Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

FILOSOFIA

naiara_55

Created on September 17, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Tarot Presentation

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Transcript

1. gaia

JAKINTZA FILOSOFIKOA

ZER DA FILOSOFIA?

01

ZER DA FILOSOFIA?

DEF. 1. ETIMOLOGIA

2 HITZ GREKO OINARRIAN HARTZEN DITU:

"Philos" (φιλος)

"Sophia"(σοφία)

Maitasuna/ Zaletasuna

Jakituria

JAKITURIAREKIKO MAITASUNA/ JAKITURIA-ZALETASUNA

ZER DA FILOSOFIA?

DEF. 2.

Errealitatearen inguruko hausnarketa eta analisi arrazionala, errealitatearen aurrean harrituta egotearen ondorioz sortzen diren funtsezko galderak oinarrian hartzen dituena, betiere ikuspegi kritikoa azpimarratuz.

FILOSOFIAREN FUNTSEZKO GALDERAK

  • Nor naiz ni? Bestelako izen bat jarri izan balidate beste bat izango nintzateke?
  • Zein da unibertsoaren jatorria?
  • Ba al dago zerbait heriotzaren ondoren?
  • Zergatik bete behar ditugu besteek ezartzen dizkiguten arauak?
  • Zer zentzu du gure bizitzak?
  • Nork sortu du ikusten dugun guztia?

Galdera gehiago liburuko 5. orrialdean

GALDERA FILOSOFIKOEN JOLASA

https://www.cerebriti.com/juegos-de-historia/zeintzuk-dira-galdera-filosofikoak

filosofiaren ezaugarriak

  • Filosofia jarduera arrazionala da: filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu, mitoetan eta tradizioan oinarritutako azalpenak onartzen ez dituelarik, argudiatutako azalpenak aurkitu nahi ditu.
  • Filosofiak jarduera unibertsala da: filosofiak auzi unibertsalen inguruan dihardu. Filosofiaren helburua jakintza oso bat lortzea da, gai jakin eta espezifikoetatik haratago doana (≠ psikologia, biologia, fisika...).
  • Filosofia jarduera errotikoa da: filosofiaren galderak errotikoak edota funtsezkoak dira, errealitatea nolakoa den azaltzeaz gain, zergatik den horrelakoa azaltzen saiatzen da.
  • Filosofia jarduera kritikoa da: filosofiak ez ditu onartzen ezarritako iritziak, zalantzaz baliatzen da zerbait onargarria den ala ez arrazoiaren arabera aztertzeko. Ez da nahikoa denek beti zerbait sinetsi izana zerbait hori egiazkotzat hartzeko.

02

FILOSOFIAREN ADARRAK

filosofiaren adarrak

1. LOGIKA

2. METAFISIKA

Arrazoimenaren erabilera teorikoa

3. EZAGUTZAREN FILOSOFIA/ gNOSEOLOGIA

4. aNTROPOLOGIA FILOSOFIKOA

5. ETIKA

Arrazoimenaren erabilera praktikoa

6. fILOSOFIA POLITIKOA

7. ESTETIKA

1. LOGIKA

  • Arrazoibideak aztertzen dituen filosofiaren adarra da.
  • Arrazoibide bat noiz dagoen ongi eraikia edo egituratua ondorioztatzen laguntzen digu.
  • Falaziak hautematen laguntzen digu.
  • Falazia bat ongi egituratua ez dagoen arrazoibidea da.
  • Filosofatu nahi badugu, lehendabizi gure arrazoibideak ondo eraiki behar ditugu.

Galdera logikoen adibideak. Liburuko 25. orrialdean.

2. METAFISIKA

  • Etimologikoki, fisikatik haratago dagoena esan nahi du.
  • Existitzen denari buruzko (errealitatea) funtsezko galderak egiten dituen filosofiaren adarra da.

Galdera metafisikoen adibideak. Liburuko 26. orrialdean.

3. EZAGUTZAREN FILOSOFIA/ gNOSEOLOGIA

  • Ezagutzari buruzko galderak egiten dituen filosofiaren adarra da.
  • Existitzen dena nola ezagutzen dugun galdetzen du.
  • Giza ezagutza nola funtzionatzen duen aztertzen du.
  • Zientziari loturiko gaiez gnoseologiak barne hartzen duen epistemologia arduratzen da.

Galdera gnoseologikoen adibideak. Liburuko 27. orrialdean.

4. aNTROPOLOGIA FILOSOFIKOA

Galdera antropologikoen adibideak. Liburuko 28. orrialdean.

  • Gizakiari buruzko galderak egiten dituen filosofiaren adarra da.
  • ≠ Antropologia kulturala (Lurreko herrien ohiturak, sinesmenak eta bizimoduak aztertzen ditu).

5. ETIKA

  • Moralitateari buruzko galderak egiten dituen filosofiaren adarra da, ongiaz eta gaizkiaz diharduelarik.
  • Galdetzen du ea zergatik jotzen ditugun jokabide batzuk moraltzat eta beste batzuk inmoraltzat..

Galdera etikoen adibideak. Liburuko 28. orrialdean.

Filosofia politikoari buruzko galderen adibideak. Liburuko 28. orrialdean.

6. fILOSOFIA POLITIKOA

  • Antolamendu politikoaren zilegitasunaz eta justizia-printzipioez galdetzen duen filosofiaren adarra da.

7. ESTETIKA

Estetikari buruzko galderen adibideak. Liburuko 29. orrialdean.

  • Edertasunaz eta arteaz diharduen filosofiaren adarra da.

MITOTIK ARRAZOIRA

03

MITOAK ERREALITATEA AZALTZEN SAIATZEN DIRA

  • Gizakiok, galdera filosofikoak egiten dituen animalia izanik, galdera nagusien erantzunak aurkitzeko beharra izaten dugu.
  • Galdera horiek erantzuteko modu bat: MITOAK.

MITOAK NATURAZ GAINDIKO IZAKIEK (JAINKO-JAINKOSAK, HEROIAK...) ANTZINA EGINDAKO EKINTZA GOGOANGARRIETAN OINARRITZEN DIREN KONTAKIZUN SAKRATUAK DIRA, ERREALITATEA AZALTZEKO ASMOA DUTENA.

DEF.

MITOAREN EZAUGARRIAK:

KONTAKIZUN TRANSZENDENTEAK ADIERAZTEN DITUZTE.

01

MUNDU HONETAZ HARAINDI DAUDEN JAINKO-JAINKOSENGANA ETA INDAR MIRAGARRIETARA JOTZEN DUTE.

DEF.

  • TRANSZENDENTEA: mundu honetaz haraindi dagoena, ikusten eta hautematen dugun errealitatetik haratago dagoena.
  • ≠ IMMANENTEA: mundu honetan dagoena, ikusten eta hautematen dugun errealitate arruntean.

OINARRI ARRAZIONALIK GABEAK DIRA.

02

EMATEN DITUZTEN AZALPENAK EZ DIRA ARRAZIONALAK. KONTAKIZUN FANTASTIKOAK EDO IRUDIMENEZKOAK DIRA.

03

IZAERA TRADIZIONALA ETA AKRITIKOA DUTE.

EZ DA OHIKOA MITOAK BERRIKUSTEA, EZta KRITIKATZEA ERE. TRADIZIOAN JASOTA DAUDEN BEZALA ONARTZEN DIRA.

04

oso loturik daude magiarekin eta errituekin.

DEF.

  • MAGIA: pertsonok munduan eragiteko ahalmena dugula pentsatzeari deritzo eta ahalmen hori zenbait erritu eginez gauzatu daitekeela sinesteari.

DEF.

  • ERRITU: gizakiek munduan eragiteko erabiltzen dituzten zeremoniak.

Adibidea: euriaren dantza. Hainbat tributako kideek sinistu izan dute euriaren dantza erritua gauzatuz, natura behartuko zutela ura bidaltzera.

ERRITUAK:

Ekainak 23. San Juan gaua

Budu Panpina

Euriaren Dantza

Arrazoimena

MITOAK

Azalpen transzendenteak baliatzen ditu.
Azalpen immanenteak baliatzen ditu.
Natur legeen menpe dago gertatzen den guztia.
Patuaren eta jainko-jainkosen nahiaren menpe dago gertatzen den guztia.
Errealitateak lege batzuei jarraitzen die eta ordenatua da: kosmos.
Errealitatea kaotikoa da, gugandik haratago daudenen desiren menpekoa.
Gizakia gai da natur legeak ikertuz eta ulertuz gertakariak aurreikusteko.
Errealitateko gertakariak ezin dira aurreikusi, askotan errealitatea ulertezina da.

MITO BATEN ADIBIDEA: PERTSEFONEREN BAHIKETA

LIBURUKO 4. eta 10. ORRIALDEAK

FILOSOFIAREN JATORRIA

04

fILOSOFIA K.A vI. mende ALDEAN jaio zen.

INDIA

GREZIA

TXINA

Errealitateari buruzko eztabaida arrazionalak sortu ziren lehen aldiz, ordura arteko azalpen mitiko eta naturaz gaindikoak zalantzan jartzen zituztenak.

ERAGIN HANDIENA MENDEBALDEKO PENTSAMENDUAN

ZERGATIK GREZIAN (JONIAN)?

JONIAKO BALDINTZAK

  • 1). Berriki kolonizatutako irla eta hiri ugari zeuden Jonian, ideia berrietara zabalik zeudenak.
  • 2). Merkataritzara-gune eraginkorra zen. Bertan Afrika, Asia eta Europako merkatari, nabigatzaile eta turistak bildu egiten ziren merkantziak, kondairak eta ideiak trukatzeko.
  • 3). Giro intelektuala oso irekia zen, ikerketa arrazionalerako eta ideia tradizionalak eztabaidatzeko aproposa: errituak eta tradizio zaharrak zalantzan jartzeko prestutasuna zuten.

05

LEHENENGO FILOSOFOAK: PRESOKRATIKOAK

PRESOKRATIKOEN FILOSOFIA

  • "Presokratiko" deritze Sokrates filosofoaren aurretik bizi izan zirelako.
  • Egiten zituzten galderek naturarekin zuten zerikusia. Naturari grezieraz "physi" deritzo. Hargatik, presokratikoei "fisikoak" ere esaten zaizkie.
  • Sortzen zitzaizkien galderei arrazoimenean edota logos-ean oinarritutako erantzunak ematen ahalegindu ziren lehen aldiz.

DEF.

  • ARRAZOIMENA: ideien artean harremanak egiteko giza adimenak duen gaitasuna da, filosofiaren berezko ezaugarri. Grezieraz "logos" deritzo, 'arrazoia' eta 'hitza' esan nahi duena aldi berean.
  • Presokratikoak izan ziren mitotik logosera igarotzea lortu zuten lehenengoak, gauzak nolakoak diren eta zergatik diren horrelakoak azaltzeko arrazoimena erabili zutelako.
  • Kaosetik kosmosera igarotzen lehenak izan ziren. Errealitatea etengabe adaltzen dela eta aldaketa horiek modu ordenatuan gertatzen direla ohartu ziren (urtaroak, izaki bizidunak -jaio, hazi, ugaldu, hil-...).
  • Naturaren erregulartasunaren eta zikloen oinarrian kausa ulergarriak daudela azpimarratu zuten. Errealitatea uler daitezkeen arau arrazionalen menpe dago eta beraz, errealitatea azaldu egin daiteke.

ARCHÉ-AREN BILA

Naturaren aniztasunaren azpian nolabaiteko batasuna dagoela uste zuten, hau da, etengabeko isurian dauden errealitateen azpian errealitate iraunkor bat dagoela uste zuten, aniztasunari batasuna ematen diona. Errealitate horri arché-a deritzo.

MONISTAK

ARCHÉ-A KANTITATEAREN ARABERA...

PLURALISTAK

06

FILOSOFIA eta zientzia

ZIENTZIA ETA FILOSOFIA

  • Denbora luzez bereiziezinak ziren. Zientzia modernoa jaio zenean, egoera hori erabat aldatu zen.
  • Iraultza Zientifikoarekin batera (XVI. eta XVII. mendeak) aldaketa intelektual izugarria --> metodo berri eta eraginkorra ezarri zen naturaren legeak aztertzeko.
METODO ZIENTIFIKOA

Saiakuntzan edota esperimentazioan oinarritzen den metodoa, errealitateari buruz ditugun suposizioak egiazkoak diren ala ez egiaztatzeko.

  • Zientziaren garapenari esker, erantzunak eman zaizkie galdera askori: zergatik egiten du euria edo eguraldi ona? Zergatik existitzen dira urtaroak? Zergatik erortzen da lurrera gorantz isurtzen dugun pilota?

zientzia

filosofia

Esperimentazioan oinarritzen da.
Ez du esperimentazioa baliatzen.
  • Ba al da zerbait heriotzaren ondoren?
  • Jainkoa existitzen da?
  • Bidezkoa izan daiteke desobeditzea?
  • Zergatik egin behar dut ongia?
  • Nork agindu beharko luke?
  • Moralak al dira zezenketak?
Esperimentuak eginez erantzun ezin daitezkeen galderak erantzuteko ahalegina egiten du.
Erantzun enpirikoak (frogatu daitezkeenak) ematen ditu.

Filosofiak ez du baliorik, ezin baita esperimenturik egin galdera filosofikoen erantzun zuzenak zein diren jakiteko. Alferrikako da filosofia, geure burua nahasteko baino ez du balio. Benetako jakintzatik aldentzen gaitu: jakintza zientifikotik!

positibismoa

DEF.

  • Egiazko ezagutza bakarra ezagutza zientifikoa dela azpimarratzen duen pentsamendu-joera da, enpirikoki egiaztatu daiteke eta.