Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ZELULAREN MAKETA

Garcia Amaia

Created on August 31, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Map

Akihabara Map

Frayer Model

Create Your Story in Spanish

Microcourse: Key Skills for University

Microcourse: Learn Spanish

Choice Board Flipcards

Transcript

Udala kezkatuta dago klima-larrialdiarekin. Basoek klima-larrialdiari nola eta zein neurritan eragiten dieten jakin nahi du. Adituak zarenetenez, ikerketa hori egiteko eskatu dizuete. Gure erronkaren abiapuntua ondorengo galderei erantzuna ematea izango da: Nola xurgatzen dute landareek CO2-a? Ze zuhaitz espeziez inguratuta gaude? Zenbat CO2 xurgatzen dute zuhaitz hauek, nola lagun dezakete berotegi efektua “geldiarazten”?

Agenda colores

Basoa eta klima

2023

Hasteko

-Argi dago edozein proiekturi ekin baino lehen OINARRI bat behar dugula. Ondorengo jakintzak lortu behar ditugu Biologia eta Geologia irakasgaitik eta Matematika irakasgaitik

Zelulak aipatzen digutenean zer etortzen zaigu burura? --> ZELULA BATEN MAKETA egingo dugu Ze zuhaitz espezie ditugu inguruan? --> ERBARIO BAT osatuko dugu Ze onura dute zuhaitzek klima aldaketan? --> San Martzialeko zuhaitzek xurgaten duten CO2-a kalkulatuko dugu

BIOLOGIA eta GEOLOGIA - BIOSFERA - LANDAREAK
MATEMATIKA ZENBAKI ARRUNTAK ZENBAKI OSOAK ARRAZOIBIDE PROPORTZIONALA

Lana antolatzen

Ondorengo irizpideak erabiliko ditugu proiektuaren inguruan lan egiten dugun aldiko

Zuen Drivean talde karpeta partekatu bat sortuko duzue bertan bilatutakoa eta sortutakoa gordetzen joateko, bukaeranTxipedian publikatzeko.

Laukote bat zarete eta elkar laguntzea eta errespetatzea ezinbestekoa izango da.

Drivean bakotizak bere Eguneroko pertsonala izango du. Bertan zuen bizipenak idatziko dituzue lan bat bukatu ostean edo zerbait hausnartu nahi duzuenean.

Barne arauak erabaki eta adostu beharko dituzue. Adibidez: denon iritziak hartuko dira kontuan eta desadostasunak modu zehatzan eta atseginez adietaziko dira

Barne arauak ere Portfolioan idatziko dituzue.

Taldearentzako izen egoki bat aukeratuko duzue denon artean. Izen hau zuen Portfolioa identifikatzeko erabiliko duzue, adibidez

BA AL DAKIGU?

Nola sailka daitezkeen zelulak?

Ze elementuz osatuta dagoen zelula? Zein den elementu bakoitzaren funtzioa? Ze kolore dauzkan? Ze tamaina?

BA AL DAKIGU?

Gure inguruan dauden zuhaitzek ze onura dute?

Ze zuhaitz mota aurki ditzazkegu gure inguruan? Zer den erbarioa bat? Nola sor dezakegu?

Kalkula daiteke xurgatzen duten CO2 -a?

IKERKETA

eraikuntzA 1

Maketa bat egiteko garrantzitsua da erabiliko dugun materialaren inguruko hausnarketa txiki bat egitea. Ze material dugu eskuragarri? Ze material erabil dezakegu?

Materialen pisua, tamaina kolorea, eskuragarritasuna kontuan izanik aukeratu maketa egiteko erabiliko dituzuenak

IDEIAK

mATERIALAk

MAKETA DESBERDINEN ADIBIDEAK

Nola aukeratu eskala egokia?

KALKULUAK

Zelularen eraikuntzaren inguruan bildutako datuak eskalan jarri behar ditugu, irudikatu eta eraiki ahal izateko. Lehenik eta behin eskala egokiena hautatu behar dugu taldean. Behin eskala aukeratuata kalkuluei ekingo diogu. Jaso datu errealak eta eskalan lortutakoak CALC orri batean zuen driveko karpeta barruan

Kasu honetan HANDIAGOA egiteko eskalan pentsatzen ari gara.Behatu zein de zelularen elementuri txikiena. Pentsatu zein tamainakoa nahiko zenuketen izatea elementu hori. Elementu honek markatuko digu erabiliko dugun eskala. Adi, ezin du handiegia izan bestela EZ ZAIGU SARTUKO !!!!

AZALERAK, BOLUMENAK, PERIMETROAK

Zelula batean hainbat irudi geometriko topa ditzazkegu. Ze gorputz geometrikotan bana dezakegu zelula? Ahalik eta antzekoena den irudi geometriko batekin parekatu Egin elementu bakoitzaren marrazki bat, dagokion irudi geometrikoaren izena jarriz eta Gazteluzar zein elementu geometrikotan bana daitekeen adieraziz. Behin irudia eginda, banatutako elementu bakoitzaren azalera eta bolumena kalkulatuko ditugu. Irudia egindako orrian bertan jaso. Zelularen perimetroa ere kalkulatuko dugu. Igo egindako guztiaren argazkia zuen driveko karpetara.