Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Euskalkiak DBH3 Axel

aosorio

Created on May 18, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Vintage Photo Album

Transcript

Euskalkiak

Euskalkiaren definizioa

Euskalkiak euskararen aldaera linguistikoak dira, fonetikan, hiztegian eta gramatikan desberdintasunak dituztenak.

Mendebaldekoa

Hitz egiten da Arabako zati txiki batean, gipuzkoa pizkat eta bizkaian. Berezitasunak: Hitz askotan, u vs. i: uri / hiri, urun / irin, ule / ile, urten / erten / irten, uger egin / igeri egin, uzen / izen... Ez dakigu bi aldaeretatik zein den zaharrena.NOR-NORI-NORK saileko adizkietan, eutsi errotik hartutako formak: deutsat 'diot', deust 'dit', deusku 'digu'... aldaera askorekin. Izenordain indartuak: neu, (h)eu, zeu, geu, zeuok vs. neroni / nihaur, herori / hihaur, zerori / zuhaur...

Erdialdekoa

Gipuzkoan hizkera asko bereiz daitezke, Gipuzkoaren egitura daukalako. Berezitasunak: Edun aditzaren orainaldiko adizkietan -e- erroa : det, degu, dezu... Izan aditzaren pluraleko adizkietan -e- erroa: gera, zera, zerate... Joan aditzaren nijoa, dijoa, dijoaz tankerako adizkiak. Hitz hasieran z- > tx-: txoro, txuri, txilbor, txintxo...

Nafarrera

Euskalki hau Naffaroan hitz egiten da. Berezitasunak: 1. ua- aurrean g- izatea. Lau adibide dira: gua/guaye '(hi) hoa', guai 'orain', guartu 'ohartu', guatze 'ohe'. 2. Hauek dira euskara nafarraren bereizgarri nagusi batzuk: Atzendu 'ahaztu', aunitz/aunditz 'anitz', bulkatu 'bultzatu'. Eremu murritzagoa daukate beste hauek: altzin 'aitzin', altzur/ailtzur 'aitzur', eke 'ke', ekendu 'kendu', erte 'arte', ertsi 'itxi', esene 'esne'

Nafar Lapurtera

Hitz egiten da Nafarroan. Berezitasunak: 1. Hitz hasieran x- esaten da: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula, xoko, xori… Salbuespenen batzuk gorabehera (txar), ez da ohikoa tx- hitz hasieran. 2. nehor 'inor' egiturako izenordainak erabiltzen dira: nehork 'inork', nehori 'inori', nehun 'inon', nehundik 'inondik'… Antzina Nafarroako alderdi batzuetan ere baziren horrelakoak, baina jatorriz Ipar Euskal Herrikoak direla ematen du; ziurrenera Lapurdin sortutakoak.

Zuberoa

Zuberoan hitz egiten da. Berezitasunak: Alde batetik, zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa.Ia erabat betetzen da u → ü bilakaera eta, beraz, gainerako euskalkietan ez den seigarren bokala dauka euskara zuberotarrak: du → dü. Hala ere, arauak salbuespenak ditu.La erabat betetzen dira asimilazio bilakaera bi hauek: a) i-ü → ü-ü eta b) u-ü → ü-ü: ikuzi → ükhüzi ; inguru → üngü. La erabat betetzen da -au- → -ai- bilakaera: auzo → áizo

Ekiadeko Nafarrera

Talde honetan sartu izan dira Zaraitzun eta Erronkarin hitz egin den euskara Berezitasunak: 1. Niaur, iaur, guaur, zuaur sortako izenordainak erabiltzen dira(Hego euskal Herriko gainerako hizkeretan neu / neroni tankerakoak). Izenordain horiek, bestalde, 'bakarrik' adierarekin ere erabiltzen dira Zaraitzun eta Erronkarin, Ipar Euskal Herriko eremu zabalean bezala. 2. Oso itxura berezia dute Zaraitzuko eta Erronkariko erakusleek: kaur, kori, kura, korrek, kemen, kona... Nafarroako ekialdeko beste hizkera batzuetan ere tankera berekoak erabiltzen dira, baina g- agertzen da hauetan k-ren ordainetan (gau, gori...)