Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

CURRICULUM-ELEMENTU BERRIAK (LOMLOE)

Xabi Astrain

Created on January 22, 2023

LOMLOE legearen zehaztapena Nafarroan

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Nafarroako curriculumak

CURRICULUM-elementu berriak (lomloe)

LOMLOE legearen zehaztapena Nafarroan.

Oinarrizko jakintzak

Funtsezko konpetentziak

Etaparen helburuak

Konpetentzia espezifikoak

Ikaskuntza egoerak

Ebaluatzeko irizpideak

Arlo bateko berezko edukiak osatzen dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak, konpetentzia espezifikoak bereganatzeko ikasi beharrekoak.

Ezinbestekoak jotzen diren zereginak. Ikasleek beren prestakuntza ibilbidean arrakasta bermatuta aurrera egin ahal izateko bete beharrekoak.

Ikasleek etapa amaitzean erdiestea espero diren lorpenak, gako-konpetentziak bereganatzearekin lotuta.

Zenbait jarduera edo egoera, zeinetan lanketarako beharrezkoak baitira arlo bakoitzaren oinarrizko jakintzak.

Erreferenteak dira, eta egoera edo jarduera batzuetan ikasleengandik espero diren zereginak gauzatzeko mailak adierazten dituzte.

Ikasleek funtsezko konpetentziekin eta konpetentzia espezifikoekin lotutako jarduerak gauzatzea dakarten egoerak eta jarduerak.

Irteera-profila eta funtsezko konpetentziak

ETAPAREN HELBURUAK I

a) Bizikidetzaren balioak eta arauak ezagutzea eta estimatzea, haiei jarraikiz enpatikoki jokatzen ikastea, herritar aktiboa izateko prestatzea eta giza eskubideak eta gizarte demokratikoen berezko pluralismoa errespetatzea. b) Taldeko nahiz bakarkako lanerako aztura, ikastean ahalegina egitekoa eta erantzukizunez aritzekoa, eta norberarengan konfiantza, zentzu kritikoa, ekimena, jakin-nahia, interesa eta sormena izateko jarrerak ikasketa prozesuan, eta ekintzailetza. c) Gatazkak era baketsuan konpontzeko, eta indarkeriaren eta diskriminazioaren prebentziorako trebetasunak bereganatzea, eskolan, familian eta haiekin harremanetan dauden gizarte-taldeetan autonomiaz moldatzeko. d) Beste kultura batzuk, pertsonen arteko desberdintasunak eta emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasuna ezagutzea, ulertzea eta errespetatzea, eta pertsonak ez diskriminatzea etnia, sexu-orientazio edo -identitate, erlijio edo sinesmen, desgaitasun edo beste baldintza batzuengatik.

ETAPAREN HELBURUAK Ii

e) Gaztelaniaz edo, hala dagokionean, euskaraz jakin eta hura modu egokian erabiltzea, eta irakurtzeko azturak garatzea. f) Atzerriko hizkuntza batean, gutxienez, oinarrizko komunikazio konpetentzia bereganatzea, mezu errazak adierazi eta ulertzeko eta eguneroko egoeretan moldatzeko aukera emanen diena. g) Matematikako oinarrizko konpetentziak garatu eta kalkuluko eragiketa oinarrizkoak, geometria ezagutzak eta estimazioak egitea eskatzen duten problemak ebazten hastea, eta horiek guztiak eguneroko bizitzako egoeretan aplikatzeko gauza izatea. h) Natur Zientzien, Gizarte Zientzien, Geografiaren, Historiaren eta Kulturaren alderdi funtsezkoenak ezagutzea, eta Nafarroako Geografia eta Historia eta haren hizkuntza, kultura eta ohitura aniztasuna ezagutzen hastea. i) Oinarrizko konpetentzia teknologikoak garatzea eta horiek ikaskuntzarako erabiltzen hastea, eta haien funtzionamenduarekiko eta jasotzen eta lantzen dituzten mezuekiko espiritu kritikoa garatzea.

ETAPAREN HELBURUAK Iii

j) Irudikapen eta adierazpen artistikoak erabiltzea eta ikusizko nahiz ikus-entzunezko proposamenak eraikitzen hastea. k) Higienea eta osasuna balioestea, norberaren eta besteen gorputza onartzea, desberdintasunak errespetatzea, eta gorputz-hezkuntza, kirola eta elikadura garapen pertsonal eta sozialaren aldeko baliabide gisa erabiltzea. l) Gizakiarengandik hurbilen dauden animaliak ezagutzea eta balioestea, eta haiek zaintzeko eta haiekiko enpatia izateko portaerak hartzea. m) Nortasunaren eremu guztietan eta besteekiko harremanetan ahalmen afektiboak garatzea, bai eta indarkeriaren, edonolako aurreiritzi eta diskriminazioen eta estereotipo sexisten aurkako jarrera ere. n) Era aktibo, autonomo eta osasungarrian mugitzeko eguneroko azturak hartzea, eta bide-segurtasunerako hezkuntza eta trafiko-istripuen prebentzioan eragiten duten errespetuzko jarrerak sustatzea.

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia

Eleaniztasunerako konpetentzia.

Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia.

Konpetentzia digitala.

Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

Herritar konpetentzia.

Ekimenerako konpetentzia.

Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.

KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Euskara eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

Balio Zibiko eta Etikoen Hezkuntza

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

EBALUATZEKO IRIZPIDEAK

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Euskara eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

Balio Zibiko eta Etikoen Hezkuntza

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

OINARRIZKO JAKINTZAK

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Euskara eta Literatura

Gaztelania eta Literatura

Balio Zibiko eta Etikoen Hezkuntza

Atzerriko Hizkuntza

Matematika

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza

Escríbe un título aquí

Lorem ipsum dolor.Duo persius volutpat at,cuiuvaret epicuri mei.

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX

20XX