Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

SUBJUNTIBOA. NOIZ -N NOIZ -LA

Fernando Sopelana

Created on July 19, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Piñata Challenge

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Transcript

SUBJUNTIBOA

Noiz "n" eta noiz "-la?

Galdera errepikakorra izaten da ea subjuntibozko aditzak noiz agertzen diren -(e)n amaieraz eta noiz -(e)la amaieraz. Baldin eta horren inguruko zalantza gorria, jakin-min bortitza, grina gaindiezina baduzue, segi irakurtzen.

segi

Itaun gaitz horri erantzuteko, euskaljakinduriaren erdigunera jo dugu:Euskaltzaindira (“Euskaltzaindiara” ez dazuzena). Hain zuzen, begiak zuzendu ditugugure Didaktika Topaketan azaldu zigutenjakintza-altxor horretara: Euskara batuareneskuliburura. Zer diosku, bada?

segi

Hasteko, argi (edo ilun) utzi behar daeuskararen akademiak ez duela berariazkoaraurik eman kontu horretaz; alabaina,gramatika deskribatzaileak ―hizkuntzarenargazkia dena, azken batean― hainbat zertzelada eskaintzen digu ohiko erabileraz:

segi

Lehen baieztapena argia da: subjuntiboa ez da beti ezinbestekoa, eta maiz ez dugu erabiltzen. Azken batean, gauza bera dira “Esan dizut geldi egoteko” zein “Esan dizut geldi egon zaitezen/zaitezela”. Hortaz, anbiguetaterik ekiditeko ez bada (“Liburu on bat dakart, irakurtzeko” esanda, ez dago argi nork irakurri behar duen: nik, zuk, zuek, denok... Subjuntiboaz baliaturik, ostera, ezin argiago geratzen da mezua: “Liburu on bat dakart, irakur dezazun/dezagun/dezazuen/dezaten...”), guztiz zilegi izan ohi da aditz jokatugabea erabiltzea.

segi

Bigarren baieztapena da tradizioak ondo zehaztu duela, orain arte, noiz den nagusi -(e)n eta noiz -(e)la. Hona hemen zerrendatxoa:

Eskuarki (normalean) -(e)n hartzen dute honelakoek:

segi

- iritzi-jarrerakoek (normala izan, beharrezko izan, ondo iruditu, beldur izan...). Adib.: Egokiena da nork bere beharren araberako soldata har dezan (= hartzea). Komenigarria al zaigu lehendakaria beti gizonezkoa izan dadin (= izatea)? - nahi edo desiozkoek (nahi(ago) izan, opa izan...). Adib.: Neuk ere gurago dut gezurra izan dadin (= izatea). Eta hau jazo dadin (= jazotzea) nahi duzue? -helburuzko subjuntiboek. Adib.: Ahaleginak egingo ditugu berdin joka dezan (= (hark) berdin jokatzeko). - debekatu/galarazi, utzi eta gonbidatu aditzek. Adib.: Utz nazazu zure bularrean burua pausa dezadan (= pausatzen, pausatzera).

segi

-t(z)e aditz-izenaren ordez doazen subjuntiboek. Adib.: etor dadin lortu (=etortzea lortu), ezaguna izan dadin erdietsi (= ezaguna izatea erdietsi)...

Aitzitik, -(e)la erabiltzen da kasu honetan:

segi

- aditz nagusitik bereiz bezala perpaus lokabeen antza hartzen dutenetan. Adib.: Onenak irabaz dezala! Hil nadila, hala ez bada.

segi

Azkenik, biak erabil daitezke zenbait egoeratan:

eskaera edo galdeetan (Hegoaldean, eskatu erabili ohi da -(e)la osagarriarekin; Iparraldean, berriz, galdatu eta galdegin, -(e)n osagarriarekin). Adib.:Ekar dezala eskatu diot. Galdatzen diot hori egindezan.

agindu edo debekuetan (Iparraldean nagusiki manatu, -(e)n osagarri duela;Hegoaldean, maizenik, agindu, -(e)la osagarriarekin). Adib.: Manatu zenidanbegira nezan/nezala. Amak agindu ditetxera joan nadila / joan nadin.

hasi