Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

HASI

Gizakiaren egitura biologikoa eta funtzionala.

ESTO ES UN ÍNDICE

4.1. Gorputzaren ardatzak

3. Organoak, aparatuak eta sistemak.

2. Ehunak

1.1. Definizioa. 1.2. Zelula motak.

4. Giza gorputzaren oinarri topografikoak

1.Anatomia eta fisiologia zelularra

4.2. Posizio eta norabide-terminoak

4.3. Gorputz-eremuak

4.4. Gorputzaren barrunbeak

1. Anatomia eta fisiologia zelularra

Zelulak organoak osatzen dituzten ehunetan taldekatzen dira, eta horiek, berriz, gizakia osatzen duten aparatu eta sistematan.

+info

Zer da zelula bat?

Zelula izaki bizidun guztien egituraren eta funtzioaren funtsezko unitatea da, bizi-prozesu guztiak unitate independente gisa eta sistema konplexu gisa beste batzuekin batera egiteko gai dena.

+info

Eukariota

+info

+info

Zelula motak

Prokariota

  • Zelula prokariotoek ez dute nukleorik eta material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute.
  • Erribosomak dituzte.
  • Mintz plasmatikoa zelula babesten duen pareta batez inguratuta egoten da.
  • Material genetikoa eta zitoplasma bereizita daude.
  • Material genetikoa nukleo izeneko konpartimentuaren barruan bilduta dute.
  • Zitoplasman hainbat organulu daude.
  • Bi zelula mota bereiz ditzakegu: animalia-zelulak eta landare-zelulak.

Zelula eukarioten egitura orokorra

Nukleoa

  • Material genetikoa gordetzen duen zelularen atala da.

Zitoplasma

  • %70an urez osatuta dago.
  • Organulu zitoplasmatikoak daude: horiek zelularen funtzionamendurako garrantzitsuak dira.
  • Mitokondriak, erribosomak, Golgi aparatua, erretikulu endoplasmatikoa, zentriolo, zilioak, flageloak...

Mintz plasmatikoa

  • Zitoplasma inguratzen du.
  • Lipidoz eta proteinez osatuta dago.
  • Funtzioak:
    • Zelula babestea.
    • Zelularen kanpo eta barnealdearen artean sustantzien elkartrukea erregulatzea.

DEFINIZIOA: Antzeko egitura eta funtzioa dituzten zelulen elkartea da.

Giza gorputzean lau ehun mota daude: - EHUN EPITELIALA - EHUN KONJUNTIBOA - MUSKULU EHUNA - NERBIO EHUNA

2.- EHUNAK

Ehun mota berdinez osatutako organoen elkartea da, ekintza berbera egiteko.Adib. nerbio sistema

Zer da sistema bat?

Zer da organo bat?

Ehunez osatutako egitura da eta funtzio zehatz bat betetzen du.Adib. bihotza, birikiak, gibela, urdaia, burmuina...

Ehun mota ezberdinez osatutako organoen elkartea da, ekintza berbera egiteko. Adib. arnas apartua, liseri aparatua...

Zer da aparatu bat?

3.- Organoak, aparatuak eta sistemak.

Posizio anatomikotik abiaturik, gorputzaren atalen posizio erlatiboak deskribatzeko erabiltzen dira.

4. Giza gorputzaren oinarri topografikoak

+info

PLANO TRANSBERTSALA: Gorputza bi zatitan banatzen du, goikoa edo zati kraniala eta behekoa edo zati kaudala.

PLANO SAGITALA: Goitik behera ebakitzen du gorputza eta aurretik atzera, ezkerreko eta eskuineko aldeak banaturik.

PLANO FRONTALA EDO KORONALA: Goitik behera ebakitzen du gorputza aurreko aldea edo bentrala eta atzealdea edo dortsala banaturik.

4.1.- Gorputzaren ardatzak.

+info

  • KRANIALA EDO GOIKOA: bururantz.
  • BEHEKOA EDO KAUDALA: oinetarantz.
  • PROXIMALA: enborretik hurbil.
  • DISTALA: enborretik urrun.
  • AURREALDEKOA EDO BENTRALA: aurreko aldean.
  • ATZEKOA EDO DORTSALA: atzeko aldean.
  • AZALEKOA: gorputzeko azaletik hurbil.
  • SAKONA: azaletik urrun.
  • ERDIKOA EDO MEDIALA: gorputzaren erdi lerrotik hurbil dago.
  • LATERALA: erdi lerrotik urrun dago.

4.2. Posizio eta norabide-terminoak.

+info

4.3.- Gorputzaren barrunbeak

Pelbisaren BARRUNBEA

TORAXAREN BARRUNBEA

BARRUNBE ABDOMINALA

1. Eskuin-hipokondrioa: gibela eta hodi biliarrak. 2. Epigastrioa: urdaila. 3. Ezker-hipokondrioa: barea. 4. Eskuin-gerrialdia edo flankoa: goranzko kolona. 5. Mesogastrioa edo zilborraldea: heste mehea.6. Ezker-gerrialdia edo flankoa: beheranzko kolona.7. Eskuin-iztaia fosa iliakoa: hesteitsua, apendizea, eskuinaldeko obulutegia eta Falopioren tronpa.8. Hipogastrioa: gernu maskuaria. 9. Ezker-iztaia: kolon sigmoideoa, ondestea, ezkerreko obulututegia eta Falopioren tronpa.

mila esker