Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

VT NORA TOBIO EGUZKI-SISTEMA

noratxo

Created on September 28, 2022

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

LURRA ETA UNIBERTSOA

hasi

Nora Tobío

Nora Tobío

AURKIBIDEA

Lurra

Unibertsoa

Urtaroak

Sorkuntza

Lurraren geruzak

Osagaiak I

Ilargia

Osagaiak II

Lurraren adierazpena

Eguzki-sistema

unibertsoa

Sakatu hurrengo botoietan unibertsoari buruz gehiago ikasteko!

OSAGAIAK

Sorkuntza

Nora Tobío

unibertsoaren sorkuntza

  • Gutxi gorabehera, duela 13 800 milioi urte sortu zen, Big Bang izeneko leherketa handi baten ondorioz.
  • Leherketa horrek hauts eta gasezko hodei handi bat eragin zuen, oso tenperatura altuan zegoena; eta hoztu zenean, unibertsoa osatzen duten zeruko gorputzak sortu ziren.

Nora Tobío

Nora Tobío

unibertsoaren osagaiak 1

Izarrak

Nebulosak

Galaxiak

Planetak

Esfera forma duten gorputz harritsu eta gaseosoak dira. Izarren inguruan biraka dabiltza, eta haietatik hartzen dute argia eta beroa.

Gasezko esfera handiak dira, oso beroak. Argia eta beroa igortzen dute.

Gas eta hautsezko hodei handiak dira. Horietatik eratzen dira izarrak.

Milioika izar, planeta eta nebulosaren multzoak dira

Nora Tobío

unibertsoaren osagaiak 2

Planeta nanoak

Sateliteak

Asteroideak

Kometak

Hauts eta izotzezko bolak dira. Ur-lurruneko isatsa izaten dute eta izarretatik hurbil igarotzean distira egiten dute.

Izar edo planeta baten inguruan biratzen duten gorputz harritsuak dira. Planeta edo sateliteen kontra talka egiten dutenei meteorito deritze, Atmosferan desintegratzen direnei, izar iheskor.

Planeta baten inguruan biraka dabiltzan gorputzak dira, hainbat tamainatakoak.

Esfera-forma dute eta planetak baino txikiagoak dira.

Nora Tobío

Eguzki-sistema

  • Gure eguzki-sistema sistema planetarioa da; hau da, Eguzki izeneko izar batek eta haren inguruan biraka ari diren zeruko gorputz guztiek osatzen dute.
  • Gure eguzki-sistemak, beste sistema batzuekin batera, galaxia bat eratzen du: Esne Bidea deritzon galaxia.
  • Eguzki-sistema osatzen dute:
  • Eguzkiak
  • Planeta nanoek
  • Zortzi planetek eta haien sateliteek
  • Asteroideek
  • Kometek

Nora Tobío

EGUZKIA

Eguzkia izar hori bat da, esfera-formakoa, eta Lur planeta baino 1 400 000 bider handiagoa, gutxi gorabehera. Eguzkiak energia askatzen du eta energia hori Lurreraino argi eta bero moduan iristen zaigu. Eguzkiaren inguruan zortzi planeta, horien sateliteak eta zeruko beste gorputz batzuk ari dira biraka, orbita izeneko ibilbideak eginez.

Nora Tobío

planeta nanoak

Eguzkiaren inguruan biraka ari dira. Famatuena Pluton da; lehen, planetatzat hartzen zen.

Nora Tobío

Planetak eta sateliteak

Eguzkitik hurbilen dagoenetik hasi eta urrunen dagoenera, planetak hauek dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Planeten inguruan sateliteak daude. Lurrak satelite bat baino ez du: Ilargia. Beste planeta batzuek, askoz gehiago dituzte: Jupiterrek eta Saturnok, esaterako, 60 satelitetik gora.

Nora Tobío

ASTEROIDEAK

Asteroideetako asko Eguzkiaren inguruan pilatuta egoten dira, Marte eta Jupiterren orbita edo ibilbideen artean.

Nora Tobío

kometak

Eguzki-sistemako ezagunena Halley kometa da. Ia 76 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan orbita osoa egiteko.

Nora Tobío

Lurra esfera forma duen gorputz harritsua da, poloetan zapal samarra eta apur bat inklinatua, eta 12 700 kilometroko diametroa du.

Bi higidura mota ditu:

Errotazioa

Translazioa

Nora Tobío

Errotazioa

Lurrak bere buruarekiko egiten duen bira da, bi poloetatik igarotzen den ardatz irudikari baten inguruan. Bira osoa egiteko 24 ordu behar ditu; hau da, egun bat. Biraketa horren ondorioz, eguna eta gaua sortzen dira.

+ Bideoa

Nora Tobío

TRANSLAZIOA

  • Lurrak Eguzkiaren inguruan ematen duen bira da.
  • 365 egun eta 6 ordu behar ditu bira hori egiteko; hau da, urte bat. 6 ordu horiek pilatu egiten dira, eta lau urterik behin bisurte bat dago.
  • Horrek esan nahi du lau urtean behin otsailari egun bat gehitzen zaiola eta 28 egun izan beharrean 29 dituela.
  • Higidura horren ondorioz, urtaroak eratzen dira. Bakoitzak hiru hil irauten du eta hauek dira: negua, udaberria, uda eta udazkena

Nora Tobío

Urtaroak

Lurrak Eguzkiarekiko hartzen duen kokapena aldatu egiten da urtean zehar, translazio-higiduraren eraginez eta Lurraren errotazio-ardatza inklinatuta dagoelako. Ondorioz, eguzki-izpiak ez dira heltzen Lurreko toki guztietara inklinazio berarekin, eta, beraz, izpien intentsitatea ez da berdina urteko sasoi guztietan, ezta Ipar eta Hego hemisferioetan ere.

Udazkena

Uda

Udaberria

Negua

Ekainak 21 - Irailak 21

Irailak 21 - Abenduak 21

Gu Ipar hemisferoan gaude, eta hemen hauek dira urtaroen datak. Hego hemisferioan alderantziz da.

Abenduak 21 - Martxoak 21

Martxoak 21 - Ekainak 21

Nora Tobío

Lurarren BarruKO GERUZAK

LURRAZALA: Kanpoaldeko geruza solidoa.

MANTUA: Lurrazalaren azpiko geruza beroa.

NUKLEOA: Erdiguneko geruza.

Nora Tobío

Lurarren KANPOKO GERUZAK

ATMOSFERA: Lurra inguratzen duen gasen multzoa.

GEOSFERA: Lurraren zati harritsua.

HIDROSFERA: Lurrean dagoen ur guztiak.

Nora Tobío

Ilargia

largia Lurraren satelite bakarra da. Esfera forma duen gorputz harritsua da, eta 3 746 km-ko diametroa du.

Ez du, ez atmosferarik, ez hidrosferarik, eta gainazalean meteoritoen talkek edo inpaktuek eragindako hainbat krater ditu. Bi higidura egiten ditu: errotaziokoa, bere buruaren inguruan, eta translaziokoa, Lurraren inguruan. Biek 29 egun eta erdi irauten dute; horregatik, Lurretik Ilargiaren aurpegi bera ikusten dugu beti.

Nora Tobío

  • Ilberria: Aldi honetan, Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean dago eta, beraz, ez dugu argiztatuta ikusten.
  • Ilgora: D itxura du eta egunetik egunera handiagoa den zati argiztatua ikusten dugu.
  • Ilbetea: Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean dago eta, beraz, Ilargia osorik ikusten dugu.
  • Ilbehera: C itxura du eta egunetik egunera txikiagoa den zati argiztatua ikusten dugu.

Nora Tobío

Ilargi-eklipsea

Eguzki-eklipsea

Eklipsea

Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean dagoenean gertatzen dira; hiru gorputzak lerrokatuta daudenean eta Ilargiak Eguzkia ia osorik estaltzen duenean.

Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean dagoenea gertatzen dira; hiru gorputzak lerrokatuta daudenean eta Lurrak Ilargia ia osorik estaltzen duenean.

Nora Tobío

Mareak

Mareak edo itsasaldiak itsas mailaren igoerak eta jaitsierak dira.

Txandaka gertatzen dira, sei ordurik behin bakoitza, eta grabitate-indarraren ondorioz Ilargiak eta Lurrak bi imanen antzera elkar erakartzen dutelako gertatzen dira. Ondorioz, Ilargiak itsasoa erakartzen du eta mareak eragiten ditu. Ilargia Lurretik gertuen dagoenean, mareak gora egiten du (itsasgora); eta Lurretik urrunen dagoenean, mareak behera egiten du (itsasbehera)

Nora Tobío

LURRAREN ADIERAZPENA

LUR-GLOBOA Lurraren gainazala errealitatean baino eskala txikiagoan irudikatzen duen esfera bat da. Lurra ere esfera bat denez, lur-globoan distantziak, formak eta tamainak zehaztasun handiz adierazita daude.

PLANISFERIO edo MAPAMUNDI Lurraren gainazal esferikoa plano baten gainean adierazita dago. Adierazpen laua denez, elementuak (erliebea, kasurako) errazago behatu daitezke, baina errealitatearekiko distortsionatuago ere bai

Nora Tobío

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Paraleloak

Meridianoak

Meridianoak lerro irudikari bertikalak edo Ipar polotik Hego polora doazen zirkuluerdiak dira. Erreferentziazko meridianoa 0° meridianoa edo Greenwiche-koa da. Longitudea adierazten dute. Longitudea Lurreko edozein tokitatik 0º meridianora dagoen distantzia da.

Lurraren errotazio-ardatzarekiko perpendikularrak diren lerro irudikariak dira; zenbat eta poloetatik hurbilago egon, orduan eta txikiagoak dira. 0° paraleloari ekuatore esaten zaio eta gure planeta bi erditan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Latitudea zehazteko balio dute. Latitudea Lurreko edozein tokitatik ekuatorera dagoen distantzia da, gradutan neurtuta.

Nora Tobío

Nora Tobío