Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Zer da filosofia? (II)
Ainara Kaltzakorta
Created on September 18, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Tarot Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Women's Presentation
View
Geniaflix Presentation
View
Shadow Presentation
View
Newspaper Presentation
View
Memories Presentation
Transcript
filosofiaren sorrera
Materialaren sortzailea: Lourdes Cardenal
Filosofia k.a. VI. mendean sortu zen Greziako kolonia batzuetan, Mileton eta Efeson hain zuzen ere. Lehenengo filosofoei, "filosofo aurresokratikoak "deitzen zaie.
filosofiaren sorrera
Éfeso
Mileto
Parmenides
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK
Tales Miletokoa
Lehen filosofoek batez ere naturararen inguruan hausnartu zuten. Haien helburua arkhe-a zein zen bilatzea izan zen, hau da, existitzen den guztia sortu eta osatzen duen printzipioa bilatzea. Filosofo bakoitzak arkhe desberdin bat proposatu zuen.
Demokrito
Enpedokles
Heraklito
Anaximandro
Anaximenes
jolas dezagun!
Ezagutzen duzue memory card jokoa? gure memory card jolas propioa sortuko dugu. horretarako, bikoteak izango diren tarjetak sortuko ditugu, batean filosofoaren izena agertuko da eta bestean pentsalari horrek proposatzen zuen arkhea.
Sofistak eta Sokrates
K.a. V. mendean, Atenasen demokrazia agertu zen. Hori dela eta, filosofiaren eta hausnarketaren gai nagusia natura izatateik gizakia izatera igaro zen. Hasierako aldi horretan, bi jarrera kontrajarri egon ziren, batetik, Sofistena eta bestetik, Sokratesena.
Sofistak
Sokrates
Sokratesen ustez ordea, posible zen egia unibertsaletara iristea elkarrizketaren bitartez. Horretarako, bi parte zituen metodo bat proposatu zuen. Lehenengo, IRONIAren bitartez, galderak egiten zizkien bere solaskideei. Galdera horien helburua zera zen: konturatzea ez zekitela pentsatzen zuten bezain beste edo zalantzatan jartzea aurretik segurutzat zituzten ideia batzuk. Ondoren, galderekin gidatutako elkarrizketa eraikitzaile baten bitartez, bien artean egia ezagutzera iristen ziren. Bere metodoaren azken zati horri MAIEUTIKA deitzen zaio eta hitzak bere jatorrian, "erditzeetan laguntzeko teknika" esan nahi du.
Sofistak munduan zehar ibiliak ziren jakintsuak ziren eta Atenasen, gazteei publikoan hitz egiten, arrazoitzen, argudiatzen eta konbentzitzen irakastera dedikatzen ziren. Gaitasun eta jakintza horiek garrantzitsuak ziren demokrazian, izan ere, herritar guztiek zuzenean parte hartzen zuten hiriko gai politikoak lantzen ziren agoran. Sofistek ez zuten sinisten egia absolutu batetan, beraiek erlatibistak ziren. Hori dela eta, bakoitzak nahi duena defendatzen erakusten zuten, benetan ona dena defendatzen erakutsi beharrean.