Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Eneko Arista

EDER OSCOZ LASA

Created on March 28, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Higher Education Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Relaxing Presentation

Nature Presentation

Transcript

Eneko Arista

Aurkibidea

Biografia

Izena

Jatorriatorria

Arista eta kristautasuna

Aragoiko koroaren sorrera

Jatorria

Eneko Arista 780. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. Arista izeneko familiakoa, X. mendean jada abizen hori erabiltzen zuten agirietan. Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aristaren inguruan sortu baitzen Iruñeko errege-dinastia, Enekotarrak izenez ere ezaguna. Eneko Aristaren jatorria ezezaguna da, Enekoren amaren izena ere ezezaguna da.

Biografia

Beste Eneko baten semea zen eta bi anai zituen: Musa ibn Musa, Ebro eta Tuterako gobernadore musulmana zena eta Fortune Enekoitz. Jaio baino lehen, 778. urtean, eta aitaren parte-hartzearekin, Orreagako lehen gudua gertatu zen, Erdi Aroko garrantzitsuenetakoa, eta non Karlomagnoren armada garaitu zutena. 799. urtean, Mutarrif ibn Musa, Iruñeko azken gobernadore musulmana, Enekoren senidea zena, erail egin zuten. 806. urtean, Frankoek eskualdea kontrolpean hartu zuten Berasko baskoia edo Gaskoia izeneko gobernadorearen bitartez. 824. urtean, Orreagako bigarren guduan, frankoen kontra borrokatu zuten Eneko buruzagi bezela. Garai hartan Iruñea zenez baskoien hiri nagusia, Eneko Aristak bertan kokatu zuen bere gortea. Bere lana eta garaipenengatik Pamplonako errege izendatu zuten eta erreinuaren sortzailea. Eneko Arista saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzia "Gaiztoa" Aragoiko kondearekin bereziki. Buruzagi trebea zen, eskualde ezberdinetako euskaldunak batzen zituena, Pirinioetako euskaldunekin erlazioa zuen eta hainbat aliantza aurkitu eta mantentzea lortu zuen. Jakin zuen borrokan ausardia eta diplomazia politikan uztartzen. Zahar eta elbarrituta, hil egin zen, 852. urtean, Leyreko monasterioan. 4 seme alaba eduki zituen: Gartzia Enekoitz, Assona Enekoitz, Garindo Enekoitz eta Nunila Enekoitz.

Izena

Enekoren ezizena Aresta da. XIII. mendetik aurrera, Ariesta forma bildu zuten hainbat historiagilek haien lanetan,Eneko Aritza izena gaztelerara traduzituta “el roble de mi casa” esan nahi du, Indartsua, gogorra edo noble bezala interpretatu daiteke. Beste batzuk, bere gaztelerazko izenarengatik ezagutzen diote, “Iñigo Arista”, eta arabiarrez “Yannaquo”, tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. XIII. mendean, lan batean Arista erabili zen, eta hitz hau ondorengo gaztelaniazko testuen artean zabaldu zen, arista hitza euskaraz gari bizarra dela konturatu ziren. XVII. mendean Arista ezizenaren jatorria beste era batera azaldu zuten: Aristaren jatorria haritzeta zen. Honi jarraituz, mende horretan Josef Moretek haritza eta artearekin lotu zuen Arista, eta XIX. mendean lanetan Iñigo Aritza izena erabiltzen zuten. Beraz, nafar historiagile eta euskaldunen artean, Eneko eta haritzaren arteko lotura aspalditik kenduta dago.

Arista eta kristautasuna

Enekoren bizitzan zehar, monasterio batzuk zeuden Nafarroan. Iruñean monasterio bat dago Leire izenekoa Enekok sortutakoa dela esaten dutena IX. mendean. Monasterioaren artxiboetan dagoen agiri baten arabera, 842an Enekok monasterioari Esa herria eta gertuko eremuak eman zizkion baina ez dakite agiria egitazkoa zen seguru. Tradizioak Eneko Leiren bertan lurperatu zutela dio.

Aragoiko kondaira

Kondaira batek esaten du adibidez Aragoiko Sobrarbe eskualdeko kristauak musulmanen erasopean zeudela IX. mendean eta Eneko Arista Iruñeko erregea zena, beraiek laguntzera joan zirela. Gerturatzen ari zela, gurutze bat agertu zitzaion zeru urdinean, mairuen posizioa salatzen zuena, eta gurutzeari segika, segada (etsaia ustekabean erasotzeko taktika militarra) egin zieten Aristaren nafarrek musulmanei.