Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Erle motak

Eder P

Created on June 19, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Correct Concepts

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Puzzle Game

Scratch and Win

Microlearning: How to Study Better

Branching Scenarios Challenge Mobile

Branching Scenario Mission: Innovating for the Future

Transcript

Kaixo, kideak!

Erlauntza guztietako erleek hainbat zeregin eta funtzio betetzen dituzte. Taldeko lan horri esker, eztia egiten dute elikatzeko. Gainera, horrela, arriskuetatik ere babesten dira. Horretaz gain, ekosistemak zaintzen eta orekatzen dituzte. Zer erle mota izango zinateke zure erlauntzan?

HASI

Egun euritsu da. Erlauntzara ura sartzen ari da eta, ondorioz, arriskuan dago ezti-produkzioa. Erreginak lanean jarri zaituzte hori galarazteko. Zer egingo zenuke lehenengo?

Aliatuak bilatu eta ekipoa egin. Eskuak beharko ditugu.

Lehenbizi plan on bat pentsatu behar dugu.

Lanari ekin, gure produkzioa arriskuan dago eta.

Hasi zarete lanean. Erleak jo eta ke ari zarete arazoa konpontzen, hiru egoera hauetatik bat aukeratu.

Zuloak estali bai, baina hurrengo ekaitzari ere eutsi beharko dio konponketak.

Indarra era efizientean erabili behar dugu. Goazen!

Euri gehien sartzen ari den tokira noa, han behar baita indarra.

Erreginak ekipoa sortzea zure esku utzi du. Ezin diozu hutsik egin!

Badakit nortzuk elkartuko ditudan eta zer egingo duten.

Lantalde bat sortu eta adostutakoa martxan jarriko dugu.

Nire ideia kideekin partekatuko dut, nahi dutenek bat egin dezaten.

Erreginak plan on bat pentsatzeko eskatu dizu. Ezin diozu hutsik egin!

Tresna, material eta teknika egokiak ezagutzen ditut.

Konponketa jasangarria eta eraginkorra behar dugu aldi berean.

Estrategia egokia bilatu behar dugu.Ezinbestekoa da zuzen egitea.

Sustatzailea

AhultasunaProbokatzaile izateko joera du, eta batzuetan, mindu egin ditzake jendearen sentimenduak.

Gerta liteke Haserrea kudeatzen ez jakitea, eta ondorioz, denek gogo txarrez egitea lan.

EkarpenaErronka atsegin du, dinamikoa da, ondo egiten du lan presiopean. Badu ekimena eta oztopoak gainditzeko adorea.

Ezartzailea

Ahultasuna Malgutasun falta izan dezake ideia berrien aurrean. Kosta egiten zaio aukera berriei erantzutea.

Gerta liteke Kosta egiten zaio bere planei uko egitea, nahiz eta aldaketak positiboak izan.

Ekarpena Praktikoa, konfiantzazkoa, efizientea. Ideiak aurrerapauso bihurtzen ditu, eta lana antolatzen du.

Modelatzailea

Ahultasuna Gehiegi kezkatzea eta uko egitea lanak besteen esku uzteari.

Gerta liteke Perfekzionismoa muturrera eraman dezake.

Ekarpena Irrikaz saiatzen da eta perfekzioa bilatzen du etengabe. Akatsak zuzentzeko konponbideak topatzen ditu.

Koordinatzailea

AhultasunaBeste kideek manipulatzaile gisa hautematea. Lana banatzean beti irabazle ateratzen da.

Gerta litekeLan gehiegi utzi dezake besteen esku, eta berarentzat lan gutxi hartu.

Ekarpena Heldua, badu bere buruarengan konfiantza. Badaki talentua identifikatzen. Helburuak argitzen ditu. Modu eraginkorrean uzten ditu lanak besteen esku.

Bateratzailea

Ahultasuna Egoera erabakigarrietan zalantzak izan ditzake. Eztabaida edo konfrontazioaren aurrean deseroso sentitzen da.

Gerta liteke Erabaki zailak hartzean, zalantzak izatea.

Ekarpena Laguntzailea, pertzepzio onekoa eta diplomatikoa. Badaki entzuten eta liskarrak eragozten ditu.

Baliabide bideratzailea

Gerta liteke Taldeko ekimenei jarraitzeko zailtasunak izatea.

Ahultasuna Baikorregia izan daiteke eta interesa arin gal dezake eta hasierako gogoa desagertu.

Ekarpena Pertsona irekia, gogotsua eta komunikatiboa. Aukerak bilatu eta kontaktuak sortzen ditu.

Garuna

Ekarpena Sortzailea, irudimen handikoa, librepentsalaria. Ideiak sortzen ditu eta arazoak konpontzen ditu.

Ahultasuna Inzidentzien aurrean ezikusiarena egin dezake. Lan batean murgildurik dagoenean eraginkortasunez komunikatzea kostatzen zaio.

Gerta liteke Despistatua izatea, abstraktua izatea edo zereginak ahazteko joera izatea.

Monitore-ebaluatzailea

Ekarpena Serioa, zorrotza eta estratega. Aukerak aztertzen ditu eta erabaki zuzenak hartzen ditu.

Ahultasuna Batzuetan ez du ekimenik, ez trebetasunik, kideak inspiratzeko. Kritikoegia izan daiteke.

Gerta liteke Motela izatea erabakiak hartzean.

Espezialista

Ekarpena Entregatua eta independentea. Interes zehatzak eta ezagutza espezifikoak ditu.

Ahultasuna Ekarpenak eremu jakin batzuetan baino ez egitea. Azalpen oso teknikoak ematea.

Gerta liteke Informazio gehiegi eta teknikoegia eramatea taldera.