Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

HAZPEGIAK ETA BERAIEN ZUZENKETA

Idoia Zurutuza

Created on August 16, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Map

Akihabara Map

Frayer Model

Create Your Story in Spanish

Microcourse: Key Skills for University

Microcourse: Learn Spanish

Choice Board Flipcards

Transcript

HAZPEGIAK ETA BERAIEN ZUZENKETA

HAZPEGIAK: ZUZENKETA

BEGIAK

HAZPEGIAK ETA BERAIEN ZUZENKETA

MASAILEZURRAK

BEKAINAK

SUDURRA

EZPAINAK

Hazpegiak eta beraien zuzenketa © 2023 by Idoia Zurutuza is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

EZPAINAK

Ezpain orekatuetan, sudur-zuloetatik irudizko bi lerro egiten baditugu, Kupidoren punturik altuenak edo arkua lortuko ditugu.

  • Goiko eta beheko ezpainek lodiera bera izan behar dute, eta forma simetrikoa.
  • Irisetik ahoaren ertzera abiatzen diren lerro bertikalek tamaina ezartzeko aukera ematen digute: Lerroa irisaren barneko ertzetik abiatzen bada eta bere amaiera ezpainen ertzarekin bat badator, bere tamaina orekatua da. Ezpain-ertza lerro horren barrutik geratzen bada, aho txikiegia da. Eta lerroa irisaren (begi-niniaren) erdigunetik abiatzen bada eta ertzarekin bat egiten badu, ahoa handia da.

MASAILEZURRAK

Aurpegiaren inguruaren oreka masailezurren eta obaloaren arteko erlazioaren araberakoa da.Gaur egun, erakargarriagotzat jotzen da masailezur nabarmenak dituen aurpegi bat, masailezur pixka bat angelutsua eta inguru ganbila dituena.Gutxi garatutako masailak edo masail hondoratuak (inguru ahurra) desorekatu egiten dute eta bizitasuna kentzen diote adierazpenari.Masailezurraren altuera aurpegiaren alde banatan dagoen azalera da, irribarre egitean gehiago nabarmentzen dena. Parametro horren arabera, altuak, baxuak edo zentratuak sailka ditzakegu.

BEKAINAK

Begiak babesteaz gain, eragin estetiko handia dute, aurpegiari ematen dioten espresioa dela eta. Obaloaren forman eta aurpegiaren adierazpenean duten efektu optikoa:

  • Bekainen luzera laburtzean, aurpegiaren goiko aldea estutzen da, eta luzatzean kontrako efektua lortzen da.
  • Bekain-arkuaren forma angelotsuak espresioa gogortzeko joera du, eta bekain horizontalek, berriz, efektu leunagoa sortzen dute eta aurpegia laburtu.

SUDURRA

Nortasunaren elementu erabakigarria da, eta aurrez aurre aurpegiaren harmonia baldintzatzen du asimetrien kasuan. Aurpegiko bolumenik nabarmenetako bat irudikatzen du, eta hiru alderdiren arabera sailka daiteke:

  • Luzeraren arabera, luzea edo laburra.
  • Tamainaren arabera, handia edo txikia.
  • Formaren arabera, zabala, estua, konkorra, desbideratua edo okertua.

HAZPEGIAK: ZUZENKETAK

  • Lerromakur eta leunak: inozentzia eta gaztetasun itxura ematen diote aurpegiari. Forma kurbilinoak edo leunak oso femeninoak dira. Horiek indartzea edo disimulatzea erabaki dezakegu.
  • Irudi gozo, leun eta femeninoa indartu nahi bada, lerro leuneko orrazkerak egingo dira, forma kizkur edo uhinduekin, kolore argi eta beroekin.
  • Kontrastatu eta irudi gogorragoa sortu nahi bada, batez ere gizonezkoen estiloetan, lerro lodiekin lan egingo da, markatuak, angelutsuak, kolore ilun eta hotzekin.
ZUZENKETAK

Sudur luzea eta konkorra: orrazkerek tamaina konpentsatuko dute bolumenekin burualdean eta lerro bihurrien bidez.

HAZPEGI TXIKIAK

Zuzentzea beharrezkotzat jotzen baduguo:

  • Flekilo desfilatuekin orrazkerak sortu, kopetaren zati bat modu sotilean ezkutatzeko, eremu horretaranzko arreta ez hartzeko. Aurpegiaren inguruko eremuetako ilea ere desfilatu dezakegu.

Sahiestu:

  • Alde horiek (batez ere kopeta) erabat agerian uzten dituzten orrazkerak eta aurpegiaren inguruan bolumen handiegiak dituzten orrazkerak, are txikiagoak ikusiko baitira.
  • Adats ertainak edo luzeak. Ile luzeak haur-irudi baten efektu bisuala sortuko du.

EZPAINEN AZTERKETA

Ezpainak ahoa itxita eta erlaxatuta aztertu behar dira, honako alderdi hauek baloratu ahal izateko:

  • Zabaleraren arabera: lodiak, finak.
  • Lerroaren arabera: gorakorrak, beherakorrak.
  • Bolumenaren arabera: haragitsuak, lauak.
  • Sudurrarekiko duten egoeraren arabera: urrunak, gertukoak.

BEGIAK

Aurpegiaren adierazkortasunean elementu garrantzitsuenetako bat dira, eta forma askotarikoak izan ditzakete, eta batzuetan ez simetrikoak. Kontuan izan

  • Bi begien arteko distantziak begi baten luzera bera izan behar du.
  • Tamaina, lerroa, forma, distantzia eta erliebea ere kontuan hartu behar dira.

HAZPEGI HANDIAK, ANGELOTSUAK, IRTENAK

Zuzentzeko:

  • Obaloaren inguruan bolumena duten estilismoak sortu, uhinduak, eskalatuak, etab.
  • Orrazkerak egin forma biribilekin, lerro leunekin, kolore argiekin edo beroekin.
  • Bolumen handiegia edo sudur handiaren angelotsuaren edo irtenaren garrantzia konpentsatzen duen flekiloa egin.

Sahiestu:

  • Aurpegia libre uzten duten bildutakoak, edo ilea oso motza dutenak (hazpegiak agerian uzten dituzte eta optikoki hazpegien bolumenak nabarmenago egiten dituzte).
  • Lerro zuzenetako orrazkerak, ile leunak, oso kizkurrak eta, oro har, aurpegiaren inguruan mugimendua eta forma bihurriak sortzea ahalbidetzen ez dutenak.
ZUZENKETAK

Sudur laburra eta txikia: orrazkerek aurpegia garbituko dute. Lerro zuzenak eta bolumen gutxikoak gomendatzen dira.