Hezur muin horia
Adipozitoz osatua egon ohi da, gantz zelulez. Energia erreserbarako triglizeridoak gordetzen ditu. Adinean aurrera goazela areagotzen doa.
Hezur trinkoa
Hutsunerik ez duen hezurraren atala. Hezurraren kanpoalde leun eta gogorra osatzen du.
Endosteoa
Hezur-muin barrunbea estaltzen duen barne mintza.
Muin barrunbea
Hezur luzeen diafisian, hezur-muina dagoen gunea.
Hezur arola
Hezur luzeen epifisia eta hezur labur eta lauen barrualdea osatzen du. Ez da horren gogorra, baina nahiko sendoa da. Gai esponjotsua ere deitzen zaio.
Hezur-muin gorria
Hematopoiesia gertatzen da bertan. Odol zelulak sortzen dira: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak. Adinean aurrera goazela gutxitzen doa.
Lerro epifisarioa
Epifisiaren eta diafisiaren arteko lotura adierazten du. Hazten ari diren hezurretan soilik agertzen da. Hasieran hazkuntza kartilagoa da eta hazkuntza hemen ematen da. Gero, hezur-ehuna sortzen da bertan.
Giltzadura kartilagoa
Ehun malgua baina irmoa, hezur luzeen muturrak estaltzen ditu. Artikulazioekin jarduten du.
Periosteoa
Ehun konektiboz osaturiko mintza, hezurra inguratzen duena (kartilagoa agertzen den guneetan izan ezik). Sentipenerako nerbio zuntz asko dituenez edozein lesiorekiko oso sentikorra da. Hezurra nutritzen duten odol hodiak bertan daude.