Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ioritz

noelialataburu

Created on March 28, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

ioritz

Nor da?

Helburuak

EGINDAKOAK

Lortutakoak

INDARGUNEAK

  • Asko zabaldu du bere ahozko ekoizpena.
  • Pozik eta ilusioz etortzen da saioetara.
  • Jarrera ona du lanerako.
  • Gauzak kontatzeko motibazio handia du eta ekoizpen luzeagoak egiten ditu orain.
  • Hitz gehiago ikasi ditu.

HOBETU BEHARREKOA

  • Esaldi luzeagoak eta zuzenak sortzeko zailtasunak ditu.
  • Batzuetan kosta egiten zaio gauzak izendatzea.
  • Fonemak ondo ezagutu behar ditu idazketari ondo ekiteko.
  • Aho adierazpenean zailtasunak ditu kontakizunak egiteko, azalpenak emateko.
  • Zuzentasuna: Ezezko esaldiak zuzen egitea eta aditza konjugatzea.

HELBURUAK

  • Egiturak landu. 5-6 elementuko esaldi zuzenak sortzea.
  • Hiztegia: Hitz berriak ikastea.
  • Kontzientzia fonologikoa: soinuen kontzientzia bereganatzea.
  • Pragmatika. Elkarreraginean eta galdera itxietan erantzunak ematen trebatzea.
  • Zuzentasuna: Ezezko esaldiak zuzen egitea, deklinabidea erabiltzea eta aditza konjugatzea.

Helburuak

ETA...NOLA?

  • Arrazonamendua eskatzen duten ariketekin: zer gertatuko da? (aurreratzea) Zergatik gertatu da? (logika eta inferentziak) asoziazio ariketak (adierazpena lantzeko.
  • Galdera itxiak eginez
  • Hiztegia lantzeko jolasekin
  • Hizkuntza egituraketa: Elementu anitzeko esaldi zuzenak egituratu eta sortuz.
  • Soinuak desberdindu, detektatu, fonemak ondo bereganatzeko

Kontzientzia fonologikoa

Istorioak sortzen

Egitura zuzenak sortzen

Egitura zuzenak sortzen

LORTUTAKOAK...

  • Jariotasunean eta esaldien luzeran, aurrerapausuak eman ditu.
  • Gaztelerarako joera ere gutxitu du.
  • Oro har, gustura eta langile aritu da, nahiz eta azken asteetan nekea aipatu duen.
  • Dakien hitz kopurua ere zabaldu du.

...LANTZEN JARRAITZEKOAK

  • Oraindik ere muga handiak ditu aditza konjugatzeko, lehenaldiko pasarteak kontatzeko edota ezezko esaldien orden egokia jarraitzeko.
  • Kontzientzia fonologikoa bereganatzeko ere lana dauka aurretik, soinuak ez baititu identifikatzen (bokalak bai).
  • Nahasmen fonologikoa du (fonemak omititzen ditu, hitzaren amaiera ez du ahoskatzen,...). Errepikapenean hobeto aritzen da, baina ez du orokortu.

Eta etxean... ZER?

Adierazpena lantzeko jolasak eta ekintzak:

  • Ikusi-makusi-ra jolastu kotxean zoaztela edo kalean zaudetean.
  • Etxean zaudeten momentutxoetan, inguruan dituen elementuak izendatzera jolastu zaitezkete. Adibidez: Ezetz esan ikusten dituzun bost gauzaren izenak (gero igotzen joan zaitezkete, sei, zazpi,...).
  • Nor naiz? jolasa: Irudiak badituzue irudiekin egin dezakezue. Bat hartu eta berak bai eta ez motako galderekin asmatu beharko du zen den. Irudirik ez baduzue, animalia bat, gauza bat, pertsona bat... pentsatu daiteke eta berak bai eta ez motatako galderak eginez asmatu beharko du. Gero, alderantziz egin dezakezue.
  • Ezetz asmatu jolasa: Irudi bat hartuko du (edo pentsatuko du) eta hiru pista eman behar ditu derrigorrez. Zuek asmatu egin beharko duzue eskuetan duen irudia edo pentsatu duena (pista kopurua igotzen joan zaitezkete) eta gero alderantziz berak asmatu beharko du. Emozioa emateko, denborarekin jolastu zaitezkete, kronometroa jarrita (Ea txirrinak jo arte zenbat egiten ditugun, adibidez).
  • Lamina bat erakutsi (ipuin batetik izan daiteke) eta esan ditzala, gutxienez, bertan azaltzen diren X gauza. Hori handitzen joan gaitezke. Zer gertatzen den konta dezala. Gaizki egindako esaldiak guk eredu ona emanez zuzendu ditzakegu.
  • Karikatura jolasa: Esan ditzala kategoria semantiko desberdinetako hitzak (izenak, zeinenak, frutenak/animalienak/garraiobideenak,...)

Eta etxean... ZER?

Eskaini ELKARRIZKETAri (ez berak hitz egiteari) tartetxo bat egunero. Hau da, galdera itxiak egin, berak erantzun behar dituena, ez elkarrizketa irekia. Ipuinak kontatu (irakurri baino hobeto), ulermena, seriazioen ulertzea, hiztegia,... lantzeko. Aurreratu dezake zer gertatuko den, gero berari eskatu kontatzea, galderak egin, gauza absurdoak txertatu ikusteko ea adi jarraitzen duen,...