Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Nork lapurtu du Irulegiko eskua?
Markel Sanchez
Created on December 19, 2022
Irulegiko esku famatua desagertu da Aranzadi elkartearen biltegitik. Eskua berreskuratzeko detektibe baten laguntza eskatu dute. Prest zaude?
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Adventure Breakout
View
Team Building Mission Escape Game
View
Onboarding Escape Game
View
Christmas Escape Room
View
Flags Challenge
View
Museum Escape Room
View
Education Escape Room
Transcript
IRULEGIKO ESKUA?
NORK LAPURTU DU
JOKOA HASI
Arangureneko aztarnategian aurkikuntza historikoa egin zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak: Irulegiko eskua. Euskal Herrian eta mundu osoan izan du oihartzuna aurkikuntzak. Irulegiko eskuak, ordea, espero ez zuen fama hartu du. Kamisetetan, telebistan, sare sozialetan, belarritakoetan eta ardo botiletan ere ikusi dugu, fetixe bihurtuta.
AURRERA
Gauzak horrela, azkenean gertatu da gertatu beharrekoa: norbaitek Irulegiko eskua ostu du. Atzo gauean Aranzadiren laborategietatik eskua eraman zuen norbaitek, eta ez dago arrastorik. Desesperatuta daude.
AURRERA
Lapurreta argitu eta Irulegiko eskua bueltan ekartzeko detektibe bat behar dute, eta zugana jo dute. Hasiera ona izan daiteke Aranzadiko laborategian arakatzen hastea, pista edo laguntza topatu dezakezu han agian...
LABORATEGIRA JOAN
EKIN!
LABORATEGIRA ITZULI
Potasioa
Uranioa
Artsenikoa
Astatoa
LABORATEGIRA ITZULI
Armairua itxita dago. Sartu zabaltzeko pasahitza
(Dena minuskulaz idatzi)
KODEA SARTU
LAGUNTZA
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Gutunean etzanda eta argiago dauden letrak soilik irakurrita email helbide bat lortuko duzu. Idea ona izan daiteke email horretara mezu bat bidaltzea...
(Batzuetan Spam moduan sartzen da emailera, ondo begiratu)
Jokora buletatu
Jaso duzu emaila bueltan? Erlojuak ez dira soilik digitalak. Agian paper batean ordu horiek orratzekin marraztu ditzakezu, ordularien posizioa mantenduta...
Jokora buletatu
Erlojuen orratzek ez dute zenbaki bat marrazten? Ondo begiratu, bi zifrako zenbaki bat marrazten dute erlojuen orratzek osotasunean begiratuta.
Sartu eskatzen den zenbakia
Idatzi zenbakia
Kaixo! Garazi Smith dut izena, zure pilotua izango naiz misterioa argitu bitartean. Munduan edo Euskal Herrian barrena eramango zaitut, ahal bezain azkar. Zure esanetara nago, detektibe.
AURRERA
Hasi aurretik, ohar bat. Ikusten duzu beheko telefono hau? Misterioa argitzen trabatuta bazaude, telefonoan sakatu eta agian pistaren bat esango digute. Beste barik, has gaitezen!
AURRERA
Aranzadiko kideek lapurraren eskuen argazkiak dituzte. Hori da dugun pista bakarra. Antza denez, lapurrari horrela geratu zitzaizkion eskuak bere azken finala jokatu ostean:
AURRERA
Esku horien jabearengana joan behar dugu Irulegiko eskua berreskuratzeko. Esaidazu zein herritara eraman behar zaitudan. Lasai, abila naiz edonon lur hartzen, ez dago arazorik. Goazen! Nora joan behar dugu?
AURRERA
ATZERA
Idatzi esku horien jabearen herriaren izena
(dena letra minuskulaz idatzi)
Kaixo, Jokin Altuna naiz. Nire bila ari zaretela esan didate herrian. Zer nahi duzue?
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskua? Nik ez dakit ezer horri buruz, telebistan ikusi dudanaz gain... Tira, agian zerbait esango dizuet, baina horretarako froga txiki bat pasatu beharko duzue, pilotari buruz zenbat dakizun erakusteko. Ados?
JOKOA HAS
AURRERA
JOKOA HAS
ERANTZUN
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Kontuan hartu hirugarren lerroan palak binaka daudela eta azken lerroan pala bakarra dagoela
Jokora buletatu
Ondo begiratu: azken eragiketan biderketa bat dago, eta matematiketan lehenengo biderketak egiten dira eta gero gehiketak.
Zein da eragiketaren emaitza?
Idatzi zenbakia
Turista frantsesak... Bilatzen hasteko, Lapurdiko kostaldea arakatzea da komenigarriena, nire ustez. Zein da Lapurdin turista gehien jasotzen dituen herria? Bertara joan gaitezke.
JOKOA HAS
GOAZEN
Turista gehien hartzen duen Lapurdiko herria
(dena minuskulaz idatzi)
Itsasoan bertan lurreratuko gara...
JOKOA HAS
AURRERA
Punaise! Nortzuk zarete zuek? Zer egiten duzue gure yatean? Hau ez da zuek moduko jendearentzako lekua! Ospa!
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskuaren bila zabiltzatela? Ez jarraitu bilatzen, guk erosi dugu. Souvenir ederra daramagu etxera Pays Basquetik. Kutxa gotorrean daukagu gordeta, eta ez dizuegu kodea esango.
JOKOA HAS
AURRERA
Ideia bat daukat kutxa gotorreko kodea esan diezaguten! Pertsuazio apur bat... Nire hegazkinarekin jendemodu honen yateak hondoratu ditzakegu, kodea esan arte.
JOKOA HAS
AURRERA
Beste yateak non dauden jakiteko koordenatuak sotoan dituzte gordeta, bertan begiratu beharko dugu. Zuk koordenatuak esan, eta nik tiro egingo dut puntu horietan.
JOKOA HAS
SOTORA JOAN
Linterna mugitu
H1
G2
C5
C4
A3
G1
E1
E3
A2
A1
i3
i4
i1
H3
H3
G5
i2
E2
C3
C1
B3
B3
C2
i5
H5
E4
E5
SOTOTIK IRTEN
Lortu dituzu koordenatu guztiak? Puntu horietan tiro egin eta kutxa gotorreko kodea lortuko dugu.
JOKOA HAS
SOTORA ITZULI
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Sotoko koordenatu guztiak paper batean apuntatu, eta gero... Inoiz ez zara itsasontziak hondoratzeko jokora jolastu? Agian joko hori gogoratzeak lagunduko dizu...
Jokora buletatu
Horrelako taula bat egin eta koordenatuak markatu. Zenbaki bat agertuko da idatzita. Hori da kodea.
Sartu kutxako kodea
Idatzi zenbakiak
Haien esanetan, Irulegiko eskuan idatzita dagoen "Sorioneku" euren euskalkian dago, eta, beraz, herrira eraman zuten. Ez dakigu ezer gehiago.
JOKOA HAS
AURRERA
Argi dago, euskalki hori hitz egiten den herrira joan behar dugu eskua berreskuratzeko. Nora joango gara?
JOKOA HAS
ATZERA
GOAZEN
Herri horren izena idatzi (izen ofiziala)
(Dena minuskulaz idatzi)
Ei! Zer etxen dozue zuek Ondarrun mundo guztiai galderak etxen? Esan egixe ala aire globun!
AURRERA
Irulegiko esku guk hartu douela? bai, da? Ze pentsaten zenduen zuek ba, Sorioneku geuri re, Gernika Gernikaku dan moure, esku geuri re, Ondarrune. Esku rekupera nahi bozue lehenengo ondarrutar benetan dakixuela demostra bikozue.
AURRERA
Esku topateko lehenengo Ondarruko jenti ezautu bizu. Hamen bideun agertzen diz batzuk:
Prest zaz galderak erantzuteko?
GALDERAK ERANTZUN
1 GALDERA
Zein da Marketa Kladecovai gexen gustaten gakon Ondarruko berbi?
Famau
Eneru
Laztana
2 GALDERA
Zein da Moshin Intazari gexen gustaten gakon Ondarruko berbi?
Enparu
Batela
Puto amu
Ez dozu Ondarru bihir beste ezautzen! Holan ez dozu Irulegiko esku topako
BERRIRO SAIATU
Sorioneku zeu! Ondarru ondo ezautzen dozule erakutsizu te. Kontu re esku ez dakaule guk. Oin dala egun batzuk Españako militar batzuk etorri zin eta Irulegiko esku kenduzkuen euran metralleta ta kotxe zarrekin. Eurakana jun biko zaze.
AURRERA
Berriro ere hegazkina hartu beharko dugu... Euskal Herrian bada Espainiako armadak tiro probak egiteko erabiltzen duen gune bat. Arriskutsua da, baina bertara joan gaitezke.
GOAZEN
Espainiako ejerzitoak tiro frogak egiten dituen Euskal Herriko tokia
(dena minuskulaz idatzi)
!?!? Mi sargentoooooooooo!
AURRERA
Alto! Arriba las manos! Zer egiten duzue hemen? Hau gune militarra da, ezin da hegazkina hemen lurreratu! Zer nahi duzue?
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskua? Ba bai, guk eraman dugu. Ez dakigu oso ondo zer den, baina argi dago Nafarroa eta Espainiarentzako irain bat besterik ez dela.
JOKOA HAS
AURRERA
AURRERA
Tira, guk geneukan.... diot, daukagu. Ez duzue pentsatuko inork kendu digunik, ezta? Hori ezinezkoa da! Ez pentsatu halakorik.
JOKOA HAS
AURRERA
AURRERA
Soldadu! Leloa zara, ala? Ez esan hauei ezer. Guri ez digu Irulegiko eskua inork kendu. Ez gara hain tontoak. Joan zaitezte hemendik!
JOKOA HAS
AURRERA
AURRERA
Uste dut nahikoa entzun diegula hauei... Militarren arteko komunikazio bat entzutea lortu dut hegazkineko radarra erabilita. Mezua deszifratu behar dugu.
JOKOA HAS
AURRERA
AURRERA
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
JOKOA HAS
GOAZEN
AURRERA
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Entzuten den soinu hori morse kodea da. Interneten aurki dezakezu morse kodeak zelan funtzionatzen duen.
Jokora buletatu
Ezin baduzu belarriz mezua atera, hemen duzu idatziz:... ..- -.- .- .-.. -.. .- .-. .. - -..- .. ... - --- ... --- .- -.- -.- . -. -.. ..- -.. .. --. ..-
Jokora buletatu
Hau da morse kodean mezuak dioena: SUKALDARI TXISTOSOAK KENDU DIGU Nor da Euskal Herrikan txisteak egiten dituen sukaldaria? Non du jatetxea? Agian jatetxea duen herriara joan beharko zenukete...
Non dauka egoitza eskua kendu dienak?
(dena letra minuskulaz idatzi)
Kaixo, familia! Zer moduz zabiltzate? Guk prestatutako plater gozoak dastatu nahi? Txiste bat entzun nahi duzue? Zer da ume bati goxoki bat kentzea baino errazagoa? Espainiako armadari altxor bat lapurtzea! Kar kar kar!
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
JOKOA HAS
AURRERA
Zer nahi duzuela? Ze Irulegi eta ze Irulego! Hemen ez daukagu horrelakorik. Tira, zerbait esatea nahi baduzue sukaldaritzan zelako abilak zareten erakutsi beharko duzue. Prest zaudete desafiorako?
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
JOKOA HAS
AURRERA
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
Zopa honetan 4 osagai aurkitu beharko dituzue, eta ondoren galdera erantzun. Galdera: Zein jaki egin dezakegu 4 osagai horiek nahastuz gero?
JOKOA HAS
ERANTZUN
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Errezetak jatorri frantsesa du berez, eta zainzurien laguntzaile bikaina da
Jokora buletatu
Olioa, gatza, arrautza eta ozpin pixka batnahastuta ez al dakizu zein saltsa sortzen den?
Jokora buletatu
Tira, esango dizugu.Erantzuna mahonesa da.
Zerena da errezeta?
(dena minuskulaz idatzi)
Baina norbaitek sukaldetik lapurtu zigun, salda egosten hasi aurretik. Ihes egitean, hau erori zitzaion:
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
JOKOA HAS
AURRERA
Hemen harrapatu diedana: Badakizu nork kendu dien eskua? Nora joango gara bera topatzeko?
Badirudi musika talde horretako norbait izan dela eskua hemendik eraman duena. Talde hori sortu zen herrira joan beharko dugu.
JOKOA HAS
ATZERA
GOAZEN
Nongoa da musika talde hori?
(dena letra minuskulaz idatzi)
Spoiler, spoiler, lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko... Kaixo! Nortzuk zarete? Nigatik galdezka zabiltzatela entzun dut. Diskoa sinatzea nahi duzue?
AURRERA
Irulegiko eskua? Ez dakit ezer... Mezu hilak idazteko eskuak Behintzat nire kantei buruz ezer ez badakizu, nik ere horretaz ez dut ezer jakingo. Ulertzen didazu, ezta? Nire diskografiaz zer dakizuen erakusteko prest zaudete? Kanta goibelak ditugu maite
AURRERA
ERANTZUN
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Disko bakoitzak 4 zifrako zenbaki bat ordezkatzen du. Zer izan daiteke zenbaki hori?
Jokora buletatu
Disko bakoitza argitaratu zeneko urtearekin ordeztu behar da eta eragiketa egin: Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001), Libre (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da Poligrafo Bakarra (2014) eta Infrasoinuak (2017) dira urteak.
Zein da emaitza
Idatzi zenbakia
Ez nuen ikusi nork kendu zidan eskua, baina hau utzi zuen eskuaren lekuan: Agur eta ondo izan, dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut
AURRERA
Onena izango da karta mota hori egiten den lekura joatea. Zuk esan, nik gidatuko dut.
ATZERA
AURRERA
Zein hiritakoak dira sortzez karta horiek?
(Dena minuskulaz idatzi)
Aizue! Hurrengoan Green Capital-era garraio publikoan etorri!
AURRERA
Ongi etorri Gasteizera! Entzun dudanez jendeari Irulegiko eskua ikusi duen galdezka zabiltzate... Ni Karmele Jaio naiz, badakizue idazleok irudimen handia dugula, agian lagundu diezazueket. Zer gertatu da?
AURRERA
Ez dakit nik... Idazleak istorioak sortzen abilak dira, eta, horregatik, gezurtero bikainak. Ez nioke sinestuko.
AURRERA
Ez dakit zergatik zaudeten horren mesfidati idazlea naizelako... Nik badaukat eskuak izenburuan aipatzen dituen nobela bat, horri buruz proba bat egin dezakezue, ikus dezakezuen ez dudala ezer, ejem, esku artean... Ados?
AURRERA
Esaldia atera eta galdera erantzun
ERANTZUN
ATZERA
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
90 graduko 4 bira eman behar zaizkio erlojuaren norantzan
Jokora buletatu
1 2 3 4
Jokora buletatu
Esaldia hau da: Zein da liburuko protagonista? Karmelek lehen aipatu du liburu hori...
Erantzuna:
(Dena minuskulaz idatzi)
Kendu zidanari zerbait aditu nion, baina ez nago seguru... Barbaroa zela? Brebaroa? Berbarokoa? Ez nuen ongi entzun....
AURRERA
Mmm... Berbaro euskara elkarte bat dela jakin badakit, baina ez dakit nongoa. Herri horretara joan gaitezke eskuaren bila. Zuk esan.
GOAZEN
Nongoa da Berbaro Elkartea?
(Dena minuskulaz idatzi)
Nire radarrak Irulegiko eskua Landako Gunean kokatzen du, Durangoko Azoka egiten den tokian... Badakizu, euskaldunak Durangoko Azokara fededunak Mekara bezala etortzen gara, eta orain sinbolo sakratu bezala ekarri nahiko dute Irulegiko eskua...
AURRERA
Landako Gune barrura sartu behar gara, baina atea itxita dago eta pasahitz bat behar da zabaltzeko. Atean esku bat dago zintzilik, eta hortik atera beharko da agian pasahitza. Deszifratu egin beharko dugu...
AURRERA
Zein da pasahitza?
PASAHITZA SARTU
ATZERA
Jokora buletatu
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Eskuan agertzen diren ikurrak benetako Irulegiko eskuan agertzen diren ikurrekin alderatu ditzakezu...
Jokora buletatu
Txuleta honekin bai?
Sartu pasahitza
(Dena minuskulaz idatzi)
Kalera! Ez duzu hemen egoterik merezi!
BERRIRO SAIATU
1. GALDERA
Zein da Iban Zalduak argitaratu duen azken ipuin liburua?
Ipuinak gezurtientzat dira
Ipuina engainua da
Gezurrezko ipuin bat
2. GALDERA
Zein musika taldek egin dio Irulegiko eskuari abesti bat?
Bulego
Zetak
Rotten XIII
3. GALDERA
Nork irabazi du Literatura sorkuntzarako 2022ko Igartza Saria Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin?
Elena Olave
Oihana Arana
Lizar Begoña
4. GALDERA
Irati filmean zein pertsonaia antzezten duEneko Sagradoy aktoreak?
Antso Nagusia
Eneko Aritza
Antso Gartzez
5. GALDERA
Zein da Durangoko Azokako txiki eta handien plaza?
Kabia
Saguganbara
Satorganbara
6. GALDERA
Zein musika taldek atera du 2022an Dolu gabe abestia
Merina Gris
J Martina
Matalaz Remix
7. GALDERA
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, puntu-erantzunen atalean, zein musika taldea irtzultzea gustatuko litzaiokeela kantatu zuen Aitor Mendiluzek?
M-ak
Itoiz
Hertzainak
8. GALDERA
Euskal Herriko infernuko hauspo ezagunenaren sorginek zein izen daukate gaur egun?
Ines Osinaga
Huntza
Neomak
Oso ondo! Erakutsi duzue bazaretela nor hemen egoteko. Aurrera!
ESKUA BILATU!
Bilatu Irulegiko eskua
AURKITU DUGU!
AURRERA
Sorionak! Irulegiko eskua berreskuratu dugu! Orain, Aranzadikoei bueltatuko diegu
AURRERA
Eskerrik asko! Orain Irulegiko eskua egon behar den lekura eramango dugu: laborategira. Espero dut pasadizo honek Irulegiko eskuaren sukarra apur bat baretuko duela... tira ba, ikerketekin jarraituko dugu.
AURRERA
Hemen amaitzen da abentura hau. Plazerra izan da zure alboan lan egitea, detektibe. Batek daki, agian beste abenturaren batean elkartuko gara. Badakizu non aurki nazakezun. Beste bat arte!
AMAITU
Hau izan da Guztia. Eskerrik asko parte hartzeagatik. Posible da aurrerantzean horrelako beste jokoren bat ateratzea, eta horretarako zure iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke. Eskertuko genizuke inkestatxoa beteko bazenu. Beste bat arte! Berbaro Elkartea
INKESTA BETE