Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

UDARAKO LIBURU GOMENDIOAK 2023

komunikazioa

Created on June 15, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Winter Presentation

Hanukkah Presentation

Transcript

OPORRAK

liburutegiko gomendioak

2023ko uda

SARTU ETA AUKERATU ZUREA

GOZATU IRAKURTZEN

Edukia

0-6 U RTE

03

6-8 URTE

06

8-10 URTE

09

10-12 URTE

12

12 + URTE

15

Liburuak hegazkina, trena eta bidea dira. Helmuga eta bidaia dira. Etxea dira.

0-6 urte

IPUIN HAUTATUAK, ALDREBES KONTATUAK

DOROTEA

AMAIA EGIDAZU

GIANNI RODARI

PAMIELA-KALANDRAKA

BEGIKO

Jostatzeko balio duen liburu baten aurrean gaude, Rodarik idatzi zuen ugarietako bat, oraingoan lehen irakurleei zuzendua. Ez dugu liburu hau irakurri behar gure irudimena martxan jartzeko prest ez bagaude. Izan ere, haur literaturaren maisuaren ale honetan, otso onak, txanogorritxo gaiztoak eta, ahizpaorde itsusienarekin ezkontzen diren printzeak ezagutuko ditugu. Bertsio berri hauek nolakoak izango diren eta nola amaituko diren asmatzea izango da gure lana. Irakurketa sustatzeko eta etxeko txikiekin denbora partekatzeko modu ezin hobea.

Dorotea oso amona erabakiorra da, eta sortzen zaizkion zailtasun guztiak konpontzen saiatuko da. Baina badakigu batzuetan erremedioa okerragoa dela gaitza baino. Asmatzen saia zaitezkete, zein izango den bere hurrengo erabaki eroa, errimaz eta errepikapenez betetako liburu honek, jolasteko ere balio diezagukeelako. Agian ez dakizuna da amatxi Dorotea jadanik ezagutzen duzula. Ez duzu sinesten? Ondo erreparatu diezu liburuko babesorriei (lehen eta azken orriei)? Eta orain ohartu egin zara?

BEGIRATU DEZAKET ZURE OHEAN?

GUIDO VAN GENECHTEN

TTARTTALO

Liburu honetako protagonista Xagu da, duela urte batzuk “Begiratu dezaket zure pixoihalean” liburuan ezagutu genuena, eta hainbeste umeri fardela kentzeko urrats zailean lagundu diena. Ale honetan, Xaguk, beti bezala kuxkuxero, bere lagunen oheetan begiratu nahi izango du, eta lo egiteko orduan dituzten ohiturak ezagutu. Aurrekoan bezala, irudi erakargarriak eta altxatzeko azal-hegalak ditu.

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

WERNER HOLZWARTHWOLF ERLBRUCH

KALANDRAKA

Istorio eskatologiko honetan, umorea da nagusi. Sator jauna, goiz batean, egunaren argia ikusteko burua azaldu zuenean, burukoa gertatu zitzaion. Baina, nork jarri dio txorizo forma duen txapel kirasduna? Ikerketan hasiko da, temati, erruduna aurkitu arte, eta orduan hartuko du bere mendekua.

ANGELIKA MILAPATRIKAREN PATRIKAK

IDEIA GEHIAGO SAKATU

QUENTIN BLAKE

PAMIELA-KALANDRAKA

Angelikak poltsiko asko ditu. Zer gordeko du barruan? Kontakizun errimatua, koloretsua, pertsonaia dibertigarri bati buruzkoa, bere berokian objektu imajinaezinenak gordetzen dituena. Beti adin guztietako haur ezberdinez inguratuta, Angelika Milapatrika da bere baliabide agortezinengatik denek espero duten lagun handia: burutsua, zentzugabea, bitxia... Edozein gauza izan daiteke harrigarriro baliagarria bere eskuetan; horregatik, magiaz bezala, bere gabanaren txoko bakoitzetik izozkiak, bozinak edo kapelak ateratzen dira.

6-8 URTE

NESKATILA GAIZTOAK BESTIARIO SEKRETUA

DINOSAURO BAT EGUNEAN

MIRIAM CAMEROS SIERRA

MIRANDA SMITH JENNY WREN

DENONARTEAN

Haur literaturaren maisuaren ale honetan, otso onak, txanoBestiario bat, Erdi Aroko literaturan, benetako edo fantasiazko animalien kontakizun, deskribapen eta irudien bilduma bat zen. Beraz, katalogo baten aurrean gaude. Izenburuari erreparatuta, neska gaiztoen pertsonalitateen bilduma dela pentsa dezakegu. Gaiztoak? 23 neska desberdin ezagutuko ditugu, estereotipoetatik ihesi doazenak. Izenburua, beraz, kritika soziala da, bakoitzak nahi duen bezalakoa izateko duen askatasuna aldarrikatzen duena.gorritxo gaiztoak eta, ahizpaorde itsusienarekin ezkontzen diren printzeak ezagutuko ditugu. Bertsio berri hauek nolakoak izango diren eta nola amaituko diren asmatzea izango da gure lana.

IBAIZABAL

Dinosauroak ez dira modaz pasatzen etxeko txikien artean. Eta, hain zuzen ere, haiengan pentsatuz, Ibaizabal argitaletxeak liburu hau proposatzen digu. Bertan, 366 dinosauro ezberdinen deskribapena aurkituko dugu, bat urteko egun bakoitzerako, otsailaren 29a barne. Gainera, sarrera bat eta bere desagerpenari buruzko azken azalpen bat ditu barne.

IRATXOAK ETA BASOKO SORGINKERIA

MAIDER AVILA ARENAS IVAN ONEKA BASALDUA

MEZULARI

Gookapi basoa arriskuan dago eta Mithy, Liz, Pintxo eta Hur iratxoek salbatu beharko dute abenturaz beteriko istorio batean. Planteamendua, berez interesgarria, hobetu egiten da, liburu honekin, gainera, esperientzia interaktibo batez gozatu ahal izango dugula jakitean. Errealitate Areagotua erabiliz, protagonistek bizia hartuko dute, eta hiru dimentsiotan abesten eta dantzatzen ikusiko ditugu.

UXIOREN BILDUMA

MARTIN ROMERO

ASTIBERRI

Uxioren komiki bildumak bi ale baino ez ditu (oraingoz): Uxio eta Uxio eta lagunak. Baina aski da lehenengoaren kontakizunen bat irakurtzea, engantxatzeko. Izan ere, komiki hauek, gehienez bi orriko atalez osatuak, oso dibertigarriak dira. Uxioren eguneroko bizitzako kontakizun samur eta zoroak aurkituko ditugu, balio garrantzitsuz beteak, gainera. Hori gutxi balitz, testuak letra larriz idatzita daude, lehen irakurleei egokituta. Astiberri argitaletxearen lan bikaina, bilduma hau katalanera eta galizierara ere itzuli duena.

TIGRE ETA HARTZ ETA ZIRKULAZIO-ARAUAK

IDEIA GEHIAGO SAKATU

Janosch

PAMIELA-KALANDRAKA

Agian, ipuin hauek ezagunagoak dira gurasoentzat, 1978an argitaratu baitziren lehen aldiz. Badira urte batzuk Kalandraka argitaletxeak Janosch ezagunaren liburuak berreskuratzea erabaki zuela, eta argitalpen oso zainduen bidez guri helaraztea. Hartz txiki eta tigre txiki dira protagonistak, abentura ezberdinak bizitzeko prest dauden animalia pertsonifikatu maitagarriak. Bildumaren azken liburukian, hirira joango dira eta bide-segurtasunari buruz ikasiko dute. Beti bezala, adiskidetasuna eta laguntasuna gailenduko dira, ironia finez zipriztinduta beti, irribarre eginaraziko diguna.

8-10 URTE

PUFFY ETA BRUNILDAMAGIA PITTIN BAT

ZONBIEN EGUNEROKOA: BEHIEN APOKALIPSIA

BARBARA CANTINI

GUY EDMONDSMATT ZEREMES

MEZULARI

Barbara Cantini ospetsuaren eskutik, Puffy eta Brunilda, magia pittin bat iritsi zaigu. Puffy katu beltz boteretsua da eta ez du bere benetako etxea aurkitzen. Brunilda sorgingaia da, estreinako hegaldia egin behar duena, eta horretarako katu beltz bat behar du. Kasualitatez elkartuko dira, eta elkarrekin aurre egingo diete sortzen zaizkien zailtasunei. Umorez beteta, ilustrazio bikainak eta ezusteko amaiera ditu. Ezin hobea da magia maite dutenentzat eta Mortinaren zaleentzat.

MEZULARI

Jimmyk eta bere lagunek mundua apokalipsi zonbie batetik salbatzen saiatu beharko dute, baina berezitasun batekin: istorio honetan agertzen diren zonbiak ez dira ohiko zonbie burmuin-jaleak, ez. Kasu honetan behi zonbiak (bai, behiak, ongi irakurri duzu) izango dira nahaste-borraste honen eragileak! Oso liburu dibertigarria eta abenturaz betea, zuri-beltzeko ilustrazioekin, irakurle uzkurrenak ere harrapatuko dituena.

MARIMATRAKAK:GORA SAN FERMINAK

ANA JAKA IOSU MITXELENA

ELKAR

Noa eta Lea ahizpen azken liburua ezin hobea da Iruñeko txikientzat; izan ere, portadan ikusten dugun bezala, biak zuri-gorriz jantzita daude, jaiez gozatzeko prest, txupinazoa bota bezain laster. Zer abentura biziko dituzte gure protagonistek?

ESNA IRAUTEKO IPUIINAK

XABIER OLASO

DENONARTEAN

Ipuin liburu zoragarri baten aurrean gaude. Guztira 57 ipuin labur eta arin biltzen ditu, gehienak umorez beteak. Baina istorioen luzerak ez gaitzala okerrera eraman, eta ez dezagun pentsa lehen irakurleei zuzendutako liburua dela, heldutasun apur bat beharrezkoa baita istorio askoren ironia eta absurdua ulertzeko. Udan lo egin aurretik irakurtzeko ale bikaina.

MAX BURBUILA:UTZI BAKEAN!

IDEIA GEHIAGO SAKATU

HEMATOKRITIKOA

MEZULARI

Max seme bakarra eta biloba bakarra da. Gurasoak bananduta daude eta oso bizitza aktiboa du. Aitarekin txangoa egiten ez duenean, amonarekin egoten da, eta asebete arte jan egiten du. Bestela, eskolaz kanpoko ekintzaren batean edo etxeko lanak egiten aritzen da. Maxek ezin du gehiago eta gauza bat besterik ez du eskatzen: Utzi bakean! Egilearen hitzetan, 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako liburu honek egungo familien isla dibertigarria baino ez du izan nahi, aldi berean hausnarketa bat egiten lagunduko diguna.

10-12 URTE

ITZALIK GABEKO IZAKIAK

IRRI EGIN

DANIEL HERNANDEZ CHAMBERSANTONIO LORENTE

RAINA TELGEMEIER

ASTIBERRI

Eleberri grafiko honen haria protagonistak bere hortzekin duen arazoa da, istripu txiki baten ondorioz ebakortzak hausten dituenean. Hortaz, dentistarengana joan beharko da behin eta berriz. Baliteke argumentu honekin bakarrik, bat baino gehiago identifikatua sentitzea, baina, horren atzean gainera, aurrenerabe baten istorioa garatzen da, pixkanaka, adiskidetasunaren, lehen maitasunaren, familiako gorabeheren eta nerabezaroaren berezko aldaketa guztien zailtasunak ezagutuko dituena. Autofikzio bikaina da, 2011n Eisner saria irabazi zuena, komikien nobel saria.

IBAIZABAL

Fantasiazko generoak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta ez telebistan bakarrik. Harry Potterren bilduma edo Mondragoren liburuak ditugu, Haralden komikiak ez aipatzearren, baina oraindik gehiago nahi dugu. Eta hor agertzen da Ibaizabal argitaletxea trilogia berri batekin, fantasia epikoaren barruan koka dezakeguna. Itzalik gabeko izakiak da Gauerdiko Begiak sagaren lehen alearen izenburua. Creyk, umezurtz geratu den nerabe batek, osabarekin Nalcar Haranera joan behar du bizitzera. Toki horretan mehatxu arriskutsu bat dago, eta aurre egin beharko dio.

MARRUBIZKO UDA

KARMELE MITXELENA ALEX ORBE

ELKAR

Maite haserre dago. Ez zaio normala iruditzen gurasoek oporretan kanpin batera joatea erabaki izana. Gainera, gurasoak beraien artean ere haserre daude, banatuko direla dirudi… Baina, ustekabean, lagun berriak egingo ditu Maitek eta udari beste jarrera batekin egingo dio aurre. Familia baten xelebrekeriak eta gaztetan egiten ditugun harreman berezietaz dihardu ironiaz eta umorez betetako liburu hau.

X-VENTUREGORPUTZA KRISIAN I

HOT BLOODED SOULS

OOSO COMICS

X-venture komiki-bilduma oso berezia da, batez ere manga zientifikoaren kategorian kokatzen delako. Giza gorputzari buruz gehiago ikasteko modu berritzaile baten aurrean gaude; izan ere, mikrorobot batzuen bidez gorputzean sartzea lortzen duten lagun-talde baten abentura-istorio bat irakurtzen ari garen bitartean, gorputza osatzen duten aparatuen funtzionamendua ezagutzen ari gara. Hori guztia mangan hain bereizgarriak diren irudi adierazkorrekin batera.

SORGINAK

IDEIA GEHIAGO SAKATU

CECILE ROOMIGUIEREBENJAMIN LACOMBE

IBAIZABAL

Sorginei buruzko entziklopedia labur baten aurrean gaude. Sorgin deitu zuten hainbat emakumeri buruzko ibilbide historikoa da. Horretaz gain sorginkeriarekin lotutako kuriositateak tartekatzen ditu: ze animali zituzten lagun, egiten zituzten errezetak eta edabeak... Gaia berez erakargarria bada, Benjamin Lacombe frantsesaren ilustrazioek eta edizio zainduak liburuaren maila goratzen dute.

12 + URTE

7310 OSTADAR

IRATI (KOMIKIA)

IÑIGO IBARRA

JUAN LUIS LANDAJOXEAN MUÑOZ

DENONARTEAN

EREIN

Komiki hau, Paul Urkijoren pelikularen oinarria da, eta ez alderantziz. Orain dela 30 urte argitaratu zuen Juan Luis Landak lehendabiziko komiki bat. Gero, historia osatzeko, Joxean Muñozekin elkarlanean, beste hiru idatzi zituzten, eta argitalpenek arrakasta izan bazuten ere, aspaldi agortuta zeuden. Hala ere, otsailean zinemetan estreinatutako filmak, Irati bizirik jarraitzen zuela demostratu zuen eta Erein argitaletxeak komikien berrargitalpena erabaki zuen. Beraz, unibertso historiko-mitologiko honetaz disfrutatzen jarraitzeko aukera paregabea eskeintzen digu obra honek Irati eta Eneko Aritzaren eskutik.

Gazteentzako zientzia-fikziozko eleberri bat aurkezten du Iñigo Ibarrak Ostadar 7310 liburarekin. Ostadar 7310, Lurra suntsitu zutenetik, gizakia bizi den planeta bat da. Bertan Ilargi bizi da, lanbidez “mekanikaria”. Androideak gizakien zerbitzura daude eta haiek birprogramatzea da haren eginkizuna, edo hala uste du berak behintzat… Proposamen berritzaile hau Denonartean argitaletxearen eskutik iristen zaigu, abenturetako istorio desberdina.

ERREBELDEAK

SUSAN E. HINTON

BEGIKO

Ponboy Curtis 14 urteko mutil bat da. Bere bizitza ez da erraza, bere gurasoak hil zirenetik, bere anaiekin bizi da. Bere lagunak, greaserrak, behe klaseko mutilak dira eta aurrera egiteko aukera gutxi dituzte. Haien aurka Soc-ak daude, familia oneko beste gazte talde bat. Bi taldeen arteko tentsioak eztanda egingo du eta Ponyboy istorio zail eta arriskutsu batean murgilduko da. 1967an idatzi zen arren, argitaratu zenean izan zuen arrakasta bera izaten jarraitzen du. Ziur asko, garai hartako nerabeak eta gaur egungoak, funtsean, hain desberdinak ez direlako izango da. Adiskidetasuna, lehen maitasuna eta bizitzan aukeratu beharreko bideari buruzko hautua dira nobela honen gai nagusiak.

SASIOLAKO ERROTARIA

RAMON OLASAGASTI AIESTARAN

EREIN

Liburu honetako protagonista bullyinga egiten dioten nerabe bat da. Bere bizitzak, hasieran ez badaki ere, antz handia du Jatsurenarekin, herri horretan bertan bizi izan zen eta egun batean besterik gabe desagertu zen beste mutil batekin. Bi istorioak nahasten dira eta nobela adiktibo labur bat osatzen dute, arratsalde bakar batean irakur dezakeguna.

LUAREN ITZALA

IIRAKURRI ETA BIDAIATU UDAN!!!

JOHN ANDUEZA ALTUNA

ELKAR

Luaren itzala liburu ezin hobea da udarako nobela beltz baten bila dabiltzanentzat. 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta, misterioan bete-betean murgiltzeko osagai guztiak biltzen ditu: pandemiaren murrizketak, nerabeen amodioak, adiskidetasuna, sare sozialak, adinaren berezko kezkak eta, koktel honen erdian, hilketa bat. Eleberri dinamiko honetan, narrazioarekin batera, protagonistaren eskola-lanak, lekukoek poliziaren aurrean egindako adierazpenak eta ikerketaren bidea hankaz gora jarriko duten testu-mezuak aurkituko ditugu.

ONGI PASA!

"Hona hemen nire sekretua, ezin sinpleagoa izan: bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo; Ezinbestekoa ikusezina da begientzat." Printze Txikia Antoine de Saint-Exupery

2023ko uda

GOZATU IRAKURTZEN!