Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Euskalkiak
avarela
Created on May 18, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Puzzle Game
View
Scratch and Win
View
Microlearning: How to Study Better
View
Branching Scenarios Challenge Mobile
View
Branching Scenario Mission: Innovating for the Future
View
Piñata Challenge
View
Teaching Challenge: Transform Your Classroom
Transcript
Euskarako euskalkiak
Alazne Varela E.
Zer da euskalki bat?
Mendebaldekoa
Bereizitasunak
- -a batekin amaitzen diren hitzei artikulua gehitzen zaienean, -a + a > -ea egin da. Gero, hizkeren arabera, -ea horretatik -e (neské), -ia , -ie edo -i sortu dira.- Bizkai gehienean -e- dago eduki-ren adizkien orainaldiko erroan: dekot 'daukat', dekie 'daukate',.. - NOR-NORI-NORK sailean eutsi da erroa: deustezu (> dostezu) 'didazu', deutsu (> dotsu) 'dizu'.
Erdialdekoa
Bereizitasunak
- Euskara giputzean gehienbat, -e- nagusitu da edun aditzaren orainaldian: det, dek/den, degu, dezu, dezue.- Euskara giputzaren berrikuntza dira joan aditzeko nijoa 'noa', dijoa 'doa', dijoaz 'doaz', nijoan 'nindoan'… tankerako adizkiak. - 'bai/ez' erako galderetan al partikula erabiltzeko joera handia dago: etorriko al haiz?
Goi-nafarrera
Bereizitasunak
- Hiato batzuk silaba bakarrean (diptongo gisa) ahoskatzeko joera dago: étxia, bértzia.- Instrumentala -s da (batua -z) gehienetan. - -ote- erabiltzen dela -e- ren ordez: diotet (= diet), zioten (= zien),...
Nafar-lapurtera
Bereizitasunak
- Hitz hasieran x- esaten da: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula,... Salbuespenen batzuk gorabehera (txar).- Erdarako -on amaiera -oin egiteko joera egon da euskalkiaren eremu gehienean: arrazoina 'arrazoia', botoina 'botoia' - "Sartaldekoa", Lapurdiko mendebalean esaten da, eta "sortaldekoa", Lapurdiko ekialdean eta Nafarroa Beherean esaten da
Zuberera
Bereizitasunak
- u bokala ü egiten da- au diptongoa -ai- izatera aldatzen da - Berezia da j-ren ahoskera: dxákin 'jakin', garádxe 'garaje' gisara esaten da.
Ekialdeko nafarrera
Bereizitasunak
- Ozen ostean ez da txistukari afrikatuen aldeko joerarik izan, mendebalean eta Sakana gehienean bezala: egóixtan zeiá, egítan zeiá...- Niaur, iaur, guaur, zuaur sortako izenordainak erabiltzen dira(Hego euskal Herriko gainerako hizkeretan neu / neroni tankerakoak) - Bokalarteko i → x bilakatu ohi zen sarri Erronkarin: aihen → axen, anaia → anaxe,...