Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Get started free
OinarrizFormulOrg_BideoIrisgarritasuna
Ainara Ubegun
Created on July 12, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Practical Video
View
Akihabara Video
View
Essential Video
View
Season's Greetings Video Mobile
View
End of the Year Wrap Up
View
Christmas Promotion Video
View
Santa’s Sleigh Christmas video
Transcript
OINARRIZKO FORMUALAZIO ORGANIKOA
ALKANO, ALKENO eta ALKINOEN Formulazio eta Nomenklatura
Zer dira konposatu Organikoak?
Karbono (C) atomoz osatutako egitura bat duten konposatu kimikoak dira. Osagai nagusiak, karbonoa eta hidrogenoa (H) izaten dira baina beste elementu batzuk ere izan ditzakete: oxigenoa (O), sufrea (S), nitrogenoa (N), edo halogenoak (F, Cl, Br, I).
Irudia: Freepik
C atomo bakoitzak 4 lotura ematen ditu
Nola hasi izendatzen? Nomenklatura
C kate nagusian (ahalik eta luzeenean), zenbat C atomo dauden zenbatu behar da. Kopuru horren aurrizkia identifikatu. (Ikusi taula)
Saiatu galdera erantzuten
Irudia: Freepik
Nolakoak dira loturak?
- Lotura guztiak sinpleak badira, ALKANO bat da. -ANO atzizkia erabiliko da izendatzeko.
- Loturaren bat gutxienez bikotza bada, ALKENO bat da. -ENO atzizkia erabiliko da izendatzeko.
- Loturaren bat gutxienez hirukoitza bada, ALKINO bat da. -INO atzizkia erabiliko da izendatzeko.
Butanoa
1-butenoa (zenbakia, lotura bikoitza zenbatgarren C-an dagoen adierazteko da)
1-butinoa (zenbakia, lotura hirukoitza zenbatgarren C-an dagoen adierazteko da)
Alkil taldeak badaude...
Ahalik eta C kate lineal luzeena, kate nagusia izango da. Baina batzuetan, kate nagusiko C atomo batzuetatik beste kate motzago batzuk daude, alkil taldeak deiturikoak. Hauek izendatzeko:
- Zenbatu kate motzaren C atomo kopurua
- Lokalizatu, hau da zenbatgarren C atomoan dagoen katea (ahalik eta zenbaki txikiena erabiltzen saiatu, kate nagusian nondik hasi zenbatzen kontuan izan horretarako).
1-metil-hexanoa
Laburbilduz…
Zenbatu karbono kate luzeeneko C kopurua: AURRIZKIA
Lotura motak identifikatu eta kokatu: ATZIZKIA
Alkilo talderik badu identifikatu eta kokatu
Testua, ahotsa eta molekulen marrazkiak: Ainara Ubegun
Irudiak: freepik
This work © 2023 by Ainara Ubegun is licensed under CC BY-NC-SA 4.0. To view a copy of this license, visit http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/
This work © 2023 by Kimikagintza ikasgunea, CIFP Don Bosco LHII is licensed under CC BY-NC-SA 4.0