Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

A2 - NIRE PORTFOLIO DIGITALA - Intza Goikoetxea Armendaritz

Intza Goikoetxea

Created on December 29, 2022

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

NIRE PORTFOLIO DIGITALA

"Irakasleen Konpetentzia Digitala Garatzen"

INTZA GOIKOETXEA ARMENDARITZ

AURKEZPENA

Kaixo! Ni Intza Goikoetxea Armendaritz naiz, Beasaingo Andramendi Ikastolako langilea. 2018an hasi nintzen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Lehen Hezkuntzako Gradua Hezkuntza Berezia ibilbidean eta Haur Hezkuntzako Gradua ikasi nituen. Biak Mondragon Unibertsitatean. Haur eta gazteen aisialdiko begirale gisa ere jardun naiz.Aurten, Lehen Hezkuntzako 6.mailako tutorea naiz. Ikastaro honen bidez, nire ikastetxeko eraldaketa digitalean aktiboki parte hartu nahi dut; eta bidee batez, nire esperientzia digitala beste irakasleekin partekatu eta kideei prozesu horretan laguntzea espero dut.

AURKIBIDEA

DigCompEdu

IDU

Zibersegurtasuna eta Ziberbizikidetza

Ebaluazioa

Metodologia aktiboak

DigComp (Ikasleak)

Ikus-entzunezko baliabideak

1-DIGCOMPEDU

1.1. ATAZA

Ikonoan klik eginez parte-hartze egiaztagiria ikusteko aukera izango duzu:

Jarraian duzuen dokumentuan nire konpetentzia digitalaren autoebaluazioa jaso dut, DigiCompEdu markoan oinarrituta. Horretarako, SELFIE for Teachers (S4T) tresna erabili dut eta bertan jasotako emaitzak aztertuz, nire indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta nire gaitasun digitala hobetzeko proposamenak jaso ditut. Horrez gain, nire buruari hausnarketarako tartea eskaini diot eta idatzizko txostena osatu dut eta hobekuntza pertsonalerako plan bat diseinatu dut.

Ikonoan klik eginez nire Selfie Digitala irakurtzeko aukera izango duzu:

Ikonoan klik eginez nire konpetentzia digitalaren emaitzen analisia eta hausnarketa irakurtzeko aukera izango duzu:

2-IDU

2.1. ATAZA

IDU (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala) tresnen oinarrizko pack-eko lehen hiru atalak aztertu ditut eta ikasturte honetan nire ikasleei Ingurunea ikasgaian esleitu diedan jarduera bat prestatu dut, oztopo sentsorial edo ulermenekoak gainditzeko. Horretarako, jarraitu dut.

IDU laburpen taula

JATORRIZKO JARDUERA

Ikonoetan klik eginez jarduera egiteko ikusi behar diren Ekiguneako bideoak ikus daitezke:

Ondorengo orrietan klik eginez jardueraren xehetasun guztiak ikus daitezke:

Ibaiak

Irakaslearen gida didaktikoa

Testu-liburua

Glaziarrak

Erantzunak

Lurpeko urak

Ikonoan klik eginez BIDEOA (Screencastify-rekin sortua) ikusteko aukera izango duzu:

Jatorrizko jardueraren xehetasunak ikusi ostean, informazio hiru formatutan eman dut: ikus-entzunezko bideo gisara, audio erara eta, hauek jarraituz, irakurketa errazeko testu modura.

Ikonoan klik eginez nire AUDIOA (Vocaroo-rekin sortua) entzuteko aukera izango duzu:

irizpide

Ikonoetan klik eginez IRAKURKETA ERRAZA (Canva-rekin sortua + jarduerako azken ekoizpena Quizlet-ekin sortua) ikusteko aukera izango duzu:

2.2. ATAZA

Ikonoan klik eginez FOROAN IDATZITAKO IRUZKINA irakurtzeko aukera izango duzu:

3-ZIBERSEGURTASUNA ETA ZIBERBIZIKIDETZA

NETIKETAK

Zer dira? Sarean ditugun harremanetan gure jarrera orokorra finkatzen duten arau multzo adostuak dira. Guztion ongizatea bermatzeko sortuak. Zertarako balio dute? Arau hauei esker, ziberjokabideak erregulatzen dira. Hauen helburua, arduraz zein egokitasunez jokatzen ikastea da.

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

3.1. ATAZA

Gaur egun, egunerokotasunean Internet erabiltzen dugu Ikastolan. Horregatik, aste honetako tutoretza saioan Internetaren erabileraren inguruan hausnartuko dugu eta honen erabilera egokia izan dadin aintzat hartu beharreko arauak zehaztuko ditugu.

  • 1.urratsa: aurrezagutzak aktibatu eta Netiketak zer diren jakiteko zenbait bideo ikusiko ditugu.
  • 2.urratsa: 4-5 ikaslez osaturiko talde txikietan elkartu eta Interneten komunikazio ingurune positiboa bermatzeko ideiak bilduko ditugu.
  • 3.urratsa: talde guztien ekarpenekin infografia sortuko dugu Genial.ly erabiliz.

4-ebaluazioa

4.1. ATAZA

Ebaluatzeko aukeratu dudan tresna EDPUZZLE da. Dohako tresna da eta bideoak editatzeko erabiltzen da, zehazki, bideoan zehar etenaldiak ipini eta horietan galdera mota ezberdinak egiteko. Oso tresna interesgarria da, bereziki Eki proiektuko bideoak osatzeko.

ABANTAILAK:

  • Autoebaluazio eta heteroebaluaziorako baliagarria.
  • Ebaluazio hezigarria eta batutzailea.
  • Idatziz eta ahoz. Audioak txertatzeko aukera (irakasle zein ikasleek). Erantzunak ahoz grabatzeko aukera, galderak eta oharrak ahoz grabatzeko aukera... (IDU).
  • Unean uneko feedback-a ematen die ikasleei.
  • Irakasleak edozein momentutan aztertu ditzake emaitzak.
  • Google Classroomekin bateragarria.
  • Konfigurazio (forma, itxura) aukera anitzak.
DESABANTAILAK:
  • Internet eta gailu teknologikoen ezinbesteko beharra.
  • Zenbait plataformetako bideoak ez ditu onartzen.

LURRAREN SORRERA

Lehen Hezkuntzako 6.mailan, "Lur planeta" ari gara lantzen. Gaiari hasiera emateko Lurra nola sortu zen ezagutu eta ulertzea egokitu zaigu. Horretarako, Ekigunean gai honen inguruan ikustea proposatzen den bideoa editatu dut, etenaldietan mota ezberdinetako galderak txertatuz (idatziz zein ahoz erantzun daitezke).Jarduera interaktiboa Classroom bitartez esleitu zaio ikasgelari. Behin ikasleek jarduera egin ostean emaitzak aztertu ditut banan-baman. Galdera itxien kasuan, feedbacka automatikoki ematen den arren, galdera irekietan audioak grabatu ditut, azalpenak, hobetzeko iradokizunak... emanez.

5-metodologia aktiboak

5.1. ATAZA

Ikonoan klik eginez ikas-egoera irakurtzeko aukera izango duzu:

Lehen Hekuntzako 6.mailan, Diziplinarteko koadernoak 2.hiruhilerako diseinatutako ikas-egoera aukeratu dut ataza hau aurrera eramateko. Ikaselkarrek (Eki Proiektua) diseinatuta dago ikas-egoera. Etorkizuneko Gelako proiektuan erabiltzen den Errubrika erabiliz, ikas-egoera ebaluatu dut eta horren inguruko hausnarketarekin Podcast bat grabatu dut Audacity erabiliz. Amaitzeko, atazaren inguruko gogoeta foroan idatzi dut, gainontzekoek irakurri eta baloratu dezaten.

Ikonoan klik eginez nire errubrika ikusteko aukera izango duzu:

Ikonoan klik eginez Podcast-a entzuteko aukera izango duzu:

Ikonoan klik eginez FOROAN IDATZITAKO IRUZKINA (nire ondorio eta proposamenak) irakurtzeko aukera izango duzu:

6-digcomp (ikasleak)

6.1. ATAZA

Modulu honetako lehenengo ataza egiteko, EKI LH 6.mailako Lengua Castellana arloko "Los mitos, un mundo por descubrir" Sekuentzia Didaktikoa eta DigCompEdu 6. arloko ikasleen konpetentzia digitalen adierazle-taula erabili ditut. Taula horretako adierazle bakoitza ikas-egoerako zein jarduerak betetzen duen eta zein fasetako jarduera den azaldu dut. Horretaz gain, elementu bakoitza fase horretan jartzearen zergatia ere azaldu dut. Ondoko ikonoetan klikatuz ikus daitezke bi dokumentuak:

6.2. ATAZA

6.2. konpetentzia digitala (Komunikazioa, lankidetza eta herritartasun digitala) integratzen duen jardueran, ikasleek Drive-ko dokumentu batean sortu behar dute beraien lana. Gainera, partekatu egin behar dute ikaskideekin, hauek beraien lanaren inguruko hobekuntza proposamenak egin ahal izateko. Google Drive-n inguruan ikasleek dakitenaren berri izateko galdetegi bat sortu dut Quizizz baliabidea erabiliz. Ikasleek bete ahal izateko, Classroom-en jarri dut esteka. Eskuinaldean dagoen irudian klikatuz, galdetegia egin daiteke:

7-ikus-entzunezko baliabideak

7.1. ATAZA

Irudian klik eginez horma-irudia ikusteko aukera izango duzu:

Ataza hau burutzeko, material osagarrian dauden Creative Commons-ei buruzko dokumentuetatik informazioa atera eta horma-irudi bat osatu dut, Canva plataforma erabiliz.

Behin lizentzia guztiak ezagututa, nire portfolioko azalean lizentzia mota itsatsi dut (egin klik ondoko ikonoan ikusteko).

7.2. ATAZA

Azken ataza honetan, ikastaro honetan egin dudan ibilbidea jasotzen duen bideoa ikus daiteke. Nire portfolioaren aurkezpena, Screencastify erramintarekin grabatua.

Eskerrik asko!