Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Nazio Batuen Erakundearen sorrera eta Giza Eskubideak
Ion Cuende
Created on March 26, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Tarot Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Women's Presentation
View
Geniaflix Presentation
View
Shadow Presentation
View
Newspaper Presentation
View
Memories Presentation
Transcript
NAZIO BATUEN ERAKUNDEAREN SORRERA ETA GIZA ESKUBIDEAK
NAZIO BATUEN ERAKUNDEA
Bigarren Mundu gerra amaitzear zegoenean, San Frantziskon bildu ziren 5o nazio desberdineko ordezkariak 1945eko apirilaren 25etik ekainaren 26ra bitartean. Hurrengo hilabeteetan, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen, erakunde internazional berria, besteak beste, gertatutako gerrak berriz ere ez gertatzea bilatzen zuena.
NAZIO BATUEN ERAKUNDEA
NBEa egun existitzen den erakunde internazional handiena da. 190 nazio baino gehiagok hartzen dute parte honetan gaur egun, hasieran 50 baino ez baziren ere. Erakundea honako helburu hauek bermatzeko sortu zen: bake eta segurtasun internazionalak bultzatzeko, eskubide internazionala defendatzeko, laguntza humanitarioa emateko, giza eskubideak defendatzeko edota nazioen lankidetza bermatzeko.
NAZIO BATUEN ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Gure belaunaldian bi aldiz gizateriari ezin esanezko sufrikarioak eragin dizkion gerraren iskanbilatik babestea etorkizuneko belaunaldiak.
- Gizakiaren oinarrizko eskubideekiko, gizakiaren duintasun eta balioarekiko, gizonen eta emakumeen eskubide-berdintasunarekiko eta nazio handi eta txikiekiko fedea berrestea.
- Baldintzak sortzea gizartearen aurrerabidea eta askatasun handiagoko bizi-maila hobea sustatzeko.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
NBE-k Bigarren Mundu Gerran bizitakoa berriz ere ez errepikatzeko giza guztion eskubideak bermatzeko ahalegina egin zuen. Gaur egun NBE-k izandako lorpen inportanteena da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. 1946tik aurrera, NBE-ko komite desberdinek pertsona guztion giza eskubideak zehaztuko zituen aldarrikapena prestatzen hasi ziren, Eleanor Roosevelt estatubatuarra buru zutelarik.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
NBE-k 1948 abenduaren 10ean bozkatu zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren onarpena. Bertan NBE-ko parte ziren 58 nazioek hartu zuten parte. Aldarrikapena 48 estatuen onarpena jaso zuen, 2 absentzia eta 8 abstentzioekin. Egun Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala munduko testurik itzuliena da (80 hizkuntzetara baino gehiago).
Zer da Nazio Batuen Erakundea edo NBE?Zertarako sortu zen? Zein da NBE-k izandako lorpenik handiena?