Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
SEKTORE EKONOMIKOAK 3. hiruhilekoa
nuzkiano
Created on March 29, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Higher Education Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Geniaflix Presentation
View
Vintage Mosaic Presentation
View
Modern Zen Presentation
View
Newspaper Presentation
Transcript
3. HIRUHILEKOA
ZER DAKIZU?
BIDEOAK
3. SEKTOREA
2. SEKTOREA
1. SEKTOREA
1. SEKTOREA
Zuhaitzetatik lortzen den egurra zer da: produktu natural bat ala lehengai bat? Zergatik? Lehen sektorea naturatik zuzenean natura baliabideak lortzen dituzten jarduerez dago osatuta. Bi eratako natura baliabideak lor ditzakete: - Produktu naturalak: Inolako prozesurik egin gabe kontsumi daitezkeen produktuak dira; adibidez, barazkiak eta frutak. - Lehengaiak: Kontsumitzeko eraldatu egin behar diren baliabideak dira; lehengai bat dugu, adibidez, garia, hura eraldatuz irina lortzen baita, ogia egiteko. Lehen sektorea garrantzitsua da gutxi garatuta dauden herrialdeetan. Herrialde aberatsetan, berriz, biztanleria aktiboaren %6 baino gutxiago aritzen da sektore honetan lanean, hau da, ehun pertsonengandik sei baino gutxiago.
Play
lehen SEKTOREko jarduerak
1- ARRANTZA: uretako espezieak harrapatzean eta merkaturatzean datza. Kostaldetik zer distantziatara egiten den, bi arrantza mota bereizten dira: - Itsasbazterrekoa: itsasertzetik gertu egiten da, itsasontzi txikiekin. - Itsas zabalekoa: itsasoan barrena egiten da, itsasontzi handiekin. 2- NEKAZARITZA: lurra landuz elikagaiak (barazkiak, zerealak...) lortzean datza. Bi motatakoak izan daiteke: - Lehorrekoa: laboreek euri ura soikik jasotzen dute. - Ureztatuak: nekazariek modu artifizialean botatzen diete ura laboreei; adibidez, ureztatze sistemen bidez. 3- ABELTZAINTZA: gizakiari onurak emateko azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen da.
lehen SEKTOREko jarduerak
4- MEATZARITZA: lurrazaletik metalak eta mineralak erauztean datza. Baliabide horietako asko beharrezkoak dira industriarako. Lur motaren eta erauzi nahi den mineral motaren arabera, bi meatzaritza mota bereizten dira: - Aire zabalekoa: materialak gainazaletik gertu daude. - Lurpekoa: zuloak eta meazuloak induskatu behar dira materialera iristeko. 5- BASOGINTZA: basoak ustiatzen eta zaintzen dira, egurra, fruituak eta halakoak lortzeko. Espainian, lan handia egin da basoak berritzen. Helburua da murriztea basogintzaren bi arrisku handienak: desertifikazioa (lurzorua degradatzea, emankorra izateari uzten dion arte) eta baso suteak .
lehen SEKTOREa espainian
XX. mendearen erdialdera arte, lehen sektorea zen Espainiako ekonomiako sektorerik garrantzitsuena. Baina, ordutik hona, Espainia garapen ekonomiko handia izan du eta lanak eraldaketa izugarria bizi izan du. Espainiako lehen sektorea izugarri modernizatu da, mekanizazioari eta teknika berriak erabiltzen hasteari esker. Biztanleria aktiboaren %6k soilik dihardu sektore horretan lanean, eta kontuan hartu behar da, gainera, biztanleria hori zahartuago dagoela.
lehen SEKTOREa euskadin
Euskadin, lehen sektorean nabarmentzen diren jarduerak abeltzaintza, arrantza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza dira. Abeltzaintzak garrantzi handia izan du betidanik. Batez ere, behiak eta ardiak hazten dira; hala ere, azken urteotan gora egin du txerrien eta hegaztien hazkuntzak. Arrantzak tradizio handia du Euskadin, bi arrantza mota egiten dira: baxurako arrantzan, antxoak, hegaluzeak eta txitxarroak harrapatzen dira, kostaldetik gertu; eta alturako arrantzan, berriz, bakailaoak, atunak eta hegaluzeak, itsas zabalean. Nekazaritza baserrietan egiten da eta artoa, ortuariak, patatak eta bazkarako landareak lantzen dira. Araban, horiez gain, garia eta mahatsak ere hazten dira. Meatzaritza, burdin meatokietan Nerbio- Ibaizabalen arroan, eta Mañariko eta Abadiñoko marmol harrobietan, Anbotoko mendilerroan. Basogintza lurraldearen zati handian egiten da. Zura lortzeko jarduera da batez ere.
ARiketa
2. SEKTOREA
Bigarren sektoreak lehen sektoreak lortutako lehengaiak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu. Honako hauek dira bigarren sektoreko jarduera nagusiak: 1- Industria 2- Eskulangintza 3- Eraikuntza 4- Energia ekoizpena.
Play
BIGARREN SEKTOREko jarduerak
1-INDUSTRIA: Industria da bigarren sektoreko jarduera nagusia. Inglaterran hasi zen garatzen , Industria iraultzarekin, eta horrek lanean makinak gehitzea eta lana espezializatzea ekarri zuen. Hiru industria mota nagusi daude: 1. Oinarrizko industria: Lehengaiak zuzenean eraldatzen ditu, produktu erdilanduak lortzeko. Hona hemen oinarrizko industriaren adibide batzuk: Metalurgiak, industria kimikoak eta petrolioaren industriak. 2. Ekipo ondasunen industria: Produktu erdilanduak eraldatu eta industriarako erabilgarri diren produktu bihurtzen ditu. Hona hemen adibide batzuk: Industria mekanikoak eta ehungintzak. 3. Erabileraren eta kontsumoaren industria: Produktu erdilanduak eraldatu eta kontsumorako prest dauden produktu bihurtzen ditu; adibidez: Elikagaigintzak eta eraikuntzaren industriak.
Play
BIGARREN SEKTOREko jarduerak
2- ESKULANGINTZA: Oso inbertsio gutxi behar ditu, eta ez du makinarik erabiltzen. Oso produktibitate baxua du. 3- ERAIKUNTZA: Eraikuntzaren bidez, eraikinak egiten dira, bai eta bestelako ingeniaritza lan batzuk ere; zubiak, errepideak... 4- ENERGIA EKOIZPENA: Oso jarduera garrantzitsua da , gaur egungo kontsumoa oso handia baita. Hona hemen energia (elektrizitatea) ekoizteko guneak: - Zentral hidroelektrikoak. - Zentral termoelektrikoak. - Zentral nuklearrak. - Eguzki parkeak. - Parke eolikoak.
Play
BIGARREN SEKTOREA EUSKADIN
Euskadik industria tradizio handia dauka. Oinarrizko industria eta erabileraren eta kontsumoaren industriak dira garrantzitsuenak. Eremurik industrializatuenak honako hauek dira: - BIZKAIA: Zamudioko ParkeTeknologikoa. - GIPUZKOA: Metalurgiako, Ehungintzako, papergintzako eta goi teknologiako industriak Donostian, Errenterian, Irunen eta Debako haranean. -ARABA: Nekazaritza makinak, metalurgiako eta kimikako industriak Gasteizen, Laudion eta Amurrion.
BIGARREN SEKTOREA ESPAINIAN
Espainian XX. mendearen hasieran hasi zen hazten bigarren sektorea, Industria Iraultza gure herrialdera iritsi zenean. Gaur egun, biztanleria aktiboaren %30 inguruk egiten du lan bigarren sektorean.Espainian oinarrizko industria siderurgia da, hau da, burdinaren lanketa. Ontzigintza, automobilgintza, ehungintza eta industria aeroespaziala ere garrantzitsua dira. Industria garatuz joan zen ehinean, eskulangintzak garrantzia galdu zuen Espainian.
BIGARREN SEKTOREA ESPAINIAN
Eraikuntza da bigarren sektoreko jardueren artetik gehien hazi dena Espainian. Espainiako energia ekoizpena ez da nahikoa herrialdeak dituen beharrak asetzeko eta beste herrialde batzuei erosten dizkiegu kontsumitzen dugun energiaren hiru laurden. Espainian oso garrantzitsua da energia eolikoaren ekoizpena.
BIGARREN SEKTOREA EUROPAN
Europan hasi zenez Industria Iraultza, Europako herrialde gehienek industria modernoak dituzte. - Oinarrizko industria: metalurgia, industria kimikoa eta petrokimikoa (Alemania, Frantzian, Errusia eta Ukrania) - Kontsumo ondasunen industria: ehungintza, oinetakogintza eta automobilgintza (Alemania, Espainia eta Italia) - Energia ekoizpena: Zentral nuklearrak (Frantzia, Belgika eta Eslovakia) Energia eolikoa eta eguzki energia (Alemania eta Suedia)
ARIKETAK
3. sektorea
Play
Zerbitzu bat ematen duten jarduerak hirugarren sektorean sartzen dira. Jarduera asko eta era askotakoak sartzen dira hemen. Hirugarren sektorean edo zerbitzuen sektoreak ez du objeturik sortzen. Sektore honetakoak dira: - Garraioak - Komunikabideak - Merkataritza - Turismoa - Osasungintza - Hezkuntza
hirugarren sektorea
4. HEZKUNTZA: Ikasleei ezaguntzak transmititzean datza. Ikastetxeetan egiten da jarduera hori. 5. MERKATARITZA: kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak eros ditzakete. Bi mota daude: - Barnekoa: herrialdearen barrukoa.- Kanpokoa: zenbait herrialderen artekoa. Inportazioa esaten zaio beste herrialde batzuetako produktuak erosteari, eta esportazio, produktu nazionalak atzerriko herrialdeei saltzeari. 6. TURISMOA: aisialdi garaian zerbitzuak ematen dizkiete beste toki batzuetara joaten direnei. Zenbait mota daude: - Eguzki eta hondartza turismoa. - Turismo kulturala. - Landa turismoa
1. KOMUNIKABIDEAK: mezuak distantzia luzeetara bidal ditzakegu, zenbait baliabideren bidez, adibidez telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez. Prentsak, irratiak, telebistak eta Internetek ere berehala zabaltzen dute munduan gertatzen ari denari buruzko informazioa. 2. GARRAIOA: Pertsonak, animaliak eta salgaiak toki batetik bestera eramatean datza. Hiru motatakoak izan daitezke: lehorrekoak, uretakoak edo airerakoak. 3. OSASUNGINTZA: gure osasuna zaintzeko zerbitzu guztiak sartzen dira hemen. Ospitaleetan eta anbulatorioetan egiten dira lan horiek. Medikuntzan eta osasungintzan egindako aurrerapenei esker, gure bizi itxaropenak eta bizi kalitateak gora egin dute.
hirugarren sektorea
ZERBITZU PUBLIKOAK ETA PRIBATUAK Hirugarren sektorean, era askotako zerbitzuak daude, eta bi kategoriatan bana daitezke: Publikoak eta pribatuak. 1- Zerbitzu publikoak: Admnistrazio publikoak kudeatutako zerbitzuak dira, adibidez: osasungintza eta hezkuntza publikoak. 2- Zerbitzu pribatuak: Enpresa pribatuek sortu eta kudeatutako enpresak dira, adibidez: dendak edo publizitate agentziak. Irabazi ekonomikoak lortzea dute helburu.
hirugarren sektorea EUSKADIN
Hirugarren sektorea da garrantzitsuena Euskal Autonomia Erkidegoan eta jarduerarik garrantzitsuenak administrazioa publikoa eta pribatua, hezkuntza eta osasuna dira. Merkataritza, bankuak eta turismoa ere oso garatuta daude eta garraiobide sare ona dago.
hirugarren sektorea ESPAINIAN
Espainian, beste herrialde batzuetan bezala, biztanleria aktiboaren zatirik handienak hirugarren sektorean egiten du lan. Turismoa, merkataritza eta garraioa dira jarduera nagusiak. - Turismoa: jarduera nagusia da. Espainia munduko toki turistikorik bisitatuenetako bat da. Kataluniak, Balearrak, Kanariak eta Andaluziak jasotzen dituzte turista gehien klima ona, hondartza ugari eta beste toki batzuekin konparatuta prezio baxuak dituzte eta. - Merkataritza: bigarren jarduerarik garrantzitsuena da. Txikizkako merkataritza da nagusi, hau da, denda eta negozio txikiek egiten dutena. Dena den, hipermerkatuek gero eta garrantzi handiagoa daukate. - Garraioa: Hirugarren jarduera garrantzitsuena da. Hiru motatakoak izan daitezke: 1.- Lehorreko garraio: Errepide eta trenbide sareak. 2.- Aireko garraioa: Oso garrantzitsua nazioarteko turismorako. 3.- Itsas garraioa: Bilboko, Vigoko eta Valentziako portuak dira nabarmentzekoak.
hirugarren sektorea EUROPAN
- Europa munduko helmuga turistiko nagusia da. Frantzia, Espainia, Italia, Alemania, Austria eta Erresuma Batua dira herrialderik bisitatuenak. Azpimarratzekoa da Txinatik gero eta turista gehiago etortzen direla Europa bizitatzera. - Europak garraio sare zabala eta aurreratua du. Munduko portu eta aireportu garrantzitsuenetako batzuk Europan daude. - Europako merkataritza jarduera munduko garrantzitsuena da. Ekonomia indartsuenak Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuetakoak dira.