Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Joaneko txartela (Erbestea)

Hezkuntza

Created on June 13, 2022

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Erbeste garaiko aztarnak eta oroitzapenak

Joaneko txartela

Itsasontzi bat, bi mila errefuxiatutik gora. Historia bat.

Sarrera

info

Espainiako Gerra Zibilaren giza ondorio ugarietako bat bizirauteko egin beharreko migrazioa izan zen. Baina elkartasun ekintza handiak ere izan ziren, hala nola erbestera joateko itsasontziak.

  1. Zergatik egiten zuen jendeak ihes?
  2. Zer garraiobide erabili zuten errefuxiatuek erbestera ihes egiteko?
  3. Nork pleitatu zuen Winnipeg-a?
  4. Nora nabigatu zuen Winnipegak?
  5. Nortzuk lortu zuten bidaiatzeko txartela?
  6. ...

Korapilatuta

info

Espainiako Gerra Zibilaren ur sakonetan murgilduko gara, gerratik, errepresiotik eta indarkeriatik ihes egiten saiatu ziren pertsonez betetako itsaso batean nabigatuz, bizitza hobea bilatzeko ahaleginean.

Arrantzaleek bezala, amua 4 kalatan botako dugu istorio horien zatiak berreskuratzeko. Gure arrantzaleetako bat izango al zara?

Ariketei ekin aurretik, azalpen labur hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:

Erbestea Gerra Zibil garaian eta ondoren

Winnipeg-aren historia

Ibilbidea

info

Azken ariketa

Rola aukeratu

ikerketa

Bateratze-lana

informazio gehigarria

Rola aukeratu

info

Parte-hartzaileak 4 taldetan banatzen dira. Talde bakoitzak pertsonaia bat aukeratzen du.

Bizi-ontziak

Lekukoa

Historialaria

Artista

ikerketa

Rolak
info

Antonio Zabaleta zara: Bermeoko 16 urteko gazte euskalduna. Gerra Zibilean gudaroste errepublikarrean sartu zinen eta Gernikan laguntza eman zenuen bonbardaketa ondoren. 1939an txartel bat lortu zenuen Winnipeg itsasontzian, eta errefuxiatu gisa iritsi zinen Txilera. Baina, nolakoa da zure bizitza 1936 eta 1939 artean? Argitu zure historiaren hutsune horiek.

Lekukoa

ikerketa

info
Rolak

1936tik 1939rako itsasoetan nabigatuko duzu, eta Gerra Zibilaren egoera aztertu beharko duzu brankatik popara eta istriborretik ababorrera. Antonio Zabaletari buruzko informazioa eta dokumentazioa bila ezazu. Gidatu zure ikerketa salbagailuak jarraituz.

Lekukoa

Argazkiak

Artxiboko dokumentuak

Testigantzak

interneteko estekak

Bateratze-lana

info
Rolak

Bateratu zure ikerketaren emaitza zure pertsonaia bera aukeratu duten pertsonekin, hau da, zure taldekideekin.

Lekukoa

Azken ariketa

info
Rolak

Taldeko kide guztien artean (pertsonaia bera aukeratu duzuenon artean), sortu galdera-erantzunen joko bat (quizz) Antonio Zabaletaren bizitza ezagutarazteko.

Egiaztatu jolasa beste pertsonaia bat aukeratu duten ikaskideekin.

Lekukoa

ikerketa

info
Rolak

Artista

Artista bisuala zara, eta aitonak edo amonak, Espainiako Gerra Zibileko errefuxiatua eta Winnipeg itsasontzian Txilera iritsi zenak, garai hartako bere historia pertsonala kontatzen dizu.

ikerketa

info
Rolak

1936tik 1939rako itsasoetan nabigatuko duzu, eta Gerra Zibilaren egoera aztertu beharko duzu brankatik popara eta istriborretik ababorrera. Winnipeg itsasontzian joan zen zure aitona edo amonaren informazioa eta dokumentazioa bilatu. Gidatu zure ikerketa salbagailuak jarraituz.

Artista

Argazkiak

Collage teknika

interneteko estekak

Prentsa artikulua

Bateratze-lana

info
Rolak

Bateratu ikerketaren emaitza zure pertsonaia bera aukeratu duten pertsona guztiekin.

Artista

Azken ariketa

info
Rolak

Taldeko kide guztien artean (pertsonaia bera aukeratu duzuenok), islatu collage batean edo gehiagotan zuen aitona edo amonaren bizitza eta bidaia.

Artista

Jarri erakusketa bat zure lankide artistekin eta eskaini bisita gidatu bat besteei.

ikerketa

info
Rolak

Historialaria zara, eta Espainiako Gerra Zibilean izandako erbestealdia aztertzen ari zara. Hainbat itsasontzik hartu zuten parte, eta munduko hainbat lekutara eraman zituzten errefuxiatuak. Pablo Neruda poetak kudeatzen duen Winnipeg itsasontzian errefuxiatuak Txilera iritsi zireneko urteurrena gerturatzen ari da eta itsasontzi honen historia berreskuratzea erabaki duzu liburu batean argitaratzeko.

Historialaria

ikerketa

info
Rolak

1936tik 1939rako itsasoetan nabigatuko duzu, eta Gerra Zibilaren egoera aztertu beharko duzu brankatik popara eta istriborretik ababorrera. Winnipeg itsasontziari buruzko informazioa eta dokumentazioa bilatu. Gidatu zure ikerketa salbagailuak jarraituz.

Historialaria

Argazkiak

Ikerketarako tresnak

Winnipegeko egunerokoak

interneteko estekak

Bateratze-lana

info
Rolak

Bateratu zure ikerketaren emaitza zure pertsonaia bera aukeratu duten pertsona guztiekin.

Historialaria

Azken ariketa

info
Rolak

Taldeko kide guztien artean (pertsonaia bera aukeratu duzuenon artean), sortu galdera-erantzunen joko bat (quizz) 1939ko Winnipeg itsasontziaren historia ezagutzera emateko.

Historialaria

Egiaztatu jolasa beste pertsonaia bat aukeratu duten ikaskideekin.

ikerketa

info
Rolak

Ontzi askok milioika pertsona eraman dituzte leku seguruetara. Winnipeg-a horietako bat izan zen 1939an. Gaur egun ere egoera bera errepikatzen da eta pertsonak salbatzen dituzten ontziak egon badaude (Aita Mari, Open Arms...).

Bizi-ontziak

Open Arms

Aita Mari

ikerketa

info
Rolak

Nabigatu gaur egungo itsasoetan, eta idatzi zure bitakora liburuan gaur egun errefuxiatuta dauden eta etorkizun hobe baten bila joateko txalupa eta pateretan ontziratzen diren hainbat eta hainbat pertsonen egoera. Egungo salbamendu-ontziei buruzko informazioa eta dokumentazioa bilatu. Gidatu zure ikerketa salbagailuak jarraituz.

Bizi-ontziak

Winnipeg itsasontziko egunerokoa

Open Arms

Salvamento marítimo

interneteko loturak

Bateratze-lana

info
Rolak

Bateratu zure ikerketaren emaitza zure pertsonaia bera aukeratu duten pertsona guztiekin.

Bizi-ontziak

Azken ariketa

info
Rolak

Taldeko kide guztien artean (pertsonaia bera aukeratu duzuenon artean):

  1. sortu galdera-erantzunen joko bat (quizz) gaur egungo salbamendu-ontzien historia eta egoera kontatuz, edo
  2. arpilleretan erabiltzen diren panpinak egin ditzazkezue, azalpenean laguntzeko gaur egungo salbamendu-ontzien historia eta egoera kontatuz.

Bizi-ontziak

Quizz

B panpina

Arpillerak

A panpina

info
Rolak

Gerrako errefuxiatuekin enpatizatzeaz gain, gaiari buruz gehiago ikasi izana espero dugu.

Zuen galdera-sorta (quizz), collagea edo arpillera hona bidal dezakezue:

hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

1/3

Winnipeg-en bibliografia

Rolak

MARTEL, Laura: Winnipeg, el barco de Neruda, Editorial Grupo5, 2014.

Winnipeg 1939 - 2009, Doc. Conmemorativo (en consulta)

ROJO, Rodrigo: Océano azul no me olvides. Winnipeg, el barco de la esperanza, Ciervo Editores, Chile, 2019.

ALLENDE, Isabel: Largo pétalo de mar, Ed. Plaza & James, 2019.

SAIZ VIADERO, J.R.: Darío Carmona, el pasajero fantasma del Winnipeg, Ed. Renacimiento, 2022.

CARCEDO, Diego: Neruda y el barco de la esperanza, Temas de hoy, 2006.

Pablo Neruda

CHUECA, Josu: 2.000 del "Winnipeg" Diario de a bordo, ed. Intxorta 1937 kultur elkartea, Oñati, 2021.

  • Biografía de Pablo Neruda
  • Pablo Neruda y el Winnipeg, Fundación Pablo Neruda, 2019.

FERRER MIR, Jaime: Los españoles del Winnipeg: el barco de la esperanza, Ed. Salesianos, 1989.

  • GÁLVEZ BARRAZA, Julio: Neruda y España

GÁLVEZ BARRAZA, Julio: Winnipeg: testimonios de un exilio, Ed. Renacimiento, 2014.

  • Neruda y el apoyo de Chile

2/3

Bideoak

Webgrafia

Rolak
  • Desembarco del Winnipeg 1939
  • Corporación Amigos del “Winnipeg”
  • Chile para niños: El Winnipeg
  • Los últimos del Winnipeg
  • ¿Quiénes venían en el Winnipeg?: A 80 años de su llegada a Chile
  • Barcos del exilio republicano español
  • SS Winnipeg
  • 80 años del Winnipeg en Chile, el barco de la esperanza para 2.200 republicanos españoles
  • Viaje del Winnipeg de 1939
  • "2.000 del "Winnipeg". Diario de abordo" , J. Chueca, J. Monge, J.R. Garai
  • El Winnipeg. El barco de la esperanza
  • La llegada del Winnipeg a Chile (articulo)
  • 80 años de Winnipeg, el barco de la esperanza
  • El ‘Winnipeg’ llega al puerto de Valparaíso 80 años después

3/3

Erbestea

Arpillerak

Rolak
  • Museo Memorial del Exilio (MUME)
  • Arpilleras
  • Los refugiados españoles en Chile (1939)
  • Conflict textiles (colección de arpilleras)
  • Cómo realizar un muñeco 1
  • Exiliad@s. Cuéntanos tu historia...
  • Cómo realizar un muñeco 2
  • Exilio republicano español en Chile
  • Archivo del exilio español republicano 2019
  • Seminario sobre la exposición temporal "Cosiendo paz"
  • CEMLA Base de datos sobre arribos de inmigrantes a la Argentina.
  • Taller de arpilleras en el Museo de la Paz de Gernika
  • Basque Children of '37 Association
  • Arpilleras en Fundaciò Ateneu Sant Roc (Cataluña)
  • Video: Maletas: Contando Viajes Textiles

Bizi-ontziak

  • Video: Seguint les petjades de les persones desaparegudes
  • Salvamento Marítimo Humanitario (Aita Mari)
  • Forum arpilleres de Catalunya
  • Open Arms
  • Mediterráneo (película)

Erbestea Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta ondoren 1/3

info
Rolak

1936an hasitako gerra hark 1939ko apirilean errepublikaren porrotarekin izan zuen bere zenita, horren ondorioz, eta tropa frankistek Katalunia hartu ahala, 1939ko urtarrilaren 15ean, izugarrizko erbestealdia hasi zen; martxa lazgarri hau Frantziara zihoazen Kataluniako errepideetan agerian geratu zen. Etsita zeuden emakume, agure, haur, soldadu eta ezinduek osatu zuten ihesaldi hura. Ihesaldi jendetsuak hainbat elementu urratzaile ekarri zituen, besteak beste, atzera egiten zeuden pertsonen etengabeko bonbardaketa, negu hotzak areagotutako eguraldiaren ankerkeria, bidean gauza pertsonalak uztea eta horrek jende askorengan eragiten zuena. Gosea, Frantziako agintariek muga gurutzatu ondoren familiak banatzea, eta muga igaro ondoren zalantzazko etorkizuna izatea izan ziren erbesteratutako pertsonen esperientzian eragin zuten elementuak, haietako askorentzat mugarri bat ezarriz. (...)465.000 pertsona inguruk zeharkatu zuten Frantziako muga negu latz hartan; aurretik Madrildik Valentziara, ondoren Bartzelonara, Gironara, Figueresera eta, azkenik, aldameneko herrialdearen mugara igarotako exodoa. 1930az geroztik krisi ekonomiko larrian murgilduta zegoen Frantziarekin topo egin zuten, baita faxistak eta xenofoboak nagusi ziren eskuin erreakzionarioarekin ere.

https://www.exiliadosrepublicanos.info/es/historia-exilio (Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa)

Erbestea Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta ondoren 2/3

info
Rolak

Beraz, erbesteratzea arazo ekonomiko eta politikoa izan zen Frantziako gobernuarentzat, eta Espainiaratzeko edo hirugarren herrialdeetara jendea bidaltzeko berehala agertu zuen interesa, hala nola Mexiko, Txile eta Dominikar Errepublikara, Espainiako errepublikarrak ofizialki onartu zituzten hiru errepublika amerikar bakarrak. Azken aukera hau onartzeko, hautaketa-irizpide batzuk zeuden, eta baldintza bat zuen: laguntza-erakunde ofizialek bidaia ordaintzea eta herrialde hartzailean ezartzen laguntzea.

Frantziako muga gainditu zuten erbesteratu gehienak Kataluniako probintzietatik etorritako jendea zen, nahiz eta egia esan, exodo hori lehenago penintsulako jatorri ezberdineko pertsonez osotu zen. Hori horrela gertatu zen armada frankistak okupatutako eremuetatik etorritako errefuxiatuez osatzen joan zelako Katalunia. (...)Frantziako muga zeharkatu ondoren, sailkatu egiten zituzten errefuxiatuak eta, ondoren, bat-batean egindako eremuetan kokatzen zituzten. Handik laster, beste faktore desegoki batzuk ere pairatu behar izan zituzten errefuxiatuek kontzentrazio-esparruetan, hala nola elikadura txarra, pilaketa, higienerik eza eta uraren kutsadura erbesteratuek hondartzetan egindako detrituengatik. Faktore horiek gaixotasun asko eragin zituzten, eta, aldi berean, horietako asko kolerak, goseak eta ahuleriak jota hil ziren.

Espainiako erbestealdi errepublikarraren mapa

https://www.exiliadosrepublicanos.info/es/historia-exilio (Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa)

Erbestea Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta ondoren 3/3

info
Rolak

Afrikako kontinentearen iparralderako exodo jendetsua errepublikar flotaren ihesarekin hasten da 1939ko martxoaren 5ean Cartagenatik (Murtzia). Ihesaldi honen helmuga Oran eta bere eskualdea izan ziren: Marokorekin muga egiten duen mendebaldeko Aljeria. Aljeriara 8.000 asilatu joan ziren, Tunisiara 4.000 eta Marokora 1.000 inguru. Emakumeak eta haurrak aterpetxeetara eramaten zituzten, eta borrokalari ohi asko eta adin militarrean zeuden gizonak, berriz, auzolandegietan sartzen zituzten. Beste faktore askok ere eragin zieten erbesteratuei gerra amaitzean. Espainia frankistak, itzuli ezin izan zirenak ahaztu egin zituen eta bizimodu berri bat hasi zuten leku desberdinetan, kultura eta hizkuntza desberdinekin kasu batzuetan. Asko itzultzeko etengabeko desirarekin bizi izan ziren, baina desira hori denbora joan ahala indargabetzen joan zen. Deserrotzea haien bizitzaren parte izan zen, eta, maleta batean jasotakoez gain, erbesteko esperientziarekin lotutako oroitzapenek memoria kolektiboa eta talde-nortasuna sortu zuten.

https://www.exiliadosrepublicanos.info/es/historia-exilio (Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa)

Winnipegaren historia 1/3

info
Rolak

Frantziako Alderdi Komunistak sortutako "France Navigation" ontzi-enpresa konpainiak zenbait itsasontzi erabili zituen, horietako bat Winnipeg ontzia, Espainiako Gerra Zibil garaian Espainia errepublikarrera armak garraiatzeko. Winnipeg-a pakebote mistoa zen, merkantziak nahiz pertsonak garraiatzeko erabiltzen zena. Hasiera batean 97 pertsonentzat prestatuta zegoen, 60 bat pertsonako tripulazioaz gain. Neurriak: 150 metro luzeran eta y 18 metro zabaleran, eta 3 motorren bidez 14 korapiloko abiadura hartu zezakeen (13 km orduko). Testuinguru berriak, hau da, amerikar kontinenterako espedizioak prestatu beharrak, itsasontzia egokitu egin behar zela planteatu zuen eta milaka pertsonentzat transatlantiko bihurtu behar zela erabaki zen. Zurezko 4 litera multzo handi eraiki ziren, itsasontziko sotoetan kokatuak, gutxienez 2.000 pertsona eroateko gai zirenak eroso samar.

CHUECA, Josu: 2.000 del "Winnipeg" Diario de a bordo, ed. Intxorta 1937 kultur elkartea, Oñati, 2021.

Winnipegaren historia 2/3

info
Rolak

Egokitze hori beharrezko inbertsio bat zen lehen bidaia hura egiteko, errentagarri bihurtuko zena, uste baitzuten beste bidaia batzuekin jarraituko zutela hurrengo hilabeteetan. Frantziako agintariek erraztasun guztiak eman zituzten iheslari deseroso haiek gainetik kentzeko. Garestia zen haiek derrigorrean edukitzea kontzentrazio esparruetan, eta traba ziren orientazio politikoagatik, batez ere ezkerrekoa, eta bete-betean sartzen ziren "indésirables" kategorian (ez desiratuak). (...) 1937az geroztik, lanean ari zen Santiagon (Txile) Espainiako Errepublikari Laguntzeko Txileko Batzordea ("Comité Chileno de Ayuda a la República Española", CChARE). (...) 1939an, Pablo Neruda Frantziara bidali zuten, estatus berezi eta adierazkor batekin: "Espainiako immigraziorako kontsul ordezkaria" izendatu baitzuten. Han, Espainiako herritarrenganako elkartasun eta propaganda ekintza banatan parte hartzeaz gain, FOARE (Espainiako Errepublikari Laguntzeko Erakundeen Federazioa) erakunde aktibo eta hedatuaren dirulaguntza handi bat lortu zuen. Erakunde hark Buenos Airesen zuen epizentroa; dirua, elikagaiak, arropak eta abar biltzen zituzten Espainia errepublikanoarentzat. (...)

CHUECA, Josu: 2.000 del "Winnipeg" Diario de a bordo, ed. Intxorta 1937 kultur elkartea, Oñati, 2021.

Winnipegaren historia 3/3

info
Rolak

Kolektiborik premiazkoena, kontzentrazio esparruetan giltzaperatzen egoeratik askatzeko, 167.932 errefuxiatuena zen. (...) Horiez gain, 62.600 errefuxiatu zeuden, esparruetatik kanpo, udal babeslekuetan, etxe partikularretan, eta bestelako instalazioetan. Horiek guztiak Winnipeg itsasontzian ontzieratzeko izangaiak izan ziren, bere lehen eta espedizio bakarrean . L'Humanité (1939/08/06) egunkariak azalean agertu zuen 2.0000 zirela: 1.100 gizon, 550 emakume eta 350 ume, nahiz eta jakin zifra hori errealitatearen azpitik zegoela (2.500 pertsona izan zirela uste da).

CHUECA, Josu: 2.000 del "Winnipeg" Diario de a bordo, ed. Intxorta 1937 kultur elkartea, Oñati, 2021.

Winnipeg 1939ko abuztuaren 4an itsasoratu zen Frantziako Poullac portutik, eta 1939ko irailaren 3an iritsi zen Valparaisora (Txile).

info
Rolak

Kredituak

Material pedagogiko hau Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Sailak sortu du, hainbat pertsonarekin lankidetzan, besteak beste:

  • Cecilia Zabaleta artista eta "Joaneko txartela" erakusketa
  • Roberto Fuertes "Joaneko txartela" erakusketaren komisarioa
  • Gernikako Bakearen Museoko lantaldea
  • Iosu Chueca eta bere liburua: 2.000 del "Winnipeg" Diario de a bordo
  • Roberta Bacic: Arpillerak
  • Izaskun Arriaran: Salvamento Marítimo Humanitario