Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Nire txokoa, Leyre García

Leyre Garcia

Created on May 19, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

6/8

Ohar kritikoa, Iritzi t.

8/2

Nor naiz, 16 urte

Nire txokoa

Leyre García

7/14

bukatu

5/6

deskribapena, Limurtzeko t.

Errezeta

Nor naiz ni

16 Urte

Kaixo, Leyre García naiz eta 15 urteko nerabea naiz. Oso arrunta naiz deskribatzeko, baina nitaz zerbait azpimarratu behar badut, nire arteentzako gustoa izango lirateke. Oso jende gutxik daki hau, baina irteera gehiago balitu, arteak ikastea gustatuko litzaidake. Orokorrean, marrazketan oso trebea naiz, eta nahiz eta musikarekin oso txarra izan, oso gustoko dut abestiak entzutea, letra ulertu, metaforak etab… gero eta tristeagoa izan abestia, gero eta gehiago gustatuko zait. Txikitatik ez naiz izan kirolaria, eta ingurukoek beti esan dute oso irudimentsua eta kreatiboa naizela. Beste aldetik, ez naiz oso irekia pertsonekin eta batzuetan mundu guztia gorroto dudala dirudi. Baina hori ez da zertan egia izan behar, nire gauzetan murgilduta egon naiteke ordez, edozerren pentsatzen, bihar eramango dudan arropan, adibidez.

16 urte betetzekotan nago, baina ez naiz nire adineko nerabeen esterotipoekin identifikatzen. Alde batetik bai, gauetan festetara ateratzen naiz lagunekin, guztiak bezala, eta baditut oso lagun talde onak. Uda bikainak izaten ditut eta ikasturtean zehar uda izateko egunak zenbatzen ditut, denon moduan. Baina ez naiz identifikatzen nerabe matxinatua izateko kanonarekin. Esaterako, gurasoak errespetatzen ditut, eta haiekin asko hitz egiten dut. Nota onak izaten saiatzen naiz, ez naiz prodigio bat, baina asko ahalegintzen naiz. Beste aldetik, uste dut Disney saldutako kanona oso irreala dela. Haien filme horietan ikusten da nerabeak diru asko dutela bere bankuko kontuan, eta edonora joateko edo edozein gauza egiteko gai dira, baina ez. Gaur egun nerabe izanda kezka asko izaten ditugu eta ez dugu nahi dugun guztia egiten, askok pentsatzen duten moduan.

Itzuli

Iritzi testua: Zaplaztekoak itzuli ala ez?

Zaplaztekoak itzuli ala ez? Demagun kaletik zoazela eta bat-batean norbaitek zaplazteko bat ematen dizula. Ez duzu bera ezagutzen, eta nagusiagoa da, baina benetan mintzen zaitu. Egokia legoke zaplaztekoa itzultzea? Nahiz eta nagusiagoa izan? Alde batetik, galde diezaiokezu arrazoirik dagoen horrelako zaplaztekoa emateko. Arrazoi batengaitik bada, eztabaidatzeko gai izan beharko zinateke, indarkeri fisikoarekin borrokatzeak ez duelako inora eramaten. Beste aldetik, arraroa izango lirateke ezezagun batek zaplaztekoa ematea kaletik arrazoirik gabe. Baina horrela izatean, gelditu dezakezu hitzez, edo sinpleki aldendu, ez da beharreskoa gataska bat hastea.

Ohar kritikoa: The present

The present, Jakob Frey-ek zuzenduta, 4 minutu eta 18 segundoko animazio laburra da. Filmakademiek 2014an sortutakoa. Animazioan bideojokoetara jolasten duen ume bat agertzen da, Jake. Ez dirudi lagunekin ateratzeko gogo handirik duenik, etxean bakarrik dagoelako, gainera, triste dirudi. Ama kutxa batekin etxera sartzen ikusten dugu, eta opari bat dela erakusten du. Jake kutxa zabaltzean, aurreko hankarik gabeko txakur bat ateratzen da, oso alaia eta jolasteko gogo handiekin.

Ondorioz, argi dago indarkeria ez duela inora eramaten, eta gauzak argitzeko ez dela modurik onena. Horregatik, zaplazteko bat jasotzean, itzuli ordez, arrazoia galdetzea eta hitz egitea konponbide hobea da.

Bukaeran, enpatia eta elkarlaguntza erakusten da, nola batak bestearentzat eginda dagoen eta nolako harreman ona sortzen duten. Oso animazio polita da txakur eta umea haien egoerarekiko jarrera ona erakusten dutelako eta bien artean arazoen kontra borrokatu ahal dutelako.

Itzuli

Itzuli

Demagun 20 urte igarotzen direla, 2043. Klasekoek janari bat antolatu dute denok berriro elkartzeko eta nire klaseko lagun minak ez du etorri nahi...

Aroa limurtzeko testua:

Deskribapena:

Kaixo, Aroa: Zelan zaude? Edo hobeto, bizirik zaude oraingoz? Entzun dut Londresen bizi zarela orain. Bua, duela aroak ez garela elkar ikusten, eta oso gogo handiak nituen zu berriro ikusteko. Dena dela eta, ikusi dut ez zarela klaseko batzarrera joango. Barkatu? Tia etorri behar zara. Ez duzu nahi klasekoen bizitzaz kotileatu? Ea norbait buruzoil geratu den ikusi? Eta irakasleetaz gogoratzea? Uste dut Enkar ere etorriko dela, benga Aroa, animatu. Elkarrekin izandako momentu askoren argazkiak ditut nonbaiten, eta itzela izango lirateke berriro elkarrekin ikustea eta barre egitea. Bua, oraindik gogoratzen dut ingelesekoak partea ipini zizunean hartu zenuen amorrua, edo plastikako irakasleari sartzen zizkioten ziriak. Nolako barreak. Ezinezkoa egiten zait horrelakoak ahaztea. Badakit urrun zaudela eta agian paso egiten duzula, ez dakit familia daukazun, baina mese, etorri. Norekin hitz egingo dut ez bazara zu etortzen? Barreak izan nahi baditut zu etortzea funtsezkoa da. Benga etorri mese.

Ni Beñat Bóveda naiz eta hamabost urteko mutila naiz, nahiz eta irailaren 3an hamasei beteko ditudan. Nire familiarekin bizi naiz Portugaleten. Fisikoki altua naiz, eta nire ezaugarririk erakargarriena nire begi urdinak dira. Ile kixkurra dut, eta nire anaia Gorkaren antza handia daukat. Kirola egiten igarotzen ditut nire ordu gehienak, eta gehien jokatzen dudana, saskibaloia da. Saskibaloia Santurtziko taldean jolasten dut, 7 ordu ematen ditut astero entrenatzen, gehi lagunekin jolasten dudan denbora. Bai, denbora asko ematen dut kirola egiten. Gainera, nagusitzean, kirolarekin zerikusia duen zerbaiten lan egin nahi dut. Nire izaera alaia da, oso bromazalea, eta lagunekin ateratzea asko gustatzen zait ere.

Gurasoekin lizkarretan zaude egunero? Ez zarete zuen artean aguantatzen? Agian zu zara arazoa, agian haiek dira.... nor daki. Dena den, hau da Gurasoekin hobeto eramateko errezeta.

Osagaiak :

- Enpatia besteengan (Zure eguna txarra izan da, ongi, baina haiena agian txarragoa izan da.) - Ulermena (Zure jarrera ulertzen saiatu behar dira, baita zu haiena.) - Komunikazioa - Barkamena eskatzea (Hiruko harremana denez zurea eta zure gurasoena, hirurok hauetako guztiak beharko dituzue, gutxienez, saiakera bat)

Urratsak:

Hasteko, garrantsitzuena: Hitzegin elkarrekin, aholkuak eskatu, izaten dituzun arazoak kontatu, egunean egiten dituzun jarduerak…komunikatu. Haiek egiten dutena ere kontatzea komeni da, horrela elkarrizketa atsegina sortu dezakezue. Bigarrenik, lizkarrak oso maiztasun handiarekin gertatzen badira, ez duzu barkamena eskatzeko lotsarik izan behar. Denok ulertu behar dugu besteen egoera, eta haien zapatetan jarri. Ez badago komunikaziorik, zailagoa izango da enpatia izatea eta ulertzea. Bukatzeko, aurreko guztia betetzen saiatzen bazara eta harremana gehiago hobetu nahi baduzu, momentu onak izaten saia zaitezte. Elkarrekin joan lekuetara, jokoetara jolastu, filmeak elkarrekin ikusi… Espero dut lagungarria izan dadin.

Itzuli

Itzuli

Eskerrik asko ikusteagatik