Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Irisgarritasuna - Plaka Nagusia sakontzeko

Andoni Maiora

Created on July 6, 2023

Irisgarritasuna gehituta Plaka nagusia sakontzeko eduki digitala

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Learning Unit

Akihabara Learning Unit

Genial learning unit

History Learning Unit

Primary Unit Plan

Vibrant Learning Unit

Art learning unit

Transcript

Plaka Nagusia

HASIera

Plaka nagusia

Unitatearen Aurkibidea

Memoria Slot-a

Socket-a

Aurkezpena

BIOS-a

Txipset-a

Hedadura Slot-ak

Lizentziamendua

Barne konektoreak

Kanpo konektoreak

Plaka nagusia

SARRERA

Ordenagailua erosteko garaian, normalean nolako mikroprozesadore-mota duen, ezarritako memoria-kantitatea edo disko gogorraren edukiera zenbatekoa den hartzen da aintzat, eta, sistemaren errendimendu osoan eragin erabakigarria duten garrantzi bereko beste zenbait alderdi oharkabean uzten dira. Dudarik gabe horietan guztietan garrantzitsuena plaka euslea da. Plaka eusleak zabaltzeko duen gaitasunaren eta aukeraren arabera jakingo dugu erosketa ona egin dugun ala ez. Horrek duen garrantziaz ohartzeko nahikoa da plaka euslearen gainean gainerako osagarri guztiak muntatzen direla gogoraraztea. Ordenagailuan tamaina handiena duen osagarria da. Oinarrizko xaflan txip, kondentsadore, slot… eta beste hainbat osagaiz osatutako puzzle elektronikoa muntatzen da. Ondorengo ataletan xaflako hainbat osagai deskribatuko ditugu.

Plaka nagusia

SOCKET-a

PGA eta LGA

ZIF (Zero Insertion Force) edo PGA. Zokalo mota honetan, mikroa sartu eta presiorik egin gabe erretiratzen da. Zokaloaren ondoan dagoen palankak presiorik egin gabe sartzeko aukera ematen du. Jarri ondoren, palanka altxatzean mikroa inolako arazorik gabe askatuko da.

LGA (Land Grid Array). Zokalo mota honetan, pinak plaka nagusian daude mikroan egon beharrean, mikroak behealdean kontaktu lauak dituen bitartean. Mota honekin pinen hauskortasuna kontuan hartu behar da, baten bat tolesten bada zaila izango da zuzentzea.

Plaka nagusia

MEMORIA SLOT-ak

DIMM :DDR1, DDR2, DDR3, DDR4

“Slot”-ak ordenagailuaren memoria nagusirako (RAM) konektoreak dira. RAM memoria-modulua plaka bati soldatutako hainbat txipek osatzen dute. Modulu horiek bilakatuz joan dira plaka nagusira konektatzeko tamainari, edukierari eta moduari dagokienez. Gaur egun modulu ohikoenak DIMM modulu hauek dira: 184 pineko DIMM modulua (DDR memorietarako) 240 pineko DIMM modulua (DDR2 edo DDR3 memorietarako) 288 pineko DIMM modulua (DDR4 memorietarako)

240 pin-eko DIMM slot-a

Slot -ak 1, 2, 4 edo 6-ko taldetan multzokatzen dira, zenbakituta daude eta normalean slotaren mutur bakoitzean kokatutako euskarriak irekiz jartzen dira. Beharrezkoa da memoria moduluak bikoteetan eta slot jakin batzuetan jartzea “Dual Channel” aukera aprobetxatu ahal izateko.

Plaka nagusia

TXIPSET-a

NORTHBRIDGE / SOUTHBRIDGE

Ordenagailuan gauzatzen diren funtzio asko kontrolatzen dituzte, hala nola memoriaren, PUZaren eta gailu periferikoen arteko datu-transferentzia. Garai batean plaka batean zirkuitu independiente asko zeuden baina zirkuitu bakar batean multzokatuta bukatu zuten. Horrela plaka batean egon daitekeen txip kopurua asko murritzu zen. Txipsetak bi txip izan ohi ditu, northbridge eta southbridge izenekoak Gaur egun txipset fabrikante nagusienak dira: AMD, Nvidia, Intel, VIA, Maxwell, SIS edo ITE

Gigabyte txipset-a

Plaka nagusia

HEDADURA SLOT-ak

AGP / PCI / PCI-Express

Konexio elektrikoak dituzten plastikozko zirrikitu batzuk dira eta horietan hedapen-txartelak txertatzen dira, hala nola txartel grafikoak, soinu txartelak, sare txartelak, etab. Horrela, plaka nagusia, berezko ez dituen ezaugarriez hornitu dezakegu.

AGP (Accelerated Graphics port): Txartel grafikoak konektatzeko hedadura slot-a.

PCI (Peripheral Component Interconnect): Intelek sortua. Horregatik suertatzen da ezagunagoa. Hamar dispositibo desberdin konekta daitezke bus mota honi.

PCI-Express. PCI busaren berrikuntza. Bere abiaduraren poderioz, PCI eta AGP busak ordezkatuko ditu

Plaka nagusia

BIOS-a

CMOS / BIOS

BIOS-a berez, programa bat baino ez da. Sarrera-irteerako (Input-Output) gailu jakin batzuk erabili ahal izateko behar den euskarria ematea da BIOSaren helburua. Oinarrizko xaflan dagoen txip batean egoten da. Horrez gainera, BIOSak parametro batzuk gordetzen ditu, hala nola disko gogor mota, sistemaren data eta ordua, etab. Parametro horiek CMOS motako memorian gordetzen ditu; memoria horrek, bestalde, oso gutxi kontsumitzen du eta pila batek mantentzen du ordenagailua itzalita dagoenean. BIOSak bi eratara egunera daitezke: txip-a atera eta beste batez ordezkatuta edo software bidez. Oso kontuz egin behar da aldaketa hori, plaka nagusia erabilgaitz geratu bait daiteke.

BIOS -aren pila

BIOS-a fabrikatzaileak

Plaka nagusia

BARNE KONEKTOREAK

IDE, SATA, USB, FRONT-PANEL, FAN, SPDIF

Floppy

Front Panel-a

SPDIF

IDE / PATA

FAN Power

SATA

USB gehigarriak

Plaka nagusia

KANPO KONEKTOREAK

USB a,

Periferikoak ordenagailura konektatzeko erabiltzen dira.

Serial

PS-2

Paralelo

USB

VGA

DVI

HDMI

AUDIO JACK

Plaka nagusia

Eduki hau @TolosaldeaLH-ko Andoni Maiora Etxezarretak sortua da eta Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago