Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
00 Sarrera
Olatz Ipiña Aparicio
Created on July 19, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Animated Chalkboard Presentation
View
Genial Storytale Presentation
View
Blackboard Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Chalkboard Presentation
View
Witchcraft Presentation
View
Sketchbook Presentation
Transcript
Alizia zenbakien herrialdean
Sarrera
00
SARRERA
Aliziak matematika gorroto du eta ezertarako balio ez dutela uste du.Egun batean, parkean ikasten ari dela, pertsona arrotz batek Zenbakien Herrialdetik buelta bat ematera gonbidatzen du.
Lewis Carroll, Alizia Herrialde Miresgarrietan liburuaren egilea, izango du bidelagun eta bidaia zoragarri honetan zehar labirintoko munstroari aurre egingo diote, gari alezko basamortu bat zeharkatuko dute, zenbaki zuhaixkadun baso batean sartuko dira, Kapela Zoroarekin tea hartuko dute…
Liburu honetan, Aliziarentzat eta irakurle guztientzat abenturarik handiena matematika erabilgarria ez ezik dibertigarria ere badela deskubritzea izango da.
Bidea ez da erraza izango...
- Zenbakien herrialdea ezagutu beharko dugu
- Bertan topatutako erronkei aurre egin
- Aliziari ihes egiten lagundu beharko diogu
Gure Taldea
4. DBHko ikasleak
Urritxe BHI
Lewis Carroll
Alizia Herrialde Miregarrietan liburuaren egilea
Alizia
Matematika gorroto duen umea
Bidean topatuko ditugunak...
IKASGAIAREN EBALUAZIOA
KONPETENTZIAK
Konpetentzia bakoitzak%20
Hasi baino lehen...
Emozioen koadernoa
Galdetegia
Equatio
Instalatu equatio extentsioa zuen google chrome nabigatzailean:
Aztertu zure emozioen koadernoaren nondik norakoak:
Bete classroomen duzuen kurtso hasierako galdetegia:
Jarraibideak
Emozioen koadernoa
Galdetegia
Erronkari aurre egiteko prest?
1. Konpetentzia espezifikoa (%20)
Ebaluazio-irizpideak
- Problemen ebazpenerako beharrezko enuntziatua, datuak, galderak eta baldintzak interpretatzea eta ulertzea. (%50)
- Ebazpenerako askotariko estrategiak lantzea eta hautatzea, matematikoki ebazpen egokia lortzeko prozedura argudiatuz. (%50)
3. Konpetentzia espezifikoa
Ikuspuntu matematikoa indartzea baliabide teknologiko eta digitalak erabiliz, pentsamendu konputazionalerako irizpideak aplikatuz, zentzu kritikoa eta interpretazioa erabiliz eta informazioa aurkeztuz, matematikaren ikaskuntza eta ikasleen garapen pertsonala indartzeko.
4. Konpetentzia espezifikoa (%20)
Ebaluazio-irizpideak
- Jokoen, paradoxen eta frogantza grafikoen osagarri matematikoak identifikatzea eta deskribatzea, prozesuak ulertuz. (%50)
- Ikerketaren emaitzak jakinaraztea era digitalean adierazpide egokienaren bidez eta hizkuntza matematikoa era egokian erabiliz. (%50)
2. Konpetentzia espezifikoa
Jakintza geometrikoak aplikatzea eta forma geometrikoak identifikatzeko, ulertzeko, analizatzeko eta sortzeko simulazioak erabiltzea, horiek gehitzen duten edertasuna hautemanez, sormena eta irudimena akuilatzeko eta errealitatea geometriaren ikuspuntutik behatzeko
Equatio instalatzeko jarraibideak:
1. Sinkronizatu zure ikasle.eus erabiltzailea 2. Idatzi bilatzailean: equatio chrome extension 3. Klikatu lehenengo aukeran: Equatio - Matematicas digitales 4. Gehitu zure chrome nabigatzailera
5. Konpetentzia espezifikoa (%20)
Ebaluazio-irizpideak
- Emozioak identifikatzea eta kudeatzea, norberaren eta gainontzekoen akatsak onartuz eta bizitzako esparruetan hobetzeko nahia bultzatuz.(%30)
- Era aktibo eta kritikoan elkarlanean aritzea, esleitutako rola arduraz eta errespetuz hartuz. (%30)
- Matematikaren alderdi historiko eta sozialak baloratzea. (%40)
1. Konpetentzia espezifikoa
Matematikoak eta eguneroko bizitzakoak diren problemak elkarlanean eta baliabide digitalen laguntzaz ebaztea, askotariko estrategiak erabiliz eta arrazoituz, eta irizpide matematikoekin argudiatuz zein den eraginkorrena. Horrela zentzu eta pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta partekatutako jakintza sortzeko.
2. Konpetentzia espezifikoa (%20)
Ebaluazio-irizpideak
- Erreminta digitalak erabiltzea . (%50)
- Diagramen, krokisen eta marrazkien bidez planoaren eta espazioaren objektu geometriko esanguratsuen propietateak adieraztea. (%50)
5. Konpetentzia espezifikoa
Matematika baloratzea gure kulturaren osagarri gisa, bai ikuspuntu historikotik bai gaur egungotik, konpetentzia eta zentzu matematikoak erabiliz gizarte fenomenoak aztertzeko eta balioesteko, hala nola, aniztasun kulturala, soziala eta ekonomikoa, naturaren eta osasunaren errespetua, kontsumo arduratsua, diskriminazio eza edo bizikidetza baketsua eta integratzailea.
4. Konpetentzia espezifikoa
Jolasetan, paradoxetan, magian edo ilusio optikoetan parte hartzen duten zenbaki-, aljebra- eta geometria-osagarriak identifikatzea eguneroko errealitatearekin lotuta matematikaren ikuspuntu positibo, erakargarri, ludiko eta integratzailea sortzeko.
3. Konpetentzia espezifikoa (%20)
Ebaluazio-irizpideak
- Ereduak ezagutzea eta arazodun egoeren adierazpide konputazionala ematea.(%50)
- Erreminta digitalekin edo eskuz maneiatu daitezkeenekin egiaztatu ahalko diren indukzio arrazoibidean oinarritutako aieruak planteatzea taldeko elkarrizketa bultzatzen duten adierazpide grafikoak erabiliz.(%50)