Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
FUNTZIO EXEKUTIBOAK
eisabel74
Created on September 13, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Irakaskuntza masterra 2022-2023
Hezkuntzaren psikologia (IMHLG) 005E
3. gaia: Funtzio exekutiboak
Eli Moreno Carrillo
1.Sarrera
ADIMENAREN TEORIA EXEKUTIBOA
Adimena:
- Adimanaren funtzioa, egoera batetan sortzen diren arazoak ebazteko jokabidea(k) martxan jartzea da. - Adimenaren 2 mailak:* Adimen Sortzailea: Ez da kontzientea, gordetako informazioaren, estruktura neuronalen eta jokabide patroien ondorioa da. * Adimen Exekutiboa: Adimen sortzailetik heltzen dena ebalutatzeko erabiltzen ditugun mekanismoak dira. Jasotako informazioa gure ebaluazio irizpideekin kontrastatzen dugu, helburuak zehazten ditugu eta gure jokabideak helburu hauetara bideratzen ahalegintzen gara. Hau egitea lortzen duguenean, autogestionatzea lortu dugula esan dezakegu
Adimenak, asebetetze maila altuenarekin gure helburuak eta interesak lortzeko aukera ematen digu bizi dugun egoera kontutan hartuz. Guy Claxton
Autogestioa:
Autogestioa, funtzio exekutiboen elkarlanaren bitartez lortzen da .
1.Sarrera
ADIMENAREN TEORIA EXEKUTIBOA
Adimena:
- Angela Duckworth eta Martin Seligmanek egindako ikerketak, adimen koziente berdina duten ikasleen errendimenduan eragiten zuten faktoreak aztertu zituzten. Faktore determinatzailea, ikaslearen AUTOKONTROLA zela azaleratuz; beraz, garrantzitsuena akzioa epe luzeko helburuak lortzera bideratzeko gaitasuna izango litzateke. - Teoria honen arabera, funtzio exekutiboak landuz, haur eta nerabeen emozioak sortzeko eskemak moldatu daitezke; beraz teoria hau heziketa emozionala baino haruntzago doa, emozioen erregulazioan bakarrik ez baita gelditzen, baizik eta hauen sorreran eragiten du. - Entrenamendu desberdinen bidez, funtzio exekutiboak hobetu egin daitezke, nahiz eta genetikoki definituta egon. Haurtzaroan garatzen hasten dira ingurunearekin hartu emanean eta Vigotskyren arabera, haurraren lehengo urteetan adimen exekutiboa kanpoan dago.
Ikertzaile batzuen arabera, autorregulazioa, inteligentzia kozientea baino indikadore garrantzitsuagoa da hezkuntza-jardueratan. Guy Claxton
FUNTZIO EXEKUTIBOEN ARAZOEN SEINALEAK GELAN
5.
1.
Lanaren memoria
Inhibizioa
6.
2.
Planifikazioa
Malgutasuna
7.
3.
Materialen antolakuntza
Kontrol emozionala
8.
4.
Metakognizioa
Akzioaren hasiera
HEZIKETA BALIABIDEAK
5.
1.
Sinismenen aldaketa
Testuingurua
6.
2.
Sentimendu eta desioen aldaketa
Sariak
7.
3.
Arrazonamendua
Zigorrak
8.
4.
Errepikapena eta ohitura
Adibideak
Ikaskuntzaren hausnarketa
9.
FUNTZIO EXEKUTIBOAK
Funtzio exekutibo bakoitzaren lanketan zentratzeko momentua heldu da. Adimen exekutiboaren teoriaren arabera, funtzio exekutiboak bloke desberdinetan banatzen dira: Energiaren kudeaketan zentratzen direnak, exekuziora bideratuta daudenak, memoriaren kudaketa egiten dutenak eta pentsamenduarekin erlazionatuta daudenak. Funtzio exekutibo bakoitza aztertuko dugu, bakoitzaren funtzioa ikusiz eta funtzio bakoitza lantzeko baliabideak aztertuz. Funtzio bakoitzean eragiteko 4 bide desberdin proposatzen dira: - Lorpen adierazleak finkatzea: Ikasleak funtzioaren erabilera egokia egiten duen ezagutzeko. - Testuingurua antolatzea: Funtzioen garapena errazteko. - Modelatua erabiltzea: Nola egin erakusteko. - Feed-backetan ikasleekin hausnarketa egiteko galderak prestatzea.
Energiaren eta kontzientzia-korrontearen kudeaketaREKIN LOTUTAKO FUNTZIO EXEKUTIBOAK
- Energiaren aktibazioa
- Atentzioa eta energiaren kudeaketa
- Motibazioa
- Emozioen Kudeaketa
1. Energiaren aktibazioa
Lorpen-mailaren adierazleak
- Zeregin bat hasteko edo arazo bati aurre egiteko iniziatiba erakusten du. - Energia eta lan erritmoa, modu egokian mantentzen ditu. - Erabakiak hartzea gustatzen zaio. - Tentsio, estres edo neke egoeretan lasaitzen ahalegintzen da. - Adi mantentzen da eta azkar erantzuten du.
Deskribapena
Ikasleak ikasteko prestatu behar ditugu. Adi egoteko gaitasuna izan behar dute, baina urduri eta tentsioan egon gabe. Zeregina egin dezaketela sinistu behar dute eta beraien arrakasta esfortzuaren ondorioa izango dela. Beraien emaitzetan kontrola dutela sinisten badute, gai izango dira prozesua aztertzeko eta aldaketak egiteko.
1. Energiaren aktibazioa
Modelatuaren estrategiak
- Erabaki hartzeko denbora mugatu. - Erabakiak hartzerakoan, komunikazio estiloak landu. - Erabaki hartzeen ondorio positiboak azaleratu. - Ikaslearekin batera estres eta tentsio faktorak identifikatu. - Ikasleak ahoz esan ditzala, zereginean jarraitu beharreko pausoak. - Ikasleak idatzi dezala, zeregina egiteko jarraituko duen antolakuntza. - Erlajazio ariketak egin. - Konpromezua eskatzen duten zereginak bidali. Adibidez, kopistegira joan, zakrrontzien ardura...
Testuinguruaren estrategiak
- Mehatxuak ezabatu. -Erredimendu momentu eta egoerak identifikatu. -Zereginen denborak markatu. - Atseden denborak markatu. - Lan erritmoak ikasleekin adostu. - Gelan, giro positiboa sustatu. - Ikasleen indarguneak identifikatu. - Zeregin desberdinetarako sari desberdinak erakutsi.
1. Energiaren aktibazioa
Ikasleekin hausnartzeko
- Martxan jartzen zara irakasleak eskatu gabe? - Sortzen diren arazoei aurre egiten ahalegintzen zara? - Zeregin bat hasi eta amaitzeko energia nahikoa izaten duzu? -Nekatuta zaudenean atseden hartzen duzu eta gero gai zara martxan jartzeko denbora galdu gabe? - Zure inguruan gertatzen denaz jabetzen zara? - Badakizu noiz eta nola duzun errendimendu handiagoa?
Erronkaren estrategia
- Ikasleak martxan jartzeko, tentsio piskat sortzen duten ziurgabetasun egoerak sortu. - Erantzunkizunez jokatzea eskatzen dieten egoerak sortu. - Hutsegiteak baimendu, eta ahaleginak saritu. - Beren maila baino zailagoak diren ariketak egitera bultzatu. - Iniziatiba eta besteen laguntza eskatzen duten egoerak sortu.
2. Atentzioa eta Energiaren kudeaketa
Lorpen-mailaren adierazleak
- Atentzioa helburu bati jarraitzen dio. Kontzienteki aukeratzen ditu estimuluak. - Garrantzirik ez duen informazioari ez dio kasurik egiten. - Helburuak denboran mantentzen ditu. - Distrazioak ekiditzen ditu eta helburuetan jartzen du fokoa. - Bi estimuluri egin deizaeke kasu.
Deskribapena
Atentzioak ikaskuntza prozesuan ulermena dakar. Baina batzuetan, arretan, zailtasunak ematen dira: 1. Hautaketa prozesuan: Ezin dute informazio garrantzitsua bereiztu gainontzeko informaziotik 2. Arreta mantentzean: Atentzioa mantentzeko iraupena laburra da. 3. Etorkizuna irudikatzerakoan: Ez dira gai etorkizuna irudikatzeko. Beraz, bakarrik konzentratzen dira momentuko estimuluan, eta ondorioz, ikaskuntza prozesuan sariak erabiliz gero jarraian eman behar izaten dira.
2. Atentzioa eta Energiaren kudeaketa
Modelatuaren estrategiak
- Zeregin desberdinak konparatzera behartu, berdintasun eta desberdintasunak detektatzeko. - Entzumen aktiboa lantzeko ariketak egin. - Zereginaren erdia egin ondoren ebaluatu edo gainbegiratu, ikaslea, atentzioa fokalizatzera behartzeko. - Pentsamendu errutinak erabili. - Ikasleak, zereginean jarraitu beharreko pausoak bere kide batekin partkatu eta kontrastatzeko esan. (ahoz) - Zeregina egiteko antolakuntza modua idatzi dezala. - Mezu laburrak erabili. - Konpromezua eskatzen duten ohiko zereginak bidali.
Testuinguruaren estrategiak
- Zereginen iraupena ikusten den erloju batekin neurtu. -Lanean hasi aurretik, denbora eman mahaia eta materiala prestatzeko. -Saioaren planifikazioaren berri eman eta ikasleari galdetu planifikatutakoa betetzeko egin beharrekoa. - Deduzio dinamikak eta jolasak erabili. - Zereginetan lehia sartu.. - Zentzumen desberdinak lantzeko atentzio jolasak prestatu. - Zereginetan, jarraibide sekuentziak prestatu, poliki poliki betetzen joateko.
2. Atentzioa eta Energiaren kudeaketa
Ikasleekin hausnartzeko
- Gai zara erabakitzeko non eta noiz jarriko duzun arreta? - Zerbait egin behar baduzu errez konzentratzen zera? - Gai zara gauza garrantzitsuak gogoratzeko eta besteei kasorik ez egiteko? -Edozein momentutan gogoratu dezakezu egin behar duzuna? - Gai zara, nahiz eta inguruan zarata egon, zure zereginetara egoteko? - Deskonektatzen baduzu, gai zara berriro konektatzeko? - Orokorrean zuren inguruan gertatzen denaz jabetzen zara?
Erronkaren estrategia
- Zereginen iraupena markatu. - Ikaskuntza kontratoak adostu, zereginak egiteko ordena, iraupena... - Zereginak amaitzean saritu. - Zereginen iraupena ikaslearen gaitasunera egokitu. - Egiten dutenaren hausnarketa bultzatu. - Meditazio ariketak egin.
3. Motibazioa
Lorpen mailaren adierazleak
- Gauzak egiteko gogoa azaltzen du. - Zeregina prestatzen eta egiten gozatzen du. - Errekonozimendu soziala gustokoa du. - Garapen pertsonalari garrantzia ematen dio. - Helburua arin irudikatzen du eta posible ikusten du lortzea. - Gai ikusten du bere burua helburua lortzeko. - Zailtasunen aurrean ekina da. -Porrotaren ondoren berriro hasten da.
Deskribapena
Motibazioa zerbait egiteko gogoa da, beraz motibatuta bagaude esfortzua egitea gutxiago kostatzen da. Motibazioan 3 elementu daude, desioa, espero dudana (saria) eta erabakia hartzea errezten duten faktorak. Beraz, ikasleak motibatzerakoan, 3 elementu hauetan eragin behar dugu.
3. Motibazioa
Modelatuaren estrategiak
- Talde lanean erantzuteko zereginak sortu, danen ekarpenen beharra bultzatuz. - Autokontzeptua lantzeko dinamikak egin. - Beraientzat eredu diren pertsonak aurkeztu. - Egin behar dugunaren beharra sustatu eta onurak adierazi, bai beraientzat, baita besteentzat ere. - Zereginaren intentsitatea handitu, denborak, inplikazioa eta egiteko aukerak azalduz. - Helburua modu erakargarrian irudikatu. - Kalifikazioetan autoebaluazioa eta koebaluazioa erabili.. Konpromezua eskatzen duten ohiko zereginak bidali.
Testuinguruaren estrategiak
- Sariak prozesuaren zehar eman eta feedback jarraiak. -Partaidetza eta kolaborazioa sustatu. - Zeregina modu erakargarrian aurkeztu. - Zereginen zergatia eta hauen arteko loturak azaldu. - Zereginak beren interesekin lotu. - Testuinguru egokia sortu, ordenatua, iraupenekin... - Testuinguruak erroreak baimendu behar ditu.
3. Motibazioa
Ikasleekin hausnartzeko
- Zer gauza egiten dituzu ondo eta gainera disfrutatu egiten duzu? - Ikasteko irrika duzu? - Zer gauzetan inbertitzen duzu esfortzua, nahiz eta egiteko presiorik ez izan? -Zertan uste duzu egin duzula hobera? edo hobera egiten ari zarela? - Zer egiten duzu, zerbait gaizki ateratzen denean? - Zergatik nahiko zenuke kideek/lagunek mirestea?
Erronkaren estrategia
-Proeikto bidezko metodologia erabili. - Bizitza errealean inpaktoa duten proiektoak bultzatu. - Zereginen ebazpen praktikoa bultzatu, "egiten ikasi". - Norgehiagokak sortu talde eta kideen artean. - Saria helburuekin lotu, porroterako aukera emanez. Porrota kudeatzen ikasteko. - Zereginen ebazpenean autonomia bultzatu, planifikazioan.... - Zeregina diziplina artekoak izan daitezela.
4. Emozioen kudeaketa
Lorpen mailaren adierazleak
- Emozio bakoitzarekin lotutako gorputz adierazleak identifikatzen ditu. - Norberaren erantzun emozionalak ezagutzen ditu eta erantzunak kontrolatzen ditu. - Sentimenduak hitzez eta keinuz adierazteko gai da. - Sentimendua eta sentimendu hori sortu duena erlazionatzen ditu. - Sentimendu berdinaren aurrean erreakzionatzeko aukerak ezagutzen ditu. - Sentimendu positiboak sortzeko gai da eta sentimendu obsesioetatik aldentzeko. - Besteen emozioak errekonozitzeko eta ulertzeko gai da. - Besteen sentimenduekin hartu eman egokia du.
Deskribapena
Emozioak eta sentimenduak motibazioarekin lotuta daude. Emozioak, gure desioak errealitatearekin talka egiten dutenaren ondorio bait dira. Honela, nire desioa betetzen denean pozik sentitzen naiz eta ez badot lortzen triste. Emozioen kudeaketak 2 helburu izan behar ditu: a) Gure helburuak lortzea. b) Emozioen erantzunak kontrolatzea.
4. Emozioen kudeakea
Modelatuaren estrategiak
- Norberak bere izakera ezagutzeko aukera eman. - Emozio eta sentimenduei izena eman. - Egoera zailetan emozioak azaltzeko auekera eman eta izena ipini. - Errutina ohitura positiboak sortu eta bete (sartzerakoan agurtu, txalotu...) - Kasuen azterketetan besteen egoeran jartzeko eskatu eta erreakzioak identifikatu eta aztertu. - Emozioak entrenatzeko tailerrak egin. - Autoebaluazio eta koebaluazioa erabili eta aspektu subjetiboak ebaluatzeko aukera eman. Adibidez, zereginaren prozesuan nola sentitu diren ebaluatu... -Konpromezua eskatzen duten ohiko zereginak bidali.
Testuinguruaren estrategiak
- Emozioak eta sentimenduak adierazteko espazio ziurrak sortu. Ez dira izekak onartu behar. -Emozio positiboak sortzen dituzten esperientziak gelan sortu. - Gatazka egoerak ekiditu. - Humorea erabili, giro lasaia eta atsegina sortu eta zereginekiko gogoa adierazi. - Bakarko atentzioa eskaini. - Emozio positiboak saritu. - Tartekatu lan akademikorako denbora, emozioak ateratzeko momentuekin. - Ebaluazioan errefortzu positiboa erabili eta kolaborazioa bultzatu.
4. Emozioen kudeaketa
Ikasleekin hausnartzeko
- Emozio desberdinen aurrean zure gorputzaren erreakzioetaz jabetzen zera?- Zure animoan eragiten duena ezagutzen duzu? - Urduri zaudenean gai zara inoren laguntzarik gabe lasaitzeko? -Sentitzen duzuna adierazteko gai zara? - Zure erabakietan emozioek nola eragiten duten badakizu? - Ondoeza sortzen dizuten egoerak ekiditzen dituzu? -Besteak egoera desbernetan nola sentitzen diren ulertzen duzu?
Erronkaren estrategia
- Tentsio piskat sortzen duten zereginak aurkeztu, beraien eta besteen emozioak errekonozitzeko aukera sortzeko. - Komunitatearekin lan egin, pertsona errealen bizitza ezagutzeko. - Debateak, role playing-ak bultzatu. - Erabaki hartze prozesuetan pate hartu. - Adin desberdinetako jendea dagoen proiektoetan parte hartu. - Ikaskideen laguntzaile eta kolaboratzaile bihurtu.
HELBURUETARA BIDERATUTAKO AKZIOAREKIN LOTUTAKO FUNTZIO EXEKUTIBOAK
- Inpultsibitatearen kontrola
- Helburuen hautaketa eta planifikazioa
- Akzioaren hasiera eta bere planifikazioa
- Akzioaren mantenua eta planifikazioa
- Malgutasuna
5. Inpultsibitatearen kontrola
Lorpen mailaren adierazleak
- Gai da bere aktzio automatikoak gelditzeko. - Arauak betetzeko gai da, inork arauak gogoratu gabe. - Ondorioak aztertzen ditu eta bere helburuekin ez datorrena bat alde batera uzten du. - Onargarriak diren alternatibak bilatzen ditu. - Jokabide egokia aukeratzen du eta aukeratutakoaren erantzunkizuna hartzen du. - Erabaki hartze prozesu egokia egiten du. - Erantzuteko jarraitzen duen prozesua egokia da eta sortzen duen patroia, ohitura bihurtzen du.
Deskribapena
Funtzio exekutibo honek beste funtzioetan eragin zuzena du. Jokabide inpultsiboa izaten duten pertsonek hausnarketarik gabeko erantzunak ematen dituzte, sariak jasotzeko ezin izaten duten itxaron eta automatizatuta dituzten jokabideak edo akzioak ezin izaten dituzte gelditu. Ondorioz, zaila egiten zaie epe luzeko helburuak irudikatzea.
5. Inpultsibitatearen kontrola
Modelatuaren estrategiak
- Zeregina egiten ari den bitartean presente egon, feedback eta saria jarraian emateko. - Jokabide egokia errefortzatu bisuala den sistema batekin. - Egoera lasaiak identifikatu eta nola sentitzen den galdetu. - Zereginak egiteko pausoak ohitura bihurtu eta egin beharrekoa ahoz adierazteko eskatu. - Helburuak helburu txikietan banatu; helburu orokorra zehatzetan.
Testuinguruaren estrategiak
- Lorpenaren saria argi azaltzen da. - Arau gutxi eta argiak. - Espero ditugun jokabideak ezagutarazten dizkiogu adibide argiekin. - Gelako antolakuntza, irakasleak ikasle guztiak ikusteko modukoa. - Bere jokabidearen kontrola erreztuko duten kideekin jarri taldean eta interakzio soziala erraztu. - Zeregina egiteko aukera desberdinak eman eta hautatzeko aukera. - Zeregin desberdin laburrak eman. - Errepikatzen diren prozesuak sortu gelan, konfidantza emateko.
5. Inpultsibitatearen kontrola
Ikasleekin hausnartzeko
-Zerbait egiteko gogoa duzunean itxaron dezakezu?- Tentsio egoeretan lasai egoteko gai zara? - Taldeko arauak onartzeko gai zara, nahiz eta ados ez egon? - Adi entzuten duzu esaten dizutena bukaera arte? - Zerbait egin behar duzunean ondorioetan pentsatzen duzu? - Gatazka bat ebazterakoan aukera desberdinetan pentsatzen duzu? -Gauza garrantzitsuen aurrean hausnarketa egiten duzu?
Erronkaren estrategia
- Zereginak gamifikatu. - Maila desberdinetan errekonpentsak eman, batez ere materialak ez direnak. - Mesede txikiak eskatu, irakaslearekin atxekimendua lortzeko - Sari bisualak poliki poliki kentzen joan. - Erabaki hartze prozesuetan denbora muagtu. - Mugikortasuna eskatzen duten zereginak eskatu. - Talde berrietan iniziatiba hartzeko eskakizuna egin.
6. Helburuen hautaketa eta Planifikazioa
Lorpen mailaren adierazleak
- Helburu argiak jartzen ditu.- Helburua lortzeko jokabideak eta akzioak identifikatzen ditu. - Sortu daitezkeen oztopoak, beharrak eta ondorioak identifikatzen ditu. - Helburua lortzeko pausoak definitzen ditu. - Helburua lortzeko ematen diren pausoak ebaluatzen ditu. - Lortzen joaten denaren arabera helburua birformulatzen du.
Deskribapena
Adimen sortzaileak proiektoak sortzen ditu eta funtzio exekutibo honen bidez, helburuak aukeratu eta gure jokabideak helburu hau lortzera bideratzen ditugu. Honela helburu hauek gure proiekto pertsonalean bihurtzen dira. Batzuetan ikasle batzuk ez dute proiekto argirik edo proiekto gehigi dituzte eta ondorioz kontrola galtzen dute. Bestalde, gomendagarria izango litzateke, eskolan proiektoen bidez lan egitea, ikasten eta egiten dugunari zentzu praktikoa emateko.
6. Helburuen hautaketa eta Planifikazioa
Modelatuaren estrategiak
- Helburuak lortzeko pausoak zehaztu eta kideekin kontrastatu. - Erabaki hartzeetan aukera desberdinak aztertu. - Autoebaluazioa egiteko baliabideak sortu. - Ohiturak eta errutinak sortu. -Beraien sinismenetan eragin; norberaren gaitasunei, esfortzuari, eskolari, irkaslei buruz...eragiteko gaitasuna dutela sinistu behar dute.
Testuinguruaren estrategiak
- Ikaskuntza kooperatiboa erabili. - Gelan ikasle bakoitzarekin bere helburuak zehaztu eta jarraipena egin. - Sariak jarrerari eta esfortzuari eman. Zereginaren aurkezpenarekin batera sariak aurkeztu. -Helburua lortzeko pausoak identifikatu. - Proiektoak egin aurretik hainbat zeregin egin entrenatzeko. - Helburuen jarraipena egin, ikasleen mailakoak diren ebaluatzeko.. - Zailtasunak baditu, markatu denborak eta ebaluazio momentuak. - Ikaslearen afizioak indartu eta testuinguru akademikoetatik atera.
6. Helburuen hautaketa eta Planifikazioa
Ikasleekin hausnartzeko
-Zeregin bat proposatzen dizutenean argi ikusten duzu helburua?- Helburu bat baino gehiago duzunean, lehentasunaren arabera zerrendatzen dituzu? - Helburua lortzeko behar duzuna identifikatzeko gai zara? - Helburuak lortzeko eman beharreko pausoak deskribatzeko gai zara? - Errealistak ez diren helburuak alde batera uzteko gai zara?
Erronkaren estrategia
- Lorpena ebaluatu, prozesua ebaluatu gabe. - Prozesuaren zehar autoebaluazioa egiteko eskatu eta helburua birfomulatzeko aukera eman. - Ikaskuntza kontratoak erabili, iraupenaren eta pausoei dagokioenan. - Epe motzeko helburuak eta erdi eta epe luzeko helburuak jarria. - Baliabide asko eskatuko dizkieten epe luzeko helburuak jarri.
7. Akzioaren hasiera eta bere antolakuntza
Lorpen mailaren adierazleak
- Ondo ulertzen du egin behar den zeregina eta argi du helburua eta garrantzitsua dena.- Jarraitu beharreko pausoak ezagutzen ditu eta prozesuaren sekuentziazio egokia egite du. - Proiektoarekin hasteko iniziatiba hartzen du, erritmo onean hasten da eta beharrezkoak ez diren jarduerak ekiditzen ditu. - Beharrezkoa ikusten badu, berriro hasten da jarduerarekin.
Deskribapena
Ejekuzioaz ari gara, behin plafinikatuta daukagunean proiekto bat, egiten hasi behar dugu. Baina batzuetan zailtasunak azaltzen dira hasiera honetan, alperra ematen duelako, denboraren kudeaketa txarra egiten delako, prozesua ez dakigulako ordenatzen, ez dakielako nondik hasi... Askotan, proiektoarekin hasteko zailtasunak daudenean planifikazio eta antolakuntzarekin ere arazoak egoten dira.
7. Akzioaren hasiera eta bere antolakuntza
Modelatuaren estrategiak
- Zeregina egiten hasteko iniziatiba errefortzatu. - Zereginarekin hasi behar duela adierazi. - Autoebaluazioa egiteko baliabideak sortu. - Zeregina, egingarriak diren beste zereginetan banatu eta grafikoki azaldu.
Testuinguruaren estrategiak
- Helburuak argitu eta ikusgarri jarri. - Beharrezkoak diren baliabideak eman jarduera egin ahal izateko. - Partekatutako helburuak sortu interesen arabera. - Esfortzua baloratu eta pauso txikien lorpena. - Proiektoa zati txikietan banatu denboralizazio egokia jarriz. - Amaitzeko/zeregina entregatzeko geratzen den denboraren berri eman erreakzionatzeko denbora emanez. - Helburu orokorra, egingarriak eta esfortzu txikiagoa eskatzen duten helburu zehatzetan banatu. - Proiekto osoaren zehar emozionalki babesa eman ikasleari.
7. Akzioaren hasiera eta bere antolakuntza
Ikasleekin hausnartzeko
-Zeregin bat hasten duzunean badakizu zein den helburua? - Kontziente zara momentu bakoitzean egin behar duzunaz? -Gauza garrantzitsuak besteengandik bereizten dituzu? - Gaur egin beharrekoa, gaur egiten duzu? - Ondo antolatzen zara lanean hasteko? - Zereginak egiterakoan efizientea zara? - Entretenitzen bazara erraz bueltatzen zara egin behar duzunera?
Erronkaren estrategia
- Lan taldeko harremanak errefortzatu eta lehia sortu bete talde batzuekin. - Ataza egitean, suspensea eta tentsioa sortu. - Bere jarduna kontrolatzera animatu.
8. Akzioaren mantenua eta esfortzua
Lorpen mailaren adierazleak
- Helburuak argi inferitzen ditu.- Sortu daitezkeen mehatxuak eta aukerak aurrekusten ditu. - Erabaki efikazak hartzen ditu. - Esfortzua mantentzen du jarduera egitekoan. - Behar dituen baliabieak hartzen ditu. - Bere jokabidea/lan egiteko moduak beharretara moldatzen ditu. - Beharrezkoa bada berriro hasten da. - Jarduera ondo betetnz du.
Deskribapena
Behin erabakiak hartuta, zailtasuna, erabaki hori mantentzea izaten da; zeren eta gure adimen sortzailea desioak...sortzen jarraitzen ditu; beraz, erabakia mantentzeko perseberantzia beharrezkoa da. Perseberantzia helburua lortzeko esfortzua mantentzean datza, nahiz eta nekatuta, aspertuta, zaila izan edo frustratuta egon. Batzuetan, sinismenek perseberantzian eragin negatiboa izaten dute; adibidez, ikasleak ezingo duela lortu pentsatzen duelako, errekonpentsak ez diola merezi...
8. Akzioaren mantenua eta esfortzua
Modelatuaren estrategiak
- Sariak eta zigorrak erabili. - Ez onartu zeregina egin gabe uztea, zaila dela esaten duelako. - Kontratoak erabili. - Modu autonomoan zereginaren planifikazioa egitera bultzatu eta egindakoa gainbegiratu. -Helburuak argi adierazi eta beharko dituzten baliabideak ere. - Ebaluatzeko baliabideak sortu eta prozesuaren zehar erabili. - Zereginak aldaktu behar direnean irudikatu. - Eginbeharrekoa eskematikoki adierazi eta agendan apuntatu. - Zereginaren zehar denbora kontrolatu.
Testuinguruaren estrategiak
- Lan egiteko espazioak zabalak eta ordenatuak izan behar dira. - Helburuak argi adierazi eta ikusgarri jarri. - Lan egiteko pauta argiak eta ordenatuak eman. - Zereginak egiteko errutinak sortu. - Konfidantzazko giroa sortu ikasleari ziurtasuna emateko eta autestiman modu positiboan eragiteko. - Baliabide desberdinak erabili klase dinamikoak egiteko eta partaidetza bultzatzeko. - Gelan jolastu. - Errefortzu positiboa erabili, ondo ari dela esanez. - Lan egiteko eta atseden hartzeko momentuak finkatu. Denbora hilak ekiditu eta ikaskuntza prozesuaren intensitate altua markatu.
8. Akzioaren mantenua eta esfortzua
Ikasleekin hausnartzeko
- Helburu bat planteatzeko gai zara eta lortzeko ibilbidea? - Helburua lortzeko baliabideak prestatzen dituzu? - Ez bazaizu ateratzen gai zara beste modu baten egiteko planifikazioa? - Porrot egin baduzu berriro hasten zera? - Asebetetze pertsonala lortu arte jarraitzen duzu lanean? - Behar duzunean atseden hartzen duzu eta arazo gabe lanean hasten zara berriro? - Hasten duzuna amaitzen duzu?
Erronkaren estrategia
- Epe luzeko helburuak ipini.- Konpromezua eskatzen duten proiektoak sortu. - Bakarrik edo taldean ebazteko erronkak proposatu. - Sariak bizitza errealarekin lotu. - Krisi egoerak sortu eta tentsioa zereginean. - Modu autonomoan egin planifikazioa eta honen koebaluazioa egin. - Eskolaz kanpoko jarduerak antolatu. - Zeregin bat baino gehiago batera egin eta bien jarraipena egin - Planifikazioaren autoebaluazioa egin eta birplanifikatu ebaluatu ondoren.
9. Malgutasuna
Lorpen mailaren adierazleak
- Egoera baten dimentsio desberdinak ulertzen ditu.- Loturak egiten ditu aurreko ezagutza eta esperientziekin. - Aukera desberdinak garatzen ditu. - Arrakasta izan ditzaketen aukerak kontrastatzen ditu. - Aukera bakoitzaren ondorio positibo eta negatiboak aurrekusten ditu. - Erabaki errealistak hartzen ditu. - Aldaketak arazo gabe egiten ditu. - Autoebaluazio konstantea egiten du.
Deskribapena
Aurreko funtzio exekutiboan perseberantziaren garrantzia aipatu dugu, baina perseberantzia patologikoa ere badago, adibidez obsesioak. Beraz, perseberanteak bai, baina malguak ere bai. Hau da, gai izan behar gara errealiate baten dimentsio desberdinak ikusteko, jarduera batetik bestera pasatzeko, gure ikuspegia informazio berri baten ondorioz aldatzeko eta aldaketak ulertzeko.
9. Malgutasuna
Modelatuaren estrategiak
- Hausnarketan entrenatu eta autebaluazio bultzatu. - Beraiei buruz espero dena ulertzeko adibide asko ipini eta malgutasuna zer den adierazi. - Egoera batetan garrantzitsua dena identifikatu. - Norberak, ozen adierazi egin behar duena. - Material berdina testuinguru desberdinetan erabili. - Pentsamendu dibergentea landu: objetuei erabilera desberdinak ematera animatu, logika jolasak...
Testuinguruaren estrategiak
- Denboralizazioa, beharren arabera egokitzeko aukera utzi. - Ahalegina eta iniziatiba saritu. - Lan egiteko pauta argiak eta ordenatuak eman. - Informazio gutxi, pixkanaka eman eta ulerterreza izan dadila. - Ikasleei jarraitu beharreko pausoak eman gidoi edo infografien bidez. - Gertatu daitekenari buruz ohartarazi. - Ikaskuntza egoera berrietarako protokoloak aktibatu. - Tadeen arteko partaidetza bultzatu.. - Feedback pertsonalak eman. - Argibide argiak eman. - Errealitatearekin lotutako jarduerak antolatu. - Lanaren antolakuntzan autonomoa bultzatu.
9. Malgutasuna
Ikasleekin hausnartzeko
- Zailtasunak eduki ditzakezun egoerak identifikatzen dituzu? - Arazo baten aurrean sormenezko erantzunak bilatzen dituzu? - Plan bat edo jokabide bat erraz aldatzen duzu? - Adibide asko jartzen dituzu? - Iritziz aldatzen duzu erratu zarenaren ebidentziak aurkitzen badituzu? - Egoera batentzako alternatiba desberdinak aurkitzen ahalegintzen zara?
Erronkaren estrategia
- Soluzio desberdinak dituen ikaskuntza egoerak aurkeztu.- Loturak egitera behartzen dituen egoerak aurkeztu. - Zereginean arrisku faktoreak sartu: denbora eta kideen arteko lehia. - Baliabide desberdinen erabileraren beharra duten zerginak prestatu. - Egoera korapilotsuak sortu diziplinartekotasuna bultzatzeko. - Gizartean inpakto erreala izango duten proiektoak sortu.
MEMORIAREN KUDEAKETAREKIN LOTUTAKO FUNTZIO EXEKUTIBOA
- Memoria
10. Memoria
Lorpen mailaren adierazleak
- Informazioa jaso, garrantzitsuena bestearengatik bereizten du eta sintetizatzeko gai da.- Informazioa aurreko ezagutza eta esperientzekin erlazionatzen du. Informazioa modu mekanikoan berreskuratzen du eta testuinguru desberdinetan aplikatzen du. - Informazioa kategorietan banatzen du eta kontzienteki erabiltzen du. - Ulertzeko eta oroitzeko ahalegina egiten du. - Ikasitakoaren erantzunak mekanikoki ematen ditu. - Ikasitakoa emozioekin lotzen du. - Badaki ikasi duena badakiela.
Deskribapena
Ikastea, gure memoria osatzea da. Animali guztiek ikasten dute, baina gizakiok ikasterakoan neurona sareak sortzen ditugu eta sare hauek moldatzen joaten dira zerbait berria ikasten dugunean. Ikasten duguna beti aurrekoarekin lotzen dugu edo aurrekoan oinarritzen da. Beraz, ikasterko, beharrezkoa da epe luzerako memorian duguna berreskuratzea. Adimen exekutiboak, gure esperientziaren edukiak epe luzerako memorian gordetzen ditu eta informazio hori berreskuratu eta berrerabiltzeko beharrezkoa da beste funtzio exekutibo asko martxan jartzea: aktibazioa, atenzioa, motibazioa, helburuen aukeraketa, esfortzua eta metakognzioa.
10. Memoria
Modelatuaren estrategiak
- Errepikapena- Errepasoa - Informazioaren antolaketa. - Ohiturak. - Feedback jarraia. - Pentsamendu errutinek patroi hau jarraitu behar dute: hautematea, interpretazioa eta ezagutzen transferentzia.
Testuinguruaren estrategiak
- Giroak autoerregulatzeko aukera ematen du; hau da egoeretara egokitzeko aukera. - Ingurua motibatzailea da, ongizatea eta asebetetzea bultzatzen duelako. - Emozio positiboak bultzatzen ditu eta negatiboen kudeaketan laguntzen du. - Denboraren kudeaketa ona egiten da, zereginetarako denbora emanez. - Memoriak kontsolidatzeko denbora behar duela onartzen da. - Galderak egitera animatzen dira ikasleak. - Argibide errezak ematen dira lanaren antolakuntza errazteko, infografia eta gidoien bidez. - Atseden eta lan denbora markatzen da. - Errutinak errepikatzen dira ohiura bihurtzeko.
10. Memoria
Ikasleekin hausnartzeko
- Informazioa errez laburtzen du?- Badakizu zein baliabide laguntzen dizun oroimen hobea izatera? irudiek, eskemek, entzuteak... - Ikasten duzunari buruzko galderak erraz okurritzen zaizkizu? - Esfortzua mantentzen duzu informazioa ulertu arte? - Ikasten ari zarenean errepasatu egiten duzu? - Aspaldiko bizipenak edo ikaskuntzak gogoratzen dituzu? - Galdetzen dizutenean, badakizu zerbait ondo dakizun?
Erronkaren estrategia
- Ikasleak bere ordutegia antolatzea.- Ikaskuntza egoerak sortu; aurkezpenak, saio magistralak.. - Buru kalkuloa erabili eta arazoen ebazpena. Dena ahoz egingo da. - Informazio iturri desberdinak erabili. - Arazoetan, proiektoetan edo erronketan oinarritutako metodolgiak erabili.. - Ikaskuntza prozesuetan metakognizioa erabili.
PENTSAMENDUAREN KUDEAKETA
- Metakognizioa
9. Malgutasuna
Lorpen mailaren adierazleak
- Kontziente da dakienaz eta nola ikasi duen. - Badaki nola funtzionatzen duen memoriak. - Badaki nola handitu bere ulermena. - Bere ikaskuntza prozesuaren kontzientzia dauka. - Badaki bere ikaskuntza planifikatzen eta kontrolatzen. - Bere helburuak eta desioak akzioetan bihurtzen ditu. -Badaki estrategiak eta informazio iturriak hautatzen. - Helburu orokorra zehatzetan banatzen ditu eta bere ikaskuntzaren prozesua ebaluatzen du. - Bere ikaskuntza prozesuan malgua da eta etorkizuneko ikaskuntzak planifikatzen ditu.
Deskribapena
Gure jarduera mental gehiena oharkabean egiten dugu. Metakognizioa gogoeta-ahalegina da, nola pentsatzen dugun, arazoak konpontzen ditugun edo informazioa nola bilatzen dugun jakiteko. Tresna bikaina da modu eraginkorragoan pentsatzeko, eta, beraz, argi dago eskolatik sustatu beharko litzatekela, egin denari buruzko hausanarketa eginez eta egindakoaren zergatia ulertuz.
9. Malgutasuna
Modelatuaren estrategiak
- Denbora ematen da prozesu metakognitiboak martxan jartzeko.- Ikaskuntza prozesuaren helburuak argi adierazten dira. - Autoebaluazioa eta koebaluazioa egiten da. -Arrazonamendu metakognitiboak egiteko galderak prestatzen dira. - Feedback jarraia. - Erantzunen modelatua
Testuinguruaren estrategiak
- Metakognizioa bultzatzen duen giroa dago. - Atentzioa ikaskuntza prozesuan jartzera animatzen da. - Landuko diren gaien zergatia aztertzen da. - Portfolioa erabiltzen da autoebaluazioa egiteko. - Zeregina egiteko pausoak aztertzera animatzen da. - Ingurua motibatzailea da, ongizatea eta asebetetzea bultzatzen duelako. - Ikaskuntza efikaza egiteko estrategiak ematen dira.
8. Akzioaren mantenua eta esfortzua
Ikasleekin hausnartzeko
- Badakizu nola haunditu ikaskuntza eta zein estrategiek errezten dizuen ikaskuntza?- Zer laguntzen dizu daukazun informazioa gogoratzen? - Gauza berriak zenekizunarekin erlazionatzen dituzu? - Inpakto handia sortu dizuten gauzak identifikatzen dituzu? - Nola antolatzen zara zerbait ikasi behar duzunean? - Konturatzen zara zerbait egiterakoan, egiten ari zaren hori baliagarri den ala ez? - Zerbait egiten ari zarenean ebaluatzen joaten zera eta egin ondoren ere?
Erronkaren estrategia
- Beraien buruan gertatzen dena azaltzeko hiztegia eman.- Metodologia konplexuak erabili. - Beren balorazioa egiteko portfolioa erabiltzen dute. - Talde kooperatiboak -Diziplina arteko, epe luzeko eta egiterakoan autonomia eskatzen zaien zereginak planeatu. - Metakognizio eskalak erabili.
12. Anexos
BIBLIOGRAFIA
Marina, JA eta Pellicer, C (2015): La inteligencia que aprende. La inteligendia ejecutiva explicada a los docentes, Santillana Educación, S.L, Madrid.
12. Anexos
KREDITU ETA BAIMENAK
- Egilea: Eli Moreno Carrillo.
- Ustiapen eskubideak: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).
- Data: 2021ko irailaren 10a.
- Lizentzia: CC BY-SA 4.0.