EUSKAL LITERATURA ETA MITOLOGIA
Zertan datza proiektuak?
Proietku honetan euskal mitologia aztertu eta ipuin bat sortu beharko dugu haurrentzako. Proiektua amaitzean ariketa guztiak portafolio batean gordeko ditugu
ARIKETAK
1. Ariketa - Ideia zaparrada
2. Ariketa - Tartaloren ipuina
3.1. Ariketa - Ikerketa
3.2. Ariketa - Taldekako eskema
3.3. Ariketa - Infografia
4. Ariketa - Ipuina
5. Ariketa - Liburua
6. Ariketa - Audioliburua
7. Ariketa - Portafolioa
INFORMAZIOA
4. Ariketa - Ipuina
Euskal mitologiako ipuin baten sorrera
Ariketa honetan ere taldeka arituko zarete, talde berdinetan zehazki. Oraingoan ipuin bat sortu beharko duzue denen artean eta ipuinak euskal mitologiako ezaugarriak izan behar ditu (pertsonaiak, kokapena, etab.). Horretarako azpian duzuen estekan dagoen dokumentua erabiliko duzue
3.2. Ariketa - Eskema
Ariketa honetan irakasleak adostutako taldeetan egingo duzue lan. Dokumentu batean ipuinaren definizioa eta elementu desberdinen eskema sortu beharko duzue aurreko ariketan bildutako infirmazioarekin. Horretarako, taldekide guztien artean eztabaidatu beharko duzue eskeman zer ipini. Eskema partekatutako Google Dokumentu batean egin behar duzue.
3.1. Ariketa - Ikerketa
Zer da ipuina?
Ariketa honetan ikerketa lan bat egin beharko duzue. Ordenagailuko nabigatzailearen bidez informazioa bilatu beharko duzue ipuinaren eta honen elementuen inguruan. Zure ezagutzak ere erabili daitezke. Bildu garrantzitsua iruditzen zaizun informazioa soilik.
Talde lana eta lan indibiduala
1.Ariketa, 2. Ariketa eta 3.1. Ariketa indibidualak izango dira eta gainontzekoak taldeka. Taldeak berdinak izango dira proiektu osoan zehar. Oso garrantzitsua da taldean lan egitea, hau da, denek lan kopuru berdina edo antzekoa egitea eta elkar laguntzea, hau ere kontuan hartuko baita azken notan. Gatazkak izatea normala da, baina zuen egin beharra da modu baketsuan eta istilu gabe konponjtzea.
6. Ariketa - Audioliburua
Sortutako liburuaren narrazioa
Ariketa honetan sortutako liburuaren narrazioa egin beharko dugu. Honetarako bi tresna erabiliko ditugu: Book Creator eta Loom. Book Creator-en bidez sortu dugun liburua izango duzue pantailan eta Loom-en bidez pantaila grabatuko dugu pertsonaiei edota narratzaileari ahotsa jartzen diogun bitartean. Bakoitzak pertsonaia bati jarri beharko dio ahotsa eta, pertsonaia nahikoa ez badago, erdibana egin. Oso garrantzitsua da kontextuaren arabera ahotsa eta entonazio desberdinak egitea! Hemnetxe uzten dizuet bideo azalpen bat Loom erabiltzen ikasteko, edozein kezka izatekotan galdetu irakasleari.
1.Ariketa - Ideia zaparrada
Zer dakizue euskal mitologiaren inguruan
Ariketa honetan lehenagotik ikasitakoaren errepaso bat egingo dugu. Behean duzuen estekan sartu beharko zarete eta bertan Euskal Mitologiaren inguruan dakizun zerbait idatzi beharko duzu itsasgarrien bidez. Edozer gauza izan daiteke: pertsonaiak, ipuin edo kondairak, pasarteak, lekuak...
7. Ariketa - Portafolioa
Egindako guztia web gunean jarri
Hau izango da azkeneko ariketa eta bertan web gune bat sortu beharko duzue. Web gune honetan egindako lan guztiak ipini beharko dituzue, hau da, eskema, infografia, ipuina, liburua eta audio liburua. Horretarako nahi duzuen tresna erabili daiteke baina nik Google Sites gomendatzen dizuet. Web orriaren sorrera eta diseinuarekin amaitzean ipini web-a irekia edonork ikus dezan eta partekatu link irakaslearekin korreo bidez. Hementxe uzten dizuet Google Sites erabiltzeko bideo azalpen bat.
Kezka bat duzu?
Kezka bat baduzu proiektu, ariketa edo tresna baten inguruan eskatu laguntza gelakide bati. Inork ezin bazaitu lagundu jo irakaslearengana. Beste aukera bat tresna digitalak erabiltzea izan daiteke, esaterako, nabigatzailea.
5. Ariketa - Liburua
Liburu baten sorrera
Ariketa honetan ere talde berdinetan arituko zarete.Aurreko ariketan sortu duzuen ipuina liburu gisa moldatu behar duzue, ilustrazio eta argazki ezberdinak erabiliz. Horretarako 'Book Creator' tresna erabili beharko duzue. Hemntxe uzten dizkizuet bideo azalpen bat Book Creator erabiltzen jakiteko eta tresna honekin egindako liburu baten eredua.
Bideo azalpena ingeleraz dago. Beraz, laguntza behar izatekotan eskatu irakasleari.
2. Ariketa - Tartaloren Ipuina
Bideoa ikusi eta galderak erantzun
Ariketa honetan bideo bat ikusiko dugu. Bideoan Euskal mitologiako ipuin bat kontatzen da, Tartaloren ipuina hain zuzen ere. Bideoa arreta handiz entzun beharko duzue eta dondoren honen inguruko galdera batzuk erantzun.
3.3.Ariketa - Infografia
Ariketa hau aureko bien jarraipena da. Izan ere, aurreko ariketan egindako eskema infografia moduan ipintzea izango da eginbeharra. Horretarako 'Canva' tresna erabili beharko duzue. Hementxe duzue egin behar duzuenaren eredu bat.
EUSKAL MITOLOGIA ETA LITERATURA
Jonxa Oiartzabal
Created on June 15, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Advent Calendar
View
Tree of Wishes
View
Witchcraft vertical Infographic
View
Halloween Horizontal Infographic
View
Halloween Infographic
View
Halloween List 3D
View
Magic and Sorcery List
Explore all templates
Transcript