Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ekonomia 11 eta 12 gaiak

Xabier Epelde

Created on March 24, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Fill in Blanks

Countdown

Stopwatch

Unpixelator

Break the Piñata

Bingo

Create a Secret Code

Transcript

NAZIOARTEKO MERKATARITZA ETA EUROPAR BATASUNA

NAZIOARTEKO MERKATARITZA

Esportatzaile deritzo atzerriko herrialde bati ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkionari, eta inportatzaile, berriz, ondasun eta zerbitzu horiek jasotzen dituenari. Esportazio-inportazioko eragiketa aduana-lurralde beraren barruan egiten den edo ez kontuan hartuta, kanpo-merkataritza eta nazioarteko merkataritza bereizten dira.

Dibisa

Nazioarteko merkataritza dibisak erabiliz egiten da. Dibisa esaten zaio herrialdekoa bertakoa ez den beste edozein diruri.

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN ONURAK: ABANTAILA KONPARATIBOA

Denok dugu ahalik aberastasun handiena sortzen duten jardueretan espezializatzeko interesa. Herrialdeei buruz dihardugula, hori ez da nahikoa; horrez gain, nazioarteko merkatuetan balio handia duten gauzetan espezializatu behar da. Norbait ona bada zenbait ondasun ekoizten, abantaila du. Baina, gainera, besteak baino hobea bada, abantaila konparatiboa izango du. Abantaila konparatiboaren teoriaren arabera herrialdeak besteak baino hobeto egiten dituzten ondasunetan eta zerbitzuetan espezializatzen dira.

PROTEKZIONISMOA / MERKATARITZA ASKEA

Protekzionismoa esaten zaio, herrialdeko interesak babesteko helburuz, herrialde batean atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari.Funtsean, merkataritza askearen aldeko argudioen aurrean, protekzionismoaren aldekoargudioak adierazten dituzte beste batzuek:PROTEKZIONISMOA:

  • Sektore estrategikoen babesa;
esaterako, defentsa nazionalaren babesa
  • Industrializazioaren eta enplegu-sorreraren sustapena
  • Sektore hasiberrien garapena
MERKATARITZA ASKEA:
  • Ondasun eta zerbitzuen aniztasun eta kantitate handiagoak, espezializazioagatik
  • Kalitate eta prezio hobeak, enpresen arteko lehia handiagoaren ondorioz.

MERKATARITZA ASKETA MUGATZEKO HESIAK

Gaur egun, hauek dira beste herrialde batzuetako produktuen inportazioak mugatzeko neurri erabilienak:  Inportazioei muga-zergak ezartzea.  Atzerriko produktuen kuota mugatuak finkatzea.  Herrialdeko industriei diru-laguntzak ematea.  Merkataritzakoak ez diren hesiak ezartzea.

NAZIOARTEKO LANKIDETZAKO ERAKUNDEAK

Hauek dira Nazio Batuen Erakundearekin lotutako erakunde ekonomiko garrantzitsuenak:  Munduko Merkataritza Erakundea. Erreferentzia da nazioarteko merkataritzan, eta muga-zergak kentzen saiatzen da.  Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea. Kapitalen eta zerbitzuen mugimenduak apurka-apurka liberalizatzeko helburua du.  Nazioarteko Diru Funtsa (NDF-FMI) eta Munduko Bankua (MB-BM). Nazio Batuen Erakundearekin lotutako erakundeak dira, eta, oro har, maileguak ematen dizkiete arazoak dituzten herrialdeei.

NAZIOARTEKO LANKIDETZAKO ERAKUNDEAK

Hauek dira Nazio Batuen Erakundearekin lotutako erakunde ekonomiko garrantzitsuenak:  Munduko Merkataritza Erakundea. Erreferentzia da nazioarteko merkataritzan, eta muga-zergak kentzen saiatzen da.  Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea. Kapitalen eta zerbitzuen mugimenduak apurka-apurka liberalizatzeko helburua du.  Nazioarteko Diru Funtsa (NDF-FMI) eta Munduko Bankua (MB-BM). Nazio Batuen Erakundearekin lotutako erakundeak dira, eta, oro har, maileguak ematen dizkiete arazoak dituzten herrialdeei.

INTEGRAZIO EKONOMIKOA

Integrazio ekonomikoa merkatuak bateratzeko prozesua da, helburu duena nazioz gaindiko eremu ekonomikoak eratzea, jatorrizkoak baino lehiakorragoak eta efizienteagoak. Integrazio-modalitate oinarrizkoena lehentasunezko merkataritza da; hau da, bi herrialdek edo gehiagok elkarren arteko muga-zergak murriztea adostea. Gainerako integrazio- formulak aurreratoak dira eta, muga-zergak kentzeaz gain, mailaz mailako metatze-eskema bati jarraitzen diote, maila txikienetik maila gorenera: merkataritza askeko eremua, aduana-batasuna, merkatu batua eta ekonomia- eta diru- batasuna dira.

EUROPAR BATASUNA

Europar Batasuna (EB) integrazio ekonomikoaren adibide aurreratuenetako bat da munduan.Hona hemen horren ezaugarriak:  Muga-zerga bateratua batasunetik kanpoko herrialdeentzat.  Pertsonen, salgaien eta kapitalen zirkulazio askea.  Moneta erkidea (euroa) eta ekonomia- eta diru- politika bateratua.

EUROPAR BATASUNAREN ETA DIRU BATASUNAREN ERAIKITZE-PROZESUA

Hamarkada batean prestatzen egon ondoren, 2002an sortu zen euroa fisikoki, eta harekin batera, Ekonomia eta Diru Batasuna. Gaur egun, 28 herrialdek osatzen dute Europar Batasuna, baina euroguneko herrialdeek soilik ordeztu dituzte moneta nazionalak euroaz.

EUROPAR BATASUNAREN ABANTAILAK

Abantaila hauek ditu herrialde, enpresa eta langileentzat:Herrialdeak:

  • .Aurrekontu-diziplina handiagoa, banan-banan baino.
  • Lege aurreratuagoak, bateratu eta adostu egin behar direlako.
  • Beste herrialdeekiko negoziazio- ahalmen handiagoa batera jardunda, banan-banan jardunda baino.
  • Bakarka ezinezkoak liratekeen proiektuak batera egiteko aukera.
Enpresak:
  • Kostu txikiagoak, kanbio- kosturik eta merkataritza- trabarik ez dagoelako.
  • Espezializazio-maila handiagoa.
  • Prezio eta kalitate-maila hobeak, lehia handiagoa izatearen ondorioz.
  • Ziurgabetasun-maila exikiagoa, moneta sendoari esker (euroa).
Langileak:
  • Prestakuntza –eta lan- aukera hobeak, pertsonen eta langileen zirkulazio askeari esker.

EUROPAR BATASUNAREN DESABANTAILAK

Desabantailek, berriz, garrantzi erlatibo desberdina duten herrialdeak egotea sorrarazten ditu, eskualde eta enpresa batzuek abantaila baitute besteen aldean. Hauek dira desabantaila nagusiak: ESKUALDEEN ARTEKO DESOREKAK: Eremu industrialek eta jendeztatuenak (oro har, Londres, Paris eta Berlinek osatutako triangelua) inbertsio gehiago erakartzen dituzte beste eskualdeek baino SUBIRANOTASUNA GALTZEA: Subiranotasuna galtzen du, bai kanpo-politikan (Europar Batasuneko herrialde guztiak), bai eta diru-politikan (euroguneko herrialdeak) ere. INTERDEPENDENTZIA EUROGUNEAN Moneta erkide bat erabiltzen denez, herrialde baten arazoek beste herrialde batzuk kutsa ditzakete, edo besteek erreskata dezaten eragin, monetak sinesgarritasuna ez galtzeko LEHIA URRATZEA Enpresa handiek bereganatzen duten boterearen ondorioz, enpresa txiki eta ertainek baldintza okerragoetanlehiatu behar dute. MERKATARITZAREN POLARIZAZIOA Herrialde kideekiko merkataritzak gora egiten du, baina munduko gainerako herrialdeekikoak, berriz, behera

EUROPAR BATASUNAREN ABANTAILAK

Lorem ipsum

Langileak

Herrialdea

Enpresa

Aurrekontu-diziplina handiagoa, banan-banan baino.

Prezio eta kalitate-maila hobeak, lehia handiagoa izatearen ondorioz.

Ziurgabetasun-maila exikiagoa, moneta sendoari esker (euroa).

Prestakuntza –eta lan- aukera hobeak, pertsonen eta langileen zirkulazio askeari esker.

GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO EKONOMIAREN DESOREKAK

GLOBALIZAZIOA

Globalizazioa muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesuari deritzo. Indonesian ekoitzitako marka frantseseko izozkiak daude gure merkatuetan; Hego Amerikan arrantzatu eta Errumaniako potoetan ontziratutako hegaluzea; eta Errusiako osagaiak dituzten Japoniako kalkulagailuak ere bai.

GLOBALIZAZIO-FAKTOREAK

Bost faktoretan oinarritzen da globalizazioa:

  • Kultura globalizazioa: behar eta gustuak berdintzea.
  • Produktu, ekoizpen-prozesu eta kalitate-arauen erabilera orokortzea.
  • Liberalismo ekonomikoa. Mugimenduei hesiak ezabatzea, batez ere diruarenei.
  • Finantzaketa-aukerak.
  • Teknologia. Komunikazioak eta garraioa hobetzea.

GLOBALIZAZIOAREN HUTSEGITEAK

Globalizazioari esker, produktu-mota gehiago dago mundu osoan; tenkologia- aurrerapenak izan dira; prezioak jaitsi dira; eta ekoizpen-kostuak murriztea lortu da, besteak beste. Alabaina, abantailak ez ezik, ondorio negatiboak ere eragin ditu globalizazioak dakarren munduko merkatuak.Globalizazioaren hutsegiteak:

  • Multinazionalek boter handiagoa.
  • Herrialdeek krisiak izateko arrisku gehiago.
  • Ingurumen arazoak.
  • Alde handiagoak herrialde aberatsen eta pobreen artean.

INGURUMEN-ARAZOAK

Hauek dira ingurumen-arazo nagusiak: Kutsadura eta euri azidoa :Atmosferara isuritako gasak azido bihurtzen dira, eta azido hori lurrazalera erortzen denean, landareak eta ura kutsatzen ditu. Desertifikazioa: Lehorteek eta deforestazioak erraztu egiten dute desertifikazioa. Gaur egun, arazo handia da, ur-horniketarekin lotura baitu. Biodibertsitatearen galera: Baliabideak gehiegi ustiatzearen eta transgenikoak erabiltzearen eraginez, suntsitu egiten dira habitat naturalak. Hondakinen trataera eta biltegiratzea: Gero eta ondakin solido gehiago sortzen ditugu horrez gain, hondakin kimikoen eta erradioaktiboen trataerak eta biltegiratzeak ere arazoak eragiten ditu. Klima-aldaketa: Atmosferan berotegi-efektuko gasak deritzenak pilatzeak tenperatutak igotzea.

KLIMA-ALDAKETA

Gehien-gehienek onartzen duten arren ezinbestekoa dela zerbait egitea, ekonomialariak eta gobernuak ez dira ados jartzen hartu beharreko neurriei buruz, klima-arazoaren ezaugarri hauen eraginez:  Denbora-eskala luzea. Urteak pasa daitezke efektu kaltegarriak agerikoak izan arte.  Ingurumen-etekinaren erlatibotasuna. Ingurumen-konponbideak nork bere egiteak dituen kostuak berehalakoak eta garestiak dira; ingurumen-etekinak, berriz, luzera begirakoak eta orokorrak. Egoera horrek portaera lauso eta nora ezekoetara bultzatzen ditu .  Etekinen eta kostuen banaketa desberdina munduan. Munduko kutsatzaile nagusiak Europa, Txina eta AEB dira. Alabaina, herrialde garatu gehienak gune epeletan daude, eta horrenbestez, tenperaturen igoerak ez die hainbesteko arriskurik eragiten.  Nazioarteko garrantzia. Arazoa globala da,ez herrialde pobreena bakarrik eta mundu osoak modu bateratuan jokatzea eskatzen du.

Ingurumen politikoa

Ingurumen-politika natura baliabideak mantentzen lagunduko duten araudi eta neurriak garatzen eta aplikatzea da. Arauez gain, honako hauek dira ingurumen-politikei laguntzen dieten neurri garrantzitsuenak:

  • Beste energia berri eta berriztagarriak sustatzea, hala nola eguzkiarena, haizearena edo mareena (marea-energia).
  • Zergak eta isunak jartzea jarduera kutsatzaileei, eta ez kutsatzaileei, berriz, diru-laguntzak ematea.
  • Ingurumen-heziketa ematea publizitate-kanpainen eta ikastaroen bidez, baina baita hezkuntza-sistemaren bidez ere.

DESBERDINTASUNAK. AZPIGARAPENA.

Globalizazioarekin, herrialde guztietan handitu dira barne-desberdintasunak. Baina, barne- desberdintasunak baino askoz handiagoak dira herrialdeen arteko desberdintasunak, ez baitago aberastasuna banatzeko egoten diren tresnen antzekorik.Azpigarapenaren ezaugarriak:Demografikoak :

  • Per capita errenta txikia
  • Demografiaren hazkunde-tasa handiak
  • Kultura eta gizarte prestakuntza urria.
Ekonomikoak:
  • Lehen sektoreanoinarritutako ekoizpen-egitura
  • Merkatuen funtzionamendutxarra
  • urrezki eta inbertsio urriak
Instituzionalak edo publikoak:
  • Ezegonkortasun politikoa eta demodrazia eta gardentasun falta
  • Azpiegituren maila eskasa
  • Aor handiak beste herrialde batzuekin (kanpo-zorra)

GARAPEN JASANGARRIA

Azpigarapenari kontrajarrita garapena dago. Garapenak aurrerapena eta hobekuntza esan nahi du, eta erabatekoa izateko, hiru alderdi hartu behar ditu kontuan: ekonomia, gizartea eta ingurumena. Garapen jasangarria izan behar du:Garapen jasangarria pertsonen egungo beharrak asetzen dituen garapena da,

Etorkizuneko elburuak

Garapen jasangarria lortzeko, Nazio Batuen Erakundeak helburu batzuk zehaztu ditu 2015-2030 aldirako. Garapen Jasangarrirako Helburuak deritzon programaren bidez. Helburu horien jatorria beste programa bat da, Milurtekoko Garapen Helburuak deritzona. Programa hori 2000-2015 aldian garatu zen.Milurtekoko Garapen Helburuak 2000-2015 batzuk:

  • Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea.
  • Oinarrizko hezkuntza guztientzat.
  • Aukera-berdintasuna gizon eta emakumeentzat.
  • Haurren heriotza-tasa murriztea.
  • Haurdunaldian osasuna hobetzea.