Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

laborategian lantzen

fisikakimika.bizkaia

Created on March 27, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Math Lesson Plan

Primary Unit Plan 2

Animated Chalkboard Learning Unit

Business Learning Unit

Corporate Signature Learning Unit

Code Training Unit

History Unit plan

Transcript

LABORATEGIAN LANTZEN

Disoluzioak

Has gaitezen!

Zure erronka

Laborategi batean laguntzaile gisa lan egiten duzu. Bi disoluzio prestatzeko eskatu dizute, laborategi horretako kimikariek hainbat azterketa egiteko erabil ditzaten. Zure lehen aldia denez, begiraleak erabaki du lehenbizi prozedurak laborategi birtual batean egitea. Horrez gain, eskatu dizu prozedura osoa grabatzeko eta bideoa bidaltzeko.

Disoluzioak prestatzen

Laborategi birtuala

Helburua

Denboralizazioa

2023/03/23-2023/04/15

Laborategi birtual batean, bi disoluzio prestatu beharko dituzu. Grabatuko duzu bideo bat prozedurarekin.

Urratsak

Amaierako produktua

Zer jakin behar duzu?

  1. Irakur ezazu informazio guztia
  2. Ikus itzazu emandako bideoak
  3. Egin itzazu kalkuluak
  4. Pentsa ezazu zein den erabilitako prozedura
  5. Praktika ezazu
  6. Graba ezazu bideoa
  • Dokumentu bat: PDF formatuan, kalkuluekin eta erabilitako materiala zehazten
  • Bideo bat: Laborategi birtualan erabilitako prozedurarekin
  • Disoluzioak prestatzeko kalkuluak egiten
  • Disoluzioak prestatzeko prozedura ezagutzen
  • Laborategiko materiala ezagutzen

Aquí

Hasi baino lehen

Amaierako produktua

Erronka egiten

Hasi baino lehen

Hasi baino lehen

Zer da disoluzio bat?

Disoluzioak zenbait substantzia puruk proportzio aldagarrian osatutako nahaste homogeneoak dira. Honenbestez disoluzioetan gutxienez bi osagai izango ditugu:

  • Disolbatzailea
  • Solutua

Klikatu hemen gehiago jakiteko

Hasi baino lehen

Zein da gehien erabiltzen den laborategiko materiala?

Hasi baino lehen

Nola prestatzen dira disoluzioak?

Likido bat beste likido batean disolbatzeko

Solido bat likido batean disolbatzeko

  1. Erreaktiboaren purutasunari begiratu ondoren, kalkuluak egin, behar den gramo kantitatea jakiteko.
  2. Dentsitatearen bidez bolumena kalkulatu.
  3. Pipeta (beti udarea erabili) edo bureta bat erabili, behar den bolumena hartzeko, matraze aforatura pasatu, eta urez, lehen bezala, osatu bolumena.
  1. Sustantziaren purutasuna kontutan hartu ondoren, kalkulatu eta pisatu egiten da behar den kantitatea.
  2. Prezipitatu ontzi batean solutua ur pixka batekin disolbatzen dugu
  3. Inbutu koniko eta malatsaren laguntzaz, matraze aforatu batera solutu disolbatuta botatzen dugu.
  4. Flasko garbitzailerekin ura gehitzen dugu
  5. Matraze aforatua ondo galgatzeko tanta kontagailu baten laguntzaz tantaz-tanta ura botako dugu, ondo galgatu arte (menisko)

Hasi baino lehen

Amaierako produktua

Erronka egiten

Erronka egiten

Erronka egiten

Zer prestatu behar duzu?

1- Disoluzio bat solido batetik abiatuta: Prestatu 2M NaCl-ko disoluzio baten 100 mL. Horretarako, lehenik eta behin, kalkulatu zenbat NaCl pisatu behar duzun. 2- Disoluzio bat beste disoluzio batetik abiatuta: Prestatu 0,5M HCl-ko disoluzio baten 100 mL, 10 M HCl-ko disoluzio batetik abiatuta. Horretarako, lehenik eta behin, kalkulatu behar duzu zenbat ml 10M-ko disoluzio neurtuko duzun.

"GELDITU ETA PENTSATU". Nola kalkulatzen da beharrezko masa edo bolumena?

Erronka egiten

Nola erabiltzen da laborategi birtuala?

Hona hemen daukazu link-a laborategi birtuala irekitzeko.

Jakiteko nola erabiltzen den, bideotutoriala ikus dezakezu.

Erronka egiten

Bideoa grabatzeko

Bideoa grabatzeko badaude aplikazio asko. Hona hemen daukazu link-a "ScreencastOMatic" aplikazioa erabiltzeko, baina erabil dezakezu beste bat.

Jakiteko nola erabiltzen den, bideotutoriala ikus dezakezu.

Beste aplikazio batzuk

Aquí

Hasi baino lehen

Amaierako produktua

Erronka egiten

Amaierako produktua

Nola ebaluatuko da?

Amaierako produktua

Entrega

Dokumentua

Bideoa

Bideo bat grabatu behar duzu, disoluzioak prestatzen dituzun bitartean, dena azaltzen.

Dokumentu bat prestatu behar duzu PDF formatuan, beharrezko kalkulu guztiekin eta erabilitako laborategiko materialarekin

Amaierako produktua

Egiaztatu ikasi duzuna

Goazen!

Amaierako produktua

Galgatzean, zein da zuzena?

Amaierako produktua

Hasi baino lehen

Zer da molaritatea?

Solutuaren molak/disoluzioaren masa

Solutuaren molak/disoluzioaren volumena

Disoluzioaren molak/ solutuaren masa

Amaierako produktua

Zein da matraze aforatua?

b eta d

Amaierako produktua

Disoluzio baten osagaiak dira:

Disolbatzailea eta solutua

Disolbatzailea eta solidoa

Solidoa eta likidoa

Amaierako produktua

20g NaOH uretan disolbatzen dira, eta 560mL-ko disoluzio bat lortzen da. Kalkulatu molaritatea Datua: Mm(NaOH) = 40u

0.89 M

8.9 mol/l

0.0089 M

Eta orain pentsatu... Uste duzu ikasi duzula disoluzioak prestatzen? Animo!