Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
B1 Irakasleen gaitasun digitalak
Alaitz Otaegi
Created on July 12, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
The Power of Roadmap
View
Simulation: How to Act Against Bullying
View
Artificial Intelligence in Corporate Environments
View
Internal Guidelines for Artificial Intelligence Use
View
Interactive Onboarding Guide
View
Word Search
View
Sorting Cards
Transcript
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza
1.A ataza: Komunikaziorako testuingurua
Ikastetxe barruko kideekin: Ikastetxearen antolakuntza mailako komunikazioa, orokorrean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen da. Zuzendaritzak bide hau erabili ohi du ikastetxeko kideekin komunikatzeko eta mintegien arteko harremanak ere bide honetatik izan ohi dira. Izan ere, oso zaila da beste mintegiko irakasle baten ordutegia ezagutzea berarekin aurrez aurre noiz hitzegin ahal izango dugun jakiteko eta praktikoena posta elektronikoz komunikatzea da. Gainera, horrela beste pertsonaren denborak eta lanaren antolaketa errespetatzen ditugu era asinkronoan kontsultatu eta erantzun dezakelarik gure mezua. Aurrez aurreko komunikazioa beharrezkoa den kasuetan ere, elkartzeko tarte egokiena adosteko posta elektronikoa erabili ohi dugu. Mintegi barneko kideen artean ere, posta elektronikoa da komunikaziorako tresna nagusia aurrez aurre elkartu ezin garenean nahiz eta askotan, Whatsapp bidez komunikatzen diren gai batzuk bizkortasuna lortzeko helburuarekin.
1.B ataza: Elkarlanerako testuingurua
Ikastetxean Google Drive bitartez egiten dugu lan eta hori da irakasle-taldean elkarlanean erabiltzen dugun plataforma nagusia. Mintegiko unitate partekatuan ditugu dokumentu amankomunak eta hori da elkarlanerako testuingurua kasu gehienetan. Oso tresna lagungarria da bakoitzak bere ordutegiaren arabera lan egin dezakeelako dokumentuetan eta momentuan aldaketak guztion eskura daude. Gainera, komentarioak jartzeko aukera ematen du eta elkarlana koordinatu daiteke modu horretan.
Horrez gain, ETHAZI metodologian lan egitean, irakasle ezberdinek erronkatan parte hartzen dugu. Kasu horietan, elkarlanerako testuingurua, ikasle zein irakasleen artean, Google Classroom izaten da. Tresna honen bitartez, dokumentuak partekatu daitezke ikasleekin eta beraiek bidalitakoak antolatu, irakasle guztien eskura daudelarik.