Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

PRESENTACIÓN FORMAS BÁSICA

Marisol Atxurra Rodriguez

Created on March 20, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

Ikastaro honekin, nire ikastetxeko eraldaketa digitalean aktiboki parte hartu nahi dut; eta bide batez, gure ikasleei prozesu horretan laguntzea espero dut.

Hasi

Aurkezpena

Kaixo lankideok Ni Marisol Atxurra naiz, Ander Deunako langilea , ikastola Sopela herrian kokatzen da. Aurten 5. mailako tutoritza daukat, baina musika espezialista ere banaiz lehen hezkuntzako hirugarren zikloan eta derrigorrezko hezkuntzako lehen zikloan. Ikastaro honekin, nire ikastetxeko eraldaketa digitalean aktiboki parte hartu nahi dut eta bereziki nire lanean ikasitakoa, modu eraginkorrean erabili

Nobr Autor

Zer da DigCompEdu ? SELFIE for Teachers (S4T) Europar Batasunak 2021eko urrian sortu duen auto hausnarketarako sareko tresna da. Tresna honek Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleoi gure jardun profesionalean teknologia digitalak nola erabiltzen dugun hausnartzen laguntzen digu. SELFIE for Teachers-i esker, nire gaitasun digitala neurtu ahal izan dut eta baita zein etapatan nagoen identifikatu. Horrela, garatu behar ditudan arloak ezagutu ditut, eta nire hobekuntzarako prozesu personalizatu bat diseinatu ahal izan dut.

puedes escribir un

BIDEOA

Ikaskuntza diseinu unibertsala

2. moduloan, IDU tresnen oinarrizko pack ean hiru atalak landu behar izan ditugu: audioa, bideoa (clipchamp) eta irakurketa erraza. Ingurune arloan lantzen geunden jarduera bat aprobetxatuz , "erliebearen elementuak", eskatu didaten hiru atalak sortu ditut eta gelan martxan jarri ere . Bideoa oso lagungarria izan da nire ikasleentzat eta kontzeptuak ondo ulertzera lagundu die. Asko gustatu zait "Irakurketa erraza"ren bidea, eraginkorra dela oztopoak dituzten ikasleentzat uste dut.

AUDIOA

ZIBERBIZIKIDETZA

Zer dira eta zertarako erabiltzen dira netiketak?Sarean bete behar ditugun legeak eta arauak dira. Guztion artean sortzen ditugu eta batez ere interneteko foroetan errespetuz eztabaidatzeko balio dute. Arauetako batzuk hauek dira Baimenak eskatzea. Bidaltzen ditugun artxibo erantsien neurriak zaintzea. Hobetsi formatu irekia, formatu unibertsala. Identifikatu dokumentu atxikiak . Ez idatzi letra larriz . Ez iraindu inor sarean. Ez sinetsi hortik zehar ibili daitezkeen gezurrak e.a.

Zein eremutan sartzen da Segurtasuna eta komunikazioa. Alde batetik, segurtasunaren alde dauden legeak eta arauak dira eta bestetik, komunikazioa hobea izateko laguntzen dute. Garrantzitsuak dira guztion seguratsuna bermatu nahi duten arauak direlako, guztion artean errespetatu gaitezen. Gaur egun, sareetan, eraso ugari ikusten ditugu eta netiketak hauei muga jartzeko eginak daude.

Escribe un título

Lau saio erabili dugu tutoritza orduan, ziberjazarpena zer den aztertzeko. Kiva materialean, hainbat adibide eta bideo daude. Hoiek ikusi ondoren laugarren saioan , denon artean ,hamar netiketa arautu ditugu Canva erabili dute netiketen infograma bat egiteko. Eskuinekoa gelan egindako baten adibidea da.

EBALUAZIOA

ONURAKIkaskuntzaren jarraipena egiteko balio duEdozein arlo landu daiteke Ikasleak berak sortu dezake bat. Joku entretenigarria Doakoa Berehalako feedback DESABANTAILAK Ordenagailu, tablet edo honelako gailuen beharra Puntuazio altuak jaso nahian, lehiakortasuna sustatzea Irakurketa traketsa duten ikasleei gehiago kostatzea

ZER DA KAHOOT! Hezkuntza sozial eta gamifikatuaren web-zerbitzuari Kahoot ! deitzen zaio. Tresna erabilgarria irakasle eta ikasleentzat kontzeptuak modu entretenigarrian ikasi eta berrikusteko, lehiaketa bat balitz bezala. Ohikoena, aukera anitzeko galderen bidezkoa da.

Euskara arloa lantzeko erabili dut. Instrukzioak edo aginduak adierazteko aditzak errepasatzea eta lantzea izan da Kahoot honen helburua.

Hasierako kahootean eta jolas moduan, ikasleek landutako gramatika atalarekin lehen kontaktua izan dute. Desabantaila izan da kahootean ikasleek denbora mugatua izatea, eta horrek ikasle batzuengan oztopoa suposatzea. Beraz, galdera berdinak eta inprimaki moduan classroomean sartu dut, ikasle bakoitzak behar duen denbora errespetatzeko asmoz. Euskera ordu batean ikasleek inprimakia beteko dute, honen emaitzak zuzenean jasotzen dituztenez, badakite zeintzu galdera egin dituzten ondo eta zeintzuk ez. Hurrengo urratsa izango da, inprimakiaren akatsak etxean zuzentzea, horrela gurasoek lanaren berri izango dute eta kasu batzuetan laguntza ere. Etxean egindako zuzenketak, classroommetik berbidaliko dituzte.

+ info

Metodologia aktiboak

  • EKIk Euskaran proposatzen duen unidade didaktikoa hausnartu dut Izena:
    • “ Artistaren bidea” “ Arte Galeria”
    • Maila: LHko 5. maila
  • #DigComEdu ikastaroan “Etorkizuneko gela proiektuko” errubrika txantiloia aplikatu diot unidade didaktikoari.
  • Podcasta grabatu dut unidadearen nondik norakoak azaltzen, errubrika txantiloia erabiliz ahuleziak identifikatu ditut eta hobekuntza proposamenak partekatu ditut foroan, beheko estekan duzuena

Ikasleen konpetentzia digitala- Dig Comp

Ikasleen konpetentzia digitala

2. ataza: Ariketa hau garatzeko 6.2. konpetentzian zehaztu dudan jarduera hartu dut kontuan . Bertan netiketak sortu ditugu blogen protokolo-arauak bete eta errespetatzeko. Inprimaki baten bidez, landutako netiketa batzuk errepasatuko ditugu

Ikus entzunezko baliabideak

1 ataza burutzeko, material osagarrian dauden Creative commons buruzko dokumentuetatik informazioa atera eta Canva plataformaren bitartez infografia bat osatu dut

2. ataza Ikastaro honetan izandako ibilbidea jasotzen duen bideoa orrialde honetan txertatzen dut .

Mila esker