (batez ere tratamendurik jasotzen ez badute). Portaera erasokorra mehatxugile moduan (euren eldarnio eta haluzinazioen ondorioz) ikusten duten mundutik euren burua defendatzeko eratzat uler daiteke.