Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Taula periodikoa
egaretxana
Created on March 20, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Modern Presentation
View
Terrazzo Presentation
View
Colorful Presentation
View
Modular Structure Presentation
View
Chromatic Presentation
View
City Presentation
View
News Presentation
Transcript
TAULA PERIODIKOA
Ikurrak eta taldeak ikasten
guazen!
Sistema periodikoa ezagutzen ditugun elementu kimiko guztiak adierazten dituen taula bat da. Zenbaki atomiko txikienetik handienera ordenatuta daude
Taldeak
ALKALINOAK
LURRALKALINOAK
TRANSIZIO METALAK
GAS GELDOAK
HALOGENOAK
Metal alkalinoak edo alkaliak taula periodikoko talde bat, 1. taldea deritzona, osatzen duten metalak dira. Multzo horretan daude litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr), eta serie kimiko bat osatzen dute. Metal alkalinoen geruza elektroiak s orbital batean aurkitzen dira; horregatik, taula periodikoaren s-blokean daude kokatuta.
wikipedia
S orbitalean elektroi bat dute
Metal lurralkalinoak taula periodikoko 2. taldea osatzen duten elementuak dira: berilioa (Be), magnesioa (Mg), kaltzioa (Ca), estrontzioa (Sr), barioa (Ba) eta radioa (Ra) (nahiz eta azken hau ez den beti honela kontsideratzen, erradiaktiboa baita).
wikipedia
S orbitalean bi elektroi dituzte
Kimikan, trantsizio-metal terminoak bi esanahi posible dauzka: Taula periodikoko D blokeko edozein elementuri aplikatzen zaio, zinka, kadmioa eta merkurioa barne. Beraz, taula periodikoko 3. taldetik 12. taldera arteko guztiei aplikatzen zaie. Zentzu hertsiagoan, IUPACen arabera "d azpigeruza osatu gabea daukaten elementuak, edo d azpigeruza osatu gabeko katioiak sor dezaketenak" dira. Definizio honen arabera, zinka, kadmioa eta merkurioa ez dira trantsizio-metalak, d10 konfigurazioa baitaukate. Definizio hau taula periodikoko 3. taldetik 11. taldera bitartekoei aplikatzen zaie.
azken elektroiak d orbitalean daude
Grupo 3 (III B) 4 (IV B) 5 (V B) 6 (VI B) 7 (VII B) 8 (VIII B) 9 (VIII B) 10 (VIII B) 11 (I B) 12 (II B) Periodo 4 Sc 21 Ti 22 V 23 Cr 24 Mn 25 Fe 26 Co 27 Ni 28 Cu 29 Zn 30 Periodo 5 Y 39 Zr 40 Nb 41 Mo 42 Tc 43 Ru 44 Rh 45 Pd 46 Ag 47 Cd 48 Periodo 6 Lu 71 Hf 72 Ta 73 W 74 Re 75 Os 76 Ir 77 Pt 78 Au 79 Hg 80 Periodo 7 Lr 103 Rf 104 Db 105 Sg 106 Bh 107 Hs 108 Mt 109 Ds 110 Rg 111 Cn 112
wikipedia
Gas nobleak propietate antzekoak dituzten elementu kimikoen multzo bat dira, egoera normalean gas monoatomiko usaingabe eta kolorgeak direnak eta erreaktibitate kimiko oso baxua dutenak. Taula periodikoko 18[1]. taldekoak dira. Zazpi gas noble naturalak hauek dira: Helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn)[1]
wikipedia
Helioak s orbitalean 2 elektroi eta besteek gainera p orbitalean 6 elektroi dituzte
Halogenoak edo elementu halogenoak taula periodikoaren 17. taldeko elementu kimikoen seriea da. Talde honek ondoko elementu hauek barne hartzen ditu:
- Fluorra
- Kloroa
- Bromoa
- Iodoa
- Astatoa
wikipedia
S orbitalean bi elektroi eta p orbitalean 5 elektroi dituzte