Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Portfolioa A2 (Eider Vadillo)

IR-Eider Vadillo Lor

Created on March 3, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Visual Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

Nire portfolio digitala

Eider Vadillo

Aurkezpena

Kaixo guztioi:Eider naiz, Eskolabarri ikastetxean lan egiten dut, Ermuan. Aurten 6.mailako tutorea naiz. Ikastaro honekin nire ikastetxeko eraldaketa digitalean aktiboki parte hartzea nahi dut eta digital esparruan hobetzeko herramintak ikastea eta barneratzea ere espero dut.

Aurkibidea

2.IDU

3.Ziberbizikidetza

1. DigCompEdu

5. Metodologia aktiboak

4. Ebaluazioa

6. Dig Comp (ikasleak)

7. Ikus-entzunezko baliabideak

DigCompEdu

Jarraian duzun dokumentuan nire konpetentzia digitalaren autoebaluazioa jaso dut, DigCompEdu markoan oinarrituta. Horretarako, SELFIE for Teachers (S4T).

Selfie For teachers

S4T tresna erabili dut eta bertan jasotako emaitzak aztertuz, nire indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta nire gaitasun digitala hobetzeko proposamenak jaso ditut. Horrez gain, nire buruari hausnarketarako tartea eskaini diot eta idatzizko txostena osatu dut eta hobekuntza pertsonalerako plan bat diseinatu dut.

info gehiago

Nire selfie digitala: B2

klik

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala

Foroa

INFORMA 5

1. Ataza: IDU tresnen oinarrizko pack-eko lehen hiru atalak aztertu ditut. Ikasleekin lantzen ari garen proiektuan oinarrituta (BERRIAK), pasaden kurtsoan egindako "teleberria" ikusiko dugu. Ondoren grabatutako azalpen audio bat, azalpen txiki batekin entzungo dugu. Bertan, teleberria sortzeko jarraitu beharreko pausuak era laburtutan azaltzen die.

Orain....zuen txanda!!

Irakurketa erraza

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala

FOROA(2. ataza)

Nire lankideen eztabaidagaietan ere parte hartu dut.

Nik idatzitako eta gehitutako eztabaidagaia.

www

3. Ziberbizikidetza

NETIKETAK

Netiketak sarean aritzeko dauden arau multzo adostuak dira, guztion ongizatea bermatzeko sortuak. Arau hauei esker, ziberjokabideak erregulatzen dira. Hauen helburua, arduraz zein egokitasunez jokatzen ikastea da.

ikusi

Proposamen Didaktikoa

Netiketak

Proposamen didaktikoa

Noizbehinka zibergatazkak izaten dira gelan. Ondorioz, hauek ekiditu eta arautzeko netiketak lantzea erabaki da. Horretarako, honako pauso hauek jarraituko dira:

  • Netiketak zer diren bideoak ikusi
  • Hausnarketa egin
  • Talde txikietan, ikasleek online jarduteko kontuan hartu behar dituzten netiketak zeintzuk diren adostuko dugu (ezagutzen ditugunak moldatuz eta berriak sortuz). Ondoren, talde guztien ekarpenekin, gelako netiketak sortuko ditugu ordenagailuetan. Bukatzeko inrpimatuko dugu eta eskolan ipiniko da, gainontzeko taldeek eskuragarri izateko.

jarraitu

Netiketak

Proposamen didaktikoa

2. Goazen adostera!

1. Zer da netiketak?

3. Gelako netiketak

Canva erabiliz, bideo motz bat egin dut. Bideo ikusi eta gero taldeka adosten gelako netiketak.

Baliabideetan dauden bideoak ikusi, zer den eta zertarako diren jakiteko.

Canva erabiliz gelan aukeratu dituzten netiketa batzuk biltzen ditut.

Proposamen didaktikoa

Netiketak

Gelako netiketak

4. Ebaluazioa

Onurak

Desabantailak

Zer da?

Quizlet doako tresna bat da. Flashcardak sortzeko aukera ematen digu. Honetaz aparte, jolas desberdinak sortu ahal ditugu txartel hauetik abiatuta.

  • Oso erraza eta intuitiboa da.
  • Hainbat hizkuntzetan lan egiteko aukera.
  • Momentuko feedback-a zuzenketak momentuan.
  • Nahiz eta euskeraz egiteko aukera eman "vasco", oraindik oso landuta ez dagoela igartzen da..
  • Aukera interesgarrienak, "pro" aukeran dago, hau da, ordaindu behar da.

+ Info

ataza

Ataza

  • Ebaluaziorako Moodlegunean dauden teknologia digitalen artean ezagutzen ez dudan tresna bat aukeratu dut: QUIZLET.
  • Aurten Marruekosetik etorri diren hainbat ikasle berrirentzat oinarrizko eta egunerokotasunerako beharko duten euskerako hiztegia lantzeko ariketak sortu dizkiet.
  • QUIZLET plataformaren bitartez, 11 txartel prestatu dizkiet "Eskolako hiztegia". Txarteletan oinarrituta hainbat jolas egin ditzakegu;
    • Ikasi
    • Fitxak
    • Probatu
    • Lotu

Quizletekin jolasteko aukerak

ikasi

FITXAK

lotu

probatu

Quizlet "FEEDBACK"

Momentuko feedback-a...

  • Probatu atalean, jarritako ariketak egin eta gero, erantzunak bidali eta emaitzak jasoko ditu.
  • Koloreztatutako grafika baten ondo zein txarto erantzun dituen galderak aterako zaio.

5. Metodologia aktiboak

  • Azaro-abenduan, gabonak hurbil direla eta jasotzen dugun "publizitate bonbardeoa" aprobetxatuz, publizitate tailerra landu dut 6.mailakoekin.
  • DigCompEdu Ikastaroan proposatu diguten errubrika erabiliz (Etorkizun Gela proiektuan erabiltzen dena), ikas-egoerari puntuazioa eman diot.
  • Vocaroo baliabidea erabiliz, grabatu dudan hurrengo podcast-ean, lortutako puntuazioa eta hobekuntzak aipatzen ditut.
  • FOROAN ere ondorioen hausnarketa idatzi dut nire lankideek irakurri eta baloratzeko ahal izateko.
PUBLIZITATE TAILERRA(Eskolabarri Ikastetxea L.H 6)

6. Ikasleen konpetentzia digitalak (DigComp)

1. Ataza honetan ondorengo taula bete dut, DigCompEdu 6. arloko ikasleen konpetentzia digital bakoitzaren garapenerako.

6. Ikasleen konpetentzia digitalak (DigComp)

2. Ataza: Ariketa hau garatzeko, taulako 6.2 konpetentzian zehaztu dudan jarduera hartu dut kontuan. Bertan, ikasleekin Netiketak ezagutu ditugu eta infografia bat osatu dugu .

Kahoot baliabidea erabiliz, eduki hauen lanketa egiteko galdetegi bat osatu dut. Beheko irudian klikatu:

7. Ikus-entzunezko baliabideak

Material osagarrian dauden Creative Commons-ei buruzko dokumentuetatik informazioa atera eta horma-irudi bat osatu dut, Canva plataforma erabiliz.

1.go ATAZA

2. ATAZA

7. Ikus-entzunezko baliabideak

Ikastaro honetan nire ibilbidea jasotzen duen bideoa daukazue.

Eskerrik asko

Eider Vadillo